Eusko Gudarostea (garaiko grafian Euzko Gudarostea) Espainiako Gerra Zibilean bando errepublikarraren alde borrokatzeko EAJk sortu zuen gudarostea izan zen. 1936-1937 urte bitartean jardun zuen Iparraldeko frontean, frankistek garaitu arte.

Euzko Gudarostea
Eusko Gudarosteko 19. Amaiur Batailoiko gudari talde bat. Bizkaia, 1937.
Sorrera1936k irailaren 25a
FideltasunaEuskal Herria Eusko Jaurlaritza
Espainiako Bigarren Errepublika
MenpekotasunaEspainiako Errepublikaren Herri Gudarostea (teorian, praktikan independientea)
SortzaileakEAJ, EAE, ELA-SOV, Euskadiko Sozialistak, EPK, JSU, UGT, IR, CNT-AIT, Jagi-Jagi, Errepublikarrak eta afiliazio gabeko unitate militarrak
BuruzagiakAlberto Montaud (Komandantzia)
Jose Antonio Agirre (Komandantzia)
Joseba Rezola (Defentsa Kontseilua)
Ofizial ezagunakCandido Saseta
EgoitzakLoiolako Santutegia (sorrera)
Bilboko Garellanoko koartela (behin-behinekoa)
GuduakIparraldeko frontea: Bermeoko gudua, Bilboko gudua, Intxortetako gudua, Legutioko gudua, Oviedoko gudua, Matxitxakoko itsas gudua, Saibigaingo gudua eta Sollubeko gudua, bai eta Bigarren Mundu Gerrako Frantziako Pointe de Graveko askapena
EreserkiaEusko gudariak
Ikurra

Eusko Gudarostea izena EAJren miliziek soilik osatzen zuten, baina Euskadiren Autonomia Estatutua onartu eta zazpi hilabetera, Jose Antonio Agirre lehendakariak Eusko Armadako komandante edo buruzagi izendatu zuen bere burua eta bertan ideologia guztietako batailoiak parte hartu zuten.

Teorian Eusko Gudarostea Ejército Popular de la República (EPR) armadaren menpe bazegoen ere, praktikan era independentean aritu zen. Eusko Gudarosteko kideak eusko gudariak ziren, eta izenburu horixe du armada haren ereserkiak, Eusko gudariak abesti ezagunak.

Sorrera Aldatu

Zutabeak, "Eusko Gudarostearen" hastapena Aldatu

1936ko uztailaren 17 eta 18ko altxamenduren ondorengo egunetan Hego Euskal Herria bitan zatiturik geratu zen: ezkerreko alderdien mobilizazio azkarrari esker Bizkaia eta Gipuzkoak Errepublikaren alde egin zuten, eta bestetik Araba eta Nafarroa matxinoen kontrolpean geratu ziren. Uztailaren 21a arte Donostiako Goarnizia Errepublikaren alde mantendu zen, eta Bizkaiko Goarnizioko militarrek ere leialtasuna mantendu zuten. Ondorioz, Madrilgo Gerra Ministerioak agindurik, bi hiriburuetatik zutabe bana atera zen matxinoak borrokatzera. Baina uztailaren 21ean, Donostiako Goarnizioaren altxamenduaren berri izatean, zutabeen zati bat Donostiara itzuli zen matxinoak borrokatzera. Donostiako agintariek Augusto Pérez Garmendia komandantea izendatu zuten probintziaren komandante militar.

Bitartean, Eduardo Urtizberearen agindupean, bigarren zutabe bat Eibartik Araba aldera abiatu zen matxinoak borrokatzera. Uztailaren 20an Antonio Ortega tenientearen agindupeko beste zutabe batek Irunen eutsi zien matxinoei, eta hilaren 27 azken zutabe bat atera zen Bilbotik Beasain defendatzeko asmoz.

