Miguel dos Anjos da Cunha Lisboa Trovoada (Sao Tome, 1936ko abenduaren 27a) saotometar politikari eta legelaria da. Sao Tome eta Principeko lehendakaria izan zen 1991-2001 urte-bitartean.

Miguel Trovoada

(1995)
Sao Tome eta Principeko presidente

1995eko abuztuaren 21a - 2001eko irailaren 3a
Manuel Quintas de Almeida - Fradique de Menezes (en) Itzuli
Sao Tome eta Principeko presidente

1991ko apirilaren 3a - 1995eko abuztuaren 15a
Leonel Mário d'Alva (en) Itzuli - Manuel Quintas de Almeida
Sao Tome eta Principeko lehen ministro

Bizitza
JaiotzaSao Tome1936ko abenduaren 27a (87 urte)
Herrialdea São Tomé eta Príncipe
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria eta politikaria
Lantokia(k)Casa dos Estudantes do Império (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Independent Democratic Action (en) Itzuli

Biografia aldatu

Sao Tome Portugalen mendean izan zen garaian, erregimenaren esetsaldia pairatu zuen burujabetzaren alde egiteagatik. 1972an Sao Tome eta Principeren Askapenerako Mugimendua sortu zuen, Manuel Pinto da Costarekin batera. 1975ean, Sao Tomek burujabetza lortu zuenean, Da Costak hainbat kargu eman zizkion: lehen ministro, Defentsako eta Kanpo Arazoetako ministro, Ekonomiako eta Turismoko ministro (1975-1978), eta Merkataritzako, Industriako eta Arrantzako ministro (1978-1979). 1979an, atxilo hartu eta kartzelan sartu zuten, Da Costaren aurka estatu-kolpea egiten saiatzeaz akusaturik. Babes politikoa eskatu zuen Portugalen, baina ez zioten eman, eta Nazio Batuen egoitzan babestu zen, Sao Tomeko hiriburuan. Gudarosteak Nazio Batuen egoitzan bertan atxilotu zuen. 1981. urtea arte izan zen kartzelan, eta 1991. urtea arte, Sao Tomeko lehenengo hauteskunde demokratikoak egin ziren arte, ez zuen berriro kargu politikorik izan. Hautagai independente gisa aurkeztu zuen bere burua hauteskundeetara, eta berak irabazi zituen, bere lehiakideak erretiratu egin zirelako, Trovoadak iruzur egin zuelakoan.

1994an, Sao Tomeko krisi politiko eta ekonomiko larria zela eta, Trovoadak gobernu osoa kargua uztera behartu zuen, Parlamentua desegin zuen eta legegintzarako hauteskundeak deitu zituen. Bien bitartean beste gobernu bat eratu zuen, oposizioko alderdiek antidemokratikotzat jo zutena. Hauteskundeetan, Alderdi Sozialdemokrata atera zen garaile. Alderdi horrek beste lehen ministro bat izendatu zuen, eta presidentearekiko harreman gaiztoak (Trovoadak beste alderdi baten alde egin baitzuen hauteskundeetan) krisi sakona ireki zuen buruzagi politikoen artean. Horrek, eta militarren eta polizien arteko arazoek, langabeziak, eta prezioen gorakadak estatu-kolpea ematera bultzatu zituen militar gazte batzuk 1995eko abuztuan. Presidentea armadaren kuartel nagusiko espetxean eduki zuten, harik eta handik egun gutxira ordena konstituzionala berriro ezartzea onartu zuten arte, Trovoada presidente zela, kolpe militarraren egileak aske uzteko baldintzarekin.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu