Guillermo Endara
Guillermo David Endara Galimany (Panama Hiria, 1936ko maiatzaren 12a - Panama Hiria, 2009ko irailaren 28a) panamar politikaria eta legegizona izan zen. Errepublikako presidente izan zen 1989tik 1994ra.
Guillermo Endara | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Panama Hiria, 1936ko maiatzaren 12a | ||
Herrialdea | Panama | ||
Heriotza | Panama Hiria, 2009ko irailaren 28a (73 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Ana Mae Diaz (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | New Yorkeko Unibertsitatea Black-Foxe Military Institute (en) University of Panama (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta abokatua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Panameñista Party (en) Moral Vanguard of the Fatherland (en) | ||
Bizitza
aldatuHiritar Oposizioko Aliantza Demokratikoko buru zela, irabazletzat hartu zuen bere burua 1989ko lehendakaritzarako hauteskundeetan (estatubatuar ikuskariek emaitza hura ontzat hartu eta gero), baina Manuel Antonio Noriega jeneralak balio gabe utzi zituen hauteskunde haiek. Urte hartan bertan, Errepublikako lehendakaritza hartu zuen, Estatu Batuetako base batean kargua zin egin ondoren. 1990ean, Defentsa Indarrak ezeztatu zituen eta erakunde berri bat sortu zuen, Polizia Nazionala hain zuzen. Agintaldian egon zen bitartean, bidegabekeria hazi egin zen, baita herrialdearen pobretasun-maila ere. 1992an egin zen erreferendum batean, ez ziren onartu Endarak konstituziorako proposatzen zituen erreformak. 1994an amaitu zen bere agintaldia. Ernesto Pérez Balladares izan zen haren ondorengoa.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guillermo Endara |