"Eusko Gudarostea", Eusko Alderdi Jeltzalearen milizia Aldatu

Defentsa Biltzarrak azkar osatu zirenez, uztailaren 23an EAJk miliziano taldeak osatzeari ekin zion. Uztailaren 29an EAJk guardia boluntarioak biltzeko deia egin eta abuztuaren 5an Bizkai Buru Batzarrak bere milizianoen desfile bat antolatu zuen Bilbon[1]. Erakunde honi Eusko Gudarostea izena eman zion.

Eusko Abertzale Ekintza alderdi abertzale ezkertiarrak Eusko Ekintza Gudarostea deitu zituen bere lau batailoiak, Eusko Gudarostearen parte zirenak[2].

Eusko Gudarostearen lehendabiziko komandantea Candido Saseta intendentzia-kapitaina bazen ere, miliziak Manuel de Irujo, Jose Maria Lasarte eta Telesforo Monzon diputatuek kontrolatzen zituzten[3].

Gainerako alderdien miliziak Aldatu

Bilakaera: Eusko Jaurlaritzaren armada Aldatu

Errepublikako Gobernuak Valentzian urriaren 1ean Euskadiren Autonomia Estatutua onartu eta, astebete pasa ondoren, 1936ko urriaren 8an Gernikako Juntetxean Jose Antonio Agirrek Eusko Jaurlaritzaren lehendakari kargua zin egin zuen.[4]

Irailaren 25erako, aldiz, milizia guztiak batuko zituen Eusko Gudarostea osatuta zegoen. Ramón Azkuek zuzenduta, guztira 79 batailoi izan zituen. Aginte gorena, hala ere, lehendakari eta defentsa sailburu bilakatuko zen Jose Antonio Agirreren eskuetan geratu zen.

Urriaren 16an, Eusko Jaurlaritzak errekruten lau kintak soldadutzara deitu zituen. Estepan Urkiaga Lauaxetak zuzendutako Bilboko Bidarte kuartelean milaka gudarik instrukzioa jaso zuten[5]. Ordurako lehendabiziko batailoia osatuta zegoen: Euzko Aberkoi Batza erakunde paramilitar jeltzalean oinarritutako Arana Goiri batailoia irailaren 24an, hau da, Eusko Gudarostea sortu baino egun bat lehenago, frontera joan zen.

Urriaren erdian, Bilbora hegazkin, kanoi, metrailadore eta armaz jositako itsasontzia heldu zen. Urriaren 26an Agirrek eusko indarrak berak zuzendutako Euskadiko Defentsa Batzarraren agindupean zeudela aldarrikatu zuen, Errepublikako Armadatik independentea zela adieraziz.

Azaroaren 7an Eusko Gudarostearen Aginte Nagusia sortu zen. Eusko Gudarosteak 1936ko azaroaren 20an entrenamendurik gabeko infanteriazko 27 batailoi (25.000 lagun inguru) zituen. Gainera, une hartan geldirik zegoen frontean 10.000 eta 12.000 miliziano inguru zituen[1][6].

Antolakuntza Aldatu

 
Eusko Gudarien omenezko Aterpe 1936 monumentua Artxanda mendian (Bilbo)

Eusko Gudarostea Eusko Jaurlaritzaren menpe zegoen, Defentsa Departamenduari atxikita zegoelarik. Jose Antonio Agirre lehendari izateaz gain Defentsa Kontseilaria ere bazenez, Eusko Gudarostea bere esanetara zegoen. Hala ere, lehendakariak Joseba Rezola Arratibel ezarri zuen Defentsako Idazkari Orokor, eta ondorioz azken honek izan zuen Eusko Gudarostearen aginpide zuzena. Eusko Gudarosteak izan zuen lehenengo Estatu Nagusian Alberto Montaud Nogerolek bete zuen Estatu Nagusi Buru kargua eta Modesto Arambarri Gallastegiri aldiz Operazio Buru izatea egokitu zitzaion.

Euzko Gudarostearen oinarria alderdi ezberdinek osatutako batailoiak izan ziren. Batailoi bakoitzak plana nagusi edo buruzagitza bat (komandante bat, intendente bat, teniente bat, eta bi brigadak osaturik), lau konpainia edo gudari sail (konpainia bakoitza 118 gizonez osaturik), ametrailadora konpainia bat (58 gizonez osaturik), dinamitatzaile eta lubakigile sail bat, bitartekari sail bat eta azkenik hamabost lagun zerbitzu laguntzaile modura.

