Urriaren 7
data
Urriaren 7a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeigarren eguna da, 281.a bisurteetan. 85 egun falta dira urtea amaitzeko.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1915 - Bilbon Artxandako funikularra lehenbizikoz martxan jarri zen.
- 1936 - Lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakaria zelarik.
- 1979 - ETAk bi goardia zibil hil zituen Kantabriako Puente Arce herrian.
- 1980 - ETAk Carlos Garcia Fernandez hil zuen Eibarren.
- 1998 - Metro Bilbaok Brunel saria jaso zuen.
- 2007 - Jende andana bildu zen ikastolen alde Bergaran, Kilometroak jaialdian.
MunduaAldatu
- 1769 - James Cook britainiar itsasgizonak Zeelanda Berria deskubritu zuen.
- 1886 - Espainiak esklabotza ezeztu zuen Kuban.
- 2001 - 2001eko irailaren 11ko atentatuei erantzunez Ameriketako Estatu Batuetako ejerzitoak Afganistan inbaditu zuen, talibanek Osama Bin Laden lagundu zutelakoan.
- Gutxienez 45 lagun zendu ziren Nepalen, euriteen ondorioz.
- 2006 - Vladimir Putinekin eta Txetxeniako gerratearekin kritika ugari egindako Anna Politkovskaia kazetaria erail zuten bere etxean.
- 2010 - Mario Vargas Llosa perutarrak Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1958 - The Old Man and the Sea ("Agurea eta Itsasoa") filma estreinatu zen, John Sturgesek zuzendu eta Spencer Tracyk antzeztu zuten.
- 1960 - Spartacus ("Espartako") filma estreinatu zen, Stanley Kubrickek zuzendu eta Kirk Douglas, Laurence Olivier, Jean Simmons, Charles Laughton, Peter Ustinov eta Tony Curtis aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1965 The Agony and the Ecstasy ("Hiltzoria eta Estasia") filma estreinatu zen, Oliver Reedek zuzendu eta Charlton Heston eta Rex Harris aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1983 - Never Say Never Again ("Inoiz Ez Esan Inoiz Ere Ez") filma estreinatu zen, Irving Keshnerek zuzendu eta Sean Connery, Kim Basinger, Klaus Maria Brandauer, Barbara Carrera, Max von Sydow, Bernie Casey eta Rowan Atkinson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1988 - Alien Nation ("Alien Nazioa) filma estreinatu zen, Graham Bakerek zuzendu eta James Caan, Mandy Patinkin eta Terence Stamp aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1959 - Luna 3 sobietar espaziontziak Ilargiaren alde ezkutuaren lehen argazkiak egin zituen.
- 2009 - Kimikako Nobel Saria Ramakrishnan, Steitz eta Yonathentzat.
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1788 - Jose Uranga, euskal militarra (h. 1860).
- 1805 - Prosper-Michel-Arnaud Hiraburu, Euskal Herrian jaiotako apezpikua (h. 1859).
- 1897 -
- Agustin Eizagirre, euskal herritar futbolaria (h. 1961).
- Julio Ruiz de Alda, nafar hegazkinlaria, militarra eta politikaria, Falange Española alderdiaren aitzindaria (h. 1936).
- 1899 - Miguel Matxinandiarena, nafar zinema ekoizlea, Argentinan lan egin zuena (h. 1975).
- 1958 - Pedro Lanas, nafar kirol-kazetari eta Oibarko alkatea (h. 2017).
- 1959 -
- Iñaki Arriola, Eibarko alkate ohi eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza sailburua.
- Michel Gaztanbide, euskal herritar zinemako gidoigilea eta poeta, Vauclusen.
- 1961 - Juan Mari Lujanbio, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- 1962 - Miren Agur Meabe, euskal idazlea.
- 1966 -
- Gorka Aginagalde, euskal aktore, umorista eta abeslaria.
- Lorenzo Juarros, Loren, euskal herritar futbolari ohia, Mambrillas de Laran.
- 1968 - Irene Bau, bizkaitar antzezlea, Madrilen.
- 1971 -
- Gorka Ortiz de Urbina, Gasteizko Jaiei hasiera ematen dien Zeledon.
- Ismael Urzaiz, nafar futbolari ohia.
- 1974 -
- Martin Etxeberria, gipuzkoar idazlea.
- Xabier Etxeberria, gipuzkoar idazlea.
- Iratxe García, bizkaitar politikaria.
- Gorka Torre, lapurtar idazlea.
- 1986 - Ariadna Sintes, gipuzkoar aktorea, Kuban.
- 1987 - Gorka Izagirre, gipuzkoar txirrindularia.
- 1992 - Idoia Etxeberria Ikutza, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- 1996 - Olatz Rivera, bizkaitar futbolari ohi eta arbitroa.
MunduaAldatu
- 1471 - Frederiko I.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1533).
- 1488 - Baccio Bandinelli, italiar eskultore eta margolari manierista (h. 1560).
- 1573 - William Laud, ingeles apezpiku anglikanoa (h. 1645).
- 1737 - Sofia Karolina Brunswick-Wolfenbüttelekoa (h. 1817).
- 1748 - Karlos XIII.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1818).
- 1786 - Louis-Joseph Papineau, kanadar politikaria (h. 1871).
- 1841 - Nikolas I.a Montenegrokoa, Montenegroko erregea (h. 1921).
- 1879 - Joe Hill, estatubatuar sindikalista (h. 1915).
- 1885 - Niels Bohr, daniar fisikaria, 1922ko Fisikako Nobel Saria (h. 1962).
- 1900 - Heinrich Himmler, alemaniar buruzagi nazia, Schutzstaffeletako (SS) komandantea (h. 1945).
- 1901 - Souvanna Phouma, Laoseko Erresumako lehen ministroa (h. 1984).
- 1911 - Shura Txerkasski, errusiar piano-jotzailea (h. 1995).
- 1912 - Fernando Belaúnde Terry, Peruko presidentea (h. 2002).
- 1914 - Sarah Churchill, britainiar aktore eta dantzaria (h. 1982).
- 1916 - Juan Manuel Azcárate Diz, espainiar politikaria (h. 1998).
- 1917 - June Allyson, estatubatuar antzezlea, dantzaria eta abeslaria (h. 2006).
- 1918 - Luís Pinto Ferreira, brasildar abokatu eta politikaria (h. 2009).
- 1919 -
- Henriette Avram, estatubatuar informatikari, programatzaile eta liburuzaina (h. 2006).
- Zelman Cowen, Australiako Gobernadore Orokorra (h. 2011).
- 1920 - Daniel Vidart, uruguaitar antropologoa eta idazlea (h. 2019).
- 1923 - Jean-Paul Riopelle, kanadar margolaria (h. 2002).
- 1927 - Juan Benet, espainiar idazlea (h. 1993).
- 1928 - Raymond Lévesque, quebectar kantautorea, poeta, eleberrigilea eta antzerkigilea (h. 2021).
- 1931 -
- Ryuzo Hiraki, japoniar futbolaria (h. 2009).
- Desmond Tutu, hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea.
- 1934 -
- Amiri Baraka, estatubatuar antzerkigile, olerkari eta politikaria (h. 2014).
- Ulrike Meinhof, Alemaniako ezker erradikaleko militantea, Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat (h. 1976).
- 1935 - Thomas Keneally, australiar eleberrigile, antzerkigile eta saiakeragilea.
- 1939 - Harold Kroto, ingeles kimikaria, 1996ko Kimikako Nobel saria (h. 2016).
- 1946 - Bernard Lavilliers, frantziar musikagilea.
- 1947 - Valdir Espinosa, brasildar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1951 - Enki Bilal, jugoslaviar jatorriko frantziar marrazkilaria.
- 1952 - Vladimir Putin, Errusiako presidentea.
- 1953 - Tico Torres, estatubatuar bateria-jolea, Bon Jovi taldeko kidea.
- 1955 - Yo-Yo Ma, txinatar-estatubatuar txelojolea.
- 1965 - Anna Erra, kataluniar irakasle eta politikaria.
- 1969 - Yoshihiro Natsuka, japoniar futbolari ohia.
- 1974 -
- Charlotte Perrelli, suediar abeslaria.
- Hideto Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- 1975 - Ryuzo Morioka, japoniar futbolari ohia.
- 1976 - Edwin Congo, kolonbiar-espainiar futbolari ohia eta telebistako kirol tertuliakidea.
- 1978 - Mario Bermejo, espainiar futbolari ohia.
