Otxandioko bonbardaketa

Otxandioko bonbardaketa 1936ko uztailaren 22an Bizkaiko herri horren aurka, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran, altxatutako tropen bi hegazkinek egindako aire-erasoa izan zen.[1][2][3]

Otxandioko bonbardaketa
Irudia
Map
Motaaerial bombing of a city (en) Itzuli
Honen parte daEspainiako Gerra Zibila Euskal Herrian eta Aerial bombings in the Spanish Civil War (en) Itzuli
Data1936ko uztailaren 22a
KokalekuOtxandio
HerrialdeaSpanish Republic at War (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak61

Uztailaren 22an, Errioxako Recajoko base militarretik (egun Logroño-Agoncillo aireportua dena) zetozen bi Breguet XIX hegazkinek,[4] Errepublikako banderak zeramatzatela, Andikona plaza bonbardatu zuten goizeko 9:30ean, herrian Santamaña jaiak ospatzen zeudelarik, eta 61 hildako eta zauritu ugari eragin zituzten.[5] Ángel Salas Larrazabal urduñarrak eta José Muñoz Jiménezek gidatzen zituzten hegazkinak. Mola jeneralak biak zoriondu zituen, gertaera "ekintza ausart" gisa kalifikatu baitzuen. Salas Espainiako armadako kapitain-jeneral mailara iritsiko zen. Hau Gerra Zibilaren lehen bonbardaketatzat hartzen da.[6]

Iruditegia

aldatu

Otxandioko bonbardaketan eraildakoen zerrenda

aldatu

Zerrenda osatzeko erabilitako iturriak: Otxandioko erregistro zibila. Mañariko erregistro zibila, Bilboko Ospitale Zibileko agiritegia, Durangoko udal agiritegia, besteak beste

  1. Ajuriagerra Artabe, Dionisia (25 urte, Dima)
  2. Ajuriagerra Etxebarria, Juliana (49 urte, Otxandio)
  3. Aldai Askorbebeitia, Vicente (50 urte, Otxandio)
  4. Aldai Kapanaga, Alberto (10 urte, Otxandio)
  5. Aldai Kapanaga, Fco.Javier (8 urte, Otxandio)
  6. Aldai Kapanaga, Irene (3 urte, Otxandio)
  7. Askorbebeitia Ureta, Mateo (66 urte, Otxandio)
  8. Askorbebeitia Gojenola, Francisca (29 urte, Otxandio)
  9. Aspe, Belakortu, Maria (31 urte, Otxandio)
  10. Aspe Belakortu, Pedro (27 urte, Otxandio)
  11. Aspe González de Audikana, Karmele Libe (urte 1, Otxandio)
  12. Aspe Elexpe, Tomás (57 urte, Otxandio)
  13. Belakortu Artetxe, Nicolasa (49 urte, Otxandio)
  14. Biteri Aspe, Feliciana (19 urte, Otxandio)
  15. Biteri Aspe, Maria Loreto (22 urte, Otxandio)
  16. Vicinay Bengoa, Jose Maria (9 urte, Otxandio)
  17. Gallastegi Urien, Dominga (48 urte, Otxandio)
  18. Garcés Iturrieta, Emeterio (40 urte, Otxandio)
  19. Garcés Oianguren, Pedro (13 urte, Otxandio)
  20. Garcés Oianguren, Juan Manuel (9 urte, Otxandio)
  21. Garcés Oianguren, Teodoro (7 urte, Otxandio)
  22. Garcés Oianguren, Maria Jesus (3 urte, Otxandio)
  23. Garmendia Garmendia, Juan Antonio (3 urte, Otxandio)
  24. Garmendia Garmendia, Miren Garbiñe (2 urte, Otxandio)
  25. Irasuegi Gorostiza, Bienvenido (15 urte, Otxandio)
  26. Irasuegi Gorostiza, Maria Cruz (12 urte, Otxandio)
  27. Kapanaga Urkiola, Feliciana (32 urte, Otxandio)
  28. Lasuen Goikolea, Javier (9 urte, Otxandio)
  29. Lasuen Goikolea, Jesús (4 urte, Otxandio)
  30. Lasuen Magunazelaia, Jesús (44 urte, Otxandio)
  31. Lasuen Pinto, Sabin (9 urte, Otxandio)
  32. Lasuen Pinto, Iñaki (7 urte, Otxandio)
  33. Lasuen Pinto, Justo (5 urte, Otxandio)
  34. Lersundi, Anbrosio (40 urte, Otxandio)
  35. Lersundi, Pedro (Otxandio)
  36. Ortiz de Zarate Gallastegi, Victor (15 urte, Eibar)
  37. Oianguren Arruabarrena, Gertrudis (63 urte, Otxandio)
  38. Sagastizabal Ajuriagerra, Maria Carmen (8 hilabete, Otxandio)
  39. Salutregi, Manuel Sebastian (42 urte, Otxandio)
  40. Trapero Rebollar, Paula (26 urte, Otxandio)
  41. Ugarte Uriarte, Julian (11 urte, Otxandio)
  42. Urrejola Biziola, Laureano (18 urte, Otxandio)
  43. Mutiko ezezaguna (12 urte inguru, Otxandio)
  44. Neskato ezezazuna (2 urte inguru, Otxandio)
  45. Irazabal San Jose, Julio (19 urte, Bilbo)
  46. Piedra, Epifanio (Santander)
  47. Ruiz Arroyo Vidal (22 urte, Burgos)
  48. San Segundo Blanco, Joaquín (Otxandio)
  49. Albinarrate Gonzalez, Vicente (29 urte, Sestao)
  50. Albizarrate, Vicente (34 urte, Basauri)
  51. Arnaiz Artetxe, Santiago (Basauri)
  52. Llanos Rodriguez, Jose Maria (24 urte, Valladolid)
  53. Muñoz Rojo, Clemente (26 urte, Palentzia)
  54. Diaz Muñoz, Fernando Francisco (21 urte, Madril)
  55. Elorza Ormaetxea, Daniel (Araia)
  56. Hernando Salaberria, Saturnino (Izarra)
  57. Ibeas Larios, Sandalio Pablo (23 urte, Bilbo)
  58. Losada Agirre, Lorenzo (32 urte, Muzkiz)
  59. Pérez García, Mariano (Sestao)
  60. Ruiz Diez, Lauro (22 urte, Burgos)
  61. Vallejo Jaura, Avelino (17 urte, Bilbo)