1936ko irailetik 1937 martxora bitartean Eusko Gudarostearen egitura batailoiek osatzen zuten, banaketa edo azpibanaketarik gabe. 1937ko martxotik aurrera Eusko Gudarostearen berrantolaketa burutu zen, bost dibisio eta hemezortzi brigada sortu zirelarik. Dibisio bakoitzak lau brigada zituen bere baitan eta brigada bakoitzak hiru edo lau batailoi zituen bere baitan.

Guda osoan zehar Eusko Gudarosteak 80 batailoi izan zituen bere baitan (tartean hamazazpi ingeniari-zulatzaileen bataloi). Alderdiei dagokienez:

Ideologiei erreparatuz gero, abertzaleek 37 batailoi zituzten; komunistek ,17; sozialistek. 13; errepublikazaleek, 8; eta anarkistek, 7.

Euskadi Buru Batzar jeltzaleak Eusko Gudarostearen kontrol politikoa mantendu zuen, eta Eusko Gudarostearen helburu nagusietariko bat ordena publikoa mantentzea izan zen. Jeltzaleek ez zuten nahi beste leku batzuetan —Bartzelonan, adibidez— izandako iraultza proletarioak Euskal Herrian gertatzerik. Hori zela eta, UGTren zenbait batailoirekin eta miliziano anarkistekin tirabirak izan zituen.

Datuak[7] Aldatu

  • Sailak. Eusko Gudarostea eta Gorputzak.
  • Armada erregularraren erregimentuak. 12.
  • Soldaduak. 40.000. 18-45 urte arteko gizonezko guztiak deitu zituen Eusko Jaurlaritzak.

Eusko Itsas Gudarostea Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eusko Itsas Gudarostea»

Lurreko indarrez gain, itsasorako Eusko Itsas Gudarostea sortu zuten[8]. Artilleriaz hornituriko bou txiki horiek gogor borrokatu ziren Canarias gurutzaontzi matxinoaren aurka Matxitxakoko itsas batailan.

Datuak[7] Aldatu

Hegazkinak Aldatu

Era berean, lortu zituzten hegazkinekin aire-armada txikia sortu zuen. Polikarpov I-16, Polikarpov I-15, Tupolev SB-2 eta beste hainbat hegazkinez osaturiko eskuadroi hori hain zen txikia eta klase askotakoa, ezen garaikideek artean «Price zirkua» famatuaren deituraz izendatu baitzuten.

Jarduera Aldatu

 
Gudariak, Elgetan, 1936-37 urteen inguruan

Eusko Gudarosteak 1936ko abuztutik 1937ko uztailera arte Iparraldeko frontean Francok zuzendutako tropa matxinoak borrokatu zituen, Legutioko guduan eta Bilbo inguruko guduetan parte hartuz. Hasieran Estatu Nagusi gaituaren eza jasan arren, 1936ko irailean Alberto Montaud komandante izendatu zutenean egoera guztiz aldatu zen. Gainera ez zituen borrokarako logistika eta komunikabide zerbitzu aproposak.

Tropen arteko ideologia-desadostasunak nabariak ziren: ezkertiar ideologia zuten batailoiek (sozialista, komunista eta anarkistak) jeltzale edo ekintzaleak ziren batailoiekin batera borrokatzen zuten. Zatiketa hau hasiera-hasieratik bistakoa zen, ezkertiar batailoiek bere zutoihaletan Espainiako Bigarren Errepublikaren hiru koloreko bandera zeramaten, abertzaleek, berriz, bere zutoihaletan ikurrina izatea eskatu eta lortu zuten.

