Gregorio Balparda
Gregorio Balparda de las Herrerías (Portugalete, 1874ko urtarrilaren 17a - Bilbo, 1936ko abuztuaren 31a) euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria izan zen[1].
Gregorio Balparda | |||||
---|---|---|---|---|---|
1919ko ekainaren 18a - 1923ko irailaren 19a Barrutia: Balmaseda
1905eko abenduaren 26a - 1907ko otsailaren 19a - Gregorio Ibarretxe → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Portugalete, 1874ko urtarrilaren 17a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Cabo Quilates, 1936ko abuztuaren 31 (62 urte) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Salamancako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta historialaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Liga de Acción Monárquica |
Biografia
aldatuAita Ricardo Balparda politikari foruzalea izan zuen. Deustuko Unibertsitatean , Salamancako Unibertsitatean eta Madrilen zuzenbidea ikasi ondoren, Bilbon bilakatu zen abokatu. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, José Echevarría Novoa gobernadore zibilak epaile izendatu zuen. Donostian matxinatu ziren Mario Muslera eta Joaquín Baselga teniente-jeneralak zigortzeko eskatu ziotenean, ukatu eta preso hartu zuten. Bonbardaketa baten ondoren, milizianoek jipoitu eta fusilatu zuten[2].
Ibilbide politikoa
aldatuEuskal abertzaletasunaren jaiotzaren eta lehen garaipenen lekuko, ideia horien etsaia izan zen bizitza guztian. Bere ideologia liberala izan zen. 1906an Errege Ordenaren bidez Bilboko alkate izendatu zuten. 1917. urte inguruan, Liga Monárquica de Vizcaya («La Piña») izenekoa sortu zen, eta Balparda horren buruzagietakoa izan zen, Luis Salazar eta Ramón Bergérekin batera. Liberalek eta industria burgesia handiak eutsita, talde honek abertzaleen aurkako eskuina biltzen zuen. 1919-1923 artean gorteetako diputatu izan zen Balmaseda aldetik. Espainiako Bigarren Errepublika garaiko autonomia estatutuen aurka altxatu zen. Sabinzaleen kontra jardutearren Bizkaiko historia ikertzeari ekin zion lehia handiz. Haren lanaren emaitza, Historia Crítica de Vizcaya y de sus fueros, hiru liburutan argitaratu zen (1923, 1933-34, 1945 bitan eta 1974an). Beste zenbait lan: El porvenir de la Villa, Plaza y Puerto de Bilbao y el Estatuto Vasco (1933), La Tercera República y la restauración del Estado Nacional (1935). 1924an Historia Crítica de Vizcaya y de sus fueros argitaratu zuen, non eusko abertzaletasuna borrokatzen zuen.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Pedro Bilbao Arrola |
Bilboko alkatea 1905eko abenduaren 26a - 1907ko otsailaren 19a |
Ondorengoa Gregorio Ibarretxe |