1926
urte
1926. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1900(e)koa • 1910(e)koa • 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa |
Urteak | 1923 • 1924 • 1925 • 1926 • 1927 • 1928 • 1929 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1926 MCMXXVI |
Ab urbe condita | 2679 |
Armeniar egutegia | 1375 ԹՎ ՌՅՀԵ |
Bahá'í egutegia | 82 – 83 |
Bengaliar egutegia | 1333 |
Berber egutegia | 2876 |
Egutegi budista | 2470 |
Myanmarko egutegia | 1288 |
Bizantziar egutegia | 7434 – 7435 |
Koptoen egutegia | 1642 – 1643 |
Etiopiar egutegia | 1918 – 1919 |
Hebrear egutegia | 5686 – 5687 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1982 – 1983 |
Shaka Samvat | 1848 – 1849 |
Kali Yuga | 5027 – 5028 |
Iraniar egutegia | 1304 – 1305 |
Islamiar egutegia | 1344 – 1345 |
Japoniar egutegia | Taishō 15Shōwa 1 (昭和元年) |
Korear egutegia | 4259 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2469 |
Holozeniar egutegia | 11926 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak aldatu
- Urtarrilaren 3: Theodoros Pangalosek bere burua Greziako diktadore izendatu zuen. Apirilaren 4an hautatu zuten presidente.
- Urtarrilaren 31: Belgika eta Erresuma Batuko tropek Kolonia utzi zuten.
- Apirilaren 24: Berlingo Ituna sinatu zuten Alemaniak eta Sobietar Batasunak, hurrengo bost urteetan herrialdeetako bat erasotua izanez gero, bestearen neutraltasuna ziurtatzen zuena.
- Irailaren 8: Alemania Nazioen Ligan sartu zen.
- Urriaren 20a - Kubak bere historiako zikloi handiena jasan zuen.
- Abenduaren 25: Taishō enperadorea hil zen, eta bere semea Hirohito bilakatu zen Japoniako Enperadore
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- Azaroaren 11 - El caserío (euskaraz: Baserria), Jesus Guridiren musika eta F. Romero eta G. Fernández-Shawren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
Mundua aldatu
- Apirilaren 25a - Turandot, Giacomo Pucciniren musika eta Giuseppe Adami eta Renato Simoniren libretoa duen opera estreinatu zen Milan hiriko La Scala antzokian.
- Abenduaren 3a - El huésped del sevillano (euskaraz: Sevillarraren apopiloa), Jacinto Guerreroren musika eta Juan Ignacio Luca de Tena eta Enrique Reoyoren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Apolon.
- Fritz Lang zinemagile austriar-alemaniarrak "Metropolis" filma estreinatu zuen.
- Buster Keatonek "The General" filmean aktore lanak egin zutuen.
Zientzia eta teknologia aldatu
Kirolak aldatu
- Abuztuaren 6 - Gertrude Ederlek Mantxako kanala igerian egin zuen, hau lortu zuen lehen emakumea.
Jaiotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 3a - Émile Larre, Sokorri, baxenafar idazlea, bertsolaria, euskaltzain osoa eta apaiza (h. 2015).
- Urtarrilaren 3a - George Martin, britainiar musikagilea eta ekoizlea, Bosgarren Beatlea (h. 2016).
- Urtarrilaren 8a - Evelyn Lear, estatubatuar opera-abeslari lirikoa, sopranoa (h. 2012).
- Urtarrilaren 9a - Bucky Pizzarelli, estatubatuar gitarra-jotzailea (h. 2020).
- Urtarrilaren 10a - Jesús Loroño, euskal txirrindularia (h. 1998).
- Urtarrilaren 11 - Miguel Soroa, Soroa II.a, elduaindar pilotaria (h. 2008).
- Urtarrilaren 12a - Morton Feldman, estatubatuar musikagilea (h. 1987).
- Urtarrilaren 12a - Gonzalo Txillida, donostiar margolaria (h. 2008).
- Urtarrilaren 13a - Michael Bond, britaniar idazlea (h. 2017).
- Urtarrilaren 13a - Melba Liston, estatubatuar tronboijolea, konpositorea eta jazz eta blues moldatzailea (h. 1999).
- Urtarrilaren 14a - Mahasweta Devi, bengaliar-indiar idazle eta aktibista (h. 2016).
- Urtarrilaren 15a - Maria Schell, suitzar-austriar aktorea (h. 2005).
- Urtarrilaren 17a - José Antonio Landa, bizkaitar txirrindularia (h. 2023).
- Urtarrilaren 17a - Moira Shearer, eskoziar dantzaria eta antzezlea (h. 2006).
- Urtarrilaren 19a - José Alfredo Jiménez, mexikar herri-musika egile eta abeslaria, inoiz izan den rantxera egile hoberenetarikoa (h. 1973).
- Urtarrilaren 19a - Hans Massaquoi, alemaniar-estatubatuar kazetari eta idazlea, Alemania nazian jaio eta bizi izandako mulato bakarrenetarikoa (h. 2013).
- Urtarrilaren 20a - Patricia Neal, estatubatuar aktorea (h. 2010).
- Urtarrilaren 21a - Antonio Aldonza, euskal herritar futbolaria (h. 2014).
- Urtarrilaren 22a - Aurora de Albornoz, espainiar idazlea, poeta, literaturako kritikaria, irakaslea eta saiokeragilea (h. 1990).
- Urtarrilaren 26a - Bob Falkenburg, estatubatuar tenislaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 26a - José María Valverde, espainiar poeta eta itzultzailea (h. 1996).
- Urtarrilaren 27a - Ingrid Thulin, suediar antzezlea (h. 2004).
