2018
urtea
2018a astelehenez hasitako urte arrunta izan zen.
2018. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XX.a • XXI.a • XXII.a |
Hamarkadak | 1990(e)koa • 2000(e)koa • 2010(e)koa • 2020(e)koa • 2030(e)koa |
Urteak | 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 2018 MMXVIII |
Ab urbe condita | 2771 |
Armeniar egutegia | 1467 ԹՎ ՌՆԿԷ |
Bahá'í egutegia | 174 – 175 |
Bengaliar egutegia | 1425 |
Berber egutegia | 2968 |
Egutegi budista | 2562 |
Myanmarko egutegia | 1380 |
Bizantziar egutegia | 7526 – 7527 |
Koptoen egutegia | 1734 – 1735 |
Etiopiar egutegia | 2010 – 2011 |
Hebrear egutegia | 5778 – 5779 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2074 – 2075 |
Shaka Samvat | 1940 – 1941 |
Kali Yuga | 5119 – 5120 |
Iraniar egutegia | 1396 – 1397 |
Islamiar egutegia | 1439 – 1440 |
Korear egutegia | 4351 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2561 |
Unix denbora | 1514764800 – 1546300799 |
Holozeniar egutegia | 12018 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- Otsailaren 13a - Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia Portu eta Sarasola ETAkideen torturen auzian 50.000 euro ordaintzera zigortu zuen.
- Apirilaren 26a - La Manada auziaren sententzia erabakiak amorrua eta protesta piztu zituen Iruñean, Euskal Herrian eta Espainiako hainbat tokitan.
- Maiatzaren 3a - ETAk Kanboko topaketaren bezperatan bere 60 urteko ibilbideari ofizialki amaiera ematen dion adierazpena zabaldu zuen.
- Maiatzaren 4a - Gatazkaren Konponbidea Aitzinatzeko Nazioarteko Topaketa: Euskal Herriko gatazka konpontzen laguntzeko helburua zuen biltzarra izan zen Lapurdiko Kanbo udalerriko Arnaga etxean.
- Ekainaren 10a - Donostia, Bilbo eta Gasteiz 201,9 kilometroz lotu zituen Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Giza Katea egin zen, 175.000 parte-hartzailerekin.
- Azaroaren 7tik 9ra - Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarra egin zen Bilbon.
Mundua aldatu
- Otsailaren 14a - Jacob Zumak dimisioa eman ondoren, Cyril Ramaphosa Hego Afrikako presidente.
- Martxoaren 18a - Siriako gerra zibila: Afrin hiri kurdua Turkiaren esku geratu zen.
- Martxoaren 25a - Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea Alemaniako Schleswig-Flensburg barrutian atxilotua izan zen eta Katalunia osoan protestaldiak jazo ziren.
- Apirilaren 14a -
- Serge Sargsian Armeniako presidenteak dimisioa aurkeztu zuen protesten ondorioz.
- Ameriketako Estatu Batuek, Frantziak eta Erresuma Batuak Damasko eta Homsen bonbardaketa egin zuten hegazkin zein itsasontzietatik, Siriako gerra zibilean ustez emandako Doumako eraso kimikoari erantzunez.
- Maiatzaren 14a - Quim Torra Kataluniako Generalitateko 131. presidentea izendatua izan zen.
- Maiatzaren 25a - Irlandan abortatzeko eskubidearen alde bozkatu zuen %66,4k.
- Ekainaren 1a -
- Mariano Rajoyren aurkako zentsura mozioa bozkatu zen. Ondorioz, Mariano Rajoy presidentea eta Alderdi Popularraren Espainiako Gobernua bertan behera kargugabetuak izan eta Pedro Sánchez hautagai sozialista Espainiako presidente berria bilakatu zen.
- Giuseppe Contek Italiako ministroen kontseiluko presidente karguaren zina egin zuen.
- Ekainaren 23a - 11-16 urte bitarteko hamabi mutil eta beraien begiralea Thailandiako Tham Luang leizean harrapatuta gelditu ziren. Erreskate operazioa antolatu eta uztailaren 8 eta 10 bitartean denak atera zituzten bizirik. Urpekari militar bat hilik suertatu zen operazioaren prestaketetan.
- Uztailaren 23tik 26ra - Greziako Atika eskualdean sute ikaragarriak piztu ziren, guztira 96 pertsona hil eta mila eraikin baino gehiago suntsitu ziren.
- Irailaren 8 - Lehenengo aldiz Euskal Diasporaren Eguna ospatu zen.
- Irailaren 11 - Fem la República Catalana (Kataluniako Errepublika egin dezagun) manifestazioak miloi bat inguru lagun bildu zituen Bartzelonan.
- Urriaren 14 eta 15a - Leslie urakanak Okzitaniako Carcasona inguruko herrietan eragindako uholdeen ondorioz gutxienez hamabi pertsona hil eta zortzi zauritu ziren.
- Azaroaren 4a - Kaledonia Berrian egin zen independentzia erreferendumak %79,9ko parte hartzea izan zuen eta independentziaren aurkakoak nagusitu ziren bozen %56,9rekin.
Ekonomia aldatu
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- Urriaren 4tik 6ra - Euskaltzaindiak Euskara batuaren sorreraren 50. urteurrenean Arantzazuko santutegian biltzarra egin zuen.
- Azaroaren 4a - Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren 2018ko MTV Europe Music Awards musika sariak banatzeko ekitaldia izan zen.
- Abenduaren 15a - 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan Onintza Enbeita izan zen garaile, txapel hau lortzen duen lehen emakumezkoa izanik.
Mundua aldatu
- Martxoaren 4a - Guillermo del Torok zuzendutako The Shape of Water filmak irabazi zuen filmarik onenaren Oscar saria, 90. Oscar sarietan.
- Maiatzaren 8, 10 eta 12 - Lisboan 2018ko Eurovision Abesti Lehiaketa ospatuko zen. Lehiaketako irabazlea Netta pop bakarlari israeldarra izan zen, "Toy" kantuarekin.
Zientzia eta teknologia aldatu
- Maiatzaren 8a - Enrique Echeburuari eman zioten Euskadi Ikerketa Saria.
- Maiatzaren 15a - 2010 WC9 Apolo asteroidea lurretik Ilargiaren distantzia erdira igaro zen.
- Abuztuaren 12a - Parker eguzki zunda jaurtiki zen. NASAren espazio zunda hau Eguzkiaren fotosfera edo "zorutik" 6,2 milioi kilometrora hurbilduko da eta gutxi gorabehera 700,000 km/h abiaduran bidaiatuko du.
- Azaroaren 26 - InSight zunda Marteko Elysium Planitian ezarri zen. Planeta horren datu geodesikoak eskuratzea du helburu gisa.
