1985
urte
1985. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1982 • 1983 • 1984 • 1985 • 1986 • 1987 • 1988 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1985 MCMLXXXV |
Ab urbe condita | 2738 |
Armeniar egutegia | 1434 ԹՎ ՌՆԼԴ |
Bahá'í egutegia | 141 – 142 |
Bengaliar egutegia | 1392 |
Berber egutegia | 2935 |
Egutegi budista | 2529 |
Myanmarko egutegia | 1347 |
Bizantziar egutegia | 7493 – 7494 |
Koptoen egutegia | 1701 – 1702 |
Etiopiar egutegia | 1977 – 1978 |
Hebrear egutegia | 5745 – 5746 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2041 – 2042 |
Shaka Samvat | 1907 – 1908 |
Kali Yuga | 5086 – 5087 |
Iraniar egutegia | 1363 – 1364 |
Islamiar egutegia | 1405 – 1406 |
Japoniar egutegia | Shōwa 60 (昭和60年) |
Korear egutegia | 4318 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2528 |
Unix denbora | 473385600 – 504921599 |
Holozeniar egutegia | 11985 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Urtarrilaren 4a – GAL taldeak Robert Caplanne elektrizista erail zuen Biarritzen.
- Otsailaren 19a – Iberiaren 610 hegaldiaren istripua: Hegazkin istripua Oiz mendian. Madriletik Bilbora zioan Boeing 727 batek Euskal Telebistaren antena baten aurka egin zuen talka eta sutan erori zen lurrera pinu baso bat zeharkatu ondoren. Hegazkineko 148 bidaiariak hil ziren. Antena kokatu berri zenez, eztabaida sortu zen erruduna nor zen jakiteko. Azkenean ikerketek pilotuaren errakuntza batek eragin zuela frogatu zen, kontroleko aginduei ez baitzion jaramonik egin.
- Maiatzaren 30a – Eskuin muturreko talde batek Donostiako Aitor Ikastola metrailatu zuten gauez.
- Uztailaren 7a – Joseba Sarrionandia eta Iñaki Pikabea presoek ihes egin ztuten Martuteneko espetxetik, Imanol kantariak bertan emandako kontzertuaren ondoren, taldeko bozgorailuetan ezkutatuz.
- Irailaren 25a – Baionako "Monbar" taberna metrailatu zuten. Bertan zeuden Jose Mari Etxaniz Maiztegi "Potros", Iñaki Asteasuinzarra Pagla, Agustin Irazustabarrena Urruzola "Legra" eta Sabin Etxaide Ibarguren "Eskumotza" erailak, eta Jean Iriarte zauriturik.
- Urriaren 25ean – Nafarroako Gobernuak euskara zonifikatzeko lege euskarafoboa aurkeztu zuen publikoki. PSNko Gabriel Urralburu zen presidentea eta azkenean hurrengo urteko abenduan onartuko zuten Nafarroako Legebiltzarrean.
- Azaroaren 22a – Zarauzko A8ko bidesaria blokeatu zuen Euskal Herrian Euskarazek. Autobideko ordainagiria euskaraz emateko eskatuz auto karabana osatu zuten, eta banaka-banaka erreklamazio liburuan kexa jartzen aritu ziren, auto-ilara erraldoiak eraginez.
- Azaroaren 26a – Guardia Zibilak Mikel Zabaltza atxilotu zuen Donostian.
Mundua
aldatu- Apirilaren 22a – Argentinako diktaduraren aurkako epaiketa hasi zen Buenos Airesen. 1976 eta 1983 artean burututako giza eskubideen aurkako krimenak epaitu zituzten bertan.
- Maiatzaren 13a – Helikoptero batetik bonba bat jaurti eta hamaika lagun hil zituen Filadelfia hiriko Poliziak, AEBetan. Move izeneko beltzen askapenerako mugimendu ekologistako ekintzaileen eta Poliziaren arteko tiroketa gertatu zen.
- Maiatzaren 29a – Liverpool FCko hooliganek eragindako Heyselgo hondamenean 39 hildako izan ziren.
- Ekainaren 13a – Hegoafrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu zituzten.
- Irailaren 2a – 1912an izozmendi batek hondoratutako "Titanic" transatlantiko ospetsua aurkitu zuten.
- Irailaren 19a – Richter eskalan 7.8 mailako lurrikarak Mexiko Hiria suntsitu zuen ia, 9.000 hildako eta 100.000 inguru etxegabe utziz.
- Azaroaren 13a – Nevado del Ruiz sumendiak laba egotzi eta izozgune bat urtu zuen, luizi bat sortuz eta Armero herria (Kolonbia) estaliz, 23.000 hildako utziz.
- Azaroaren 28a – Shell petrolio konpainiak klima aldaketaz egin berri zuen txostena ezkutatzea erabaki zuen.
Arte eta kultura
aldatu- Martxoaren 24a – 1985eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Mixel Aire “Xalbador II”k bere bigarren txapela jantzi zuen.
- Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra 4. Korrika ospatu zen, Atharratze eta Iruñea artean.
- Azaroaren 18a – Kortatu musika taldeak bere lehenengo diskoa aurkeztu zuen, Kortatu izenekoa.
- Kalabaza tripontzia filma Donostiako Zinemaldian estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatu- Apirilaren 25a – HIESak lehen pertsona hil zuen Euskal Herrian.
- Uztailaren 10a – Frantziako inteligentzia agenteek Greenpeace erakundearen "Rainbow Warrior" ontzia hondoratu zuten Aucklandeko portuan, Zeelanda Berrian, Mururoako saio nuklearretan sar ez zitezen.