- Urtarrilaren 29a - Roberto Goyeneche El Polaco, euskal jatorriko argentinar tango abeslaria (h. 1994).
- Urtarrilaren 29a - Abdus Salam, pakistandar fisikaria, 1979ko Fisikako Nobel Saria (h. 1996).
- Urtarrilaren 30a - Vasili Arkhipov, sobietar armadako ofiziala, sobietar eraso nuklear bat saihesteko meritua eman zitzaiona (h. 1998).
- Urtarrilaren 30a - Rafaela Etxaniz, gipuzkoar erraketista (h. 2013).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 1a - Vivian Maier, estatubatuar ume zaintzaile eta argazkilaria (h. 2009).
- Otsailaren 2a - Valéry Giscard d'Estaing, Frantziako 20. Presidentea (h. 2020).
- Otsailaren 3 - Hans-Jochen Vogel, alemaniar politikaria (h. 2020).
- Otsailaren 6a - Elisabeth Guttenberger, Auschwitz-Birkenau-tik bizirik atera zen emakume ijitoa.
- Otsailaren 7a - Mark Taimanov, errusiar-ukrainar xakelaria (h. 2016).
- Otsailaren 8a - Antonio Oliden, gipuzkoar arraunlaria, Kontxako 11 Bandera irabazitakoa (h. 2023).
- Otsailaren 9a - Garret FitzGerald, Irlandako Taoiseacha (h. 2011).
- Otsailaren 10a - Juan Manuel Zubiria Uhagón, III. Zubiriako kondea, bizkaitar enpresaburua eta politikaria (h. 2005).
- Otsailaren 11 - Paul Bocuse, frantziar sukaldaria, nouvelle cuisine mugimenduaren sortzaileetako bat (h. 2018).
- Otsailaren 11 - Leslie Nielsen, kanadar aktorea (h. 2010).
- Otsailaren 11 - Nicolás Sánchez-Albornoz, espainiar historialaria.
- Otsailaren 14a - Antonio Alva Rosa Coutinho, portugaldar militarra eta politikaria (h. 2010).
- Otsailaren 14a - Alfred Körner, austriar futbolaria (h. 2020).
- Otsailaren 15a - Muhammad al-Badr, Yemengo Mutawakkilitar Erresumako azken erregea (h. 1996).
- Otsailaren 15a - Piero Camporesi, italiar idazlea (h. 1997).
- Otsailaren 16a - Margot Frank, Anne Franken ahizpa nagusia (h. 1945).
- Otsailaren 16a - Elias Garralda, nafar margolaria (h. 2012).
- Otsailaren 16a - John Schlesinger, ingeles zinema zuzendaria (h. 2003).
- Otsailaren 20a - Richard Matheson, estatubatuar eleberrigile eta zinema gidoilaria (h. 2013).
- Otsailaren 20a - Zinaida Portnova, sobietar partisanoa, ehun nazi baino gehiago pozoitu zituelako ezaguna (h. 1944).
- Otsailaren 20a - Bob Richards, estatubatuar pertika jauzilaria (h. 2023).
- Otsailaren 20a - Alfonso Sastre, Euskal Herrian errotutako espainiar idazle eta editorea (h. 2021).
- Otsailaren 22a - Miguel León-Portilla, mexikar filosofo eta historialaria, nahuatl literaturan espezialista zein ikerlari handienetakoa (h. 2019).
- Otsailaren 23a - Pako Iriondo, Euskal Mendizale Federazioko presidentea eta Euskal Herriko mendizaletasunaren bultzatzaile handia (h. 2014).
- Otsailaren 23a - Fernando Vizcaíno Casas, espainiar idazlea (h. 2003).
- Otsailaren 25a - Sergio Fernández Cárdenas, mexikar saiakera-egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea (h. 2020).
- Otsailaren 27a - David H. Hubel, kanadar-estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
- Otsailaren 28a - Svetlana Alliluieva, sobietar idazlea eta Iosif Stalinen alaba (h. 2011).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 6a - Alan Greenspan, estatubatuar politikari eta ekonomialaria.
- Martxoaren 6a - Andrzej Wajda, poloniar zinemagilea (h. 2016).
- Martxoaren 7a - Gonzalo Cerezo Barredo, asturiar kazetaria, poltikaria eta idazlea (h. 2020).
- Martxoaren 7a - Frank Otegui, AEBetako Marineen Gorputzean aritu zen eusko-estatubatuarra (h. 2008).
- Martxoaren 8a - Josefina Aldecoa, espainiar idazle eta pedagogoa (h. 2011).
- Martxoaren 8a - Francisco Rabal, espainiar aktorea (h. 2001).
- Martxoaren 8a - Salahuddin Selangorrekoa, Malaysiako erregea eta Selangorreko sultana (h. 2001).
- Martxoaren 11 - Ralph Abernathy, estatubatuar apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia (h. 1990).
- Martxoaren 12a - Minerva Mirabal, Mirabal ahizpetako bat (h. 1960).
- Martxoaren 12a - Miguel Urabaien, nafar kazetari eta zinema kritikaria (h. 2018).
- Martxoaren 13a - Carlos Roberto Reina, Hondurasko presidentea (h. 2003).
- Martxoaren 16a - Jerry Lewis, estatubatuar, aktorea, umorista, zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea (h. 2017).
- Martxoaren 16a - Else Granheim, norvegiar liburuzaina (h. 1999).
- Martxoaren 17a - Siegfried Lenz, alemaniar idazle eta kazetaria (h. 2014).
- Martxoaren 19a - Valerio Zurlini, italiar zinemagilea (h. 1982).
- Martxoaren 21a - André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria (h. 2002).
- Martxoaren 24a - Dario Fo, italiar idazlea eta antzerkigilea, 1997ko Literaturako Nobel Saria (h. 2016).
- Martxoaren 24a - Guillem Timoner Obrador, balear pistako txirrindularra (h. 2023).
- Martxoaren 25a - Fernando Morán, espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa (h. 2020).
- Martxoaren 25a - Riz Ortolani, italiar zinema musikagilea (h. 2014).
- Martxoaren 26a - Magdalena Mouján, argentinar matematikaria (h. 2005).
- Martxoaren 27a - Pilar Iragorri Iriarte, gipuzkoar misiolari sekularra.
- Martxoaren 27a - Rafael Usón, espainiar kimikaria (h. 2016).
- Martxoaren 29a - Luis Peña Gantxegi, oñatiar arkitektoa (h. 2009).
- Martxoaren 31 - John Fowles, britainiar idazlea (h. 2005).
Apirila aldatu
- Apirilaren 1a - Denis Lalanne, frantziar kirol-kazetari eta idazlea (h. 2019).
- Apirilaren 2a - Jack Brabham, 1 Formulako australiar pilotua (h. 2014).
- Apirilaren 3a - Virgil Ivan Grissom, estatubatuar pilotu eta astronauta (h. 1967).
- Apirilaren 5a - Roger Corman, estatubatuar kultuzko zinema ekoizle eta zuzendaria.
- Apirilaren 6a - Ian Paisley, Ipar Irlandako erreberendoa eta politikari unionista, DUP alderdiko burua (h. 2014).
- Apirilaren 6a - Randy Weston, estatubatuar jazz pianojole eta musikagilea (h. 2018).
- Apirilaren 9a - Hugh Hefner, Playboy aldizkariaren argitaratzailea (h. 2017).
- Apirilaren 14a - Leopoldo Calvo-Sotelo, Espainiako Gobernuko presidentea (h. 2008).
- Apirilaren 17a - Montserrat Torrent i Serra, kataluniar organojolea.
- Apirilaren 19a - William Klein, estatubatuar argazkilaria (h. 2022).
- Apirilaren 19a - Joxe Urteaga Oria, gipuzkoar trikitilari eskusoinujotzailea (h. 2017).
- Apirilaren 21a - Elisabet II.a Ingalaterrakoa, Erresuma Batuko eta Commonwealtheko erresumetako erregina (h. 2022).
- Apirilaren 22a - James Stirling, eskoziar arkitektoa (h. 1992).
- Apirilaren 24a - Florinda Chico, espainiar aktorea (h. 2011).
- Apirilaren 24a - Thorbjörn Fälldin, Suediako lehen ministroa (h. 2018).
- Apirilaren 28a - Harper Lee, estatubatuar idazlea (h. 2016).
- Apirilaren 29a - Genaro Alas Rodríguez, espainiar arkitektoa.
- Apirilaren 30a - Cloris Leachman, estatubatuar aktorea (h. 2021).
- Apirilaren 30a - François Morellet, frantziar margolaria (h. 2016).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 3a - Rafael Romero Marchent, espainiar zinema zuzendaria (h. 2020).
- Maiatzaren 6a - José María Castivia, euskal herritar futbolaria (h. 2013).
- Maiatzaren 7a - Giovanni Rossi, suitzar txirrindularia (h. 1983).
- Maiatzaren 8a - Sir David Attenborough, britainiar idazlea eta telebistako ekoizle eta aurkezlea.
- Maiatzaren 8a - Don Rickles, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Maiatzaren 10a - Hugo Banzer, Boliviako presidentea (h. 2002).
- Maiatzaren 12a - James Samuel Coleman, estatubatuar soziologoa (h. 1995).
- Maiatzaren 15a - Jan Braun, poloniar hizkuntzalaria (h. 2015).
- Maiatzaren 15a - Hans Jürgen Press, haurrentzako liburuen ilustratzaile eta idazle alemaniarra (h. 2002).
- Maiatzaren 15a - Peter Shaffer, ingeles-literatura eta musika-kritikaria eta antzerkigilea (h. 2016).
- Maiatzaren 16a - Alina Szapocznikow, Holokaustotik bizirik atera zen poloniar eskultorea (h. 1973).
- Maiatzaren 21a - Elihu Katz, estatubatuar-israeldar soziologoa (h. 2021).
- Maiatzaren 23a - Gerardo Rueda, espainiar eskultorea (h. 1996).
- Maiatzaren 23a - Joe Slovo, hegoafrikar politikaria, Apartheidaren aurkako borrokalaria (h. 1995).
- Maiatzaren 25a - Max von der Grün, alemaniar idazlea (h. 2005).
- Maiatzaren 26a - Miles Davis, estatubatuar jazz tronpeta-jotzailea eta musikagilea, jazz modernoaren joera berrien aitzindaria (h. 1991).
- Maiatzaren 29a - Abdoulaye Wade, Senegalgo presidentea.
- Maiatzaren 31 - John George Kemeny, hungariar-estatubatuar matematikari, informatikari eta hezitzailea, BASIC lengoaiaren garatzaileetako bat (h. 1992).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 1a - Marilyn Monroe, estatubatuar aktorea, XX. mendeko film-izarra, sexu eta pop ikonoa (h. 1962).
- Ekainaren 3a - Allen Ginsberg, estatubatuar poeta, idazlea, irakaslea, ikonoklasta eta mugimendu alternatiboen partaide ospetsu eta puskatzailea (h. 1997).
- Ekainaren 4a - Miguel Arteche, txiletar idazlea (h. 2012).