Kirolak aldatu
Olinpiar Jokoak aldatu
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoak (Pyeongchang, Hego Korea; otsailaren 9a - otsailaren 25a).
- 4 Euskal herritarrek hartu zuten parte 4 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Urrezko 14 domina, zilarrezko beste 14 eta brontzezko 11 dominakin Norvegiak lortu zituen garaipen gehien.
Euskal Herria aldatu
- Martxoaren 31 -
- 2018ko Miguel Indurain Sari Nagusia: Alejandro Valverde espainiarra garaile.
- 2018ko Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa: Agirre-Iturriaga irabazle.
- Apirilaren 7a - 2018ko Euskal Herriko Itzulia: Primož Roglič esloveniarra garaile
- Apirilaren 8a -
- 2018ko Udaberriko Klasikoa: Andrey Amador kostarrikarra garaile.
- 2018ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia: Ezkurdia-Zabaleta bikotea txapeldun, Elezkano II.a-Rezusta bikoteari 22-9 irabazi ondoren.
- Maiatzaren 11tik 13ra - Bilboko San Mames estadioan Europako Errugbi Kopa eta Challenge Cup txapelketen finalak jokatu eta Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Gales eta Eskoziatik 100.000 errugbi zaletu inguru bertaratu ziren.
- Maiatzaren 17a - 2018ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Anna van der Breggen herbeherearra irabazle.
- Maiatzaren 18a - 2018ko Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa: Joanes Bakaikoa garaile.
- Maiatzaren 22a - 2018ko Emakumeen Euskal Bira: Amanda Spratt irabazle.
- Maiatzaren 27a -
- 2018ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia: Altuna III.ak jantzi zuen txapela, Olaizola II.aren aurka 22-14 irabazi ondoren.
- 2018ko Nafarroako Itzulia: Francesco Romano irabazle,
- Uztailaren 25a - 2018ko Ordiziako Klasika: Robert Power australiarra garaile.
- Uztailaren 28a - 2018ko Frantziako Tourreko 20. etapa Senperen hasi eta Ezpeletan amaitu zen. Etapak 31 kilometro zituen eta banakako erlojupekoa izan zen. Tom Dumoulin (Sunweb) herbeheretarrak irabazi zuen.
- Uztailaren 31 - 2018ko Getxoko Zirkuitua: Alex Aranburu gipuzkoarra garaile.
- Abuztuaren 4a -
- 2018ko Donostia Klasikoa: Julian Alaphilippe frantziarra irabazle.
- 2018ko Espainiako Traineru Txapelketa jokatu zen Castro Urdialesen, eta Zierbenak bere bigarren garaipena lortu zuen, 1949koa irabazi eta handik 69 urtetara.
- Irailaren 9a - 2018ko Kontxako Banderan Hondarribia Arraun Elkartea (gizonezkoak) eta Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea (emakumezkoak) irabazle.
- Irailaren 12a - 2018ko Espainiako Itzuliko 17. etapa edizio honetan Euskal Herritik pasa zen bakarra izan zen. Getxo eta Oiz Mendiaren artean ospatu zen.
- Irailaren 16a -
- Euskotren Ligaren hamargarren denboraldia: San Juan izan zen txapelduna bosgarren aldiz jarraian.
- ETE Ligaren lehenengo denboraldia jokatu zen: Donostiarra izan zen txapelduna eta mailaz igotzea lortu zuen.
- Urriaren 14a - 2018ko Turkiako Itzulia: Euskadi Basque Country-Murias taldeko Eduard Prades kataluniarra irabazle.
- Azaroaren 18a - Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa Nagusia: Joseba Ezkurdia txapeldun, Altuna III.aren aurka 22-17 irabazi ondoren.
Mundua aldatu
- Martxoaren 17a - 2018ko Sei Nazioen Txapelketa: Irlandak bere 14. garaipena eskuratu zuen eta partida guztiak irabazi zituenez bere 3. Slam Nagusia lortu zuen.
- Martxoaren 25a - 2018ko Kataluniako Volta: Alejandro Valverde irabazle.
- Apirilaren 22a - 2018ko Lieja-Bastogne-Lieja: Bob Jungels irabazle.
- Maiatzaren 27a - 2018ko Italiako Giroa: Chris Froome kenyar-britaniarra irabazle.
- Uztailaren 15a - Frantziak 21. Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen.
- Uztailaren 29a - 2018ko Frantziako Tourra: Geraint Thomas galestar txirrindularia irabazle.
- Irailaren 16a - Berlingo maratoian Eliud Kipchoge kenyar lasterkariak munduko maratoi errekorra hautsi zuen, 2:01:39ko denbora eginez.
- Urriaren 6a - 2018ko The Rugby Championship: Zeelanda Berria garaile partida guztiak irabaziz
Jaiotzak aldatu
Heriotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 2a - Juan Ramón Tapia, Tapia II.a, gipuzkoar pilotaria (j. 1943).
- Urtarrilaren 3a - Aurelio Menéndez, espainiar legelaria eta politikaria (j. 1927).
- Urtarrilaren 3a - Miguel Urabaien, nafar kazetari eta zinema kritikaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 4a - Ray Thomas, ingeles abeslari, txirula-jotzaile eta egile abeslaria, The Moody Blues taldeko sortzaileetako bat (j. 1941).
- Urtarrilaren 5a - Enrique Sendagorta, bizkaitar ingeniari eta enpresaburua (j. 1924).
- Urtarrilaren 5a - John Young, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- Urtarrilaren 6a - Ricardo Zierbide, nafar hizkuntzalari eta filologoa (j. 1936).
- Urtarrilaren 7a - France Gall, frantziar ye-ye abeslaria (j. 1947).
- Urtarrilaren 7a - Olivia Nova, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1997).
- Urtarrilaren 8a - George Maxwell Richards, Trinidad eta Tobagoko laugarren presidentea (j. 1931).
- Urtarrilaren 9a - Odvar Nordli, Norvegiako lehen ministroa (j. 1927).
- Urtarrilaren 12a - Joxean Artze, gipuzkoar idazlea eta txalapartaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 14a - Pablo García Baena, espainiar olerkaria (j. 1921).
- Urtarrilaren 15a - Dolores O'Riordan, irlandar indie eta rock alternatibo abeslari eta konposatzailea, The Cranberries taldeko bokalista (j. 1971).
- Urtarrilaren 15a - Óscar Pérez, venezuelar poliziakide, aktore eta disidente politikoa, Nicolás Maduro presidentearen aurkako polizia-disidentziaren burua (j. 1981).
- Urtarrilaren 18a - Olivia Lua, estatubatuar aktore pornografikoa (j. 1994).
- Urtarrilaren 18a - Juan Mugartegi, bizkaitar bertsolaria (j. 1933).
- Urtarrilaren 18a - Nancy Richler, kanadar LGBT eleberrigilea (j. 1957).
- Urtarrilaren 19a - Dorothy Malone, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- Urtarrilaren 20a - Paul Bocuse, frantziar sukaldaria, nouvelle cuisine mugimenduaren sortzaileetako bat (j. 1926).
- Urtarrilaren 20a - Mercè Torrents Turmo, kataluniar piano-jole eta konpositorea (j. 1930).
- Urtarrilaren 21a - Tsukasa Hosaka, japoniar futbolaria (j. 1937).
- Urtarrilaren 22a - Jimmy Armfield, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 22a - Ursula Kroeber Le Guin, estatubatuar idazlea (j. 1929).
- Urtarrilaren 23a - Hugh Masekela, hegoafrikar jazz musikaria eta abeslaria (j. 1939).
- Urtarrilaren 23a - Nicanor Parra, txiletar poeta, matematikari eta fisikaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 26a - Elizabeth Hawley, estatubatuar kazetari eta Himalaietako espedizioen kronikaria (j. 1923).
- Urtarrilaren 27a - Mort Walker, estatubatuar komikigilea (j. 1923).
- Urtarrilaren 28a - Gene Sharp, estatubatuar filosofoa (j. 1928).
- Urtarrilaren 29a - Jose Mari Aristegi, euskal arraunlaria (j. 1928).
- Urtarrilaren 29a - Felix Bidaurreta, nafar txirrindularia (j. 1921).
- Urtarrilaren 29a - Olga Cazalis, bizkaitar erraketista (j. 1925).
- Urtarrilaren 29a - Ion Ciubuc, Moldaviako lehen ministroa (j. 1943).
- Urtarrilaren 31 - José Luis García Saiz, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- Urtarrilaren 31 - Leonid Kadeniuk, kosmonauta eta Ukrainako diputatu ohia, Sobietar Batasunaren osteko Ukrainako lehen kosmonauta (j. 1951).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 4a - Alan Baker, britainiar matematikaria (j. 1939).
- Otsailaren 5a - Margot Duhalde, txiletar hegazkinlaria, Txileko lehenengo emakumezko gerra pilotua eta Hego Amerikako hegazkinlaritzako aitzindarietako bat (j. 1920).
- Otsailaren 5a - Jean Nesprias, lapurtar dantza irakaslea (j. 1927).
- Otsailaren 6a - Liliana Bodoc, argentinar idazle eta poeta (j. 1958).
- Otsailaren 7a - Jill Messick, estatubatuar zinema ekoizlea (j. 1967).
- Otsailaren 9a - Adrián Amantegi, bizkaitar enpresaburua, Mañariko Harrobien jabea (j. 1928).
- Otsailaren 9a - Jóhann Jóhannsson, islandiar konpositorea (j. 1969).
- Otsailaren 9a - Alfonso Lacadena, espainiar hizkuntzalari eta ikerlaria, epigrafian aditua (j. 1964).
- Otsailaren 9a - Jesús Larralde, nafar farmakologoa (j. 1920).
- Otsailaren 10a - Bakarne Jorge, gipuzkoar aktorea eta musikaria (j. 1970).
- Otsailaren 12a - Leo Falcam, Mikronesiako Estatu Federatuetako presidentea (j. 1935).
- Otsailaren 13a - Henri Laborde, Montpezateko Kondea, Danimarkako printze ezkontidea (j. 1934).
- Otsailaren 13a - Josefina Samper, espainiar sindikalista (j. 1927).
- Otsailaren 14a - Ruud Lubbers, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1939).
- Otsailaren 14a - Morgan Tsvangirai, Zimbabweko lehen ministroa (j. 1952).
- Otsailaren 15a - Ekai Lersundi, 16 urterekin bere buruaz beste egin zuen bizkaitar transexuala, LGTBI+ kolektiboaren aktibista eta erreferentea (j. 2001).
- Otsailaren 18a - Gunter Blobel, alemaniar-estatubatuar biologoa, 1999ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1936).
- Otsailaren 18a - Idrissa Ouedraogo, burkinafasoar zinema-zuzendaria (j. 1954).
- Otsailaren 22a - Forges, espainiar umorista grafikoa (j. 1942).
- Otsailaren 22a - Richard Edward Taylor, kanadar fisikaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 1990eko Fisikako Nobel Saria (j. 1929).
- Otsailaren 23a - Lewis Gilbert, ingeles zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilaria (j. 1920).
- Otsailaren 25a - Sergio Balanzino, italiar diplomazialaria (j. 1934).
- Otsailaren 25ean bikotekidearekin batera tiroz hilik aurkitua - Ján Kuciak, eslovakiar ikerketa-kazetaria (j. 1990).
- Otsailaren 25a - William Pinheiro Rodrigues, brasildar futbolaria (j. 1989).
- Otsailaren 27a - Quini, asturiar futbolaria (j. 1949).
- Otsailaren 28a - Antonio García-Trevijano, ideologia errepublikanoko espainiar politikari eta pentsalaria (j. 1927).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 2a - Jesus Lopez Cobos, espainiar orkestra zuzendaria (j. 1940).
- Martxoaren 3a - Roger Bannister, britainiar atleta, milia bateko lasterketan lau minututik beherako marka egin zuen lehena (j. 1929).
- Martxoaren 3a - David Ogden Stiers, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- Martxoaren 3a - Jorge Wagensberg, kataluniar irakasle, ikertzaile eta zientzia idazle eta dibulgatzailea (j. 1948).
- Martxoaren 4a - Davide Astori, italiar futbolaria (j. 1987).
- Martxoaren 4a - Tônia Carrero, brasildar aktorea (j. 1922).
- Martxoaren 5a - Marian Arregi, gipuzkoar musikaria eta dantzaria, euskal dantza eta musika tradizionala berreskuratzen lan handia egin zuena (j. 1944).
- Martxoaren 6a - Fermin Ezkurra, Osasunako presidentea 23 urtez (j. 1922).
- Martxoaren 6a - John E. Sulston, ingeles biologoa, Medikuntzako Nobel Saria (j. 1942).
- Martxoaren 7a - Reynaldo Benito Bignone, Argentinako diktaduraren de facto-ko presidentea eta gizateriaren kontrako krimen egilea (j. 1928).
- Martxoaren 9a - Oskar Groening, alemaniar nazia, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina (j. 1921).
- Martxoaren 10a - Hubert de Givenchy, frantziar jostuna (j. 1927).
- Martxoaren 11 - Paula Lamarain, gipuzkoar erraketista (j. 1924).
- Martxoaren 14a - Marielle Franco, brasildar soziologoa, feminista, politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1979).
- Martxoaren 14a - Rubén Galván, argentinar futbolaria (j. 1952).
- Martxoaren 14a - Stephen Hawking, britainiar fisikari eta astronomoa, bere garaiko ospetsuenetakoa (j. 1942).
- Martxoaren 14a - Emily Nasrala, libanoar idazle eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista (j. 1931).
- Martxoaren 14a - Liam O'Flynn, irlandar musikaria, irlandako gaita (Uilleann pipes) jolea (j. 1945).
- Martxoaren 16a - Georgette Rizk, palestinar militante eta ekintzaile politiko, sozial eta feminista (j. 1925).
- Martxoaren 19a - Jean Michel Larrasket, ekonomialaria, Baionako Unibertsitateko irakaslea eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Parisen (j. 1950).
- Martxoaren 21a - Ulrica Hydman Vallien, suediar artista, beirateetan eta dekorazio-pinturan espezializatua (j. 1938).
- Martxoaren 21a - Miren Roji, bizkaitar musika irakaslea eta piano-jotzailea (j. 1917).
- Martxoaren 22a - René Houseman, argentinar futbolaria (j. 1953).
- Martxoaren 22a - Unai Perez de Arenaza, gipuzkoar mendizalea eta mendi gidaria.
- Martxoaren 23a - Philip Kerr, eleberri poliziakoen eskoziar idazlea (j. 1956).
- Martxoaren 23a - Alberto Ongaro, italiar idazle, kazetari eta komikigilea (j. 1925).
- Martxoaren 24a - Rim Banna, palestinar musikagile eta abeslaria (j. 1966).
- Martxoaren 26a - Xabier Erro, nafar mendigoizalea (j. 1946).
- Martxoaren 27a - Stéphane Audran, frantziar aktorea (j. 1932).
Apirila aldatu
- Apirilaren 1a - Steven Bochco, estatubatuar telebista ekoizlea eta gidoilaria (j. 1943).
- Apirilaren 1a - Efraín Ríos Montt, Guatemalako diktadorea (j. 1926).
- Apirilaren 2a - Winnie Mandela, hegoafrikar politikaria (j. 1936).
- Apirilaren 3a - Pedro Zarrabeitia, bizkaitar argazkilaria (j. 1939).
- Apirilaren 4a - José Espartza, Espartza, nafar pilotaria (j. 1929).
- Apirilaren 5a - Josep Maria Font i Rius, kataluniar historialaria eta legelaria (j. 1915).
- Apirilaren 5a - Isao Takahata, japoniar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1935).
- Apirilaren 5a - Cecil Taylor, estatubatuar jazzeko piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1929).
- Apirilaren 6a - Daniel Chavarría, euskal jatorriko kubatar idazlea (j. 1933).
- Apirilaren 6a - Jacques Higelin, frantziar musikagilea eta abeslaria (j. 1940).
- Apirilaren 6a - Ángel de Tomás Agirre, gipuzkoar futbolaria (j. 1933).
- Apirilaren 7a - Mario Gabiria, nafar soziologoa, hiri-soziologian eta ekologian espezializatua (j. 1938).
- Apirilaren 7a - Peter Grünberg, alemaniar fisikaria, 2007ko Fisikako Nobel Saria (j. 1939).
- Apirilaren 8a - Chuck McCann, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea (j. 1934).
- Apirilaren 8a - Dolores Txurruka Zubiria, bizkaitar noblezia eta aristokraziako kidea (j. 1913).
- Apirilaren 10a - Valentí Huch, kataluniar atleta, Espainiako Atletismo Federazio kide zaharrena izatearengatik ospetsua (j. 1919).
- Apirilaren 12a - Sergio Pitol, mexikar idazle, itzulzaile eta diplomazialaria (j. 1933).
- Apirilaren 13a - Miloš Forman, txekiar film zuzendaria (j. 1932).
- Apirilaren 13a - Felipe Rius, nafar idazle eta kazetaria (j. 1961).
- Apirilaren 15a - R. Lee Ermey, estatubatuar aktorea (j. 1944).
- Apirilaren 15a - Vittorio Taviani, italiar zinema zuzendaria (j. 1929).
- Apirilaren 16a - Harry Anderson, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1952).
- Apirilaren 16a - Pamela Gidley, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1965).
- Apirilaren 16a - Katharina Reiss, alemaniar itzultzaile eta itzulpen teorialaria (j. 1923).
- Apirilaren 17a - Barbara Bush, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (j. 1925).
- Apirilaren 18a - Imanol Olaizola, gipuzkoar ikerlari, politikari eta musikaria (j. 1920).
- Apirilaren 19a - Mari Abrego, nafar mendigoizalea eta Euskal Herriko himalaismoaren aitzindaria (j. 1944).
- Apirilaren 19a - Pepe Mediavilla, kataluniar bikoizketa aktore eta zuzendaria (j. 1940).
- Apirilaren 19a - Fernando Valgañón, bizkaitar aktorea (j. 1966).
- Apirilaren 20a - Avicii, suediar DJa (j. 1989).
- Apirilaren 20a - Pedro Erquicia, gipuzkoar kazetaria (j. 1943).
- Apirilaren 21a - Nelson Pereira Dos Santos, brasildar zinemagilea (j. 1928).
- Apirilaren 21a - Verne Troyer, estatubatuar aktorea (j. 1969).
- Apirilaren 23a - Alice Provensen, umeentzako liburuen estatubatuar ilustratzailea (j. 1918).
- Apirilaren 24a - Bittor Garaigordobil, bizkaitar apaiza (j. 1915).
- Apirilaren 25a - Michael Anderson, ingeles zinema zuzendaria (j. 1920).
- Apirilaren 26a - Yoshinobu Ishii, japoniar futbolaria (j. 1939).
- Apirilaren 27a - Álvaro Arzú, Guatemalako presidentea (j. 1946).
- Apirilaren 28a - Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- Apirilaren 29a - Luis García Meza Tejada, Boliviako diktadorea (j. 1929).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 3a - Günter Herburger, alemaniar idazlea (j. 1932).
- Maiatzaren 4a - Renate Dorrestein, herbeheretar feminista, idazle eta kazetaria (j. 1954).
- Maiatzaren 5a - José María Iñigo, bizkaitar kazetari, aktore eta telebista aurkezlea (j. 1942).
- Maiatzaren 7a - Ermanno Olmi, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1931).
- Maiatzaren 9a - Per Kirkeby, daniar margolaria (j. 1938).
- Maiatzaren 11 - Gérard Genette, frantziar literatura-kritikaria (j. 1930).
- Maiatzaren 12a - Antonio Mercero, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1936).
- Maiatzaren 13a - Margot Kidder, kanadar aktorea (j. 1948).
- Maiatzaren 14a - William Vance, belgikar komikigilea (j. 1935).
- Maiatzaren 14a - Tom Wolfe, estatubatuar idazle era kazetaria (j. 1930).
