Abuztuaren 10
data
Abuztuaren 10a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita bigarren eguna da, 223.a bisurteetan. 143 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1941 - Bilboko Nazioarteko Erakustazoka inauguratu zen.
- 2006 - Behin Baionako jaiak amaituta Emakumeen Elkarteek bost emakume bortxatu zituztela argitara eman zuen, aurreko urtean baino gehiago.
Mundua Aldatu
- 2006 - Londresko poliziak atentatuak egiteko zorian zeuden 21 pertsona atxilotu zituen. Ustez Ingalaterra eta AEBen artean hegaldia egitera zihoazen hamar hegazkin leherarazi nahi izan zuten.
- 2009 - Morakot tifoiak 100 hildako baino gehiago utzi zituen Asia hego-ekialdean.
- 2010 - Txinako Gansu probintzian euriteek eragindako lubizietan 1.000 pertsona baino gehiago hil ziren. Euskal Herriko hainbat mendizale bertan harrapatu zituen.
- 2011 - Londres hiriburuko Tottenham auzoko kale istiluak Erresuma Batuko beste hiri batzuetara hedatu ziren.
- 2014 - Sepahan Airlinesen 5915 hegaldiak istripua izan zuen Teheran inguruan, 40 hildako eta 8 zauritu gertatu zirelarik.
Arte eta kultura Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
- 1984 - Red Dawn ("Egunsenti Gorria") filma estreinatu zen, John Miliusek zuzendu eta Patrick Swayze, Charlie Sheen, C. Thomas Howell, Lea Thompson, Darren Dalton, Jennifer Grey eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1990 - Air America filma estreinatu zen, Roger Spottiswoodek zuzendu eta Mel Gibson, Robert Downey Jr., Nancy Travis, David Marshall Grant, Michael Dudikoff eta Lane Smith aktoreek antzeztu zuten.
- 1994 - The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert ("Priscillaren Abenturak, Basamortuko Erregina") filma estreinatu zen, Stephan Elliottek zuzendu eta Terence Stamp, Hugo Weaving, Guy Pearce eta Bill Hunter aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2012 - The Bourne Legacy ("Bourneren Ondorengotza") filma estreinatu zen, Tony Gilroyk zuzendu eta Jeremy Renner, Rachel Weisz, Edward Norton, Albert Finney, Joan Allen, Stacy Keach, Oscar Isaac eta Scott Glenn aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
Kirolak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
Mundua Aldatu
Jaiotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1795 - Pierre de Laussat, euskal politikaria (h. 1884).
- 1860 - Adolfo Guiard, euskal herritar margolari inpresionista (h. 1916).
- 1866 - Lorenzo Fernandez de Viana, arabar eskultorea (h. 1929).
- 1897 - Dominique Soubelet, lapurtar apaiza eta euskal idazlea (h. 1970).
- 1903 - Julia Álvarez Resano, euskal irakasle, kazetari eta politikaria (h. 1948).
- 1932 - Carlos Itoiz, nafar gitarra-jotzailea, flamenko musikan nabarmena (h. 2020).
- 1939 - Natalia Figueroa, espainiar kazetaria, Donostian.
- 1945 - Carlos Caballero, arabar politikari eta ingeniaria.
- 1948 - José Llanos, gipuzkoar artista plastikoa (h. 2020).
- 1961 - Juan Carlos Herrero, bizkaitar futbolari ohia.
- 1962 - Iñigo Royo, gipuzkoar artista.
- 1973 - Unai Rementeria, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusia.
- 1980 - Mikel Labaka, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1983 - Bruno Hiriart, lapurtar errugbilaria.
- 1988 - Gotzon Mantuliz, bizkaitar modelo eta abenturazalea.
- 1995 Eider Perez, gipuzkoar aktorea, idazlea, bertsozalea eta aurkezlea.
- 1996 - Itsaso Conde, arabar saskibaloi jokalaria.
- 1999 - Unai Rementeria Castro, bizkaitar futbolaria.
- 2001 - Markel Sainz, gipuzkoar aktorea.
Mundua Aldatu
- 1296 - Joanes Bohemiakoa, Bohemiako erregea (h. 1346).