- Ekainaren 4a - Judith Malina, estatubatuar aktore, ekoizle eta zuzendaria (h. 2015).
- Ekainaren 5a - Wen Tsai Wang, txinatar botanikaria (h. 2022).
- Ekainaren 12a - Amadeo Carrizo, argentinar futbol-atezaina (h. 2020).
- Ekainaren 13a - Bernard Quemada, gipuzkoar hizkuntzalaria, erromanista eta lexikografoa (h. 2018).
- Ekainaren 14a - Hermann Kant, alemaniar idazlea (h. 2016).
- Ekainaren 16a - Efraín Ríos Montt, Guatemalako diktadorea (h. 2018).
- Ekainaren 18a - Philip Crosby, estatubatuar enpresari eta egilea, zero akats kontzeptuaren garatzaileetako bat (h. 2001).
- Ekainaren 19a - Giangiacomo Feltrinelli, italiar argitaratzaile, politikari eta aktibista (h. 1972).
- Ekainaren 19a - Erna Schneider, estatubatuar ingeniari eta asmatzailea.
- Ekainaren 22a - Tadeusz Konwicki, poloniar idazle eta zinema zuzendaria (h. 2015).
- Ekainaren 22a - Marta Mata Garriga, kataluniar politikari eta pedagogoa, Trantsizioan eskola publikoen berritzearen sustatzailea (h. 2006).
- Ekainaren 23a - Arnaldo Pomodoro, italiar eskultorea.
- Ekainaren 25a - Ingeborg Bachmann, austriar poeta eta idazlea (h. 1973).
- Ekainaren 26a - Milton Glaser, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (h. 2020).
- Ekainaren 28a - Mel Brooks, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari, konposatzaile, komediagile, aktore eta gidoilaria.
- Ekainaren 29a - Jorge Enrique Adoum, ekuadortar idazlea (h. 2009).
- Ekainaren 29a - Jaber Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 2006).
- Ekainaren 29a - Celestina Marrón, asturiar militante komunista (h. 2016).
- Ekainaren 30a - Paul Berg, estatubatuar biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria (h. 2023).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 1a - François-Régis Bastide, lapurtar eleberrigile, diplomazialari eta irrati-esataria (h. 1996).
- Uztailaren 1a - Robert Fogel, estatubatuar historialari eta zientzialaria, 1993ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2013).
- Uztailaren 1a - Carmelo García Barrena, euskal herritar margolari inpresionista (h. 2000).
- Uztailaren 1a - Hans Werner Henze, alemaniar musikagilea (h. 2012).
- Uztailaren 3a - Maria Lorenza Barrenetxe, euskal jatorrizko argentinarra, argentinako Lehen Dama (h. 2016).
- Uztailaren 4a - Alfredo Di Stéfano, argentinar-espainiar futbolari eta entrenatzailea, munduko futbolaririk onenetakoa (h. 2014).
- Uztailaren 6a - Dorothy E. Smith, kanadar antropologoa, soziologoa eta feminista (h. 2023).
- Uztailaren 7a - Nuon Chea, kanbodiar politikari eta genozida (h. 2019).
- Uztailaren 8a - Elisabeth Kübler-Ross, suitzar-estatubatuar psikiatra eta idazlea (h. 2004).
- Uztailaren 9a - Ben Roy Mottelson, estatubatuar-daniar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (h. 2022).
- Uztailaren 12a - Juan Garmendia Larrañaga, gipuzkoar etnografoa eta historialaria (h. 2015).
- Uztailaren 14a - Harry Dean Stanton, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- Uztailaren 15a - Enrike Albizu, gipuzkoar margolaria, Bidasoko Eskolako kidea (h. 2014).
- Uztailaren 15a - Driss Chraibi, marokoar eleberrigilea (h. 2007).
- Uztailaren 15a - Leopoldo Galtieri, Argentinako presidentea (h. 2003).
- Uztailaren 16a - Irwin Rose, estatubatuar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria (h. 2015).
- Uztailaren 17a - Maria Dolores Larramendi, gipuzkoar erraketista (h. 2023).
- Uztailaren 18a - Ángel Crespo, gaztelaniazko poeta eta hainbat hizkuntzatatik gaztelaniarako itzultzailea (h. 1995).
- Uztailaren 18a - Joshua Fishman, estatubatuar hizkuntzalaria (h. 2015).
- Uztailaren 21a - Karel Reisz, ingeles zinemagilea (h. 2002).
- Uztailaren 22a - Luis Sánchez Polack, Tip, espainiar umorista eta antzezlea (h. 1999).
- Uztailaren 23a - Pilar Zabala, Iciar II, gipuzkoar erraketista (h. 1945).
- Uztailaren 24a - Hans Günter Winkler, alemaniar zaldizkoa, bost urrezko domina olinpiko irabaziz errekorra duena (h. 2018).
- Uztailaren 30a - David Berglas, britainiar azti, mentalista eta mnemonista (h. 2023).
- Uztailaren 30a - Nina Kulagina, ustez ahalmen paranormal oso bereziak zituen errusiar etxekoandrea (h. 1990).
- Uztailaren 31 - Hilary Putnam, estatubatuar filosofoa (h. 2016).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 1a - Theo Adam, alemaniar opera-abeslaria, baxua (h. 2019).
- Abuztuaren 1a - Alfonso Ventura, nafar kazetaria eta idazlea (h. 2009).
- Abuztuaren 2a - George Habash, Palestinaren Askapenerako Herri Frontearen sortzailea (h. 2008).
- Abuztuaren 3a - Tony Bennett, estatubatuar abeslaria (h. 2023).
- Abuztuaren 5a - Per Wahlöö, suediar eleberrigile eta kazetaria (h. 1975).
- Abuztuaren 6a - Francesco Somaini, italiar eskultorea (h. 2005).
- Abuztuaren 10a - Marie-Claire Alain, frantziar organista (h. 2013).
- Abuztuaren 10a - Blanca Varela, perutar poeta (h. 2009).
- Abuztuaren 11 - Aaron Klug, lituaniar fisikari eta kimikaria, 1982 Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- Abuztuaren 11 - Yoshio Okada, japoniar futbolaria (h. 2002).
- Abuztuaren 11 - Jose Maria Ortiz de Mendibil, euskal herritar futbol arbitroa (h. 2015).
- Abuztuaren 12a - John Derek, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoilari, ekoizle eta argazkilaria (h. 1998).
- Abuztuaren 13a - Joxe Arriaran, Arriaran II.a, euskal herritar pilotaria (h. 2015).
- Abuztuaren 13a - Fidel Castro, Kubako iraultzako buruzagia eta Kubako agintari gorena (h. 2016).
- Abuztuaren 13a - Manuel Rodríguez, galiziar txirrindularia (h. 1997).
- Abuztuaren 14a - Rene Goscinny, frantziar komikigilea, "Asterix" pertsonaiaren sortan testugilea (h.1977).
- Abuztuaren 15a - Konstantinos Stephanopoulos, Greziako presidentea (h. 2016)
- Abuztuaren 17a - María Luisa Elio, nafar idazle eta aktorea (h. 2009).
- Abuztuaren 17a - Jean Poiret, frantziar antzezle eta antzerki-idazlea (h. 1992).
- Abuztuaren 17a - Jiang Zemin, Txinako Herri Errepublikako presidentea (h. 2022).
- Abuztuaren 22a - Marc Bohan, frantziar moda diseinatzailea (h. 2023).
- Abuztuaren 22a - Ángela Jeria, txiletar arkeologoa (h. 2020).
- Abuztuaren 23a - Javier Osés, nafar apezpikua (h. 2001).
- Abuztuaren 29a - René Depestre, haitiar idazlea.
Iraila aldatu
- Irailaren 1a - Abdur Rahman Biswas, Bangladeshko presidentea (h. 2017).
- Irailaren 1a - James Reaney, ingelesezko kanadar poeta eta antzerkigilea (h. 2008).
- Irailaren 3a - Alison Lurie, estatubatuar eleberrigilea (h. 2020).
- Irailaren 3a - Irene Papas, greziar aktorea (h. 2022).
- Irailaren 4a - Ivan Illich, austriar pedagogoa, filosofoa eta apaiz katolikoa, kapitalismoaren erakundeei egindako kritikengatik ospetsua (h. 2002).
- Irailaren 5a - Jesús Infante, arabar margolaria (h. 2016).
- Irailaren 6a - Claus von Amsberg, Beatriz I.a Herbehereetakoa erreginaren ezkontidea (h. 2002).
- Irailaren 7a - Begoña Izquierdo, euskal margolari figuratiboa eta ilustratzailea (h. 1999).
- Irailaren 7a - Marijane Minaberri, euskal idazlea (h. 2017).
- Irailaren 8a - Sergio Pininfarina, italiar automobil-diseinatzailea (h. 2012).
- Irailaren 11 - Imanol Lertxundi, militante ezkertiar eta abertzalea (h. 1995).
- Irailaren 12a - Germán Sánchez Ruipérez, espainiar enpresaburua eta mezenasa (h. 2012).
- Irailaren 14a - Michel Butor, frantziar idazlea, Nouveau Roman taldeko egilerik ezagunenetarikoa (h. 2016).
- Irailaren 15a - Shohei Imamura, japoniar zinegilea (h. 2006).
- Irailaren 15a - Joxe Miel Iztueta, Lazkao Txiki, gipuzkoar bertsolari eta txiste-kontalaria (h. 1993).
- Irailaren 15a - Jean-Pierre Serre, frantziar matematikaria.
- Irailaren 18a - Jesús-Jacques Moujica, euskal txirrindularia (h. 1950).
- Irailaren 18a - Abel Goumba, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (h. 2009).
- Irailaren 19a - Masatoshi Koshiba, japoniar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- Irailaren 21a - Donald A. Glaser, estatubatuar fisikaria, 1960ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- Irailaren 23a - John Coltrane, estatubatuar saxofoi jotzaile eta jazz konposatzailea, jazzaren historiako musikorik garrantzitsuenetakoa (h. 1967).
- Irailaren 24a - Ricardo María Carles Gordó, espainiar kardinala eta Bartzelonako artzapezpiku emeritua (h. 2013).
- Irailaren 25a - Pierre Lemarchand, frantziar abokatua eta diputatua (h. 2008).
- Irailaren 26a - Tulsi Giri, Nepalgo lehen ministroa (h. 2018).
- Irailaren 26a - Eleuterio Tapia, gipuzkoar trikitilaria (h. 1988).
- Irailaren 30a - Mariano de Corral, bizkaitar margolaria (h. 2009).
Urria aldatu
- Urriaren 1a - Angel Maria Arregi, euskal herritar futbolaria (h. 1967).
- Urriaren 2a - Jan Morris, britainiar historialari eta bidaia idazlea (h. 2020).
- Urriaren 2a - José Luis Sanz-Magallón, euskal herritar arkitekto eta margolaria (h. 2000).
- Urriaren 2a - Émile Temime, lapurtar historialaria, Espainiako Gerra Zibilean aditua (h. 2008).