- Maiatzaren 15a - Ray Wilson, ingeles futbolaria (j. 1934).
- Maiatzaren 16a - Joseph Campanella, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- Maiatzaren 16a - Eloísa Mafalda, brasildar aktorea (j. 1924).
- Maiatzaren 17a - Nicole Fontaine, frantses politikaria, Europako Legebiltzarrako presidentea (j. 1942).
- Maiatzaren 19a - Robert Indiana, Pop Art mugimenduko estatubatuar artista (j. 1928).
- Maiatzaren 20a - Ramón Chao, galiziar kazetari eta idazlea (j. 1935).
- Maiatzaren 22a - Josu Esnal, gipuzkoar euskaltzalea (j. 1966).
- Maiatzaren 22a - Philip Roth, estatubatuar eleberrigilea (j. 1933).
- Maiatzaren 26a - Alan Bean, NASAko estatubatuar astronauta, ingeniari eta margolaria (j. 1932).
- Maiatzaren 27a - Andres Gandarias, bizkaitar txirrindularia (j. 1943).
- Maiatzaren 28a - Iñaki Gil Diaz de Argote, arabar aizkolari eta harri-jasotzailea (j. 1963).
- Maiatzaren 28a - María Dolores Pradera, espainiar abeslari eta aktorea (j. 1924/26).
- Maiatzaren 28a - Jens Christian Skou, daniar kimikaria, 1997ko Kimikako Nobel saria (j. 1918).
- Maiatzaren 28a - Ola Ullsten, Suediako lehen ministroa (j. 1931).
- Maiatzaren 31 - Ildefonso Olaberria, gipuzkoar idazle eta itzultzailea, frantziskotarra (h. 2018).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 1a - Poldy Bird, argentinar idazle eta poeta (j. 1941).
- Ekainaren 1a - John Julius Norwich, britaniar historialari eta idazlea (j. 1929).
- Ekainaren 2a - Paul D. Boyer, estatubatuar biokimikari eta kimika irakaslea, 1997ko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- Ekainaren 2a - Malcolm Morley, britainiar artista (j. 1931).
- Ekainaren 5a - Jadwiga Grabowska-Hawrylak, poloniar arkitekto arrazionalista (j. 1920).
- Ekainaren 5a - Bernard Quemada, gipuzkoar hizkuntzalaria, erromanista eta lexikografoa (j. 1926).
- Ekainaren 6a - Isabel Bakedano, nafar margolaria (j. 1929).
- Ekainaren 5a - Kate Spade, estatubatuar moda-diseinatzailea eta enpresaburua (j. 1962).
- Ekainaren 7a - Bego Etxebarria Bilbao, bizkaitar euskaltzalea (j. 1942).
- Ekainaren 7a - Manex Pagola, euskal idazle, abeslari eta politikaria (j. 1941).
- Ekainaren 8a - Anthony Bourdain, estatubatuar sukaldari, idazle eta telebistako pertsonaia (j. 1956).
- Ekainaren 15a - Darío Villalba, euskal herritar margolari eta izotz patinatzailea (j. 1939).
- Ekainaren 18a - XXXTentacion, estatubatuar abeslari, konpositore eta raperoa (j. 1998).
- Ekainaren 19a - Sergio Gonella, italiar futbol epailea (j. 1933).
- Ekainaren 20a - Peter Thomson, australiar golfaria (j. 1929).
- Ekainaren 21a - Armando Merodio, bizkaitar futbolaria (j. 1935).
- Ekainaren 22a - Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista (j. 1923).
- Ekainaren 24a - Alfredo Irusta Irusta, euskal herritar txirrindularia (j. 1934).
- Ekainaren 25a - Martin Ezkurra, nafar botileroa (j. 1929).
- Ekainaren 25a - Richard Benjamin Harrison, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia (j. 1941).
- Ekainaren 25a - Bo Nilsson, suediar musikagilea (j. 1937).
- Ekainaren 26a - Henri Namphy, Haitiko presidentea (j. 1932).
- Ekainaren 27a - Joseph Jackson, estatubatuar talentu managerra eta Jackson familiaren burua (j. 1928).
- Ekainaren 28a - Harlan Ellison, estatubatuar idazlea (j. 1934).
- Ekainaren 28a - Patxi Ezkiaga, gipuzkoar idazlea eta La Salleko anaia (j. 1943).
- Ekainaren 28a - Bautista Madariaga, nafar bertsolaria (j. 1926).
- Ekainaren 28a - Christine Nöstlinger, austriar idazlea, batez ere Haur eta Gazte Literaturan ezaguna (j. 1936).
- Ekainaren 29a - Arvid Carlsson, suediar neurofarmakologoa, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1923).
- Ekainaren 29a - Steve Ditko, estatubatuar komikigilea (j. 1927).
- Ekainaren 29a - Irena Szewińska, poloniar atleta, atleta bakarra 100, 200 eta 400 metrotako munduko errekorrarekin (j. 1946).
- Ekainaren 30a - Jose Antonio Zaldua, nafar futbolaria (j. 1941).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 3a - Eva Serra, kataluniar historialari eta saiakeragilea (j. 1942).
- Uztailaren 5a - Paulien De Groote, belgikar politikaria (j. 1973).
- Uztailaren 5a - Claude Lanzmann, frantziar kazetaria, idazlea eta zinegilea (j. 1925).
- Uztailaren 5a - Jean-Louis Tauran, frantziar kardinala (j. 1943).
- Uztailaren 9a - Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia (j. 1919).
- Uztailaren 9a - Hans Günter Winkler, alemaniar zaldizkoa, bost urrezko domina olinpiko irabaziz errekorra duena (j. 1926).
- Uztailaren 10a - Jose Maria Setien, gipuzkoar apezpikua, Donostiako elizbarrutiko apezpiku emeritua (j. 1928).
- Uztailaren 12a - Xerardo Fernández Albor, Galiziako Xuntako presidentea (j. 1917).
- Uztailaren 14a - Theo-Ben Gurirab, Namibiako lehen ministroa (j. 1938).
- Uztailaren 14a - Juan Maria Uribezubia, bizkaitar txirrindularia (j. 1940).
- Uztailaren 16a - Miguel Ángel Alegría, nafar pilotaria (j. 1933).
- Uztailaren 16a - Gabriel Caruana, zeramikan berezitutako maltar artista ezagunetakoa (j. 1929).
- Uztailaren 18a - Adrian Cronauer, AEBetako Aire Armadako sarjentu eta disc jockeya (j. 1938).
- Uztailaren 18a - Burton Richter, estatubatuar fisikaria, 1976ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- Uztailaren 23a - Oksana Xatxko, ukrainar artista eta ekintzailea, Femen talde feministaren sortzaileetako bat (j. 1987).
- Uztailaren 27a - Vladimir Voinovitx, errusiar idazlea (j. 1932).
- Uztailaren 28a - Fernando Tirapu, nafar futbolaria (j. 1951).
- Uztailaren 29a - Jose Mari Larrea, bizkaitar idazlea eta EHUko irakaslea (j. 1954).
- Uztailaren 31 - Philippe Dreyfus, frantziar informatika aitzindaria (j. 1925).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 1a - Celeste Rodrigues, portugaldar abeslaria (j. 1923).
- Abuztuaren 3a - Pedro Berrioategortua, bizkaitar apaiz eta aktibista (j. 1928).
- Abuztuaren 6a - Paul Laxalt, euskal jatorriko estatubatuar politikaria, Nevadako gobernadorea (j. 1922).
- Abuztuaren 6a - Joël Robuchon, frantziar sukaldaria, Gault Millau Gidak 1989an "Mendeko sukaldari" izendatua (j. 1945)
- Abuztuaren 11 - Vidiadhar Surajprasad Naipaul, britainiar idazlea, 2001eko Literaturako Nobel Saria (j. 1932).
- Abuztuaren 12a - Samir Amin, egiptoar ekonomialari marxista (j. 1931).
- Abuztuaren 12a - Manuel Erice, nafar kazetaria (j. 1965).
- Abuztuaren 13a - Pedro Aizpurua, gipuzkoar musikagilea eta organista (j. 1924).
- Abuztuaren 13a - Miguel Ángel Sanz Bocos, Espainiako Gerra Zibilean ehiza hegazkineko pilotua, heriotza momentuan bizirik zegoen gerra garaiko azken pilotua (j. 1918).
- Abuztuaren 13a - Maritxu Urreta, euskal itzultzaile, ilustratzaile eta argazkilaria (j. 1915).
- Abuztuaren 14a - Eduard Uspensky, errusiar haur-literatura idazle, olerkari, antzerkigile, gidoigile eta telebista aurkezlea (j. 1937).
- Abuztuaren 15a - Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (j. 1945).
- Abuztuaren 16a - Aretha Franklin, Soularen Erregina, estatubatuar abeslaria (j. 1942).
- Abuztuaren 16a - Atal Bihari Vajpayee, Indiako lehen ministroa (j. 1924).
- Abuztuaren 17a - Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (j. 1940).
- Abuztuaren 18a - Kofi Annan, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia eta 2001eko Bakearen Nobel Saria (j. 1938).
- Abuztuaren 18a - Mari Jose Molina Guerrero, gipuzkoar irakaslea eta militante feminista (j. 1951).
- Abuztuaren 19a - Miguel Irizar, gipuzkoar apaiz pasiotarra, misiolari eta apezpikua Perun (j. 1934).
- Abuztuaren 19a - Pedro Roncal, nafar kazetari eta irakaslea (j. 1962).
- Abuztuaren 20a - Uri Avnery, israeldar kazetaria eta politikari ezkertiarra eta bakezalea (j. 1923).
- Abuztuaren 20a - María Isabel Chorobik de Mariani, giza eskubideen aldeko argentinar ekintzailea (j. 1923).
- Abuztuaren 21a - Óscar Elgezabal, bizkaitar txirrindularia (j. 1928).
- Abuztuaren 21a - Stefán Karl Stefánsson, islandiar aktore eta abeslaria (j. 1975).
- Abuztuaren 21a - Vicente Verdú, espainiar kazetaria, idazlea, margolari eta poeta (j. 1942).
- Abuztuaren 22a - Ed King, estatubatuar musikaria, Sweet Home Alabama abestiaren egileetako bat (j. 1949).
- Abuztuaren 22a - Jesús Torbado, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1943).
- Abuztuaren 24a - Javier Otxoa, bizkaitar txirrindularia (j. 1974).
- Abuztuaren 25a - Lindsay Kemp, ingeles dantzari, aktore, irakasle, mimo eta koreografoa (j. 1938).
- Abuztuaren 25a - John McCain, estatubatuar politikaria (j. 1936).
- Abuztuaren 26a - Alfonso Osorio, espainiar politikari frankista (j. 1923).
- Abuztuaren 26a - Neil Simon, estatubatuar antzerkigilea (j. 1927).
- Abuztuaren 27a - Claude Goutin, frantziar irakasle, marrazkilari, eskultore eta artista (j. 1930).
- Abuztuaren 28a - Josep Fontana, kataluniar historialari eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea (j. 1931).
- Abuztuaren 28a - Carmen Moore, estatubatuar aktorea eta modelo eta aktore pornografikoa (j. 1986).
- Abuztuaren 29a - James Mirrlees, eskoziar ekonomista, 1996ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1936).
- Abuztuaren 30a - Vanessa Marquez, estatubatuar aktorea (j. 1968).
- Abuztuaren 31 - Luigi Luca Cavalli-Sforza, italiar zientzialaria, populazioen genetikan aditua (j. 1922)
Iraila aldatu
- Irailaren 1a - Randy Weston, estatubatuar jazz pianojole eta musikagilea (j. 1926).
- Irailaren 4a - Paul Koech, kenyar atleta, distantzia luzeetan aditua (j. 1969).
- Irailaren 4a - Elisa Serna, espainiar kantautorea, protesta abestiak egiten zituena (j. 1943).
- Irailaren 5a - Freddie Oversteegen, Herbehereetako erresistentzia komunistako kidea II. Mundu Gerrako Herbehereetako okupazioan (j. 1925).
- Irailaren 6a - Burt Reynolds, estatubatuar aktorea (j. 1936)
- Irailaren 7a - Ceesepe, espainiar margolari, marrazkilari eta komikigilea (j. 1958).
- Irailaren 7a - Mac Miller, estatubatuar rapeatzailea, abeslaria eta musika ekoizlea (j. 1992).
- Irailaren 7a - Juan Uharte Beaumont, nafar enpresaburu eta mezenasa (j. 1925).
- Irailaren 8a - Helena Lopes da Silva, portugaldar zirujaua, aktibista feminista eta Ezkerreko Blokearen sortzailea (j. 1949).
- Irailaren 8a - Chelsi Smith, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1973).
- Irailaren 10a - Carlos Garaycoechea, El Vasco, euskal jatorriko argentinar idazle, umorista grafiko, gidoilari, maixu eta artista plastikoa (j. 1928).
- Irailaren 12a - Rachid Taha, Frantzian bizi izandako aljeriar abeslaria eta ekintzailea (j. 1958).
- Irailaren 15a - Jazinto Sagarna, Gorbeiako artzaina, bizkaitar artzain eta eguraldi iragarlea (j. 1935).
- Irailaren 18a - Robert Venturi, estatubatuar arkitekto post-modernista (j. 1925).