Kirolak
aldatu- Maiatzaren 28a – Belgikako Heyssel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluek 38 hildako eragin zituzten.
- Uztailaren 21a – Bernard Hinaultek Frantziako Tourra bostgarren aldiz irabazi zuen.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Ane Mendizabal, euskal modeloa.
- Urtarrilaren 1a – Tiago Splitter, brasildar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 2a – Olatz Ganboa, bizkaitar aktorea.
- Urtarrilaren 3a – Aritz Borda, gipuzkoar futbolaria.
- Urtarrilaren 6a – Amalie Bruun, danimarkar abeslaria, modeloa eta aktorea.
- Urtarrilaren 7a – Lewis Hamilton, 1 Formulako britainiar pilotua.
- Urtarrilaren 9a – Juanfran Torres, espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a – Martiño Rivas, galiziar aktorea.
- Urtarrilaren 11 – Raúl Salcedo, arabar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 15a – Bárbara González, nafar gimnasta erritmiko ohia eta modeloa.
- Urtarrilaren 16a – Pablo Zabaleta, euskal jatorriko argentinar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 17a – Xumai Murua, lapurtar bertsolaria.
- Urtarrilaren 17a – Adriana Ugarte, espainiar aktorea.
- Urtarrilaren 18a – Ruben de la Barrera, galiziar futbol entrenatzailea.
- Urtarrilaren 19a – Damien Chazelle, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Urtarrilaren 20a – Oier San Miguel, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 20a – Pablo Urrizelki, nafar pilotari ohia, nekazaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 21a – Iulene Olabarria, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- Urtarrilaren 23a – Arnaud Hegi, lapurtar errugbilaria.
- Urtarrilaren 23a – Doutzen Kroes, frisiar modelo eta aktorea.
- Urtarrilaren 27a – Teodoro García Egea, espainiar politikaria.
- Urtarrilaren 28a – Eduardo Aranda, paraguaiar futbolaria.
- Urtarrilaren 28a – Michael Lorenzo-Vera, lapurtar golfaria.
- Urtarrilaren 28a – Aya Miyama, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 29a – Marc Gasol, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 29a – Nana Lee, indonesiar abeslari, saxofoi-jotzaile, musikagile eta aktorea.
- Urtarrilaren 30a – Richie Porte, australiar txirrindularia.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Maialen Arrazola, gipuzkoar arraunlari eta entrenatzailea.
- Otsailaren 4a – Jon Ander González Esteban, bizkaitar futbol arbitroa.
- Otsailaren 4a – Mariee Sioux, estatubatuar folk abeslari eta musikagilea.
- Otsailaren 5a – Cristiano Ronaldo, portugaldar futbolaria.
- Otsailaren 5a – Julie Dachez, frantziar gizarte-psikologoa eta pertsona autisten eskubideen aldeko ekintzailea.
- Otsailaren 9a – Daniela Blume, kataluniar kazetaria eta dantzaria.
- Otsailaren 10a – Mikel Olaetxea, gipuzkoar pilotaria.
- Otsailaren 10a – Lidia Valentín, espainiar pisu-jasotzailea.
- Otsailaren 13a – Mayra Andrade, caboverdetar abeslaria.
- Otsailaren 15a – Maiko Nakaoka, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 16a – Jevgenia Arbugaieva, errusiar argazkilaria.
- Otsailaren 17a – Ion Vélez, nafar futbolaria.
- Otsailaren 18a – Laia Costa, kataluniar aktorea.
- Otsailaren 19a – Milovan Raković, serbiar saskibaloi jokalaria.
- Otsailaren 19a – Sébastien Rouet, lapurtar errugbilaria.
- Otsailaren 20a – Julia Volkova, errusiar abeslari, musikagile eta pianista, t.A.T.u. bikoteko kidea.
- Otsailaren 21a – Georgios Samaras, greziar futbolaria.
- Otsailaren 22a – Mamen Moreu, aragoiar-bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea.
- Otsailaren 26a – Gee Atherton, mendi-bizikletako britainiar txirrindularia, downhill modalitatean aditua.
- Otsailaren 26a – Agin Laburu, gipuzkoar bertsolaria.
- Otsailaren 26a – Fernando Llorente, errioxar futbolaria.
- Otsailaren 26a – Amara Moira, brasildar idazlea.
- Otsailaren 26a – Isaac Peraire, kataluniar soziologo eta politikaria.
- Otsailaren 26a – Sanya Richards-Ross, jamaikar-estatubatuar atleta, 400 metroko lasterketan espezializatua.
- Otsailaren 27a – Thiago Neves, brasildar futbolaria.
- Otsailaren 27a – Roberto Santamaria, nafar futbolaria, atezaina.
- Otsailaren 28a – Jelena Janković, serbiar tenislaria.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Joseba Larratxe, Josevisky, gipuzkoar komikigilea.
- Martxoaren 5a – Mikel Belloso, gipuzkoar pilotari ohia.
- Martxoaren 6a – Mathieu Gomes, lapurtar futbolaria.
- Martxoaren 9a – Noize MC, errusiar musikari eta aktorea.
- Martxoaren 15a – Javier Garrido, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 18a – Alba Lago, galiziar telebista-aurkezle eta idazlea.
- Martxoaren 22a – Amália Barros, brasildar kazetari eta politikaria (h. 2024).
- Martxoaren 22a – Jakob Fuglsang, danimarkar txirrindularia.
- Martxoaren 25a – Elisabeth Reyes, malagar modeloa, 2006ko Miss Espainia.