- Urriaren 9a - Danièle Delorme, frantziar aktorea (h. 2015).
- Urriaren 12a - César Pelli, argentinar arkitektoa (h. 2019).
- Urriaren 15a - Michel Foucault, frantziar filosofo estrukturalista (h. 1984).
- Urriaren 15a - Agustín García Calvo, espainiar filosofoa, hizkuntzalaria, itzultzailea eta saiakera-idazlea (h. 2012).
- Urriaren 18a - Chuck Berry, estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa (h. 2017).
- Urriaren 18a - Klaus Kinski, alemaniar aktorea (h. 1991).
- Urriaren 20a - Ursula Happe, alemaniar igerilaria (h. 2021).
- Urriaren 21a - Georges Figon, frantziar gaizkile ohi eta editorea (h. 1966).
- Urriaren 22a - Maite Gorrotxategi, Ermua, bizkaitar erraketista.
- Urriaren 24a - Rafael Azcona, espainiar idazle eta gidoigilea (h. 2008).
- Urriaren 25a - Galina Vixnevskaia, errusiar soprano opera abeslaria (h. 2012).
- Urriaren 26a - Trinidad Taracena del Piñal, espainiar arkeologoa, museoen kontserbadorea (h. 2017).
- Urriaren 29a - Necmettin Erbakan, Turkiako lehen ministroa (h. 2011).
- Urriaren 29a - Jon Vickers, kanadar tenorra (h. 2015).
- Urriaren 31 - Anteo Zamboni, 15 urte zituelarik Benito Mussolini hiltzen saiatu zen italiar gaztea (j. 1911).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 3a - Valdas Adamkus, Lituaniako presidentea.
- Azaroaren 4a - Casiano Floristán, nafar teologo eta apaiza (h. 2006).
- Azaroaren 5a - John Berger, ingeles arte kritikari, eleberrigile, margolari eta olerkaria (h. 2017).
- Azaroaren 6a - Jackie Forster, ingeles kazetaria, lesbianen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1998).
- Azaroaren 7a - Bautista Madariaga, nafar bertsolaria (h. 2018).
- Azaroaren 7a - Joan Sutherland, australiar sopranoa (h. 2010).
- Azaroaren 8a - José Luis Martínez de Ubago, gipuzkoar tiratzailea (h. 2014).
- Azaroaren 9a - Vicente Aranda, kataluniar zinema zuzendaria (h. 2015).
- Azaroaren 9a - Carlos Blanco Aginaga, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta frankismoak erbesteratutako intelektual ezkertiarra (h. 2013).
- Azaroaren 9a - Jesús Fernández Santos, espainiar eleberrigile, zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 1988).
- Azaroaren 10a - Leon Kossoff, britainiar margolaria (h. 2019).
- Azaroaren 11 - José Manuel Caballero Bonald, espainiar poeta, nobelista eta saiakera-idazlea (h. 2021).
- Azaroaren 11 - Noah Gordon, ingelesezko eleberrigilea eta kazetaria, Estatu Batuetako bere garaiko idazle hoberenetakoa (h. 2021).
- Azaroaren 13a - Don Gordon, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea (h. 2017).
- Azaroaren 14a - Leonie Rysanek, austriar sopranoa (h. 1998).
- Azaroaren 14a - Juan Antonio Vallejo-Nágera, espainiar idazle eta sendagilea (h. 1990).
- Azaroaren 18a - Jesus Larrañaga Lizarralde, Arrasateko kooperatibetako sortzailetako bat (h. 2004).
- Azaroaren 19a - Elsa Wiezell, paraguaitar poeta, margolaria eta irakaslea (h. 2014).
- Azaroaren 20a - Miroslav Tichý, txekiar margolari eta argazkilaria (h. 2011).
- Azaroaren 24a - Tsung Dao Lee, txinatar fisikaria, 1957ko Fisikako Nobel Saria.
- Azaroaren 25a - Marivi Iturbe Etxeberria, bizkaitar irakaslea eta erizaina. Industrializazio garaian borondatezko gizarte langile aritutakoa (h. 2001).
- Azaroaren 26a - Angélica Orue, arabar albaitari aitzindaria.
- Azaroaren 29a - Beji Caid Essebsi, Tunisiako presidentea (h. 2019).
- Azaroaren 29a - Dilhan Eryurt, turkiar astrofisikari, astronomo eta ikerlari zientifikoa (h. 2012).
- Azaroaren 30a - Richard Crenna, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- Azaroaren 30a - Andrew Schally, poloniar estatubatuar endokrinologoa, 1977ko Medikuntzako Nobel Saria.
Abendua aldatu
- Abenduaren 4a - Shigeo Sugimoto, japoniar futbolaria (h. 2002).
- Abenduaren 8a - Joachim Fest, alemaniar historialari, kazetari, kritikari eta argitaratzailea (h. 2006).
- Abenduaren 8a - José María Laso, bizkaitar filosofo eta ekintzaile komunista (h. 2009).
- Abenduaren 9a - Raif Dizdarević, Jugoslavia ohiko presidentea.
- Abenduaren 9a - Henry Way Kendall, estatubatuar fisikaria, 1990eko Fisikako Nobel Saria (h. 1999).
- Abenduaren 10a - Blai Bonet, mallorcar poeta ete eleberrigilea (h. 1997).
- Abenduaren 11a - Big Mama Thornton, estatubatuar blues eta rhythm and blues abeslaria (h. 1984).
- Abenduaren 11 - Jaime Rodríguez Salís, gipuzkoar kulturgizon, ikertzaile eta arkeologoa (h. 2021).
- Abenduaren 14a - Maurice Abeberri, euskal abokatua eta Ipar Euskal Herriko kultur eta kiroletako pertsona nabarmena (h. 1988).
- Abenduaren 15a - Josep Maria Castellet, katalanezko eta gaztelaniazko idazlea eta literatura kritikaria (h. 2014).
- Abenduaren 15a - Andoni Perez Cuadrado, arabar abertzalea (h. 2020).
- Abenduaren 16a - Caty Juan de Corral, espainiar idazlea, kazetaria, gastronomoa, margolaria eta artista (h. 2014).
- Abenduaren 16a - Arthur Robinson, Trinidad eta Tobagoko 3. presidentea (h. 2014).
- Abenduaren 20a - David Levine, estatubatuar marrazkilaria (h. 2009).
- Abenduaren 21a - Karmele Goñi, euskal etnografo eta antropologoa (h. 2017).
- Abenduaren 22a - José Luis Moro, espainiar marrazkilaria (h. 2015).
- Abenduaren 23a - Jose Maria Ormaetxea, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (h. 2019).
- Abenduaren 28a - Donna Hightower, estatubatuar abeslaria (h. 2013).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Asunción Villamil, bizkaitar aktorea (h. 2010).
- Edurne Garitazelaia, bizkaitar euskaltzalea, Arrigorriagan bertako herritarrei euskara klaseak eman zizkien lehen emakumea (h. 2005).
- Felix Etxeberria, Felix Parapan, gipuzkoar euskaltzale eta enpresa-sortzailea (h. 2022).
- Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, baxenafar euskaltzale, dantzari, dantza irakasle eta euskal kulturaren sustatzailea (h. 2020).
- Juan Etxebarria Gangoiti, bizkaitar politikari eta ekonomialaria (h. 2018).
- Luis Katarain, gipuzkoar artzaina (h. 2014).
- Miren Josune Tolaretxipi, gipuzkoar irakaslea, 60ko hamarkadako Ikastolen sorrerako andereñoetako bat (h. 2017).
- Vicente Martín, gipuzkoar argazkilaria (h. 2016).
- Vicente Zaragueta, gipuzkoar enpresaburua eta ozeanografoa (h. 2015).
- Víctor Sánchez Zabala, nafar filosofoa (h. 1996).
- Mariano Bellver, bizkaitar jatorriko andaluziar arte-bildumagilea (h. 2018).
- Aurèlia Muñoz Ventura, kataluniar artista (h. 2011).
- John Carl Parker, estatubatuar musikagilea, telebistarako saileen soinu-banda egilea.
- Mariano Marín Rodríguez-Rivas, espainiar arkitektoa (h. 2022).
Heriotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 4a - Margarita Teresa Savoiakoa, Italiako erregina ezkontidea (j. 1851).
- Urtarrilaren 10a - Eino Leino, finlandiar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea (j. 1878).
- Urtarrilaren 10a - Mathias Mongenast, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1843).
- Urtarrilaren 21a - Camillo Golgi, italiar medikua (j. 1843).
- Urtarrilaren 23a - Désiré-Joseph Mercier, belgikar kardinala (j. 1851).
- Urtarrilaren 27a - Nicolás Castaño Capetillo, bizkaitar bankari eta azukre-enpresaria (j. 1836).
- Urtarrilaren 28a - Gustave Rives, baxenafar arkitektoa (j. 1858).
- Urtarrilaren 29a - Ángeles López de Ayala, espainiar politikari dramaturgo, narratzaile, kazetari eta aktibista (j. 1858).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 8a - William Bateson, ingeles biologoa (j. 1861).
- Otsailaren 9a - Larisa Reisner, Polonian jaiotako errusiar boltxebikea (j. 1895).
- Otsailaren 12a - René Worms, frantziar soziologoa (j. 1869).
- Otsailaren 13a - Francis Ysidro Edgeworth, irlandar ekonomialaria (j. 1845).
- Otsailaren 21a - Heike Kamerlingh Onnes, herbeheretar fisikaria, 1913ko Fisikako Nobel Saria (j. 1853).
- Otsailaren 25a - Joan Alcover, mallorcar poeta, idazle eta politikaria (j. 1854).
- Otsailaren 27a - Filomena Dato, galiziar idazlea (j. 1856).
- Otsailaren 27a - Olga Wisinger-Florian, austriar margolari inpresionista (j. 1844).
- Otsailaren 28a - Alphonse Louis Nicolas Borrelly, frantziar astronomoa (j. 1842).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 17a - Alexei Brusilov, errusiar jenerala (j. 1853).
- Martxoaren 20a - Anatol ar Braz, bretainierazko idazlea (j. 1859).
- Martxoaren 20a - Luisa Suediakoa, Danimarkako erregina ezkontidea (j. 1851).
- Martxoaren 26a - Constantin Fehrenbach, Alemaniako kantzilerra (j. 1852).
Apirila aldatu
- Apirilaren 4a - August Thyssen, alemaniar enpresaburua (j. 1842).
- Apirilaren 12a - Clotilde Cerdá Bosch, Esmeralda Cervantes, espainiar harpajotzailea (j. 1861).
- Apirilaren 15a - Joaquin Maya, nafar organo-jotzaile, musikagile eta musika irakaslea (j. 1838).
- Apirilaren 19a - Aleksandr Aleksandrovitx Txuprov, errusiar estatistikaria (j. 1874).
- Apirilaren 24a - Luis Mazzantini, euskal zezenketaria (j. 1856).
- Apirilaren 25a - Ellen Key, suediar idazle eta feminista, familia bizitzaren, etikaren eta hezkuntzaren alorretan aditua (j. 1849).
