Arrasate
Arrasate (ofizialki: Arrasate / Mondragón)[4] Gipuzkoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdeko populatuena eta Gipuzkoako jendetsuenetan seigarrena, 21.903 biztanle baitzituen
2016. urtean. Bertakoak arrasatearrak edo mondragoetarrak dira. Bergarako barruti judizialaren menpe dago.
Arrasate | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Arrasateko erdialdearen ikuspegia. | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debagoiena | ||||||||||
Izen ofiziala | Arrasate eta Mondragón | ||||||||||
Alkatea | Maider Morras Azpiazu (EH Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 20500 | ||||||||||
INE kodea | 20055 | ||||||||||
Herritarra | arrasatear eta mondragoetar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°03′56″N 2°29′24″W / 43.065555555556°N 2.49°W | ||||||||||
Azalera | 34,2 km² | ||||||||||
Garaiera | 236 m | ||||||||||
Distantzia | 78 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 21.867 (2023) 107 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 6,39 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | -% 4,48 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 17,79 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 35,22 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,81 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 0,52 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 10,82 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 51,64 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 27.4 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 40.8 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 531UTCSat, 15 May 1260 :00:00 +00005amLarunbataLarunbata005k | ||||||||||
Webgunea | https://www.arrasate.eus | ||||||||||
Hiri senidetuak | Santa Fe |
Kooperatiben hiriburua da, bertan sortu zirelako euskal enpresa kooperatibo garrantzitsuenak: Euskadiko Kutxa, Eroski, Fagor, Mondragon Unibertsitatea (MU)... Horiek guztiak ere Mondragon kooperatiba taldeko kide dira. Herriko eta inguruko jende gehienak enpresa hauetan egiten du lan.
Horretaz gain, garrantzi handikoa izan da herrian Union Cerrajera XX. mendean zehar, herritar askoren lantoki zen sarrailak egiten zituen enpresa ezaguna. Izan ere, arrasatearrek "sarrailagile" ezizena hartzen dute.
Izena
aldatuUdalerriaren izen ofiziala Arrasate edo Mondragon da gaur egun. Urteetan zehar atzera eginez gero, udalerriaren izenak biak direla erakusten du historiak, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz. Hala eta guztiz ere, gaur egun, gehienetan, Arrasate hartzen da euskarazko izentzat eta Mondragon gaztelerazkotzat; izan ere, hizkuntza bakoitzean erabilera horixe egiten da oro har. Euskaraz, gainera, Mondragoe ere erabili ohi da, batez ere adineko jendeak.
Arresate edo Arrasate herrixka kokatuta zegoen lekuan 1260an sortu zuen herria Alfontso X.a Jakitunak. Horrenbestez, sorrerako hiri-gutunean irakur daiteke hurrengo esaldia: por fabor que avemos de fazer bien e merced a todos los pobladores de la puebla que es en Leniz, que avie ante nombre Arressate, a que Nos ponemos nombre Montdragon.
Kondaira batek dioenez, Mondragon izena aspaldian herritarrak beldurtzen zituen Santa Barbara mendiko herensuge baten oinarritzen da. Eskualdeko olagizonek garaitu zuten dragoi hura, eta hala jaso zuen izena herriak. Historialariek diotenez, ordea, izena ez dago kondairan oinarrituta; haien ustez, kondaira horren ondoren asmatutakoa da, izena arrazoitzeko, eta erregearen burutazioa baino ez zen izan.
Arrasate hitzaren etimologia ez dago argi, baina ate eta arras (arratsaldea, iluntzea) berbak barne biltzen ei ditu; horrenbestez, iluntzeko atea edo halako zerbait izan liteke haren esanahia. Beste batzuen ustez, berriz, harresi eta ate hitzen arteko loturatik dator, herriko harresian ziren ate ugarien ondorioz.
Lehen mendeetan hiriaren izen ofizial bakarra Mondragon izan zen, euskal hiztunek Mondrague edo Mondrau deitzen zioten arren. Bestalde, ezaguna zen hiria sortu aurretiko herrixkaren izena Arrasate zena, baina izen hori erabiltzeko ohiturarik ez zegoen.
XX. mendearen bigarren erdian, eta Francisco Francoren heriotza eta demokraziaren itzulerarekin batez ere, euskararen sustapena indartzearekin batera, herrien euskarazko izenen erabilpena handituz joan zen poliki-poliki. Horien artean, Arrasate euskarazko izen ofizial bezala erabiltzea proposatu zuten, Mondragoe ordeztuz. Proposamen horrek onarpen zabala izan zuen, bai herritarren artean eta bai Euskal Herri osoan ere. Horrenbestez, Euskaltzaindiak euskarazko izen ofizialtzat onartu zuen Arrasate. Gaur egun, Arrasate da euskaraz gehien erabiltzen dena, Mondrague edo Mondrau ere erabiltzen den arren.
Euskaltzaindiak bere 140. arauan azaldu duenez, Arrasate da udalerriaren euskarazko izena.[4] 2004an arau hori onartu zen arte, Euskaltzaindiak ontzat ematen zuen Mondragoe izena ere, berak argitaratutako hainbat izendegitan.
Geografia
aldatuArrasate Gipuzkoako Debagoiena eskualdearen mendebaldean kokatuta dago, Araba eta Bizkaiarekin mugan. Udalatx (1.117 m) mendiaren magalean dago, haren hegoaldean. Herria mendiz inguratuta dago, aurrekoaz gain Murugain (778 m) eta Kurtzetxiki (532 m) ere ditu gertu. Udalerriak, mendi horien guztien artean, eta beste hainbat udalerrirekin batera Leintz harana osatzen du.
Euskal Autonomia Erkidegoari erreparatuz gero, jabetzen gara erdi-erdian dagoen herria dela Arrasate, hiru herrialdeen lotunean . Gertuen duen euskal hiriburua Gasteiz da, 39 kilometrora, eta horren ondoren Bilbo, (48 km.)ra, Donostia (78 km.)ra eta Iruñea (109 km.)ra daude. Herria Deba ibaiak zeharkatzen du, baina izen bera duen herritik datorren Aramaio ibaia ere Arrasatetik igarotzen da, herrian Deba ibaiarekin bat egiten duela.
Auzoak
aldatuArrasatek herrigunetik kanpo dauden bost auzo ditu:
Horrez gain, herrigunea bera beste hainbat auzotan banatuta dago:
Udalerri mugakideak
aldatuArrasateko udal barrutiak hurrengo udalerriak ditu mugakide:
- Iparraldean: Elorrio (Bizkaia) eta Bergara.
- Ekialdean: Oñati.
- Hegoaldean: Aretxabaleta.
- Mendebaldean: Aramaio (Araba).
Historia
aldatu1260ko maiatzaren 15ean Alfontso X.a Jakitunak hiri-gutuna eman zion bertan zegoen Arrasate edo Arresate herrixkari, Leintz eta Aramaioko haranak elkartzen diren tokian, baita Mondragoe (Mondragon) izen berria ipini ere. Bizitoki hori Santa Barbara mendixkaren magalean kokatu zen. Tontorrean gaztelu zaharra zegoen, Deba ibarrean oso leku estrategikoan, iberiar goi-lautada eta kostaldearen arteko komunikabiderik garrantzitsuena baitzen ibar hori. Erdi Aroko hasieran hiriak sortzeko ahaleginari jarraituta, Deba ibarraren buruan eratu zen hiribildua, Gipuzkoako barneko aldeko beste haran eta ibar batzuetan egin zen antzera.
Alfontso X.a Jakitunak Gasteizko forua eman zion Mondragoeri. Ondoren, Gaztelako erregeek zabaldu egin zituzten bertako biztanleei emandako eskubideak. 1353an Garagartza, Gesalibarko Santa Ageda, Udala eta Uribarri elizateak hiribilduan sartu ziren.
Bando-gerren garaian eraso asko izan zituen Arrasatek. Oñatiko jaunak erre egin zuen hiribildua 1448ko ekainaren 23an, guraiatarren (oinaztarrak) eta baineztarren (ganboatarrak) arteko liskarrak zirela eta. Ia erabat hondatuta geratu zen horren ondorioz. Ondorengo mendeetan Mondragoeko hiribilduak izen handia izan zuen bertako burdinoletan egiten zen altzairua zela eta. Burdinolak garrantzi handikoak izan ziren XV. eta XVI. mendeetako garai hartan, armagintzan bereziki, eta Mondragoeko altzairua ezaguna zen Espainian, Frantzian, Herbehereetan, Ingalaterran eta Italian, besteak beste. Gaur egun, horren lekukoa da bertako kale nagusietako batek izen hori berori daukala. Halaber, Meatzerreka auzoaren izenak garbi erakusten du meatzeek herrian edukitako presentzia eta garrantzia.
