1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
1936ko Bertso Gudua 1935eko abenduaren 29 eta 1936ko urtarrilaren 19 artean jokatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren II. edizioa izan zen, eta Euskaltzaleak elkarteak antolatu zuen Eusko Gaztedirekin batera. 30 bertsolarik hartu zuten parte. Finala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian jokatu zen, eta "Txirrita"k irabazi zuen. 1935eko txapelduna zen Inazio Eizmendi "Basarri" aurkezlea izan zen.
1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusia | |
---|---|
Mota | Bertsolari Txapelketa Nagusia |
Denbora-tarte | 1935eko abenduaren 29a - 1936ko urtarrilaren 19a |
1960 → | |
Kokaleku | Victoria Eugenia antzokia |
Antolatzailea | Euskaltzaleak eta Euzko Gaztedi |
Partehartzaile kopuru | 30 |
Parte-hartzaileak | Jose Mar Aristondo Patxi Arregi Mixel Dargaitz Loidi-Saletxe Euxebio Eizmendi Patxi Elorga Txato Etxaniz Jose Inazio Etxeberria Eusebio Ezeiza Jose Garate Juan Goikoetxea Joanes Harriet Joanes Ibarra Pedro Ibarra Ximun Ibarra Juan Felix Iriarte Aquilino Izagirre Juan Bautista Kortajarena Elizegi Joxe Kruz Larrañaga Martzel Larrosa Jose Manuel Lujanbio Juan Jose Lujanbio Zabaleta Jose Mari Mutuberria Ignacio Narbarte Manuel Olaizola Beltran Sahargun Juan Mari Salegi Jose Mari Txapartegi Juan Jose Ugartemendia Manuel Uranga |
Irabazlea | |
Parte hartzaileak
aldatuBertsolariak
aldatu- Jose Mari Aristondo "Muñoa"
- Patxi Arregi "Moxo"
- Mixel Dargaitz
- Antonio Maria Eizmendi "Loidisaletxe"
- Euxebio Eizmendi "Txapel"
- Patxi Elorza (Elorga)
- Txato Etxaniz
- Jose Inazio Etxeberria "Merdillegi"
- Eusebio Ezeiza
- Jose Garate "Bentatxuri"
- Juan Goikoetxea "Akotegi"
- Joanes Harriet "Premundo"
- Joanes Ibarra
- Pedro Ibarra
- Ximon Ibarra "Zubikoa"
- Juan Felix Iriarte "Berjinanto"
- Akilino Izagirre "Zepai"
- Juan Bautista Kortajarena "Ondartza"
- Joxe Kruz Larrañaga "Nekezabal"
- Martzel Larrosa
- Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"
- Juan Jose Lujanbio "Saiburu"
- Jose Mari Mutuberria
- Ignacio Narbarte "Pantxo Zarra"
- Manuel Olaizola "Uztapide"
- Beltran Sahargun
- Juan Mari Salegi "Kortatxo"
- Jose M. Txapartegi
- Juan Jose Ugartemendia "Sorondo"
- Manuel Uranga "Azkonar"
Aurkezleak
aldatuEpaileak
aldatuHistoria
aldatuFinalaren aurretik hiru kanporaketa egin ziren eta bertatik hamar bertsolari sailkatu ziren Donostian jokatu beharreko finalerako. Kanporaketak honako hauexek izan ziren:
- Tolosako kanporaketa, 1935eko abenduaren 29an.
- Azpeitiko kanporaketa, 1936ko urtarrilaren 1ean.
- Elizondoko kanporaketa, 1936ko urtarrilaren 12an (azken hau izan zen lehenbiziko Nafarroako Bertsolari Txapelketa).
Sailkapena
aldatuPostua | Bertsolaria |
---|---|
Txapelduna | Jose Manuel Lujanbio "Txirrita" |
2 | Manuel Olaizola "Uztapide" |
3 | Akilino Izagirre "Zepai" |
4 | Mixel Dargaitz |
5 | Juan Felix Iriarte "Berjinanto" |
- Gainontzeko sailkatuek ez zuten saririk izan. Honako hauek ziren:
- Jose Inazio Etxeberria "Merdillegi"
- Joanes Harriet "Premundo"
- Juan Jose Lujanbio "Saiburu"
- Euxebio Eizmendi "Txapel"
- Jose Mari Mutuberria (ez zen azaldu, gaixorik zegoelako)
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusia |
- Bertsolaritzaren Datu Basea
- Armiarma.com, Bertso Guduko bertsoaldiak eta xehetasunak azaltzen ditu.
- Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak