Martxoaren 25
data
Martxoaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita laugarren eguna da, 85.a bisurteetan. 281 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1807 – Erresuma Batuko Parlamentuak esklabotza debekatu zuen.
- 1821 – Grezia Otomandar Inperiotik independizatu zen.
- 1911 – New York hiriko Triangle Shirtwaist fabrikako sutean 146 langile hil eta 71 zauritu ziren.
- 1924 – Grezian errepublika aldarrikatu zen.
- 1933 – Alemaniako sindikatu askeak debekatu ziren.
- 1939 – Pio XII.a aita santu izendatu zuten.
- 1944 – 76 presok ihes egin zuten Poloniako nazien Stalag Luft III gerra-presoen kanpalekutik. Ihesbiderako tunel bat egin zuten. Guardiek, ordea, tunela topatu zuten. Ihes egitea lortu zutenetatik 73 harrapatu zituzten, eta horietatik 50 berehala exekutatu. Hiruk bakarrik lortu zuten naziek ez harrapatzea.
- 1953 – Jordanian Hussein I.a errege bilakatu zen.
- 1955 – Indiako parlamentuak paria guztiekiko bereizkeria ezabatu zuen.
- 1957 – Erromako Ituna sinatuta Europako Ekonomia Erkidegoa sortu zen.
- 1962 – OAS-ek gerra zikineko atentatu baten 110 lagun hil eta beste 147 zauritu zituen atentatu baten Argelian.
- 1968 – Frantziako 1968ko maiatzeko ikasle matxinada hasi zen.
- 1971 – Alejandro Lanusse Argentinako presidente izendatu zuten ejerzitoko buruzagiek.
- 2018 – Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidentea Alemaniako Schleswig-Flensburg barrutian atxilotua izan zen eta Katalunia osoan protestaldiak jazo ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1972 – Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonen lehen emanaldia (gaur egungo Txirri, Mirri eta Txiribiton)
Mundua
aldatu- 1983 – Bad Boys ("Mutil Gaiztoak") filma estreinatu zen, Rick Rosenthalek zuzendu eta Sean Penn, Esai Morales, Alan Ruck, Ally Sheedy eta Clancy Brown aktoreek antzeztu zuten.
- 1988 – Mujeres al borde de un ataque de nervios ("Emakumeak urdurialdi zorian") filma estreinatu zen, Pedro Almodóvarek zuzendu eta Carmen Maura, Antonio Banderas eta Julieta Serrano aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1655 – Christiaan Huygensek Saturnoko sateliterik handiena, Titan, topatu zuen
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1911ko Bost Nazioen Txapelketa: Gales izan zen txapelduna partida guztiak irabaziz. Slam nagusia eta Koroa hirukoitza eskuratu zituen hirugarren aldiz lau urtetan.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1587 – Sebastián Hurtado de Corcuera, arabar militarra, Panamán gobernari eta Filipinetan eta Kanarietan kapitain jenerala (h. 1660).
- 1783 – Pedro Jose Zarandia Endara, nafar legegizon eta elizgizona, Ourense eta Huescako gotzaina (h. 1861).
- 1875 – Nemesio Mogrobejo, euskal eskultorea (h. 1910).
- 1884 – Alejandro Bilbao, Erramun Maruri, euskal idazlea (h. 1966).
- 1885 – Jose Garmendia Zabala, gipuzkoar bertsolaria (h. 1924).
- 1893 – Pedro Muguruza, gipuzkoar arkitektoa (h. 1952).
- 1904 – Luis Navarro Garnika, nafar jenerala, Espainiako Aire Armadaren kidea, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuena (h. 1995).
- 1910 – Piarres Narbaitz, euskal idazle, historialari eta apaiza (h. 1984).
- 1913 – Bitor Lekunberri, Otxabiña, gipuzkoar miliziano komunista (h. 2005).
- 1914 – Antonio Saez de Ibarra, arabar frantziskotar monjea (h. 1936).
- 1919 – Jose Maria Agirre Salaberria, bizkaitar milizianoa, Mauthausengo kontzentrazio esparrutik bizirik atera zelako ezaguna (h. 2009).
- 1921 – Francisco Expósito, gipuzkoar txirrindularia (h. 1975).