- Martxoaren 25a – Hime Tsukino, japoniar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Martxoaren 26a – Jonathan Groff, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Martxoaren 26a – Keira Knightley, ingeles aktorea.
- Martxoaren 28a - Edurne Saizar Lizarazu, gipuzkoar piano-jotzailea.
- Martxoaren 28a – Stan Wawrinka, suitzar tenis jokalaria.
- Martxoaren 29a – Fernando Amorebieta, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 29a – Maite López, gipuzkoar idazlea, poeta eta itzultzailea.
- Martxoaren 31 – Dafne Fernández, espainiar aktorea eta dantzaria.
- Martxoaren 31 – Romain Laulhé, lapurtar surflaria.
Apirila
aldatu- Apirilaren 2a – Jon Rekondo, nafar aizkolaria.
- Apirilaren 3a – Leona Lewis, britainiar R&B abeslaria.
- Apirilaren 3a - Álvaro Pérez Alonso, bizkaitar politikaria.
- Apirilaren 4a – Rudy Fernández, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 4a – María Obelleiro, galiziar kazetaria.
- Apirilaren 4a – Nuria Zufia, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 7a – Humza Yousaf, Eskoziako lehen ministroa.
- Apirilaren 9a - Catherine Lacey, estatubatuar idazlea.
- Apirilaren 11 – Andoitz Galdós, arabar futbolari ohia.
- Apirilaren 11 – Yohei Toyoda, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 13a – Carmen Carrera, estatubatuar modelo, telebistako pertsonaia, artista burlesko eta aktorea.
- Apirilaren 16a – Patri Espinar, bizkaitar pilotaria.
- Apirilaren 17a – Takuya Honda, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 17a – Rooney Mara, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 18a – Łukasz Fabiański, poloniar futbolaria.
- Apirilaren 19a – Ángela del Pan, bizkaitar errugbilaria.
- Apirilaren 20a – Billy Magnussen, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 22a – Misaki Amano, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 22a – Tatsuya Masushima, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 23a – Iñigo Astiz, nafar poeta eta kazetaria.
- Apirilaren 23a – Hodei Beobide, bizkaitar pilotaria.
- Apirilaren 24a – Iraia Iturregi, bizkaitar futbolaria.
- Apirilaren 24a – Joséphine Jobert, frantziar aktorea.
- Apirilaren 28a – Nausicaa Bonnín, kataluniar aktorea.
- Apirilaren 29a – Elena Medel, espainiar idazle, literatura-kritikari eta editorea.
- Apirilaren 29a – Jevgenia Berkovitx, errusiar antzerki zuzendari, dramagile eta poeta.
- Apirilaren 30a – Gal Gadot, israeldar aktore eta modeloa.
- Apirilaren 30a – Aroa Gimeno, bizkaitar aktorea.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Lily Allen, ingeles abeslari, abestigile, aktore eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 4a – Eva Lin, filipinar jatorriko emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Maiatzaren 4a – Elly Schlein, ezkerreko politikari italiarra.
- Maiatzaren 6a – Alfonso Valín, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 7a – J Balvin, kolonbiar reggaeton eta pop latino abeslaria.
- Maiatzaren 7a – Fernando Delgado García, errioxar futbolaria.
- Maiatzaren 8a – Andoni Gago, bizkaitar boxeolaria.
- Maiatzaren 8a – Oleg Txuzhda, ukrainar txirrindularia.
- Maiatzaren 12a – Jon Mariñelarena, nafar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 17a – Greg Van Avermaet, belgikar txirrindularia.
- Maiatzaren 19a – Jon Kortajarena, bizkaitar modeloa.
- Maiatzaren 20a – Chris Froome, kenyar-britainiar txirrindularia.
- Maiatzaren 20a – Xabier Otiñano, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 21a – Mark Cavendish, ingeles txirrindularia.
- Maiatzaren 22a – Aitor Alcalde, bizkaitar futbolaria.
- Maiatzaren 27a – Roberto Soldado, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 28a – Carey Mulligan, ingeles aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 31 – Justas Sinica, lituaniar saskibaloi jokalaria.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Tirunesh Dibaba, etiopiar atleta, distantzia luzeetan aditua.
- Ekainaren 1a – David Lázaro, nafar futbolaria.
- Ekainaren 1a – Shuto Yamamoto, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 3a – Fabricio Ferrari, uruguaiar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 3a – Egoitz Sánchez, gipuzkoar aktorea.
- Ekainaren 4a – Lukas Podolski, alemaniar futbolaria.
- Ekainaren 4a – Bar Refaeli, israeldar modelo, aktore eta enpresaburua.
- Ekainaren 4a – Leire Urbeltz, euskal ilustratzailea.
- Ekainaren 5a – Iker Arretxe, Arretxe II.a, nafar esku huskako pilotaria.
- Ekainaren 5a – Amaia Uribe, bizkaitar kazetaria.
- Ekainaren 6a – Miren Artetxe, gipuzkoar bertsolaria.
- Ekainaren 6a – Sota Hirayama, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 6a – Nerea Loiola, gipuzkoar irakaslea eta euskal idazlea.
- Ekainaren 7a – Robert Cullen, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 7a – Kenny Cunningham, costarricar futbolaria.
- Ekainaren 7a – Dejan Lekić, serbiar futbolaria.
- Ekainaren 10a – Andy Schleck, luxenburgotar txirrindularia.
- Ekainaren 11 – Aitor Ramos, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 12a – Dave Franco, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 13a - Ester Muñoz, espainiar politikaria.
- Ekainaren 15a – Cristina Llorente, espainiar abeslaria, aktorea eta dantzaria.
- Ekainaren 16a – Débora Nascimento, brasildar aktorea.
