Dominica Azparren Gil

Etxekoandrea, Espainiako Gerra Zibilean fusilatua

Dominica Azparren Gil (Oibar, Nafarroa Garaia, 1884 - Nardoze Alduate, Urraulbeiti, Nafarroa Garaia, 1936ko irailaren 26a) etxekoandrea izan zen, UGTko kidea, 1936ko Gerra Zibilean fusilatu egin zuten.[1][2][3][4]

Dominica Azparren Gil
Bizitza
JaiotzaOibar1884ko ekainaren 5a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaNardoze Alduate1936ko irailaren 26a (52 urte)
Jarduerak
JarduerakEtxekoandrea
KidetzaUnión General de Trabajadores

Biografia

aldatu

Dominica Azparren Oibarren jaiotako 52 urteko etxekoandrea zen, Juana Gil Castillo eta Toribio Azparren Retaren alaba.[5] Espainiako Gerra Zibila piztu zenean, UGTko kidea eta "Casa del Pueblo" edo "Herriko Etxea" bera etxean zuen eta horregatik fusilatu zuten goizaldeko 4:00etan.[6][7]Hori gutxi balitz, Nafarroako Erantzukizun Politikoen Eskualde Auzitegiak «espedientea ireki zion, fusilatua izan ondoren» eta 40.000 pezetako isuna ezarri.[8]Dominicarena deigarriena izan zen agian, baina ez zen bakarra izan 1.086 pertsonaren aurka zuzendu espedienteak ireki ziren, zeinetatik 867 kondenatuak izan ziren. Horietatik 74 emakumeak ziren, eta subsidiarioki zigortu zituzten, gizonezko bikotekideakt fusilatu zituztelako edo kartzelan zeudelako.[8]

Dominikaren neba Martín, Oibarko udaleletxeko PSOEko zinegotzia, 60 urtekoa eta Tomasa Goñirekin ezkondua, hiru seme-alaben aita (Emilio, Félix, José, Constancio eta Micaela) ere urte berean, urrian, fusilatu zuten Beriainen.[1]

1978an atera zuten hobitik.[1]

Aintzatespenak

aldatu
  • 1986an monolito bat jarri zen 1936ko kolpe militarraren ondoren eraildako Oibarko bizilagunak gogorarazten dituena eta bertan 15 izen irakur daitezke, haien artean Dominica Azparren Gilen izena agertzen da. Honako testu hau ere azalzen da idatzita: "Askatasunean, errepublikan eta sozialismoan sinesteagatik erail zituzten gizon eta emakume hauen oroimenez. Ez zaituztegu ahaztuko ". Inauguratu zenetik urtero egin dira omenaldiak. 2015ean monolito horrek eraso bat jasan zuen, eta beti lagun izan dituen banderak kendu zituzten, baina 2022an berriztatu egin zuten. [9][10]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  2. Columba Fernández Doyague, memoria libertaria de la represión franquista a mujeres. 2024-04-29 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  3. «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  4. «Lista de mujeres» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  5. Dominica Azparren Gil. Nafarroako Gobernua. .
  6. «Centro de Documentación de la Memoria» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  7. AZPARREN GIL, Dominica – Parque de la Memoria. 2013-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  8. a b SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-04-02). «Kowasch y Garjón rescatan del olvido a las mujeres muertas por el franquismo en Nafarroa» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  9. «Espacios de Memoria» www.espaciosdememoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  10. «Espacios de Memoria» www.espaciosdememoria.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).

Kanpo estekak

aldatu