- 1942 – Manuel Huertas, gipuzkoar politikaria, Zamoran.
- 1948 – Soledad Silva, arabar arte-historialaria.
- 1950 – José Manuel Esnal, Mané, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1960 – Juan Jose Eizmendi, Loidisaletxe II.a, gipuzkoar bertsolaria.
- 1963 – Luis Valero, UPNko nafar politikaria, Tafallako alkate ohia.
- 1979 – David González, bizkaitar musikaria, Berri Txarrak taldeko baxu jolea.
- 1980 – Javier Antón, bizkaitar antzezlea.
- 1988 – Guillermo Olaso, bizkaitar tenislaria.
- 1998 – Maite Oroz, nafar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1005 – Kenneth III.a Eskoziakoa, Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako erregea.
- 1252 – Konradino Hohenstaufengoa, Jerusalem eta Siziliako erregea (h. 1268).
- 1259 – Androniko II.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 1332).
- 1297 – Androniko III.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 1341).
- 1347 – Katalina Sienakoa, santa katolikoa (h. 1380).
- 1479 – Vasili III.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (h. 1533).
- 1538 – Christophorus Clavius, alemaniar matematikari eta astronomo jesuita (h. 1612).
- 1541 – Frantzisko I.a Medici, Toskanako Duke Handia (h. 1587).
- 1611 – Evliya Çelebi, Otomandar Inperioaren eta inguruko lurraldeetan zehar berrogei urtez bidaiatu zuen otomandar idazlea eta bidaiaria.
- 1614 – Juan Carreño de Miranda, espainiar margolari barrokoa (h. 1685).
- 1699 – Johann Adolf Hasse, alemaniar musikagilea (h. 1783).
- 1741 – Jean-Antoine Houdon, frantziar eskultorea (h. 1828).
- 1754 – Pauline de Lézardière, frantziar historialaria (h. 1835).
- 1763 – José Espinosa y Tello, espainiar marinela, kartografoa eta astronomoa (h. 1815).
- 1767 – Joachim Murat, frantziar mariskala (h. 1815).
- 1782 – Caroline Bonaparte, Napoleon I.aren arreba eta Napoliko Erresumako erregina ezkontidea (h. 1839).
- 1799 – Jakub Kryštof Rad, suitzar fisikaria eta industria zuzendaria, azukre-koxkorren "asmatzailetzat" hartua (h. 1871).
- 1808 – José de Espronceda, espainiar idazlea (h. 1842).
- 1815 – Marion Kirkland Reid, eskoziar idazle feminista (h. 1902).
- 1842 – Antonio Fogazzaro, italiar idazlea (h. 1911).
- 1846 – Michael Davitt, irlandar politikaria (h. 1906).
- 1852 – Gérard Cooreman, Belgikako lehen ministroa (h. 1926).
- 1865 – Pierre Weiss, frantziar fisikaria (h. 1940).
- 1867 –
- Gutzon Borglum, estatubatuar eskultorea (h. 1941).
- Arturo Toscanini, italiar orkestra-zuzendaria (h. 1957).
- 1870 – Friedrich Karl Arnold Schwassmann, alemaniar astronomoa (h. 1964).
- 1872 – Tōson Shimazaki, japoniar idazlea (h. 1943).
- 1881 –
- Bela Bartok, hungariar musikagilea (h. 1945).
- Patrick Henry Bruce, estatubatuar margolari modernoa (h. 1936).
- 1882 – Kiusaku Ogino, japoniar ginekologoa (h. 1975).
- 1884 – Ignasi Barraquer, kataluniar mediku oftalmologoa (h. 1965).
- 1887 – Chuichi Nagumo, japoniar almirantea (h. 1944).
- 1897 –
- Sweet Emma Barrett, estatubatuar jazz-kantari eta piano-jolea (h. 1983).
- Mey Rahola, espainiar argazkilaria eta aitzindaria (h. 1959).
- 1899 – Jacques Audiberti, frantziar idazlea (h. 1965).
- 1901 – Ed Begley, estatubatuar aktorea (h. 1970).
- 1908 –
- David Lean, britainiar zinema zuzendaria (h. 1991).