- Ekainaren 18a – Goiatz Labandibar, gipuzkoar idazlea.
- Ekainaren 18a – Tiina Sten, finlandiar saskibaloi-jokalaria.
- Ekainaren 19a – Chikashi Masuda, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 19a – Ai Miyazato, japoniar golflaria.
- Ekainaren 20a - Caroline Polachek, estatubatuar abeslaria, konpositorea eta ekoizlea.
- Ekainaren 21a – Kris Allen, estatubatuar musikaria.
- Ekainaren 21a – Kazuhiko Chiba, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 21a – Lana Del Rey, estatubatuar abeslari, abestigile eta modeloa.
- Ekainaren 22a – John Moreland, estatubatuar egile-abeslaria.
- Ekainaren 26a - Fatoumata Kébé, frantziar astronomo, astrofisikari eta hezitzailea, espazioaren kutsaduran espezializatua.
- Ekainaren 27a – Svetlana Kuznetsova, errusiar tenislari ohia.
- Ekainaren 27a – Nico Rosberg, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- Ekainaren 27a – Hiroyuki Taniguchi, japoniar futbolaria.
- Ekainaren 28a – Leire Milikua, bizkaitar arkitektoa, agroekologia eta genero berdintasunean aditua.
- Ekainaren 28a – Ataru Nakamura, japoniar pop abeslari, abesti idazle eta aktorea.
- Ekainaren 30a – Michael Phelps, estatubatuar igerilaria, munduko hainbat errekorren jabe.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a - Norio Sakurai, japoniar manga marrazkilaria.
- Uztailaren 1a – Léa Seydoux, frantziar aktorea.
- Uztailaren 2a – Ashley Tisdale, estatubatuar aktore, abeslari eta modeloa.
- Uztailaren 3a – Yulianna Avdeeva, errusiar piano-jotzailea.
- Uztailaren 4a – Josu Hernáez, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 4a – Dimitros Mavroeidis, greziar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 5a – Lucía Pérez, espainiar abeslaria.
- Uztailaren 5a – Megan Rapinoe, Pinoe, estatubatuar futbolaria, Olinpiar Jokoetan gol olinpiko bat sartu duen lehendabiziko pertsona.
- Uztailaren 6a – Melisa Sözen, turkiar aktorea.
- Uztailaren 8a – Camila Moreno, txiletar folk eta rock kantautorea.
- Uztailaren 9a – Mirza Begić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 9a – Irantzu Castrillo, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 10a – Hokuto Nakamura, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 10a – Kaito Yamamoto, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 11 – Jonathan Sexton, irlandar errugbi jokalaria.
- Uztailaren 12a - Carlos Delgado Puente, nafar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 13a – Takuya Kokeguchi, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 13a – Guillermo Ochoa, mexikar futbolaria.
- Uztailaren 14a – Dores André, galiziar balet dantzaria eta arropa-diseinatzailea.
- Uztailaren 14a – Billy Celeski, australiar futbolaria.
- Uztailaren 14a – Phoebe Waller-Bridge, ingeles aktorea, ekoizlea eta gidoilaria.
- Uztailaren 16a - Rocío Delgado, galiziar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 16a – Dejan Jakovic, kanadar futbolaria.
- Uztailaren 20a – Rocío Gutiérrez, espainiar belar-hockey jokalaria.
- Uztailaren 21a – Sam Hill, mendi bizikletako australiar txirrindularia, downhill espezialitatean aditua.
- Uztailaren 22a – Boukary Dramé, senegaldar-frantziar futbolaria.
- Uztailaren 23a – Renaldas Seibutis, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 24a – Iratxe Mediavilla, bizkaitar zinegilea.
- Uztailaren 27a – Mikel Méndez, bizkaitar futbolaria.
- Uztailaren 29a – Besart Berisha, kosovoar futbolaria.
- Uztailaren 29a – Shingo Hyodo, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 29a – Julen Retegi, Retegi Bi, nafar pilotaria.
- Uztailaren 29a – Carlos Txokarro, nafar eskubaloi jokalaria.
- Uztailaren 30a – Mia Isabella, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexual ohia.
- Uztailaren 31 – Brimin Kipruto, kenyar atleta, 3.000 metroko hesi-lasterketan espezialista.
- Uztailaren 31 – Iñaki Larralde, nafar pilotari ohia.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Sara Giraudeau, frantziar antzezlea.
- Abuztuaren 2a – Carlos Tobalina, bizkaitar atleta, pisu jaurtiketan aditua.
- Abuztuaren 3a – Sonny Bill Williams, zeelandaberritar errugbilaria eta boxeolari ohia.
- Abuztuaren 4a – Mark Milligan, australiar futbolaria.
- Abuztuaren 4a – Alexis Ruano, espainiar futbolaria.
- Abuztuaren 8a – Valeria Vegas, espainiar idazlea eta dokumentalgilea.
- Abuztuaren 8a – Anita Włodarczyk, poloniar mailu-jaurtitzailea, munduko onenatzat hartua.
- Abuztuaren 9a – Oihane Amantegi, bizkaitar antropologo, itzultzaile eta idazlea.
- Abuztuaren 9a – Anna Kendrick, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 9a – Marcelo Valle Silveira Mello, brasildar segurtasun-hacker eta kriminala.
- Abuztuaren 12a – Igone Amesti, bizkaitar mezzosopranoa, abesbatza-zuzendaria eta musika-irakaslea.
- Abuztuaren 13a – Elçin Sangu, turkiar aktorea eta modeloa.
- Abuztuaren 15a – Nipsey Hussle, estatubatuar rapeatzailea (h. 2019).