- 1397 - Alberto II.a Alemaniakoa, Austriako Dukea, Bohemia eta Hungariako erregea eta Alemaniako enperadorea (h. 1439).
- 1602 - Gilles Personne de Roberval, frantziar matematikari eta fisikaria (h. 1675).
- 1797 - Lorenzo Arrazola, gaztelar legelari eta politikaria (h. 1873).
- 1810 - Camillo Benso (Cavourreko kondea), italiar batasuna gauzatu zuen politikaria (h. 1861).
- 1845 - Abai Kunanbaev, kazakherazko errusiar olerkaria, Kazakhstango literatura nazionalaren sortzailea (h. 1904).
- 1846 - Narcís Oller, katalan idazlea (h. 1930).
- 1848 - William Harnett, irlandar jatorriko estatubatuar margolaria (h. 1892).
- 1856 - William Willett, udako ordutegiaren ingeles asmatzailea (h. 1915).
- 1865 - Aleksandr Glazunov, errusiar musikagilea (h. 1936).
- 1874 -
- Herbert Clark Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako 31. Presidentea (h. 1964).
- Antanas Smetona, Lituaniako lehenbiziko presidentea (h. 1944).
- 1878 - Alfred Döblin, alemaniar eleberrigilea (h. 1957).
- 1884 - Panait Istrati, errumaniar idazlea (h. 1935).
- 1886 - Harry Lowe, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 1967).
- 1889 - María de la Purificación de la Aldea y Ruiz de Castañeda, PCEko militantea, Madrilgo lehen emagin eta erizain kolegiatuetakoa (h. 1976).
- 1894 -
- Manuel Fal Conde, espainiar abokatu, politikari karlista eta idazlea (h. 1975).
- V. V. Giri, Indiako 4. presidentea (h. 1980).
- 1896 - Milena Jesenská, txekiar idazle, kazetari eta itzultzailea (h. 1944).
- 1902 -
- Norma Shearer, quebectar aktorea (h. 1983).
- Arne Tiselius, suediar biokimikaria, 1948ko Kimikako Nobel Saria (h. 1971).
- 1904 - Dorothy B. Hughes, estatubatuar poeta eta eleberrigilea (h. 1993).
- 1909 -
- Leo Fender, estatubatuar gitarra ekoizlea (h. 1991).
- Mohammed V.a Marokokoa, Marokoko erregea (h. 1961).
- 1912 -
- Jorge Amado, brasildar idazlea (h. 2001).
- Romain Maes, belgikar txirrindularia (h. 1983).
- 1913 -
- Charlotte Delbo, frantziar idazlea, Frantziako Erresistentziako kidea eta nazien kontzentrazio-esparruetatik bizirik ateratako lekukoa (h. 1985).
- Wolfgang Paul, alemaniar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (h. 1993).
- 1915 - Carlos Alberto Menditéguy, diziplina anitzeko argentinar kirolaria, automobilismo eta poloan nabarmendua (h. 1973).
- 1916 - Hubert Maga, Dahomeyko lehen presidentea (h. 2000).
- 1923 -
- Rhonda Fleming, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Jean Graton, frantziar komikigilea (h. 2021).
- 1924 - Jean François Lyotard, frantziar filosofoa (h. 1998).
- 1926 -
- Marie-Claire Alain, frantziar organista (h. 2013).
- Blanca Varela, perutar poeta (h. 2009).
- 1927 - Vittorio Gregotti, italiar arkitektoa (h. 2020).
- 1932 -
- Alexander Goehr, britainiar musikagilea eta akademikoa.
- Georgina Regàs, bartzelonar sukaldari eta idazlea, Kataluniako sukaldaritza tradizionalaren berreskuratzaile eta dibulgatzailea (h. 2022).
- 1933 - Bill Nieder, estatubatuar pisu jaurtitzailea (h. 2022).
- 1942 - Giovanni Lodetti, italiar futbolaria (h. 2023).
- 1943 -
- Frances Northcutt, estatubatuar matematikari, NASAko ingeniari eta emakumeen eskubideen aldeko abokatua.
- Ronnie Spector, estatubatuar abeslaria, The Ronettes taldeko ahots nagusia (h. 2022).
- 1946 - Renaud Camus, frantziar eleberrigilea, "Ordezkapen handia" konspirazio teoriagatik ezaguna.