XIX. mendearen amaieran, bestela, 1897an Antonio Canovas del Castillo Espainiako lehen ministroa Santa Agedako bainuetxean hil zuen Michele Angiolillo anarkista italiarrak.
Espainiako Gerra Zibilean, 1936ko udazkena eta 1937ko udaberria artean frontea Kanpazar inguruan egon zen, Arrasate frankisten eskuetan zegoelarik, Intxorta aldera gudarien aurkako erasoaldia handik zuzenduz. Arrasate Gipuzkoan errepresioa gogorren jaso zuen herrietako bat izan zen, frankistek herria hartu eta gutxira 43 herritar hil baitzituzten.
1950eko hamarkadan Jose Maria Arizmendiarrietak sortutako kooperatiba mugimenduaren hasiera, Fagor (orduan ULGOR izenez) eta Euskadiko Kutxaren (orduan Lankide Aurrezkia izenez) sorrerarekin batera. 1960-1970ko hamarkadetan herriko biztanleriak izugarri egin zuen gora, kooperatibismoak bultzatuta. Horren harira, J.M. Uranga Arregik hau idatzi zuen Mondragón trayectoria y anecdotario lanean, 1970ean:
« | Hainbeste gorabeheraren ondoren, burdinolen eta manufaktura metalikoen bulegoen tradizio luzeak etengabeko garapena bizi izan zuen XX. mendeko lehen erdian. Eta hori argi nabaritu zen biztanle kopuruan. Baina manufaktura metalikoen kontzentrazio industrialak eragin duen jauzi handi horren ondorioz, azken hamabost urteotan hogei mila biztanle izatera iritsi gara. Eta sortzen ikusi gintuen herria gu mantentzeko gauza badela ikustea pozgarria bada ere, nahiz eta etorkin mordoa hartu behar izan, arduraz jokatu behar dugu eta denontzako zerbitzuek sortzen dituzten arazoei irtenbidea bilatu behar diegu eta, era berean, hain eremu aktiboan sustapen sozio-ekonomikoak berekin dakartzan beharrizan gero eta ugariagoei erantzun behar diegu. | » |
1966an Bedoña auzoa Arrasate udalerriaren parte izatera pasatu zen, eta urte hartan bertan Lagun Aro erakundea sortu zuten. 1991an MCC kooperatiben korporazioa abian ipini zuten, eta sei urte geroago Mondragon Unibertsitatea.
2013an krisialdiak jo zuen Fagor enpresa, herriko eta bailarako ikurra zena.
Euskara
aldatuArrasateko euskara mendebalekoa da (bizkaiera)[8], sortaldeko azpieuskalkian [9] kokatzen den Debagoieneko euskara[10], hain zuzen. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Gipuzkoako Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Arabako Aramaiok. Leintz haranak esparru berezia osatzen du Deba ibarrean, oso estua delako Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga herrien arteko batasuna. Aramaioko hizkera ere ez da asko urruntzen hauetatik, baina bai Oleta auzokoa, Oletako hizkera sartaldeko eta sortaldeko hizkeren arteko tarteko hizkeratzat hartzen baita. Oñatiko hizkera ere berezia da. Oñati ez zen Gipuzkoan sartu 1845 urtera arte eta bertako hizkerak oraindik ere nortasun berezia du. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara
Arizmendi ikastola Arrasateko San Frantzisko Xabier, San Viator eta Umezaintza, eta Eskoriatzako Almen ikastolek 1999tik osatzen duten kooperatiba da. 2005ean Aretxabaletan ospatu zuen Kilometroak jaia, 1981ean berriz, Arrasaten antolatu zuten.
Hizkuntzaren normalizazioaren alde, Goiena Komunikazio Taldea 1999an sortu zuten, Arrasaten egoitza nagusia duena. Horren aurrekaria Arrasate Press aldizkaria izan zen herri horretan 1988an abiatua, AED euskara elkartearen ekimenez eta Joxe Aranzabal, blogari moduan geroago nabarmenduko zena, tartean zuela. Debagoieneko beste herri aldizkariekin batera Goienkarian bat egin zuen 2000. urtean, Goiena K.T. taldearena den aldizkarian. Hedabide elkarte horretan, Arrasate Irratia eta Goiena Telebista ere badaude, aurretik Arrasate Telebista 1990etik emititzen aritu zela, beste batzuen artean Maider Egues kazetari zeukana.