- Abuztuaren 17a – Yū Aoi, japoniar aktore eta modeloa.
- Abuztuaren 18a – Beatrice Borromeo, italiar modeloa, kazetaria eta Borromeo Etxeko aristokrata.
- Abuztuaren 18a – Julen Goikoetxea, bizkaitar txirrindulari amateurra (h. 2006).
- Abuztuaren 20a – Itsaso Arana, nafar aktorea.
- Abuztuaren 20a – Álvaro Negredo, espainiar futbolaria.
- Abuztuaren 21a – Jon Calvo, bizkaitar gitarra-jotzailea eta abeslaria.
- Abuztuaren 21a – Laura Haddock, ingeles aktorea.
- Abuztuaren 21a – Julia Robex, indonesiar emakumezko aktore transgeneroa.
- Abuztuaren 22a – Our Lady J, estatubatuar piano-jotzaile, telebistako gidoilari eta abesti-idazlea.
- Abuztuaren 23a – Martin Iraizotz, nafar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 24a – Silvia Agüero, espainiar idazle ijito feminista, ijito herriaren zapalkuntzaren memoria berreskuratzen duena.
- Abuztuaren 24a – Ángela Vilariño, gipuzkoar auto pilotua.
- Abuztuaren 25a - Oinatz Bilbao, bizkaitarfutbolari ohia.
- Abuztuaren 25a – Igor Burzanović, montenegroar futbolaria.
- Abuztuaren 25a – Isabel Zubiaurre, madrildar telebista aurkezle eta meteorologoa.
- Abuztuaren 26a – Estitxu Garai, EHUko irakasle eta ikerlari bizkaitarra.
- Abuztuaren 28a – Masahiko Inoha, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 30a – Aritz Aranburu, gipuzkoar surflaria.
- Abuztuaren 30a – Anna Uxenina, ukrainar xake jokalaria, emakumezkoen munduko xake txapelduna izandakoa.
- Abuztuaren 31 – Mohammed bin Salman, Saudi Arabiako Printze oinordekoa.
Iraila
aldatu- Irailaren 1a - Jul' Maroh, frantziar komikigilea.
- Irailaren 3a – Yūki Kaji, japoniar ahots bikoiztaile, aktore eta J-pop abeslaria.
- Irailaren 6a – Andoni Lafuente, bizkaitar txirrindularia.
- Irailaren 6a – Koki Mizuno, japoniar futbolaria.
- Irailaren 9a – Luka Modrić, kroaziar futbolaria.
- Irailaren 10a – Lara Izagirre, bizkaitar gidoilaria, zinema zuzendaria eta zinema ekoizlea.
- Irailaren 10a – Kenya Matsui, japoniar futbolaria.
- Irailaren 12a – Hiroki Mizumoto, japoniar futbolaria.
- Irailaren 15a – Iwan Rheon, galestar aktorea.
- Irailaren 16a – Fábio Santos Romeu, brasildar futbolaria.
- Irailaren 17a – Mirza Teletović, bosniar saskibaloi jokalaria.
- Irailaren 19a – Sarah Hunter, britainiar errugbilaria.
- Irailaren 19a – Alun Wyn Jones, galestar errugbilaria.
- Irailaren 19a – Sheila Márquez, euskal modeloa.
- Irailaren 19a – Song Joong-ki, hegokorear aktorea.
- Irailaren 21a – Carolina Bang, espainiar aktorea.
- Irailaren 22a – Tatiana Maslany, kanadar aktorea.
- Irailaren 23a – Mikel De Gregorio, bizkaitar futbolari ohia.
- Irailaren 23a – Nahomi Kawasumi, japoniar futbolaria.
- Irailaren 24a – Eleanor Catton, kanadar-zeelandaberritar idazlea.
- Irailaren 24a – Mikel Gonzalez, Gontxa, gipuzkoar futbolaria.
- Irailaren 24a – Yohei Kajiyama, japoniar futbolaria.
- Irailaren 26a – Lenna Kuurmaa, estoniar abeslari, musikari eta aktorea, Vanilla Ninja taldeko kidea.
- Irailaren 28a – Jonathan Apeztegia, nafar futbolaria.
- Irailaren 29a - Rocío Márquez, huelvar flamenko-abeslaria.
- Irailaren 29a – Dani Pedrosa, kataluniar motoziklismoko pilotua.
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Emerald Fennell, ingeles aktorea, gidoilaria, zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- Urriaren 1a – Isis King, estatubatuar modelo, aktore eta moda-diseinatzailea.
- Urriaren 4a – Joseba Garmendia, bizkaitar futbolaria.
- Urriaren 5a - Marta Galimany, tarragonar atleta, distantzia luzeko lasterketetan aditua.
- Urriaren 7a – Jonathan Tabu, belgikar saskibaloi jokalaria.
- Urriaren 8a - Eneko López de Munain, arabar futbolari ohia.
- Urriaren 8a – Bruno Mars, estatubatuar abeslari, musikagile, musika-ekoizle, aktore eta koreografoa.
- Urriaren 9a – Alberto Garzón, espainiar politikaria eta ekonomista.
- Urriaren 10a – Sheila Hernández, bizkaitar judoka paralinpikoa.
- Urriaren 11 – María Clemente García, mexikar politikaria eta sexu aniztasunaren aldeko ekintzailea.
- Urriaren 11 – Michelle Trachtenberg, estatubatuar aktorea.
- Urriaren 12a – Greig Laidlaw, eskoziar errugbi jokalaria.
- Urriaren 13a – India Martínez, espainiar flamenko eta pop estiloko abeslaria.
- Urriaren 15a – Marcos Martínez Ucha, automobilismoko espainiar pilotua.
- Urriaren 16a – Chiaki Minamiyama, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 16a – Casey Stoner, motoziklismoko australiar pilotua.
- Urriaren 17a – Tomokazu Nagira, japoniar futbolaria.
- Urriaren 20a – Saeid Marouf, irandar boleibol jokalaria.
- Urriaren 21a – Danae Boronat, kataluniar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Urriaren 23a – Masiela Lusha, albaniar-estatubatuar aktore eta idazlea.
- Urriaren 24a – Wayne Rooney, ingeles futbolaria.
- Urriaren 26a – Kieran Read, zeelandaberritar errugbi jokalaria.
- Urriaren 27a – Noelia Vera, estatubatuar kazetari eta politikaria.
- Urriaren 28a – Troian Bellisario, estatubatuar aktore, idazle, zinema ekoizle eta zuzendaria.
- Urriaren 29a – Mireia Epelde, gipuzkoar txirrindularia.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 4a – Oihane Iraguen, bizkaitar artista ziberfeminista eta EHUko irakaslea.
- Azaroaren 4a – Marcell Jansen, alemaniar futbolari ohia.
- Azaroaren 10a – Alain Barrón, arabar futbolaria.
- Azaroaren 10a – Wu Minxia, txinatar tranpolin-jauzilaria.
- Azaroaren 11 – Kristin Hallenga, ingeles kazetari, filantropo eta aktibista (h. 2024).
- Azaroaren 14a – Elena Gómez Servera, espainiar gimnasta-artistikoa.
- Azaroaren 14a – Thomas Vermaelen, belgikar futbolaria.
- Azaroaren 15a – Maisa Abd Elhadi, arabiar palestinar aktorea.
- Azaroaren 16a – Sanna Marin, Finlandiako lehen ministroa.
- Azaroaren 17a – Edivaldo Hermoza, boliviar futbolaria.
- Azaroaren 18a – Allyson Felix, estatubatuar atleta, abiadura-probetan aditua, domina gehien irabazi duen emakumezko atleta.
- Azaroaren 20a – Russian Red, espainiar abeslari eta konpositorea.
- Azaroaren 21a – Carly Rae Jepsen, kanadar abeslaria.
- Azaroaren 22a – Ava Leigh, emakumezko reggae abeslari ingelesa.
- Azaroaren 25a – Eriko Sato, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 27a – Alison Pill, kanadar aktorea.
- Azaroaren 28a – Álvaro Pereira, uruguaiar futbolaria.
- Azaroaren 28a – Shy'm, frantziar abeslaria.
- Azaroaren 30a – Kaley Cuoco, estatubatuar aktorea.
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Janelle Monáe, estatubatuar abeslari, aktore eta musika-ekoizlea.
- Abenduaren 2a – Alberto de la Bella, kataluniar futbolaria.
- Abenduaren 3a – Amanda Seyfried, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 6a – Dulce María, mexikar aktore eta abeslaria.
- Abenduaren 6a – Josu Etxaniz, gipuzkoar futbolaria.
- Abenduaren 8a – Dwight Howard, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Abenduaren 9a – Ashleigh Moolman, hegoafrikar txirrindularia.
- Abenduaren 10a – Lê Công Vinh, vietnamdar futbolari ohia.
- Abenduaren 11 – Laia Sanz, trial, enduro eta rally raideko kataluniar pilotua, 13 aldiz trialeko munduko txapelduna eta 5 aldiz enduroko munduko txapelduna.
- Abenduaren 11 – Zdeněk Štybar, txekiar ziklo-krosslaria, Munduko Txapelketa hiru aldiz irabazi zuena.
- Abenduaren 12a – Camille de Faucompret, lapurtar snowboardlaria.
- Abenduaren 13a – Jone Martínez Palacios, EHUko bizkaitar irakaslea.
- Abenduaren 14a – Jakub Blaszczykowski, poloniar futbolaria.
- Abenduaren 17a – Erika Letamendi Hurtado, Donemiliagako alkatea.
- Abenduaren 19a – Txomin Arana, motoziklismoko bizkaitar pilotua.
- Abenduaren 19a - Sally Kipyego, kenyar atleta, distantzia luze eta ertainetan aditua.
- Abenduaren 19a – Tadanari Lee, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 22a – Edurne García, espainiar abeslari, modelo eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 22a – Kae Tempest, britainiar abeslaria, idazlea, poeta, musikagilea eta raperoa.
- Abenduaren 24a – Xabin Fernandez, gipuzkoar kazetaria.
- Abenduaren 26a – Beth Behrs, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 26a – Damir Markota, kroaziar saskibaloilaria.
- Abenduaren 26a – Kunimitsu Sekiguchi, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 27a – Daiki Ito, japoniar eski jauzilaria.
- Abenduaren 27a – Verona van de Leur, herbeheretar gimnasta artistiko eta aktore pornografikoa.
- Abenduaren 27a - Telma Monteiro, portugaldar judoka.
- Abenduaren 29a – Oier Lakuntza, nafar kimikaria, ikerlaria eta bertsolaria.
- Abenduaren 30a – Lars Boom, herbehereetar txirrindularia.
- Abenduaren 30a – David Broncano, espainiar komiko eta aurkezlea.
- Abenduaren 31 – Alberto Ongai, nafar pilotari ohia.
- Abenduaren 31 - Alejandra Salazar, espainiar padel-jokalaria.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Ainara Vera, nafar zinema zuzendaria.
- Ainize Gastaka Martínez, Laudioko alkatea.
- Amaia Jauregizar, bizkaitar bertsolaria eta poeta.
- Ander Gortazar, gipuzkoar arkitektoa eta irakaslea.
- Arkaitz Oiartzabal, Xamoa, gipuzkoar bertsolaria.
- Eneritz Gorrotxategi, gipuzkoar kazetaria, euskaltzalea, dantzazalea eta euskal kultura mugimenduzalea.
- Estitxu Almandoz, nafar harri-jasotzailea.
- Gabriela Gómez Abaitua, arabar ballet-dantzaria.
- Garazi Albizua, bizkaitar idazlea eta komikigilea.
- Garazi Arruti, bizkaitar herri kirolaria, aizkora proban eta euskal pentatloian aditua.
- Gemma Orobengoa, gipuzkoar argazkilaria.
- Hodei Iruretagoiena, Izeta IV.a, gipuzkoar harri-jasotzailea.
- Iban Urdangarin, gipuzkoar bertsolaria.
- Itziar Cortes, gipuzkoar informatikaria eta ikertzailea.
- Jaione Dorai, nafar kazetaria eta euskara teknikaria.
- Jenofa Berhokoirigoin, baxenafar kazetaria.
- Jon Mikel Caballero, nafar irakasle, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Jone Mitxelena, bizkaitar zientzialaria, EHUko irakaslea eta ikertzailea .
- Judith Jauregi, gipuzkoar pianista.
- Lorea Flores, nafar biologoa, Greenpeaceko Hego Euskal Herriko koordinatzailea.
- Maite Mutuberria, nafar ilustratzailea.
- Mikel Gurrea, gipuzkoar zinema zuzendaria.
- Miren Garate, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Miren Mindegia, nafar gidoilaria, kazetaria eta editorea.
- Nagore Uriarte, bizkaitar kazetari eta telebista-aurkezlea.
- Nahia Idoiaga, bizkaitar psikologoa eta EHUko irakaslea.
- Norman Landa, gipuzkoar surflaria.
- Oihana Orbegozo, gipuzkoar pilotaria.
- Saioa Martija, gipuzkoar kazetaria.
- Tamara Clavería, bizkaitar gizarte integratzailea, AMUGE Elkarteko kide eta lehendakaria.
- Udane Juaristi, gipuzkoar margolaria.
- Unai Bertiz, nafar harri-jasotzailea.
- Urtzi Telleria, Telleria II, gipuzkoar harrijasotzailea.
- Zelai Amenabarro, gipuzkoar politikaria.
- Anjali Lama, nepaldar emakumezko modelo transgeneroa.
- Anna Surinyach, kataluniar fotokazetaria, Revista 5W-eko editorea eta unibertsitateko irakaslea.
- Beatriz González Calderón, espainiar biolontxelo-jolea eta orkestra-zuzendaria.
- Charlène Favier, frantziar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- Cristina García Morales, espainiar idazlea.
- Danielle Fisher, estatubatuar alpinista.
- Emőke Baráth, hungariar sopranoa.
- Jason Arday, britainiar soziologo, idazle eta irakaslea.
- John Jumper, estatubatuar kimikari eta informatikaria, 2024ko Kimikako Nobel Saria.
- Marta Lozano Molano, espainiar musika sozialeko konpositorea.
- Mireia Vehí, kataluniar soziologo eta politikaria.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 2a – Gabriel Elorde, ilipinar boxeolaria (j. 1935).
- Urtarrilaren 2a - Rafael González Echegaray, espainiar historialaria, Itsastarra, abokatua eta politikaria (j. 1923).
- Urtarrilaren 10a – Mary Kenneth Keller, estatubatuar hezitzaile katolikoa eta informatikan aitzindaria (j. 1913).
- Urtarrilaren 15a – Clemente Ezkurdia, Gorriti, nafar bertsolaria (j. 1904).
- Urtarrilaren 18a – Noel Clarasó, kataluniar idazle eta itzultzailea (j. 1899).
- Urtarrilaren 18a – Santiago Urtizberea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1909).
- Urtarrilaren 21a – Yusuf Lule, 4. Ugandako presidentea (j. 1912).
- Urtarrilaren 24a – Dalmacio Langarika, bizkaitar txirrindularia (j. 1919).
- Urtarrilaren 26a – Kenny Clarke, estatubatuar perkusionista (j. 1914).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 3a – Fernando García Mercadal, espainiar arkitektoa (j. 1896).
- Otsailaren 3a – Santiago Lazkano, euskal txirrindularia (j. 1947).
- Otsailaren 6a – James Hadley Chase, ingeles thriller-idazlea (j. 1906).
- Otsailaren 6a – Inger Hagerup, norvegiar poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1905).
- Otsailaren 11 – Henry Hathaway, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1898).
- Otsailaren 18a – Silvestre Peñas, nafar musikagilea eta zuzendaria (j. 1896).
- Otsailaren 22a – Salvador Espriu, kataluniar olerkaria (j. 1913).
- Otsailaren 23a – Piarres Lafitte, lapurtar apaiza, idazlea, kazetaria eta euskalaria (j. 1901).
- Otsailaren 26a – Tjalling Koopmans, holandar-estatubatuar ekonomialaria, 1975eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1910).
- Otsailaren 27a – Henry Cabot Lodge, Jr., estatubatuar politikaria (j. 1902).
- Otsailaren 28a – Ferdinand Alquié, frantziar filosofoa (j. 1906).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Charlotte Delbo, frantziar idazlea, Frantziako Erresistentziako kidea eta nazien kontzentrazio-esparruetatik bizirik ateratako lekukoa (j. 1913).
