Jean-Blaise Adema
Jean-Blaise Adema (Senpere, 1861ko urriaren 2a - 1936) lapurtar euskaltzain, idazle eta apaiza izan zen.
Jean-Blaise Adema | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Senpere, 1861eko urria |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | 1936 (74/75 urte) |
Familia | |
Familia |
ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Larresoroko apaiztegiaren zuzendariari esker Arnaud Abbadie, XIX. mendearen amaieran «Eskualduna» edo «Larresoroko eskola» sortu zuten, Jean-Blaise Adema, Jean Hiriart-Urruti , Jean Barbier, Jean Saint-Pierre eta Jean Etxeparerekin batera osatua. Eskolaren helburu nagusia lapurtera «sentsu praktiko» bat ematea zen[1].
Euskalduna aldizkaria 1915 eta 1925 artean eta Gure Herria aldizkaria 1910 eta 1918 artean zuzendu zituen.
Jean-Blaise Adema Gratien Adema Zaldubi idazlearen osaba izan zen[2]
1919ko udaberri eta udan, Euskaltzaindia sortu zuen, Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campión, Luis Eleizalde, Julio Urquijo, Txomin Agirre, Pierre Broussain, Ramon Intzagarai, Jose Agerre, Juan Bautista Eguzkitza, Raimundo Olabide eta Pierre Lhanderekin batera[3].