- 1947 -
- Ian Anderson, eskoziar abeslari, kantautore eta musikaria, Jethro Tull taldeko burua eta txirulajolea.
- Anwar Ibrahim, Malaysiako lehen ministroa.
- 1950 - Esther Koplowitz, espainiar aristokrata, enpresaria eta filantropoa.
- 1951 -
- Dolors Comas, kataluniar politikaria eta antropologoa.
- Juan Manuel Santos, Kolonbiako presidente ohia.
- 1953 - Jacques Valat, frantziar argazkilaria.
- 1957 - Zuhal Olcay, turkiar abeslaria eta aktorea.
- 1959 - Rosanna Arquette, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea.
- 1960 - Antonio Banderas, espainiar aktore eta zinema zuzendaria.
- 1962 - Suzanne Collins, estatubatuar idazlea.
- 1966 - André Sogliuzzo, estatubatuar aktore, bikoitaile eta umorista.
- 1969 - Brian Drummond, kanadar bikoiztailea.
- 1971 -
- Luca Guadagnino, italiar zinema zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Roy Keane, irlandar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1972 - Angie Harmon, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1973 -
- Daijiro Takakuwa, japoniar futbolari ohia.
- Javier Zanetti, argentinar futbolari ohia.
- 1974 - Ada Liberio, espainiar gimnasta erritmiko ohia.
- 1975 - İlhan Mansız, turkiar futbolari ohi eta patinatzailea.
- 1977 - Luciana Aymar, argentinar belar-hockey jokalari ohia, historiako hoberenetakoa.
- 1978 - Bart Wellens, ziklo-kroseko belgikar txirrindularia.
- 1982 - Devon Aoki, estatubatuar aktore eta supermodeloa.
- 1986 - Kazuma Watanabe, japoniar futbolaria.
- 1988 - Kateryna Pavlenko, ukrainar abeslari, konpositore eta folklorista.
- 1990 - Shunsuke Ando, japoniar futbolaria.
- 1997 - Kylie Jenner, estatubatuar enpresaburua, diseinatzailea eta modeloa.
- 1999 - Ja Morant, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 2002 - Iker Benito, espainiar futbolaria.
Heriotzak Aldatu
Euskal Herria Aldatu
- 1490 - Petri Foixkoa, Nafarroako infante eta kardinala (j. 1449).
- 1633 - Jacinto Eskibel, arabar misiolaria (j. 1595).
- 1890 - Gabriel Ybarra Gutiérrez de Cabiedes, bizkaitar finantza gizona, Banco de Bilbaoren sortzaileetako bat (j. 1814).
- 1901 - Charles Bernadou, euskal idazle eta politikaria (j. 1841).
- 1916 - Balbino Garitaonaindia, bizkaitar idazlea (j. 1857).
- 1926 -
- Manuel Santa Kruz, Santa Kruz apaiza, gipuzkoar apaiz eta gerrillaria, Kolonbian (j. 1842).
- Santiago Alda, bilbotar politikari abertzalea eta jeltzalea (j. 1863).
- 1934 - Juan Bautista Urkia, Gaztelu, gipuzkoar bertsolaria (j. 1880).
- 1936 -
- Javier Gorosterratzu, nafar elizgizon eta historialaria, Cuencan fusilatua (j. 1877).
- Maria Camino Oskoz, nafar maistra, Alderdi komunistako Idazkaria eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kidea, eraila (j. 1910).
- 1937 - Eustaquio Ilundain, Nafarroako elizgizona, Eusko Ikaskuntza Elkarteko sortzaileetako bat, Sevillan (j. 1862).
- 1944 - Daniel Argote, lapurtar irakaslea (j. 1910).
- 1952 - Tomás Domínguez Arévalo, nafar politikari eta idazlea (j. 1882).
- 1960 - Louis Intxauspe, euskal herritar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Presidentea.
- 1961 - Jean Etxepare Landerretxe, euskal idazlea (j. 1937).
- 1962 -
- Heraclio Alfaro, arabar ingeniari eta hegazkinlaria (j. 1893).
- Jacinto Mikelarena, bizkaitar idazle eta kazetaria, Parisen (j. 1891).
- 1977 - Guy de Montlaur, lapurtar margolaria, Garchesen (j. 1918).