Memoria

aldatu

Franco hil ondorengo urteurrenetan, Andikonako iturriko gurutzean lore-sorta bat ipintzen hasi ziren herritarrak. Urte gutxira, oroigarri bat jarri zen Andikona 2 zenbakidun etxearen horman, eta, ordutik, urtero egiten da ekitaldi bat.

  • 2004an Unai Iturriagak eta Txomin Bengoak sortutako «Andikona 1936» abestia aurkeztu zuten Andikonako omenaldian. Ordutik, urtero abesten da kantua.[7]
  • 2006an, 70. urteurrenean, Mikel Alerdik, Josu Zabalak eta Txomin Bengoak, hainbat herritarrekin batera gertatutakoa isiltasunetik ateratzeko asmotan, testigantzak batu eta horiek argitaratzen hasi ziren. Urteurren horretan, Udalak antolatuta, omenaldi berezia egin zitzaien bizirik irauten zuten lekukoei.
  • 2008an Gerran aritutako bi herritar gudariri egin zitzaien omenaldia, artean bizirik zirela: «Kaminero» Bernardino Bengoari eta Sebastian Astolari.
  • 2011an Herrian frankismoaren ondoren Udalean egondako zinegotzi guztiek Andikonako Foroa sortu zuten, herrian elkarbizitza eta elkarkidetza bultzatzeko. Foro horrek urtero adosten du adierazpen bateratu bat, omenaldian irakurtzeko.
  • Hurrengo urteetan Andikona plaza berritu, Nestor Basterretxearen eskultura ipini, Gerra Zibila Otxandion liburua argitaratu eta Lorratzak ibilbidea diseinatu ziren

Erreferentziak

aldatu
  1. Otxandioko Udala. Andikonako bonbardaketa. .
  2. Gorriti, I.. (2011/07/21). «Otxandio, el primer Gernika» Deia.
  3. Fontes de Garnica, Ignacio. (2014). 1937: el crimen fue en Guernica; análisis de una mentira. Madril: Akal, 40 or. ISBN 978-84-96797-76-5..
  4. (Gaztelaniaz) Irujo, Xabier. El bombardeo de Otxandio según el general Salas. in: Unidad Cívica por la República..
  5. SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-07-21). «Otxandioko bonbardaketa» naiz: cartas (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).
  6. (Gaztelaniaz) Gorriti, Iban. (2016/07/22). «Hoy, 80 años del sádico bombardeo fascista de Otxandio, el considerado primer Gernika europeo» Mugalari.
  7. «Durango 1936 Kultur Elkartea» durango1936.org (Noiz kontsultatua: 2022-08-03).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu