José Antonio Primo de Rivera

José Antonio Primo de Rivera Sáenz de Heredia, III. Lizarrako markesa (Madril, 1903ko apirilaren 24aAlacant, 1936ko azaroaren 20a) espainiar abokatu eta politikaria izan zen. Miguel Primo de Rivera diktadorearen seme nagusia. Falange Española alderdia sortu eta zuzendu zuen. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, atxilotu eta gobernuaren aurka matxinatzeagatik fusilatu zuten. Frankismoak haren irudia erabili zuen propagandaren martiri moduan[1], bai Espainiako Gerra Zibilean zehar, bai eta Frankismoan ere.

José Antonio Primo de Rivera


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 30a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Cádiz (en) Itzuli
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Antonio Primo de Rivera y Sáenz de Heredia
JaiotzaMadril1903ko apirilaren 24a
Herrialdea Espainia
HeriotzaAlacant1936ko azaroaren 20a (33 urte)
Hobiratze lekuaSan Isidroko hilerria
Tomb of José Antonio Primo de Rivera (en) Itzuli
San Lorenzo de El Escorial monasterioa
Alacant
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
AitaMiguel Primo de Rivera
AmaCasilda Sáenz de Heredia
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUnibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, poeta, abokatu defendatzailea, abokatua eta falangista
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaBatasun Monarkiko Nazionala
Falange Espainola
Falange Española y de las JONS

IMDB: nm0697560 Find a Grave: 10511572 Edit the value on Wikidata
Primo de Riverari omenaldia Donostiako Santa Maria basilikan 1941ean - Car Fondoa-Kutxa Fototeka

Haren heriotza alde nazionalean bi urtez isilarazi zen, El Ausente (Ez dagoena) ezizenaz. Gerra bukatzean, haren izenak alde nazionalean hildakoen zerrenda guztiak hasi zituen, espainiar eliza gehienetan "José Antonio ¡Presente!" (Jose Antonio, hemen!) inskripzioa jarrita. Izenaz bakarrik (ez deituraz, ohitura den bezala) ezagutzen den garaiko buruzagi politiko bakarra da, haren jarraitzaileen artean karisma handia baitzuen. Ramón Serrano Súñerrek esan ohi zuen Salamancan bizirik aurkeztu balitz, "Caudillo" bakarra bera izango zela, eta inor ez zela ukatzera ausartuko, ezta Franco bera ere.

Ideologia

aldatu

Jose Antonio Primo de Riveraren ideologiak honakoak dira:

Espainia

aldatu

"Askotan ikusi dituzue partidu desberdinen propagandistak; denek esango dizuete arrazoia dutela besteen aurka, baina inork ez dizue esango nork daukan arrazoia denen gainetik: Espainiak".[2] Espainia Jose Antonio Primo de Riveraren diskurtsoetan behin eta berriz agertzen den kontzeptua da. Agian, bada beste esaldi bat are sarriago agertzen dena haren diskurtsoetan: "Espainia, patuaren batasuna unibertsalean". Patu hori litzateke klase borroka akabatzea lortuko zuena eta nazionalismoen eragin desegingarria ekidingo zuena. Espainiak patu inperiala zuen betearazteko eta patu horrek espainiar guztiak batzea lortuko zuen enpresa komun batean.

« Espainia ez da justifikatzen hizkuntza bat edukitzeagatik, edota arraza bat izateagatik, edo bere ohiturengatik, Espainia justifikatzen da hizkuntzak, arrazak, herriak eta ohiturak patu unibertsal batean batzeko duen bokazio inperialagatik; Espainia arraza bat baino gehiago da, edota hizkuntza bat baino gehiago, gero eta harroago nagoen era batetan adierazten da, patuaren batasuna unibertsalean. »
Parlamentuko diskurtsoa, 1934ko Azaroaren 30.[3]

Espainiako koiuntura politikoari buruz

aldatu
« (...)Falange Española de las JONS dugu dagoeneko Espainiako mugimendu faxista bakarra, (...). Iraultza sozialistak gobernuaren aurka jotzen badu, Falangeak, Guardia Zibilaren ondoan, herri batzuetaz eta, agian, herrialde batez, jabetu ahal izango da eta Iraultza nazionala aldarrikatu ahal izango du nazioari urtean iraultza batzuen piztualdia saihesten jakin ez duen Estatu ezindu honen aurrean. Gobernua deseroso samar dabil sozialistekin eta oso zail izan zuen faxismoaren aurka tropak bidaltzea, eta honek Goardia Zibilaren eta okupaturiko lurraldeetako indar militarren atxikimendua lortu bazuen, seguru gaude hurrengo batean aurka bidalitako tropek ere bat egingo dutela haiekin. Plan honek ez zuen halako eragozpenik izango Asturiasen 1934ko urrian, Falange egun bezain indartsu egon izan balitz. »
Konde Ciano, Italiako Kanpo Arazoetarako ministroari bidalitako txostena, 1935

