Francisco Grandmontagne
Francisco Grandmontagne Otaegi (Izengoitia: Luis de Jaizquibel ; Barbadillo de Herreros, Burgos, 1866ko irailaren 30a - Donostia, 1936ko ekainaren 1a) gipuzkoar kazetaria eta idazlea izan zen, Burgosen jaioa.
Francisco Grandmontagne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Grandmontagne y Otaegui |
Jaiotza | Barbadillo de Herreros, 1866ko irailaren 30a |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | Donostia, 1936ko ekainaren 1a (69 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Luis de Jaizquibel |
Hondarribian bizi izan zen umetan eta Argentinara joan zen gazterik. La Baskonia izeneko egunkaria sortu zuen Buenos Airesko hirian 1893an. Argentinako eta Buenos Airesko giroa azaltzen zuten arrakasta handiko nobelak idatzi zituen (Teodoro Foronda; Vivos, tilindos y locos, La Maldonado), eta horien artean Los Inmigrantes Prósperos (1899, Aberasturiko etorkinak) euskaldun emigranteek Argentinako Pampan bizi zituzten pasadizoak kontagai dituen obra. 1902. urtean itzuli zen Grandmontagne Euskal Herrira eta kazetaritza lanetan murgildu. Eskuindarra zen eta Primo de Riveraren diktaduraren aldeko agertu zen 1923. urtean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.