- Irailaren 19a - Gyözö Kulcsár, hungariar eskrimalaria (j. 1940).
- Irailaren 19a - Arthur Mitchell, estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa (j. 1934).
- Irailaren 19a - Jesús Rodríguez Magro, espainiar txirrindularia (j. 1960).
- Irailaren 20a - Mohammed Karim Lamrami, Marokoko lehen ministroa (j. 1919).
- Irailaren 21a - Vitalii Masol, Ukrainako lehen ministroa (j. 1928).
- Irailaren 21a - Trần Đại Quang, Vietnamgo presidentea (j. 1956).
- Irailaren 22a - José Ibarburu, gipuzkoar arraunlaria (j. 1928).
- Irailaren 23a - Charles K. Kao, zuntz optikoaren aita, Hong Kongeko estatubatuar ingeniaria eta fisikaria, 2009ko Fisikako Nobel Saria (j. 1933).
- Irailaren 24a - Junes Casenave, zuberotar idazle eta apaiza (j. 1924).
- Irailaren 25a - Helena Almeida, portugaldar argazkilari eta artista (j. 1934).
- Irailaren 25a - Jon Tati Egiarte, bizkaitar txirrindularia (j. 1960).
- Irailaren 27a - Marty Balin, estatubatuar egile abeslari, musikari eta abeslaria, Jefferson Airplane eta Jefferson Starship taldeetako kide sortzailea (j. 1942).
- Irailaren 27a - Tara Fares, irakiar modeloa, eraila (j. 1996).
Urria aldatu
- Urriaren 1a - Charles Aznavour, armeniar jatorriko frantziar abeslaria (j. 1924).
- Urriaren 1a - Xesqui Castañer, valentziar politikari, ikerlari eta irakaslea, Arabako Batzar Nagusietan lehenengo emakume presidentea (j. 1952).
- Urriaren 1a - Do Muoi, Vietnamgo lehen ministroa (j. 1917).
- Urriaren 2a - Jamal Khaxoggi, arabiar kazetaria eta The Washington Post egunkariko zutabegilea, Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsul-etxean eraila (j. 1958).
- Urriaren 3a - Leon M. Lederman, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- Urriaren 6a - Montserrat Caballé, kataluniar sopranoa (j. 1933).
- Urriaren 6a - Viktoria Marinova, bulgariar ikerketa kazetaria, eraila (j. 1988).
- Urriaren 9a - Larry Larrañaga, estatubatuar politikaria (j. 1937).
- Urriaren 9a - Thomas A. Steitz, estatubatuar kimikaria, 2009ko Kimikako Nobel Saria (j. 1940).
- Urriaren 10a - Madeleine Cabidoche, euskal espeleologiaren aintzindari eta sustatzailea (j. 1930).
- Urriaren 10a - Mary Midgley, ingeles filosofoa, etikan aditua (j. 1919).
- Urriaren 14a - Eduardo Arroyo, espainiar margolari eta idazlea (j. 1937).
- Urriaren 14a - Milena Dravić, serbiar aktorea (j. 1940).
- Urriaren 15a - Paul Allen, estatubatuar enpresaria, Bill Gatesekin batera Microsoft enpresaren sortzailea (j. 1942).
- Urriaren 15a - Arto Paasilinna, finlandiar idazlea (j. 1942).
- Urriaren 18a - Abdel Rahman Swar al-Dahab, Sudango estatuburua (j. 1934/1935).
- Urriaren 19a - Antton Etxeberria, gipuzkoar aktore eta titiriteroa (j. 1960).
- Urriaren 19a - Osamu Shimomura, japoniar kimikari eta biologoa, 2008ko Kimikako Nobel Saria (j. 1928).
- Urriaren 20a - Wim Kok, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1938).
- Urriaren 22a - Robert Saladrigas, kataluniar kazetari, kritikari eta idazlea (j. 1940).
- Urriaren 23a - Danel Zenarrutzabeitia, gipuzkoar politikaria (j. 1927).
- Urriaren 24a - Carmen Alborch, espainiar politikaria eta idazlea (j. 1947).
- Urriaren 24a - Tony Joe White, estatubatuar musikari eta abeslaria (j. 1943).
- Urriaren 25a - Amaia Larrañaga, gipuzkoar irakasle eta politikaria (j. 1957).
- Urriaren 26a - João W. Nery, brasildar idazlea eta LGTB pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1950).
- Urriaren 28a - Luis Maria Intza, gipuzkoar kooperatibista eta erlezaina (j. 1934).
- Urriaren 29a - Estefana Irastorza, lapurtar poeta (j. 1925).
- Urriaren 30a - Jin Yong, txinatar eleberrigile, kazetari eta historialaria (j. 1924).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 2a - Álvaro de Luna, espianiar aktorea (j. 1935).
- Azaroaren 3a - Josu Goia, nafar politikari eta artista (j. 1947).
- Azaroaren 3a - Sondra Locke, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta abeslaria (j. 1944).
- Azaroaren 7a - Francis Lai, frantziar soinu-banda konpositorea (j. 1932).
- Azaroaren 8a - Bartolomé Benassar, frantziar historialari eta hispanista (j. 1929).
- Azaroaren 11 - Concha Laca, zeramikaria, artisaua, dekoratzailea eta eskultorea (j. 1925).
- Azaroaren 11 - Douglas Rain, kanadar aktorea (j. 1928).
- Azaroaren 12a - John Cairns, ingeles biologoa (j. 1922).
- Azaroaren 12a - Stan Lee, estatubatuar komiki gidoigile eta argitaratzailea (j. 1922).
- Azaroaren 12a - Ricardo Requejo, musika klasikoaren nazioarteko piano-jotzaile eta musika irakasle bizkaitarra (j. 1938).
- Azaroaren 13a - Lucho Gatica, Boleroen erregea', txiletar bolero-abeslaria, zinema-aktorea eta telebista-aurkezlea (j. 1928).
- Azaroaren 13a - Katherine MacGregor, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Azaroaren 14a - Xalbador Garmendia, gipuzkoar idazlea (j. 1932).
- Azaroaren 14a - Fernando del Paso, mexikar idazlea (j. 1935).
- Azaroaren 14a - Aitor Sarasua, gipuzkoar bertsolaria (j. 1967).
- Azaroaren 15a - Takayuki Fujikawa, japoniar futbolaria (j. 1962).
- Azaroaren 15a - Zhores Medvedev, errusiar biologoa (j. 1925).
- Azaroaren 16a - William Goldman, estatubatuar eleberrigile, antzerki-idazle, eta gidoigilea (j. 1931).
- Azaroaren 17a - Juan Olabarri, bizkaitar kirolaria, belaren Finn Klasean aditua (j. 1936).