- Mário Peixoto, brasildar zinemagilea (h. 1992).
- 1911 – Jack Ruby, estatubatuar gaueko klubeko jabea, Lee Harvey Oswalden hiltzailea (h. 1967).
- 1914 – Norman Ernest Borlaug, estatubatuar agronomoa, iraultza berdearen bultzatzaile nagusia eta 1970eko Bakearen Nobel Saria (h. 2009).
- 1921 –
- Mary Douglas, britainiar antropologoa (h. 2007).
- Simone Signoret, frantziar antzezlea (h. 1985).
- 1923 – Wim van Est, herbeheretar txirrindularia (h. 2003).
- 1924 – Machiko Kyō, japoniar aktorea (h. 2019).
- 1925 – Flannery O'Connor, estatubatuar idazlea (h. 1964).
- 1926 –
- Fernando Morán, espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa (h. 2020).
- Riz Ortolani, italiar zinema musikagilea (h. 2014).
- 1927 – Tina Anselmi, italiar politikaria, Italiako historiako lehenengo emakume ministroa (h. 2016).
- 1929 –
- Manuel Riu Riu, kataluniar historialaria, Iberiar penintsulako Erdi Aroko historiaren ikertzaile nagusietako bat (h. 2011).
- Jean Schramme, belgikar mertzenarioa (h. 1988).
- Cecil Taylor, estatubatuar jazzeko piano-jotzaile eta musikagilea (h. 2018).
- 1931 – Jacques Bens, frantziar eleberrigilea (h. 2001).
- 1934 – Gloria Steinem, estatubatuar idazle eta aktibista politikoa.
- 1935 –
- Gabriel Elorde, ilipinar boxeolaria (h. 1985).
- Josep Soler i Sardà, kataluniar musikagilea (h. 2022).
- 1940 – Joaquim Galera, espainiar txirrindulari ohia.
- 1942 –
- Ana Blandiana, errumaniar olerkari, saiakeragile eta ekintzailea.
- Aretha Franklin, Soularen Erregina, estatubatuar abeslaria (h. 2018).
- 1943 – Pavel Lednyov, sobietar atleta (h. 2010).
- 1946 –
- Daniel Bensaïd, frantziar filosofo troskista, 68ko maiatzeko mugimenduko ikasle buruzagi ezagunenetako bat (h. 2010).
- Mercè Capdevila i Gaya, kataluniar pedagogo, pianista eta konpositorea.
- Robin Hahnel, estatubatuar ekonomialari eta ekonomia irakaslea, ekonomia parte-hartzailean aditua.
- Maurice Krafft, frantziar bolkanologoa (h. 1991).
- Blair Peach, zeelandaberritar hezkuntza bereziko irakaslea (h. 1979).
- 1947 – Elton John, ingeles kantaria, musikagilea eta piano-jotzailea.
- 1948 – Luis Landero, espainiar literatura kritikari eta eleberrigilea.
- 1958 –
- María Caridad Colón, kubatar xabalina jaurtitzailea, Olinpiar Jokoen historian urrea lortzen zuen Latinoamerikako lehen emakumea.
- María Jesús San Segundo, espainiar politikari eta ekonomialaria (h. 2010).
- Manuel Serifo Nhamadjo, Ginea-Bissauko presidentea (h. 2020).
- 1962 –
- Jennifer Lee Carrell, estatubatuar idazlea, Literatura ingelesean eta estatubatuarrean aditua.
- Marcia Cross, estatubatuar aktorea.
- 1965 –
- Stefka Kostadinova, bulgariar atleta ohia, gorako jauzian aditua.
- Frank Ordenewitz, alemaniar futbolari ohia.
- Sarah Jessica Parker, estatubatuar aktore eta ekoizlea.
- 1967 – Vicente Amigo, espainiar flamenko gitarra-jotzaile eta musikagilea.
- 1973 – Dolunay Soysert, turkiar aktorea.
- 1975 – Keiko Fujimori, perutar administratzaile eta politikaria, Peruko lehen dama ohia.
- 1976 –
- Volodimir Klitxko, ukrainar boxeolari eta militarra.