Demokrazia

aldatu

1933an José Antonio Primo de Riverak Falage Espainola sortu zuen, Madrileko Komediaren antzokian, eta hauxe esan zuen bere hitzaldian:

« (...) 1762ko martxoan Jean Jacques Rousseau izeneko gizon negargarri batek "Gizarte-kontratua" argitaratu zuenean, egia politikoak entitate iraunkorra izateari utzi zion (...). Gaurko mugimendua ez da alderdi politikoa, alderdien aurkako mugimendua baizik; hain zuzen ere, ez da eskuinekoa edo ezkerrekoa. Izan ere, eskuinak, azken batean, antolamendu ekonomiko jakina mantendu nahi du, hori bidegabez izan arren, eta ezkerrak, ostera, irauli egin nahi du antolamendu ekonomiko jakina (...). Azkenik, gure helburua inoiz indarkeriaren bidez lortu behar bada, indarkeriaz lortu beharko dugu (...). Izan ere, dialektika ondo dago komunikatzeko lehenengo tresnatzat. Baina dialektika onargarri bakarra ukabilena eta pistolena da, justiziari edota Aberriari irain egiten dietenean (...)". »

Aldi berean, José Antoniok, militar espainiarrak zirikatu zituen estatu kolpe bat eman zezaten behean idatzita dagoen moduan:

« Egongo al da oraindik zuen artean -espainiar gudari eta ofizialok- militarrei politika axola ez diela esaten duenik? Hori esan zitekeen, eta esan behar zen, politika alderdien artean egiten zenean. Baina garu barne-borroka batean gaude, eta Espainia bera dago jokoan (...)

Alderdi baten edo bestearen nagusitasuna jokoan balego, armadak bere eginbeharra beteko luke kuarteletan geratuta. Baina gaurkoan, bestelako egun baten bezperan gaude, pentsatu militarrok, Espainia amaitu daiteke eta.

Jazarri egin gaituzte, gu garelako -zuek bezala- Espainia sobietar errepublika independentetan banatzeko festa, Moskuk agindua, hondatu nahi dugunok. Zuen indarrik gabe, gudariok, ia ezinezkoa egingo zaigu borroka ikaragarri horretan garaitzea. Zuen indarrak amore ematen badu, etsaiak irabaziko du, ziur. Aztertu zer-nolako erantzunkizuna duzuen. Espainiaren etorkizuna zuen esku dago (...).

»
"Primo de Riveraren gutuna militarrei", 1936ko maiatza.

Katolizismoa

aldatu

Katolizismoa Primo de Riveraren kontzeptu erabilienetarikoetan dago. F.E.-ren Puntos Iniciales irakur daiteke: "Bizitzaren interpretazio katolikoa da, lehenengo, egiazkoa, baina gainera, historikoki Espainiarra";[4] Tradizioa eta erlijioa esaldi honetan batuz. Espainiaren unibertsaltasuna ere hor dago: "Nora gidatu gaitzake gure jatorri nazionala gure munduko mandatuaren konstante katolikoak aurkitzera baino?[5] Bere bizitza militante eta sakrifizio kontzeptuan, bere zentzu militar eta katolikoa nahasten du; eta zalantzarik gabe bere influentzia justizia sozialaren zentzuan eta bere paternalismo politikoan ikusten da. Horrela beti mantendu zuen Espainiako edozein eraikitzea zentzu katolikoa izan behar du.[6]

Konspirazioak II Errepublikaren kontra, fusilamendua eta ondorioak

aldatu
 
Falange Española de las JONS alderdi politikoaren bandera.

Martxoaren 14an, Primo De Rivera Madrileko kartzelan sartzen da armen jabetza ilizitoagatik, eta ondoren, Ekainaren 5an, Alacanteko kartzelara lekualdatua da. Kartzelatik, bisita erregimen erlaxatuari esker, Falange gidatzen jarraitzen zuen insurrekzio baten alde. Apirilaren amaieran ejertzitoko ofizialei zuzendutako karta bat idazten du, bertan altxamendu aldeko deia egiten zen. [7]

1936ko Uztailaren 18 insurrekzioa gertatzean, Jose Antonio Primo de Rivera oraindik Alicanteko kartzelan zegoen preso. Aurreko egunean, bera eta bere anaia bere ondasunak biltzen zeuden, bere irteera ziurtzat jotzen zuenaren seinale. Aurretik bere ihesaren plan batzuk egon ziren, haien artean Oran, Argelia edota Mallorcara eramango luketena itsasontzi baten. Danak porrot egin zuten hasi baino lehenago. [8] Altxamendua Valentzia eta Alacanten porrot egin zuen eta hau bere askapenaren saiakerak zapuztu zituen.