Gerran egon arren, EAJk eta Eusko Jaurlaritzaren bitartez Eusko Gudarostearen kontrol politikoa mantendu zuen. Era berean Francisco Llano de la Encomiendak zuzendutako "Iparraldeko Armada"rekiko (teorian Asturias, Kantabria eta Euskal Herrian aginte beliko errepublikazalea batzen zuena) independentzia eta autonomia operatiboa mantentzea lortu zuen. Hau lortzeko 1937ko apirilaren bukaeran Jose Antonio Agirre lehendakariak berak Eusko Gudarostearen Estatu Nagusiaren agintea bere gain hartu zuen, Alberto Montaud jenerala laguntzaile zuelarik. Dena den, gerraren egoerak alde batetik eta Emilio Molaren soldaduek Gipuzkoatik egindako erasoek bestetik, batailoietan oinarritutako antolakuntza bertan behera uztera behartu zuten Eusko Gudarostearen Estatu Nagusia, armada dibisio eta brigadetan antolatuz.

1937ko martxoaren bukaera aldera Eusko Gudarosteak 75.000 borrokalari inguru zituen guztira, horietatik 45.000 frontean zeudelarik. Hala ere Emilio Mola jeneral matxinoa oker zebilen, bere ustez Eusko Gudarostea "25.000 laguneko 40 konpainia" besterik ez zirelakoan bait zegoen[9]. Portaera heroikoa azaldu arren, Eusko Gudarosteak 1937ko udaberrian porrotak baino ez zituen jasan: Frankistak ondo hornituta zeuden bitartean, errepublikarren artilleria astunaren urritasunak eta hegazkin ezak bere nagusigoa oztopatzen zuten. Isolamendu geografikoak oztopoak besterik ez zizkion jarri Valentzian zegoen gobernu errepublikazaleari eta honek ezin zuen Iparraldeko Frontera arma eta muniziorikk bidali, tartean Bizkaiara. Errepublikarrak gutxitan saiatu ziren Euskal Herrira hegazkinak bidaltzen, eta bidali zituztenean hegazkinen aurkako artilleria aurkitu zuten bidean, eta etsaien aire nagusitasuna iristean. Eraso bat egiteko baliabiderik ez zuenez (errekruta eta boluntario ugari izan arren), Eusko Gudarosteak taktika defentsiboa erabili behar izan zuen, eta Bilbo defendatzeko Burdin Hesia eraikitzea erabaki zen.

1937ko apiril eta maiatzean eusko gudarosteek ezin izan zuten matxinoen aurreratzea gelditu.Saibigainen, Intxortetan, Bermeon, Solluben eta Bizkargin, hurrenez hurren, porrotak jasan ondoren, gudariak Bilbo defendatzeko prestatu ziren.

Maiatzaren bukaerarako errekete-tertzio nafarrak Bilboko Burdin Hesitik hurbil zeuden, baina Burdin Hesiaren % 60a eraiki gabe zegoen oraindik. Matxinoak Burdin Hesiaren ahulezia guztien jakitun ziren, Alejandro Goikoetxea ingeniariaren traizioari esker planoak lortu bait zituzten[1][10].

 
Euzko Mendigoxale Batzaren eskuzapia

Ekainaren hasieran, Errepublikako Gobernuak Bilbora Mariano Gamir Ulibarri bidali zuen, Agirreri aginte gorena uzteko eskatuz. Mariano Gamir euskal militar profesional eta independentea izanik, Agirrek onartu eta 40.000 gudariren agintea eman zion. Ekainaren 11an, matxinoak Bilboko Burdin Hesia setiatzeari lotu zitzaizkion, eta 36 orduren buruan, 500 hildako inguru izanik, gainditzea lortu zuten. Bilbo erortzear zegoelarik, Bilbo defendatzeko gai ez bazen Mariano Gamirrek Ezkerraldeko industria txikitzeko asmoa zuela jakin zuen Agirre lehendakariak. Irunen gertatutakoa oroituz, eta Donostian jeltzaleen, sozialisten eta anarkisten artean izandako istiluen jakitun, Ezkerraldeko industriaren txikizioa eragozteko asmoa adierazi zion Agirre lehendakariak Mariano Gamirri. Ondorioz Ezkerraldeko industriaren txikizioa eragozteko agindua eman zuen Agirre lehendakariak, baita 2.000 preso politiko inguru askatzeko agindua ere. Askatutako preso haiei frankisten lerroetaraino lagundu zieten Eusko Gudarosteko batailoi batzuk. EAJko batailoien eta batailoi asturiarren arteko borrokak ere izan ziren, asturiarrek Deustu erre nahi zutelako[1][11].

