Ireki menu nagusia

Jose Maria Urkixo

José María Urkijo Ibarra» orritik birbideratua)

Jose Maria Urkixo Ibarra (Bilbo, 1872ko maiatzaren 5a[1] - Donostia, 1936ko irailaren 5a) bizkaitar politikaria, industria-gizona eta kazetaria izan zen.[2] Eragin handia izan zuen XX. mende hasierako Bilbon.

Jose Maria Urkixo
Gorteetako diputatua

Bizitza
Izen osoa Jose María de Urquijo e Ybarra
Jaiotza Bilbo1872ko maiatzaren 5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia eta Polloeko hilerria1936ko irailaren 5a (64 urte)
Heriotza modua heriotza zigorra: fusilamendua
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak abokatua, politikaria eta kazetaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Artikulu hau politikariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urkixo».

Salamancako Unibertsitatean ikasi eta 1895etik aurrera abokatu moduan lan egin zuen. Katolizismoaren propagandista, 1903. urtean, EAJ alderdiaren aldetik gorteetarako hauteskundeetarako hautagai izan zen eta kargua lortu zuen, Altzola liberalaren eta Iglesias sozialistaren gainetik. La Gaceta del Norte egunkariaren sorreran parte hartu zuen. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zutenean haren kontra egin eta 1932an hiru hilabetez egon zen preso. 1936ko uztailaren 22an Frantziarako bidea hartu eta Zarautzen preso hartu zuten. Víctor Praderarekin batean fusilatu zuten, Donostiako Polloeko hilerriko hormetan.

ErreferentziakAldatu