- Azaroaren 19a - Elena Arregui Cruz-López, gipuzkoar arkitektoa (j. 1929).
- Azaroaren 19a - Apisai Ielemia, Tuvaluko lehen ministroa (j. 1955).
- Azaroaren 20a - Aaron Klug, britaniar fisikari eta kimikaria, 1982ko Kimikako Nobel Saria (j. 1926).
- Azaroaren 23a - Mariano Bellver, bizkaitar jatorriko andaluziar arte-bildumagilea (j. 1926).
- Azaroaren 23a - Nicolas Roeg, ingeles zinema zuzendaria eta argazkilaria (j. 1928).
- Azaroaren 26a - Bernardo Bertolucci, italiar idazlea eta zinema zuzendaria (j. 1941).
- Azaroaren 26a - Stephen Hillenburg, estatubatuar animatzailea, ekoizlea eta biologoa, Bob Belaki marrazki bizidun telesailaren sortzailea (j. 1961)
- Azaroaren 26a - Tomás Maldonado, argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria (j. 1922).
- Azaroaren 28a - Nicanor de Carvalho, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Azaroaren 28a - Robert Morris, estatubatuar artista bisuala, artista kontzeptuala eta idazlea (j. 1931).
- Azaroaren 30a - Jon Ramon Aboitiz, euskal jatorriko filipinar enpresaburua (j. 1948).
- Azaroaren 30a - George H. W. Bush, Ameriketako Estatu Batuetako 41. Presidentea (j. 1924).
- Azaroaren 30a - Alejandro Sagardui, bizkaitar futbolaria (j. 1961).
Abendua aldatu
- Abenduaren 1a - Ken Berry, estatubatuar aktorea (j. 1933).
- Abenduaren 3a - Josep Lluís Núñez, kantabriar enpresaburua eta Bartzelona Futbol Klubeko presidente ohia (j. 1931).
- Abenduaren 3a - Miguel Primo de Rivera Urkixo, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1934).
- Abenduaren 4a - Idoia Aierbe, Mikel Zabalzaren neska-laguna zena berau erail zuteenan (j. 1962).
- Abenduaren 6a - Pete Shelley, ingeles abeslari, kantautore eta gitarra-jotzailea, Buzzcocks taldearen sortzaileetakoa (j. 1955).
- Abenduaren 7a - Belisario Betancur, Kolonbiako presidentea (j. 1923).
- Abenduaren 7a - Markos Gimeno, gipuzkoar artista polifazetikoa eta hitz-joko egilea (j. 1974).
- Abenduaren 8a - Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (j. 1925).
- Abenduaren 9a - Riccardo Giacconi, italiar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (j. 1931).
- Abenduaren 9a - Jose Maria Sarriegi, gipuzkoar unibertsitateko ingeniari, ikertzaile eta irakaslea Tecnumen (j. 1970).
- Abenduaren 13a - Nancy Wilson, estatubatuar abeslari melodikoa, garaiko bokalistarik dotore eta beroenetakoa (j. 1937).
- Abenduaren 14a - Edmond Simeoni, korsikar politikari nazionalista historikoa (j. 1934).
- Abenduaren 15a - Girma Wolde-Giorgis, Etiopiako presidentea (j. 1924).
- Abenduaren 16a - Chiquetete, espainiar flamenko abeslaria (j. 1948).
- Abenduaren 17a - Zura Karuhimbi, erruandar emakumea, hutu miliziek 1994ko Ruandako genozidioan erailak izatetik 100 pertsona baino gehiago salbatu zituena. (j. c. 1925)
- Abenduaren 17a - Galt MacDermot, kanadar konpositorea (j. 1928).
- Abenduaren 17a - Penny Marshall, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorea (j. 1943).
- Abenduaren 18a - Tulsi Giri, Nepalgo lehen ministroa (j. 1926).
- Abenduaren 18a - María Jesús Rosa Reina, espainiar boxeolaria (j. 1974).
- Abenduaren 19a - Joana Biarnés, kataluniar argazkilaria eta lehen emakume argazkilari-kazetaria (j. 1935).
- Abenduaren 19a - Peter Masterson, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta idazlea (j. 1934).
- Abenduaren 20a - Donald Moffat, britaniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1930).
- Abenduaren 22a - Paddy Ashdown, britainiar politikari eta diplomazialaria (j. 1941).
- Abenduaren 22a - Jean Bourgain, belgikar matematikaria (j. 1954).
- Abenduaren 22a - Roberto Suazo Córdoba, Hondurasko presidentea (j. 1927).
- Abenduaren 23a - Francisco Pérez Luzarreta, nafar EAE alderdiko kidea (j. 1922).
- Abenduaren 25a - Juan Etxebarria Gangoiti, bizkaitar politikari eta ekonomialaria (j. 1926).
- Abenduaren 25a - Manuel Larrabeiti, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- Abenduaren 25a - Nancy Roman, Hubbleren ama, estatubatuetako astronomoa eta NASAko lehen exekutiboetako bat (j. 1925).
- Abenduaren 26a - Roy J. Glauber, estatubatuar fisikaria, 2005eko Fisikako Nobel Saria (j. 1925).
- Abenduaren 26a - Jordi Grau, kataluniar zinemagilea (j. 1930).
- Abenduaren 26a - Miren Alazne Iruretagoiena, gipuzkoar euskaltzalea eta abertzalea, euskal erreferentea Panpan (j. 1935).
- Abenduaren 27a - Miúcha, brasildar abeslaria eta musikagilea (j. 1937).
- Abenduaren 28a - Irene Balaguer Felip, Haur hezkuntzako kataluniar irakasle eta pedagogoa (j. 1948).
- Abenduaren 28a - Abdelmalek Benhabyles, Aljeriako presidentea (j. 1921).
- Abenduaren 28a - Amos Oz, israeldar idazle eta kazetaria (j. 1939).
- Abenduaren 28a - Shehu Shagari, Nigeriako presidentea (j. 1925).
- Abenduaren 29a - Judith Rich Harris, estatubatuar psikologoa (j. 1938).
- Abenduaren 30a - Cesáreo Estébanez, espainiar aktorea (j. 1941).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Amaia Otsoa, nafar bertsolaria (j. 1961).
- Celina Ribechini, bizkaitar historialaria (j. 1923).
- Yoshinori Shigematsu, japoniar futbolaria (j. 1930).
Nobel saridunak: aldatu
- Fisika: Arthur Ashkin, Gérard Mourou eta Donna Strickland
- Kimika: Frances Arnold, George P. Smith eta Gregory Winter
- Literatura: Olga Tokarczuk (2019an emon zen saria)
- Medikuntza: James P. Allison eta Tasuko Honjo
- Ekonomia: William Nordhaus eta Paul Romer
- Bakea: Denis Mukwege eta Nadia Murad