Ekainaren 19an nafar brigada matxinoak Bilbo hartu eta eusko gudarosteek mendebalderantz jo zuten, Portugalete eta Enkarterri aldera, beraien kontrolpean zeuden Euskal Herriko azken lurraldeetara. Hilaren bukaerarako matxinoek Bizkaia osoa kontrolaturik zeukaten. Etxetik kanpo, eusko gudarosteen borrokarako grina desagertu zen. Egoera honetan EAJ eta ELAren batailoiak Santoñan Corpo Truppe Volontarie italiarraren aurrean errenditu ziren (Santoñako hitzarmena izenez ezagutzen den errendizioa). Errepublikako Gobernuarekin adostu gabeko hitzarmena izan zen, ez eta oraindik borrokan zeuden beste gudarosteekin ere.

Italiarrekin negoziaturiko hitzarmenak ez zuen Francoren onespenik eta Santoñan errenditutako gudariak preso hartu zituzten. Batailoi komunista, anarkista, sozialista eta ekintzaleek (baita isolaturik zeuden zenbait jeltzaleek ere) berriz, Santandergo fronteetan borroka eusten saiatu ziren. Tamalez, denbora eta garraiobide faltak Santanderren amore ematera behartu zituen. Agirre lehendakariak zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren Aginte Gorenak ez zuen Gudarosteekin kapitulatu eta Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen. Eusko Gudarosteko "Isaac Puente", "Larrañaga" eta "Gipuzkoa" batailoiek soilik jarraitu zuten borrokan, Iparraldeko Frontea erori arte eutsi ziotelarik.

1937ko urrian, Iparraldeko Frontea erori ondoren, euskal zutabe batzuk (beste kantabriar eta asturiar zutabe batzuekin batera) mendira joan ziren etsaiaren erretagoardian gerrilla-gerra hasteko asmoz; gainerakoek itsasontziz Frantziara ihes egin eta Kataluniatik muga zeharkatu ondoren berriro borrokan jarraitu zuten. Beste fronte batzuetan euskal miliziek Armada Errepublikarraren barnean bere izaera mantendu bazuten ere, ez zuten Eusko Gudaroste izeneko beste gorputzik osatu.