Euskarazko idazleen artean, aipatzekoak dira Euskal Pizkundearen garaian Seber Altube euskaltzain, filologo eta idazlea, eta Juan Arana "Loramendi" fraide kaputxino eta olerkaria. Urteak aurrera, Jokin Zaitegi josulaguna izandakoa eta euskaltzaina nabarmendu zen 1950eko hamarkadan bereziki, Euzko-gogoa literatura aldizkaria sortuz eta idazle klasikoen hainbat obra euskaratuz. Azkenik, Eneko Barberenak XXI. mendearen lehenengo urteetan idazteari ekin zion, eta komikien munduan Julen Ribas marrazkigilea eta Igor Leturia blogaria aipatzekoak dira.
Gaur egungo euskalgintzan, nabarmentzekoak dira Julen Arexolaleiba soziolinguista eta Xabier Letona kazetaria (Argia).
2016an herritarren %57,1 euskalduna zen.[11]
Ekonomia
aldatuArrasate Gipuzkoako gune industrial nagusia da, eta baita Euskal Herriko nagusienetakoa ere. Euskal kooperatibismoaren erdigunea da, XX. mendearen bigarren erdialdean kooperatiba ugari sortu zuen mugimenduari esker. Kooperatiba horietako gehienak Mondragon Corporacion Cooperativa taldearen barnean daude eta askok eta askok egoitza nagusia Arrasaten dute.
Arrasaten 12.000 lanpostu inguru daude kooperatibismoari lotuak; horri esker, herriko biztanleek ez ezik, inguruko herri eta eskualdeetako pertsona askok bertan lan egiten dute.
- Lehen sektorea: gaur egun oso txikia da Arrasaten lehen sektorean lanean dabilen jendearen ehunekoa; herri aktiboaren %0,5 baino ez, 50 pertsona. 200 baserritik gora daude, baina bertako bizilagun gehienek beste lanbide bat dute nekazaritzaz gain.
- Bigarren sektorea: herriaren sektore nagusia da, aberastasunaren %62 eta lanaren %58 hartzen baitu. Esparru horretan garrantzi handienekoa metalurgia-industria da, sektore horren %79 hartzen duena. Fagor Elektrotresnak, Fagor Ederlan, Fagor Arrasate, Fagor Automation, Fagor Elektronika eta Alecop dira enpresa nagusiak metalurgiari dagokionez, horiek herriko lanpostuen %50 osatzen baitute.
- Hirugarren sektorea: aberastasunaren %37,5 eta lanaren %41 hartzen du. Euskadiko Kutxa, Lagun Aro eta Mondragon Unibertsitatea dira sektore horretan dauden enpresa nagusiak.
Demografia
aldatu2019an Arrasatek 22.058 biztanle zituen. Horietatik %24,92k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %10,29 ziren.[11]
Politika
aldatuUdal hauteskundeak
aldatu2011n Inazio Azkarraga-Urizar (Bildukoa) hautatu zuten alkate, Bildu eta Aralarren botoekin.
2015eko udal hauteskundeen ondoren, EAJ aderdiko Maria Ubarretxena hautatu zuten Arrasateko alkate. Alkate hautatua izateko aurkeztutako bost izangaietako inork ez zuenez lortu erabateko gehiengoa, hauteskundeetan boto gehien jaso zuen hauteskunde zerrendako burua hautatu zuten alkate.