- Ramon Te Wake, zeelandaberritar dokumental-egile, abesti-idazle eta telebista aurkezle transexuala.
- 1978 – Elvira Navarro, espainiar idazlea.
- 1981 - Francisco José Terciado, espainiar txirrindulari ohia.
- 1982 –
- David Bustamante, kantabriar abeslaria.
- Jenny Slate, estatubatuar aktore eta umorista.
- 1983 – Javier Gómez Noya, espainiar triatoilaria.
- 1984 – Katharine McPhee, estatubatuar musikagile, abeslari, aktore eta modeloa.
- 1985 –
- Elisabeth Reyes, malagar modeloa, 2006ko Miss Espainia.
- Hime Tsukino, japoniar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- 1986 – Raúl Alarcón, espainiar txirrindularia.
- 1991 –
- Wilco Kelderman, herbeherear txirrindularia.
- Samia Yusuf Omar, somaliar atleta (h. 2012).
- 1993 – Marina Mathey, brasildar aktorea, film-zuzendaria eta abeslaria.
- 1994 – Justine Dufour-Lapointe, estilo libreko eskiatzaile kanadarra.
- 2000 –
- Sha'Carri Richardson, estatubatuar atleta, abiadura-lasterketetan aditua.
- Jadon Sancho, ingeles futbolaria.
- 2002 – Javier López Carballo, espainiar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1955 – Juan Jose Lete Oregi, gipuzkoar antzerki-idazlea (j. 1882).
- 1962 – Serafin Huder, nafar medikua eta politikaria (j. 1874).
- 1963 – Clément Mathieu, lapurtar artzapezpiku eta euskaltzalea, Akizen (j. 1882).
- 1966 – Jose Maria Etxebarria, Etxeba, Athleticeko futbolaria (j. 1920).
- 1968 – Luis Rodríguez Gal, Luis de Uranzu, gipuzkoar margolari eta idazlea (j. 1894).
- 1975 – Jose Maria Nabatz, euskal herritar ozeanografoa (j. 1897).
- 2020 – Iñaki Barrenetxea Espiga, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen lehendakaria (j. 1942).
- 2022 – Josu Baez Mujika, euskal idazle eta poeta (j. 1953).
- 2023 - Juan María Lecea Yábar, nafar kazetari eta historialaria (j. 1931).
Mundua
aldatu- 1223 – Alfontso II.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1185).
- 1458 – Iñigo López de Mendoza, Gaztelako poeta eta humanista (j. 1398).
- 1635 – Jacques Callot, lorrenar barrokoko grabatzaile eta marrazkilaria (j. 1592).
- 1695 – Luisa Karolina Radziwiłł, Lituaniako Dukerri Handiko magnatea (j. 1667).
- 1738 – Turlough Carolan, irlandar harpajole, konposatzaile eta abeslari itsua (j. 1670).
- 1751 – Frederiko I.a Suediakoa, Suediako erregea (j. 1676).
- 1801 – Novalis, alemaniar olerkaria, eleberrigilea eta filosofoa (j. 1772).
- 1860 –
- James Braid, eskoziar neurozirujaua, hipnotismoa modu zientifikoan lehenbizikoz ikertu zuena (j. 1795).
- Julia Pastrana, bere hipertrikosia Europan zehar erakusten ibili zen mexikar emakumea (j. 1834).
- 1867 – Jacques Ignace Hittorff, Alemanian jaiotako frantziar arkitektoa (j. 1792).
- 1873 – Wilhelm Marstrand, danimarkar margolaria (j. 1810).
- 1909 – Ruperto Chapí, espainiar musikagilea (j. 1851).
- 1914 – Frederic Mistral, okzitanierazko poeta (j. 1830).
- 1916 – Ishi, AEBetako Kaliforniako Yahi tribuko azkenengo gizakia (j. c. 1861).
- 1918 – Claude Debussy, frantziar musikagilea (j. 1862).
- 1919 – Wilhelm Lehmbruck, alemaniar eskultorea (j. 1881).
- 1927 – Marie-Alphonsine, palestinar moja, Jerusalemgo Errosario Santuko Ahizpak domingotar kongregazioaren sortzailea (j. 1843).