Eusko Gudarostearen batailoi zerrenda Aldatu

Eusko Gudarostearen batailoi zerrenda
Zenbakia Izena Alderdia Koartela Komandantea
01 Meabe nº 1, "Largo Caballero" izenez ere ezaguna JSU Solokoetxe Mario Alonso
02 Meabe nº 2, "Stalin" izenez ere ezaguna JSU Dr. Areilza Félix Galarreta
03 "MAOC nº 1", Larrañaga izenez ere ezaguna EPK Santiago Apostol (Bilbo) Francisco Rabaneda
04 Rosa Luxemburgo, "Arrosa" izenez ere ezaguna EPK Uribarriko eskolak (Bilbo) Jacinto Cárdena
05 UHP (Uníos Hermanos Proletarios) JSU Elorrio Carlos Fermin Gondra
06 "ANV-EAE nº 1", Olabarri izenaz ere ezaguna EAE Begoñako Adoratrizak Tomas Etxabe
07 Azaña (Bizkaia) IR Elexabarri (Bilbo) Emilio Díaz
08 Rusia JSU Artxandako kasinoa Manuel Carabias
09 "UGT nº 1", Fulgencio Mateos izenez ere ezaguna UGT-PSOE Desutuko Unibertsitatea Eusebio Sánchez de Luna
10 Facundo Perezagua EPK Atxuriko eskolak Manuel Egidazu
11 "CNT nº 3", Isaac Puente izenaz ere ezaguna CNT Bidebieta (Basauri) Enrique Araujo
12 "CNT nº 4", Sacco y Vanzetti izenaz ere ezaguna CNT La Casilla (Bilbo) Juan Rivera
13 Itsas Alde EAJ Sordomudos (Deustu) Bittor Erkiaga
14 Araba EAJ Okendo Antonio San Martin
15 Ibaizabal EAJ Durangoko Jesuitak Iñaki Arana
16 Gordexola EAJ Sestao Enrique Iza
17 Itxarkundia EAJ Gernika Luis Sansinenea
18 Loiola EAJ Gernika Lino Lazkano
19 Amaiur EAJ Mundaka Rufino Rezola
20 Azaña (Gipuzkoa) IR Solokoetxe Hermógenes Feliner
21 "CNT nº 1", Bakunin izenaz ere ezaguna CNT La Casilla Isaac Olmos
22 Dragones JSU Elorrio Gerardo Ruiz
23 "ANV-EAE nº 2", Eusko Indarra izenaz ere ezaguna EAE Larrea (Amorebieta) Bernabé Orbegozo "Otarbe". Jose Plazer.
24 "UGT nº 2", Prieto izenez ere ezaguna UGT-PSOE Sagrado Corazón (Bilbo) Victor Fernández
25 "UGT nº 3", González Peña izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Críspulo San Miguel
26 Karl Liebenecht EPK Basurtoko kaputxinoak Aniceto Alonso
27 Castilla JSU Ollerietako eskolak Ángel Luis Martín
28 Martínez Aragón IR Barakaldo Samuel Narbón
29 Leandro Carro EPK Urduña Daniel Osma
30 "CNT nº 6", Celta izenaz ere ezaguna CNT Barakaldoko Salesiarrak Manuel de la Mata
31 Zabalbide IR Begoñako eskoloak Juan Castro
32 "UGT nº 5", Madrid izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Gregorio Álvarez Rasines
33 Lenago il EMB Santurtzi eta Artea Mikel Aierdi
34 "UGT nº 4", Karl Marx izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Andrés Suárez
35 Amuategi JSU Eibar Cándido Eguren
36 "CNT nº 2", Malatesta izenaz ere ezaguna CNT La Casilla eta Portugalete Jesús Eskauriaza
37 Otxandiano EAJ Cervantes eskola (Bilbo) Koldo Larrañaga
38 Avellaneda EAJ Gueñes Iñaki Castet
39 Arana Goiri EAJ Briñasko eskola (Bilbo) Felipe Bediaga
40 Mungia EAJ Erandio, Deustu eta Atxuri Gabriel Arana
41 Padura EAJ Artea Josu Olabarri
42 "UGT nº 6", Pablo Iglesias izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Antonio Losa
43 Cultura y Deporte JSU Camachoko eskolak Santiago Calvo
44 Salsamendi EPK Campo Volantín Gregorio Calabozo
45 Fermín Galán UR Artxandako kasinoa Pedro López
46 Octubre JSU Balmaseda Santiago San Román
47 "UGT nº 7", Asturias izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Francisco Ramos
48 "UGT nº 8", Jean Jaures izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Natalio Bustamante
49 Larrazabal EAJ Artaza (Leioa) Eduardo Landarte
50 San Andrés ELA Bermeo José de Gorroñogoitia