2019ko udal hauteskundeetan honakoak izan ziren emaitzak: EAJk 4.474 boto, EH Bilduk 4.103 boto, PSE-EEk 1.373 boto, Podemos-IU-Equok 881 boto, Independenteek 271 boto eta PPk 253 boto.[12] Maria Ubarretxena (EAJ) izendatu zuten alkate berriro.[13]
Arrasateko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 8 / 21 |
9 / 21 |
|||
Euskal Herria Bildu | 7 / 21 |
8 / 21 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 3 / 21 |
3 / 21 |
|||
Sí Se Puede -> Ahal Dugu | 2 / 21 |
1 / 21 |
|||
Irabazi | 1 / 21 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Arrasateko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[14] | |
Jose Antonio Ardanza Garro[14][15] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Alvaro Arregi Otadui | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Xabier Zubizarreta Lasagabaster[16] | 1987 | 1991 | Herri Batasuna | |
Xabier Zubizarreta Lasagabaster[16] | 1991 | 1995 | Herri Batasuna | |
Xabier Zubizarreta Lasagabaster[16] | 1995 | 1997 a | Herri Batasuna | |
Jose Maria Loiti Agirre | 1997 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Xabier Zubizarreta Lasagabaster[16] | 1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | |
Ignacio Lakuntza Anton | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Ino Galparsoro | 2007 | 2009 b | Eusko Abertzale Ekintza | |
Ino Galparsoro | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Inazio Azkarraga-Urizar | 2011 | 2015 | Bildu | |
Maria Ubarretxena Cid[13][14] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Ubarretxena Cid[13][14] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maider Morras Azpiazu[17][18][19] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, bere kontra aurkeztutako zentsura mozioa galdu ondoren.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Azpiegiturak
aldatuOsasuna
aldatu- Osasun-zerbitzu publikoei dagokienez, Debagoieneko Ospitaleak eskaintzen du eskualde osorako arreta medikoa. Arrasaten kokatuta dago.
- Gesalibarko (Santa Ageda) auzoan, berriz, Arrasateko Ospitale Psikiatrikoa dugu (Aita Mennikoa), buruko gaixotasun kronikoak dituzten pertsonendako antolatua.
Kultura
aldatuElkarteak
aldatu- Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkartea.
- Maritxu Kajoi komisiñua.
- Arrasateko gaztetxea.
- Kooltur ekintza.
- Arrasate Zientzia Elkartea: Arrasateko natura eta kultura ondarea ikertu eta zabaltzea du helburu.
- Arrasate Musikal musika eskola.[20]
- Goikobalu Abesbatza.
Jaiak
aldatu- Pazko garaian, karapaixo izeneko pazko-opila egin ohi da, arrautzez eta txorizoz hornitutako ogi hirukia.
- Ekainaren 24a, Sanjuanak: herriko jai nagusiak dira Sanjuanak eta ekainaren 23tik 26ra bitartean ospatzen dira.
- Urriko lehen ostirala, Maritxu Kajoi: 1977. urteaz geroztik ospatzen den jaia da, txikiteroen jaia. Egun horretan dotore jantzita irteteko ohitura dago.
- Abenduaren 6an San Nikolas eguna ospatzen da. Goizean zehar haurrak kalez kale ibiltzen dira herrian zehar San Nikolas kantua abesten. Etxeetatik bolo-boloa botatzen zaie: gaztainak, intxaurrak, gozokiak, litxarreriak, txanponak... Eguerdian udaletxeko balkoian boloa egiten dute.
- Abenduaren 22a, Santamasak: San Tomas feria ospatzen da egun honetan, baserriko produktuen salmenta eta erakusketa, artisautza lehiaketak eta erakusketak, eta herri kirolak ere ezin dira falta.
- Auzoetako jaiak:
- Urtarrilaren 29a, Meatzerrekako San Balerio.
- Otsailaren 5a, Gesalibarren Santa Ageda.
- Maiatzaren 1a, San Andres.
- Maiatzaren 15a, Musakolan San Isidro.
- Uztailaren 18a, Santa Marina auzoan Santa Marina.
- Uztailaren 22a, Maalako Errebalan Maria Magdalena.
- Uztailaren 26a, Ferrerias kalean Santa Ana.
- Abuztuaren 3a, Udalan San Esteban.
- Abuztuaren 24a, Uribarrin San Bartolome.
- Irailaren 29a, Garagartzan San Migel.
- Abenduaren 10a, Bedoñan Santa Eulalia.
Kirolak
aldatu- Arrasateko Futbol Taldea
- Arrasate Eskubaloi Taldea
- Ointxe! Saskibaloi Taldea
- Arrasate Rugby Elkartea
- Pedrusko Futbol Taldea
Musika taldeak
aldatuArrasaten musika talde ugari sortu dira, batzuk oso ezagun bihurtu direnak, esate baterako RIP, Ekon, Des-kontrol eta Gose. Hona hemen Arrasateko hainbat musika talderen zerrenda:
Ondasun nabarmenak
aldatu- Ikus, halaber, « Arrasateko_kultura_ondasunak ».
Erdi Aroko hiriguneak hasierako egitura eta ezaugarriak gordetzen ditu oraindik. Erdi Aroko kale-egituraketa paradigmatikoa da tipologiari dagokionez eta lur-sailen zein orubeen banaketa gotikoaren amaierakoak dira. Hiriguneak egitura eliptikoa du eta lurraren aldatsetara egokituta dago. Hiru kale nagusi ditu eta beste bi kale txiki zeharretara. Erdiko kalea da ardatza, antzina errepide izandakoa. Hiriguneko beheko aldean hasi eta iparretik hegora doa. Alde banatan, Iturriotz eta Burdinola kaleak eta, goitik behera, Zurgin eta Olarte kantoiak Burdinola kalea gurutzatu eta antzinako harresiraino doaz. Harresi barruko etxe-multzoak bikoitzak dira eta ingurukoak, berriz, bakunak. Neurri handi batean, Erdi Aroko orube banaketa gordetzen da: oinarria luzea eta estua, batez ere, Burdinola kalean.
Hirigunearen erdian, antzinako hilerriaren gainean, plaza dago. Alde banatan, Arrasateko herri-eraikinik esanguratsuenak: San Juan Eliza Nagusia eta Udaletxea. Jatorrizko harresiko sarrera-ateetarik hiru kontserbatzen dira, Beheko Atea edo Portaloia 1768koa da. Beheko aldean dago eta bertan elkartzen dira harresi barruko hiru kale nagusiak. Iturriotz kantoiko Atea edo Kontzezinoko atea ere XVIII. mendekoa da; eta Zurgin-kantoikoa, berriz, XVI.ekoa.
Hirigune honetan nagusitzen den eraikin-moldean hiru-lau solairuko etxeak ikusten dira, elkarren ondoan, bata besteari itsatsita. Teilatuaren bizkarra, gailurra fatxadaren parean, bi isurialde eta teilatu-hegalak, airean. XIX. mendean eraikitako etxeak nagusi diren arren, garai pizkundetarrean eta barrokoan eraikitako jauretxe eta jauregiak ere badira bertan, Bainez de Artazubiaga etxea nabarmen daiteke Iturriotz kalean. Eliza Nagusia eta Udaletxea oso eraikin esanguratsuak dira hiribilduan. Lehena, eraikin gotikoa da. Dorrea, gotorleku motakoa da, XVI. mendekoa. Udaletxea, berriz, Martin Karrera arkitektoak egindako eraikin barroko ederra da. Harresi barruko esparrutik kanpo baina oso hurbil beste eraikin multzo bat dago: San Frantzisko eliza, kalostra eta komentua.
1997ko otsailaren 11n, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Arrasateko alde zaharra, monumentu-multzo sailkapenarekin.[21]
Eraikin nagusiak
aldatuArrasate osatzen duten eraikinen artean, nabarmentzekoak dira honako hauek, duten garrantzi eta historiagatik:
- San Joan Bataiatzailearen parrokia
- Udaletxea
- Andikano-Loiola jauregia
- San Frantzisko komentua
- Monterron jauregia
- Bañez Artazubiaga jauregia
- Okendo jauregia
- Aita Menni ospitalea
- Union Cerrajerako sarrera-eraikina
- Kulturate kultur etxea (antzinako San Frantzisko ospitalea)
Parkeak
aldatuArrasatear ospetsuak
aldatu- Esteban Garibai (1533-1599), historialari eta idazlea.
- Joakina Azpiazu Markaide, Carlos V. erregegai karlistaren maitale izan omen zen.[22]
- Pedro Biteri eta Arana (1833-1908), filantropo ospetsua.
- Seber Altube Lertxundi (1879-1963), musikari, filologo, filosofo eta idazlea.
- Juan Goyanarte Resusta (1900-1967), argitaratzailea eta idazlea.
- Iokin Zaitegi Plazaola (1906-1979), idazlea.
- Juan Arana "Loramendi" (1907-1933), olerkaria.
- Jose Maria Arizmendiarrieta (1915-1976), apaiza eta Mondragon Corporacion Cooperativa kooperatiba taldearen sortzailea (Markinan jaioa).
- Juan Arzamendi Emparanza (1927-2004), musikaria.
- Jose Antonio Altuna Gallastegi (1937-), Arrasateko alkate ohia.
- Txomin Iturbe Abasolo (1943-1987), ETAko buruzagi historikoa.
- Alvaro Arregi Otadui (?-), Arrasateko alkate ohia.
- Jose Manuel Pagoaga Gallastegi, Peixoto (1944-), etakide ohi historikoa.
- Xabier Zubizarreta Lasagabaster (1944-), Arrasateko alkate ohia.