Hilketaren azken 4 hilabeteetan, Primo de Rivera bere diskurtsoa leundu zuen. Hilabete batzuk lehenago gerrari buruzko iritziak azaldu zituen: "Aurrerapen elementua da. Guztiz beharrezkoa da!". Hilabete horietan adiskidetze eta areriotasunen bukaerari buruz hitz egingo du. Indizio argiak daude, gerraren ondorio zorigaiztokoak ikusiz, bere askapenaren alde lagundu nahi zuen [9] Ezinezkoa da Jose Antonio, bere zeldan inkomunikatua eta heriotzatik at egiteko aukera urriak zituela jakinaren gainean, garai latzak biziko zituela biolentziarekiko zuen jarrerari buruz hausnartzean.[10] Lau hilabete horien buruan Jose Antonio egindako transformazioa, ideia sortarazi zuen, ondoren oso zabaldua, Espainiar gerra zibileko bi bandoak beradiskitzeko aukera galdua zela.[11] Abuztuan gatazka gelditzeko plan bat proposatu zuen. 14. egunean, Jose Antoniok Martin Echeverriari (Levanteko Junta delegatuaren idazkaria) honakoa esan zion: "Espainia desegiten ari da. Bando baten garaipen absolutua, inorengandik gainbegiratu barik, berriz ere Gerra karlistak ekarri ditzake: Atzerapena non ordena sozial, politiko eta ekonomia garaipen guztiak galduko dira, iluntasun eta trakestasun aro batean sartuz".[12]


« Primo de Riverak Martin Echevarria jaunari proposatu zuen, azken honek halaber bera Gobernura eramateko, kartzelatik ateratzen uztea eta bere ohorezko hitza emanda, matxinatuen eremura joateko Espainiar gerra zibila bukatzeko asmoz, eta errepublikaren kontrako militar eta matxinatu zibilak gobernu legitimoari errenditzera. Negoziaketaren oinarri izan litzatekeen bitarteko konponbideei buruz ere hitz egiten zuen, baina, bereziki dagoeneko hasitako gatazka bukatzeko beharra, bera uste zuen, espainiar bezala, gatazka aberria hondamendian eta kaosean murgilduko zuela. »
1941.an Mexikon Martinez Barrio emandako konferentzia [13]
 
José Antonio Primo de Riveraren oroimenean jarritako gurutze kristaua, Cuencako katedralean.

Bi aldeko orri bat idatzi zituen egungo egoera politiko aztertuz eta gatazka burutzeko akordio batzuk definitzen ziren; Beste orrian beradiskidatze gobernua osatuko zuten gizonen zerrenda agertzen da. Bere planean Errepublikar legaltasunaren onartzea onesten da eta amnistia preso matxinatu guztientzako. Beradiskidatze gobernua errepublikano moderatuak osatzen zituzten gehien bat, eta ez zegoen bertan militar bat bera erez. [14] Gobernuak ez zuen plana kontutan izan, eta Martinez Barrioren uztez, matxinoak ez lituzkete armak utziko proposamen horrekin.[15]


Bere testamentuan hurrengo nahia edo desioa azaltzen du: «Neurea izatea diskordia zibiletan isuritako azken espainiar odol tanta.» Bere esaldi famatuenetariko batetan: «Espainiako herri guztiak, haien desberdintasun guztiekin, patuaren batasunean armonizatuak sentitzea.» Bere heriotzaren albistea arin heldu zen zona nazionalera, hurrengo urtetan isilarazia izanik. Bere martiri irudia buruzagi politikoa baino erabilgarriagoa zen. Gainera Primo de Rivera "bizirik" zegoen bitartean falangista buruzagiak ez zuten beste lider bat bilatuko, Franco botere guztia bere eskuetan biltzea erraztuz. [16]

Gerra bukatzean, bere gorputza Alacantetik Escorialera eraman zen lepoan, eta Valle de los Caidos basilika bukatzean Francisco Franco bere gorpua bertara eraman eta ehortzea agindu zuen.

« Jose Antonio Primo de Rivera bizirik zegoen bitartean ez zuen influentzia politiko handirik lortu; espainiar hondamendia bizkortu eta handitu zuen bakarrik. Bere ospea hil ostean heldu zitzaion eta seguraski ez luke inoiz beste era batean lortuko. Hala ere, hilda izugarrizko martiri kultua bilakatu zen, non estatus, posizio eta bizitzan inoiz lortuko ez zuen papera bermatu zioten. »
Stanley George Payne, 1997 [17]

Erreferentziak

aldatu
  1. Payne, Stanley G.. (1997). Franco y José Antonio. El extraño caso del fascismo español. Planeta ISBN 84-08-02286-5..
  2. (Gaztelaniaz)Mitin en Fuensalida (Toledo). 20 de mayo de 1934. Obras (del Río 1974). Pg. 233.
  3. Obras (Del Río 1974). Pg. 384
  4. Obras (Del Río 1974). Pg. 92
  5. Carta a un camarada. Obras (del Río 1974). Pg. 51.
  6. Puntos Iniciales de F.E. Obras (del Río 1974). Pg. 92.
  7. .
  8. .
  9. .
  10. .
  11. .
  12. .
  13. .
  14. .
  15. .
  16. .
  17. .

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Antonio Primo de Rivera