- 1981 - Carlos Iturraspe, gipuzkoar futbolaria, Valentzian (j. 1910).
- 1990 - Manuel Ibarra, bizkaitar futbolaria (j. 1905).
- 1999 -
- Bernardo Estornes, nafar kulturagilea eta euskal idazlea (j. 1907).
- Luzia Sagastasoloa, bizkaitar maistra eta kimikaria (j. 1912)
- 2009 -
- Jose Maria Agirre Eskisabel, Txato Agirre, euskal herritar ekonomialaria, Panticosan (j. 1943).
- Léon Pressouyre, lapurtar historialaria, Erdi Aroko artean aditua, Atenasen (j. 1935).
- 2016 - Juan Zelaia, gipuzkoar enpresaburua eta euskaltzalea (j. 1920).
Mundua Aldatu
- 1250 - Erik IV.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1216)
- 1653 - Maarten Tromp, Herbehereetako almirantea (j. 1598).
- 1723 - Guillaume Dubois, frantziar kardinala eta politikaria (j. 1656).
- 1759 - Fernando VI.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1713).
- 1806 - Michael Haydn, austriar musikagilea (j. 1737).
- 1889 - Alfred-François Fleury-Hottot, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1831).
- 1896 - Otto Lilienthal, alemaniar ingeniaria (j. 1848).
- 1904 - Pierre Waldeck-Rousseau, frantziar politikaria (j. 1846).
- 1907 - Marko Vovtxok, ukrainar idazle eta itzultzailea (j. 1833).
- 1915 - Henry Moseley, ingeles kimikaria (j. 1887).
- 1923 - Joaquín Sorolla, espainiar margolaria (j. 1863).
- 1929 - Aletta Jacobs, herbeeretako mediku, bakezale, sufragista, emakumeen eskubideen aldeko aktibista eta asmatzailea (j. 1854).
- 1945 - Robert Goddard, estatubatuar ingeniaria, kohetegintzako aintzindarietako bat (j. 1882).
- 1948 - Emmy Hennings, alemaniar artista eta poeta, Cabaret Voltaire sortzaileetako bat (j. 1885).
- 1960 - Frank Lloyd, eskoziar zinema zuzendaria (j. 1886).
- 1961 - Julia Peterkin, estatubatuar idazlea (j. 1880).
- 1964 - Affonso Eduardo Reidy, brasildar arkitektoa (j. 1909).
- 1976 - Karl Schmidt-Rottluff, alemaniar margolari espresionista eta marrazkilaria, Die Brücke artista taldearen lau sortzaileetako bat (j. 1884).
- 1980 -
- Filomena Baldezate, Bilbon aritutako erizaina eta emagina (j. 1895).
- Yahya Khan, Pakistango 3. presidentea (j. 1917).
- 1989 - Alberto Sols, espainiar biokimikaria (j. 1917).
- 1997 - Malú Gatica, txiletar aktorea, Txileko aktore ezagunenetako bat hainbat hamarkadatan (j. 1922).
- 2008 - Isaac Hayes, estatubatuar musikagile eta kantaria (j. 1942).
- 2014 - Kathleen Ollerenshaw, britainiar matematikari, politikari eta hezitzailea (j. 1912).
- 2019 -
- Jeffrey Epstein, estatubatuar finantzari aberatsa, sexu-delituetan inplikatua egoteagatik ezaguna (j. 1953).
- Aissata Kane, emakumeen eskubideen aldeko militante politiko mauritaniarra (j. 1938).
- 2021 - Maki Kaji, japoniar enpresaburua, sudokuaren aita pontekotzat hartua (j. 1951).
- 2022 - Fernando Chalana, portugaldar futbolaria (j. 1959).
- 2023 -
- Michela Murgia, italierazko idazle sardiniarra, Sardiniaren aldeko independentista eta abertzalea, eta ekintzaile feminista (j. 1972).
- Aleksandr Viktorenko, errusiar kosmonauta (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak Aldatu
- San Lorentzo eguna. Jaiak Berastegin eta Ikaztegietan, besteak beste.
- Sehaska egutegiko izendegia: Laurendi/Laurentzi/Lorentxo/Lontxo/Laurentz eta Urizar.