- Ino Galparsoro Markaide (1947-), Arrasateko alkate ohia eta Debagoieneko Mankomunitateko lehendakari ohia.
- Inaxio Kortabarria Abarrategi (1950-), futbol jokalaria.
- Josu Uribetxebarria Bolinaga (1950-2015), ETAkidea.
- Rosa Otxandiano Arana (1951- ), atleta
- Joxe Aranzabal Mendizabal (1952-), kazetari, irakasle eta blogari ezaguna.
- Ana Isabel Ugalde Gorostiza (1956), historialari eta EHUko irakaslea.
- Edorta Arana Arrieta (1960) EHUko irakaslea eta kazetaria.
- Itziar Usabiaga Arriola, Aspaceko zuzendaria 1984tik.
- Beatriz Arzamendi Ceciaga (1961), musikaria.
- Luis Maria Lopez Rekarte (1962-), futbol jokalaria.
- Xabier Letona Biteri (1966-), Argia astekariko zuzendaria.
- Isaias Carrasco Miguel (1966-2008), PSE-EEko zinegotzi ohia, ETAk hila.
- Jon Manteca Cabañes (1967-1996) Espainia mailan punky ezaguna.
- RIP musika taldeko partaideak.
- Iban del Campo (1971-), zine zuzendaria.
- Jorge Fernández Madinabeitia (1972-), saskibaloi jokalaria, modeloa eta aurkezlea.
- Manu Gómez, (1973-), zine zuzendaria.
- Iban Gonzalez Pagaldai (1973-), abeslaria, gitar jolea, argazkilaria eta dokumentalgilea.
- Aitor Lopez Rekarte (1975-), futbol jokalaria.
- Maria Ubarretxena Cid (Urretxu, 1980) Arrasateko alkatea da 2015az geroztik.[23][24]
- Ines Osinaga Urizar (1982-), abeslaria eta soinu jotzailea.
- Eneko Barberena Mondragon (1983-), idazlea.
- Ane Irazabal Elkorobarrutia (1984-), kazetaria.
- Mikel Gonzalez (1985-), futbol jokalaria.
- Beñat Barberena Mondragon (1989-), saskibaloi jokalaria.
- Mery May (1989), kantautorea.
- Patrizia Vitelli (1990), sukaldaritza influencerra.
- Maialen Axpe Etxabe (1993), pertika-jauzilaria.
- Malen Ruiz de Azua (1995), pertika-jauzilaria.
Herri senidetuak
aldatuArgazki galeria
aldatu-
Union Cerrajerako sarrera-eraikina.
Erreferentziak
aldatu- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ a b Euskaltzaindia: 140. araua: Gipuzkoako herri-izendegia.
- ↑ «Axpe Elejalde, Ana Mari - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Eskola erdaraz; euskararen erabilera zigortua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- ↑ «Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ «Debagoienekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- ↑ a b «Web Eustat. Arrasate/Mondragónko datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ a b c «Maria Ubarretxena alkate berriz ere, PSE-EEren babesa lortu ostean - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «ARRASATE/MONDRAGÓN - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
- ↑ a b c d Esnaola, Enekoitz. «Xabier Zubizarreta» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Maider Morras (EH Bildu), nueva alcaldesa de Arrasate» Noticias de Gipuzkoa 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Vamos a diseñar un plan estratégico para cumplir lo que hemos prometido»» El Diario Vasco 2023-07-24 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ «Maider Morras izango da Arrasateko alkate berria» Goiena 2023-06,16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-12).
- ↑ Arrasate Musikal webgunea.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Monumentu-multzo izendapena EHAAn[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Bizikletan berriz ere, Astorgarantz oraingoan» blogoetak 2021-08-11 (Noiz kontsultatua: 2021-08-11).
- ↑ «Botoaren esanahia eta garrantzia» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- ↑ «Maria Ubarretxena Arrasateko alkatea: “Memoria berreskuratu eta elkarbizitza hobetzeko balioko du akordioak”» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |
- (Gaztelaniaz) Arrasateko Udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Herriko argazkiak FLICKR-en
- (Gaztelaniaz) Herriko argazkiak GureGipuzkoa.net webgunean
- Arrasateko Euskalgintza
- Goiena.net atarian Arrasateko albisteak
- Mondraberri, Arrasateko Ataria
- (Gaztelaniaz) Herriko datu orokorrak