- Apirilaren 30a - Bessie Coleman, estatubatuar hegazkinlaria, pilotu baimena lortu zuen afro-amerikar jatorriko lehen emakumea (j. 1892).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 8 - Frantzisko Zubiaurre Kiriko, Donostiako traineru patroia (j. 1867).
- Maiatzaren 16a - Mehmed VI.a, Otomandar Inperioko 36. eta azken sultana (j. 1861).
- Maiatzaren 25a - Symon Petliura, Ukrainako Herri Errepublikako 3. presidentea (j. 1879).
- Maiatzaren 27a - Jeanna Bauck, suediar-alemaniar margolaria (j. 1840).
- Maiatzaren 27a - Jesús Larraza, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 10a - Antoni Gaudí, kataluniar arkitektoa (j. 1852).
- Ekainaren 13a - Nikoloz Txkheidze, georgiar mentxebikea (j. 1864).
- Ekainaren 14a - Enrique Areiltza Arregi, Bilboko mediku ospetsua (j. 1860).
- Ekainaren 14a - Mary Cassatt, margolari estatubatuarra (j. 1844).
- Ekainaren 18a - Olga Konstantinovna, Greziako erregina ezkontidea (j. 1851).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 12a - Gertrude Bell, britainiar idazle, bidaiari, politologo, arkeologo, espiatzaile eta gobernuko funtzionarioa (j. 1868).
- Uztailaren 15a - Abdón González de Alaitza, euskal herritar kazetaria eta Txistu, gorde den euskarazko lehen komiki-aldizkariaren egile ezagun bakarra (j. 1876).
- Uztailaren 20a - Feliks Dzerzhinski, Burdinezko Feliks, poloniar boltxebikea (j. 1877).
- Uztailaren 22a - Friedrich von Wieser, austriar eskolako ekonomialaria (j. 1851).
- Uztailaren 23a - Viktor Vasnetsov, margolari errusiarra (j. 1848).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 10a - Santiago Alda, bilbotar politikari abertzalea eta jeltzalea (h. 1863).
- Abuztuaren 10a - Manuel Santa Kruz, Santa Kruz apaiza, gipuzkoar apaiz eta gerrillaria (j. 1842).
- Abuztuaren 22a - Charles William Eliot, Estatu Batuetako irakaslea, Harvard Unibertsitateko lehendakaria 40 urtez (j. 1834).
- Abuztuaren 23a - Rodolfo Valentino, italiar aktorea, zinemako lehenbiziko latindar sex symboltzat joa (j. 1895).
- Abuztuaren 25a - Thomas Moran, Hudson Ibaiaren Eskolako margolari estatubatuarra (j. 1837).
- Abuztuaren 26a - Ugyen Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea (j. 1862).
Iraila aldatu
- Irailaren 15a - Rudolf Eucken, alemaniar filosofoa, 1908ko Literaturako Nobel Saria (j. 1846).
- Irailaren 25a - Ramón Zapirain Heraufset, donostiar pertsonaia (j. 1869).
- Irailaren 27a - Jeanne Chauvin, frantziar abokatu eta feminista (j. 1862).
Urria aldatu
- Urriaren 9a - Helena Nyblom, suediar idazlea (j. 1843).
- Urriaren 12a - Edwin Abbott Abbott, ingeles eskola-maisu, teologo, apaiz anglikano eta idazlea (j. 1838).
- Urriaren 12a - Paul Puhallo von Brlog, Austria-Hungariako armadaren Jeneral serbo-kroaziarra (j. 1856).
- Urriaren 16a - Frederika Hannoverkoa, alemaniar jatorriko britainiar aristokrata, Biarrizko urrezko aroaren protagonistetako bat (j. 1848).
- Urriaren 20a - Eugene Debs, estatubatuar politikaria (j. 1855).
- Urriaren 31 - Harry Houdini, hungariar-estatubatuar ilusionista eta showmana (j. 1874).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 3a - Annie Oakley, Buffalo Billen ikuskizunean parte hartu zuen tiratzaile ospetsua (j. 1860).
- Azaroaren 21a - Julien Vinson, frantziar hizkuntzalaria, euskara ere landu zuena (j. 1842).
- Azaroaren 26a - John Browning, estatubatuar arma diseinatzailea (j. 1855).
Abendua aldatu
- Abenduaren 2a - Gérard Cooreman, Belgikako lehen ministroa (j. 1852).
- Abenduaren 4a - Ivana Kobilca, Esloveniako margolari errealista (j. 1861).
- Abenduaren 5a - Claude Monet, margolari frantziarra (j. 1840).
- Abenduaren 12a - Jean Richepin, frantziar idazlea (j. 1849).
- Abenduaren 13a - Laureano Jado, bizkaia meategi ingeniaria eta filantropoa (j. 1843).
- Abenduaren 13a - Théo van Rysselberghe, belgikar margolaria (j. 1862).
- Abenduaren 25a - Taishō enperadorea, Japoniako 123. enperadorea (j. 1879).
- Abenduaren 29a - Rainer Maria Rilke, austriar-hungariar poeta (j. 1875).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Alfredo Etxabe, Iturribidekoa , gaztelaniazko kazetaria eta euskal antzerkigilea (j. 1872).
- Anbrosio Gorostiaga, Anbros, bizkaitar albokaria (j. 1867).
- Carlota Matienzo, puertorricar irakasle eta feminista (j. 1881).
Nobel saridunak: aldatu
- Fisika: Jean Perrin
- Kimika: Theodor Svedberg
- Literatura: Grazia Deledda
- Medikuntza: Johannes Fibiger
- Bakea: Aristide Briand eta Gustav Stresemann