- 1929 – Otokar Březina, txekiar olerkari sinbolista eta saiakeragilea (j. 1868).
- 1931 – Ida B. Wells, estatubatuar kazetaria, eskubide zibilen mugimenduko lider aitzindaria eta NAACP erakundearen sortzaileetako bat (j. 1862).
- 1932 – Harriet Backer, norvegiar margolaria (j. 1845).
- 1937 – John Drinkwater, ingeles olerkari eta dramagilea (j. 1882).
- 1948 – Yoshiko Kawashima, printzesa mantxua, espioi lanetan aritutakoa Bigarren Txina-Japonia Gerran (j. 1907).
- 1952 – Léon Kauffman, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1869).
- 1957 – Max Ophüls, frantziar zinema zuzendaria (j. 1902).
- 1965 – Ladislao Vajda, hungariar jatorriko espainiar zinemagilea (j. 1906).
- 1966 – Serafima Hopner, ukrainar militante boltxebike judua (j. 1880).
- 1973 – Edward Steichen, luxenburgoar estatubatuar argazkilaria (j. 1879).
- 1975 – Faisal Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1906).
- 1976 – Josef Albers, alemaniar artista eta irakaslea (h. 1976).
- 1977 – Alphonse Massamba-Débat, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1919/21).
- 1988 –
- Apel·les Fenosa, kataluniar eskultorea (j. 1899).
- Robert Joffrey, estatubatuar dantzari eta koreografoa (j. 1930).
- 1990 – Ricardo Carballo Calero, galiziar filologo eta idazlea (j. 1910).
- 1991 – Marcel Lefebvre, frantziar gotzain atzerakoia (j. 1905).
- 1995 – James Samuel Coleman, estatubatuar soziologoa (j. 1926).
- 2002 – Nijolė Miliauskaitė, lituaniar poeta (j. 1950).
- 2006 –
- Rocío Dúrcal, espainiar aktorea eta abeslaria (j. 1944).
- Richard Fleischer, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1916).
- 2008 –
- Josep Benet, kataluniar abokatua, politikaria eta historialaria (j. 1920).
- Pilar López Júlvez, espainiar flamenko dantzari eta koreografoa (j. 1912).
- 2010 – Elisabeth Noelle-Neumann, alemaniar politologo eta soziologoa (j. 1916).
- 2012 –
- Susana Agüero, argentinar dantzaria eta aktorea (j. 1944).
- Antonio Tabucchi, italiar idazlea eta Portuges hizkuntza eta literatura irakaslea (j. 1943).
- 2015 – Pedro Reyes, espainiar umorista, idazlea eta telebista eta zinemako aktorea (j. 1961).
- 2017 –
- Cuthbert Sebastian, Saint Kitts eta Nevisko 2. gobernadore orokorra (j. 1921).
- María Esther Vázquez, argentinar idazlea (j. 1937).
- 2020 –
- Mark Blum, estatubatuar aktorea (j. 1950).
- Detto Mariano, italiar musikagile, moldatzaile, abesti-idazle, piano-jotzaile, grabazio-ekoizle eta musika argitaratzailea (j. 1937).
- 2021 –
- Larry McMurtry, estatubatuar idazlea (j. 1936).
- Bertrand Tavernier, frantziar zinemagilea eta zinema-kritikaria (j. 1941).
- 2022 – Taylor Hawkins, estatubatuar musikaria, Foo Fighters taldeko bateria-jotzailea (j. 1972).
- 2023 – Pascoal Mocumbi, Mozambikeko lehen ministroa (j. 1941).
- 2024 – Elisabeth Guttenberger, Auschwitz-Birkenau-tik bizirik atera zen emakume ijitoa (j. 1926).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Mariaren Deikundea. Bibliaren arabera, Gabirel aingeruak Jesusen ama izango zela adierazi zion Mariari.
- Sehaska egutegiko izendegia: Anuntzi/Deñe/Deiñe eta Gixane/Gizane.
- Esklabotzaren Biktimak eta Atlantikoazgaineko Esklabuen Salerosketa Gogoratzeko Nazioarteko Eguna
- Atxilotu eta Desagertutako Nazio Batuen Langileei Elkartasuna Adierazteko Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
aldatu