51 "CNT nº 5", Durruti izenaz ere ezaguna CNT La Casilla Roberto Lago
52 Capitán Casero IR Bilbo Gonzalo Pereiro
53 Saseta EAJ Donostia, Gernika eta Asua Jesús Luis Esnaola
54 Malato EAJ Bilboko Eskolapioak José María de Anzola
55 Kirikiño EAJ Durangoko Jesuiten Erresidentzia Francisco Gorritxo
56 Martiartu EAJ Jadoko eskola (Erandio) Pablo Beldarrain
57 Muñatones EAJ Gueñes Tomás Garai
58 Lenin EPK Kaputxinoak Ricardo Vivanco
59 Rebelión de la Sal EAJ Cervantes eskola José Miguel Sarasola
60 "MAOC nº 2", Gipuzkoa izenez ere ezaguna EPK Santiago Apostol (Bilbo) Gonzalo Laredo
61 UGT nº 10 UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Eliseo Mencia
62 Ariztimuño EAJ Larreako komentua Eduardo Vallejo
63 "UGT nº 9", Mexico izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Andrés Laseca
64 Disciplinario Eusko Jaurlaritza Portugalete Amos Ruiz
65 "CNT nº 7" edo CNT Reserva, Paul Duporto izenez ere ezaguna CNT La Casilla Luciano Mateo
66 Zergatik Ez? EMB Santurtzi Eugenio Orbegozo
67 "UGT nº 14", Torrijos izenez ere ezaguna UGT-PSOE Deustuko Unibertsitatea Luis Iglesias
68 ANV-EAE nº 3 EAE Lutxana José Zapirain
69 Sukarrieta EAJ Eskolapioak (Bilbo) Enrique Rekalde
70 Simon Bolibar EAJ Deustu eta Portugalete Fernando Etxegoien
71 Aralar EAJ Eskolapios (Bilbo) José Uriarte
72 Morteros de Euzkadi Eusko Jaurlaritza Barakaldo Salustiano Ortiz de Pinedo
73 Montaña nº 2 Armada Errepublikar Ofiziala Zorroza
74 Montaña nº 3 Armada Errepublikar Ofiziala Basurto
75 Artillería Ligera nº 3 Armada Errepublikar Ofiziala Basurto
76 Grupo Antiaéreo Armada Errepublikar Ofiziala Basauri Anitua
77 MAI Irrintzi EAJ Briñas Gabino de Artolozaga
78 Enlaces y Transmisiones Armada Errepublikar Ofiziala Bilbo Salustiano O. De Pinedo
79 Alkartzeak EAJ Bilbo Gabino Artolozaga
Ingeniari-zulatzaileak
Zenbakia Izena Alderdia Koartela Komandantea
01 Manuel Andrés CNT Olabeagako eskolak José Portu
02 PNV EAJ Felipe Sarasketa
03 García Hernández IR Manuel García
04 UGT-PSOE UGT-PSOE Felipe Puerta
05 San Andres ELA Zalla, La Herrera, Balmaseda José Antonio Elorriaga
06 UGT-PSOE UGT-PSOE Nicolás Caro
07 Gogorki EAJ Deustuko Salesiarrak Nicolás Sautua
08 Askatasuna EAE Galdakaoko eskolak, Etxebarri Isidro Olaizola
09 IR IR Juan Fernández
10 PNV EAJ Derioko udaletxea Juan Moya
11 STV ELA Llodio Máximo Presilla

Ereserkia Aldatu

 
Eusko Gudarosteko gudariei monumentua, 2018an inauguratua Gernikan.

Eusko Gudarostearen ereserkia Eusko gudariak abestia izan zen. «Atzo Bilbon nengoen» abesti tradizional arabarraren doinuan oinarritua, hitzak 1932an Jose Maria Garatek jeltzaleak idatzi zituen. Gerran, Alejandro Lizaso kapitainak letra aldatu zion azkeneko estrofari kutsu borrokalariagoa emateko[12].

Lehenengo estrofak honela dio:

«

Eusko Gudariak gara
Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Eusko Gudariak gara
Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Irrintzi bat entzunda
mendi tontorrean,
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

Faxistak datoz eta
Euskadi da altxatzen.
goazen gudari danok
gure aberria askatzen.

»

Bigarren Mundu Gerran Aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Gernika Batailoia»

1944an Frantziako Gironde eskualdean Gernika Batailoia Pointe de Graveko guduan alemaniarren aurka borrokatu zen.

Erreferentziak Aldatu

Ikus, gainera Aldatu

Kanpo estekak Aldatu

  • Joseba Aurkenerena: Bediaga komandantea eta Sabigaingo gudariak. [1]