- 1980 - Pantxi Sirieix, euskal jatorriko frantziar futbolaria.
- 1985 - Jonathan Tabu, belgikar saskibaloi jokalaria.
- 1988 - Diego Costa, brasildar-espainiar futbolaria.
- 1996 - Lewis Capaldi, eskoziar abeslari eta musikaria.
- 1997 - Nicole Maines, estatubatuar aktorea.
- 1998 - Trent Alexander-Arnold, ingeles futbolaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1618 - Alonso Idiakez Butroe eta Muxika, Nafarroako erregeordea (j. 1565).
- 1648 - Salvat Ihartze gaztea, baxenafar elizgizona.
- 1890 - Joaquin Maria Muzkitz, nafar politikari karlista, Habanan (j. 1841).
- 1936 - Martin Lekuona, gipuzkoar idazlea, fusilatua (j. 1907).
- 1956 - Tomás Aragüés Bayarte, Euskal Herrian bizi izandako aragoitar musika irakasle, zuzendari eta konpositorea (j. 1903).
- 2006 - Julen Goikoetxea, bizkaitar txirrindulari amateurra (j. 1985).
- 2014 - Félix Padín, bilbotar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren batailoietako tenientea, Miranda Ebron (j. 1916).
MunduaAldatu
- 336 - Marko Ostiakoa, Aita santua.
- 858 - Montoku enperadorea, Japoniako enperadorea.
- 929 - Karlos III.a Frantziakoa, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantziako erregea (j. 879).
- 1072 - Antso II.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea.
- 1468 - Sigismundo Pandolfo Malatesta, Rimini, Fano eta Cesenako jauna eta poeta eta mezenasa (j. 1417).
- 1571 - Müezzinzade Ali Paşa, otomandar itsasgizona, flota inperialeko almirante nagusia.
- 1595 - Fernando Álvarez de Toledo Mendoza, espainiar aristokrata, Leringo VII. kondea eta Nafarroako kondestablea izandakoa (j. 1595).
- 1631 - Katō Yoshiaki, japoniar samuraia (j. 1563).
- 1719 - Pierre Raymond de Montmort, frantziar matematikaria (j. 1678).
- 1796 - Thomas Reid, eskoziar filosofoa (j. 1710).
- 1849 - Edgar Allan Poe, estatubatuar idazlea (j. 1809).
- 1857 - Louis McLane, estatubatuar abokatu eta politikaria (j. 1786).
- 1896 - Louis Jules Trochu, Frantziako Estatuburua (j. 1815).
- 1904 - Isabella Bird, ingeles esploratzaile, idazle, argazkilari eta naturalista (j. 1831).
- 1918 - Charles Hubert Hastings Parry, ingeles musikagile eta musikologoa (j. 1848).
- 1919 - Alfred Deakin, Australiako bigarren lehen ministroa (j. 1856).
- 1939 - Harvey Williams Cushing, estatubatuar sendagilea (j. 1869).
- 1943 - Radclyffe Hall, ingeles olerkari eta idazlea (j. 1880).
- 1969 - Léon Scieur, belgikar txirrindularia (j. 1888).
- 1982 - Salvador Araneta, euskal jatorriko filipinar politikari nazionalista eta enpresaburua (j. 1902).
- 1983 - Christophe Soglo, Beningo presidentea (j. 1909).
- 1991 - Natalia Ginzburg, italiar idazlea (j. 1916).
- 1994 - Bruce Cork, estatubatuar fisikaria (j. 1916).
- 1995 - Olga Taussky-Todd, austriar matematikaria, zenbakien teorian eta matrizeen teorian aditua (j. 1906).
- 2002 - Eudald Serra, kataluniar eskultore eta etnologoa (j. 1911).
- 2006 - Anna Politkovskaia, errusiar kazetaria, tiroz hila (j. 1958).
- 2011 - Ramiz Alia, lehendabiziko Albaniako presidentea (j. 1925).
- 2013 - Patrice Chéreau, frantziar zinemagilea (j. 1944).
- 2014 - Siegfried Lenz, alemaniar idazle eta kazetaria (j. 1926).
- 2019 - José Oneto, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1942).
- 2020 -
- Francesc Betriu, kataluniar zinema eta telebista zuzendaria (j. 1940).
- Mario Molina, mexikar-estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Agurne, Agurtzane eta Gurtza.