- Martxoaren 6a – Elise Harmon, estatubatuar fisikaria, kimikaria eta asmatzailea (j. 1909).
- Martxoaren 7a – Carlos Diaz Arkotxa, bizkaitar militarra eta Ertzaintzako buruzagia, ETAk eraila (j. 1932).
- Martxoaren 8a – Edgar Dale, estatubatuar pedagogo eta hezitzailea (j. 1900).
- Martxoaren 8a – Kim Yong-sik, hegokorear futbolaria (j. 1910).
- Martxoaren 10a – Konstantin Txernenko, Sobietar Batasuneko burua (j. 1911).
- Martxoaren 11 – Tom Adams, Barbadosko lehen ministroa (j. 1931).
- Martxoaren 16a – Jean Purdy, britainiar erizaina eta enbriologoa, ugalkortasunaren tratamenduan aitzindaria (j. 1945).
- Martxoaren 21a – Michael Redgrave, britainiar aktorea (j. 1908).
- Martxoaren 27a – Pierino Baffi, italiar txirrindularia (j. 1930).
- Martxoaren 28a – Marc Chagall, frantziar-errusiar margolaria (j. 1887).
- Martxoaren 29a – Jeanine Deckers, ordena erlijioso dominikarreko belgikar moja eta abeslaria (j. 1933).
- Martxoaren 29a – Janet Watson, britainiar geologo eta geologia-irakaslea (j. 1923).
- Martxoaren 30a – Xabier Galdeano, Egin egunkariaren sortzaile, administrazio kontseiluko kide eta kazetaria, GALek eraila (j. 1934).
Apirila
aldatu- Apirilaren 4a – Kate Roberts, galestar nazionalista eta idazlea (j. 1891).
- Apirilaren 7a – René Portocarrero, kubatar margolari, eskultore eta ilustratzailea, XX. mendeko Kubako artista handienetarikoa (j. 1912).
- Apirilaren 7a – Carl Schmitt, alemaniar legelari, filosofo politiko eta nazi alderdiko kidea (j. 1888).
- Apirilaren 8a – Rosa Estiarte, kataluniar igerilari olinpikoa (j. 1959).
- Apirilaren 8a – Paben Loidi, euskal olerkaria (j. 1909).
- Apirilaren 10a – Cora Coralina, brasildar idazlea, XX. mendean portugesez idazten zuen poetarik onenetakotzat hartua (j. 1889).
- Apirilaren 11 – Enver Hoxha, Albaniako lehen ministroa (j. 1908).
- Apirilaren 20a – Rudolf Gnägi, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1917).
- Apirilaren 21a – Astrid Hjertenæs Andersen, norvegiar idazlea eta poeta (j. 1915).
- Apirilaren 21a – Tancredo Neves, brasildar politikaria (j. 1910).
- Apirilaren 22a – Jacques Ferron, kanadar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1921).
- Apirilaren 26a – Horacio Martínez Prieto, bizkaitar anarkista (j. 1902).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 7a – Carlos Mota Pinto, Portugalgo lehen ministroa (j. 1936).
- Maiatzaren 8a – Theodore Sturgeon, estatubatuar zientzia-fikzio, fantasia eta beldurrezko idazlea (j. 1918).
- Maiatzaren 9a – Edmond O'Brien, estatubatuar aktorea (j. 1915).
- Maiatzaren 10a – Tahar Ben Ammar, Tunisiako lehen ministroa (j. 1889).
- Maiatzaren 11 – Chester Gould, estatubatuar umorista grafiko eta komikigilea (j. 1900).
- Maiatzaren 12a – Jean Dubuffet, frantziar margolaria, marrazkigilea eta idazlea (j. 1901).
- Maiatzaren 16a – Andrés Espinosa, bizkaitar alpinista eta abenturazalea (j. 1903).
- Maiatzaren 18a – Hilding Rosenberg, suediar musikagilea (j. 1892).
- Maiatzaren 22a – Wolfgang Reitherman, Alemanian jaiotako estatubatuar animatzaile, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1922).
- Maiatzaren 28a – Georges Devereux, estatubatuar psikoanalista eta etnologoa (j. 1908).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 7a – Georgia Hale, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- Ekainaren 8a – Jose Maria Zabalza, gipuzkoar zinema zuzendaria, gidoigilea eta antzerkigilea (j. 1928).
- Ekainaren 11 – Pedro Lozano Sotés, nafar artista (j. 1907).
- Ekainaren 11 – Karen Ann Quinlan, 21 urterekin koman eroritako estatubatuar emakumea, eutanasiaren debatearen historian garrantzitsua (j. 1954).
- Ekainaren 11 – Pedro Regueiro, gipuzkoar futbolaria (j. 1909).
- Ekainaren 21a – Tage Erlander, Suediako lehen ministroa (j. 1901).
- Ekainaren 26a – Elias Sarkis, Libanoko presidentea (j. 1924).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 4a – Jan de Quay, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1901).
- Uztailaren 5a - Baldomero Barón Rada, nafar idazle, poeta eta kazetaria (j. 1890).
- Uztailaren 5a – Paulino Uzkudun, gipuzkoar boxeolaria, Euskal Herriko historiako boxeolaririk garrantzitsuenetakoa (j. 1899).
- Uztailaren 8a – Simon Kuznets, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria, 1971ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1901).
- Uztailaren 9a – Karlota Luxenburgokoa, Luxenburgoko dukesa (j. 1896).
- Uztailaren 13a – Karl Kasiel Blitz, ukrainar ingeniari kimikoa eta semiologoa (j. 1897).
- Uztailaren 16a – Heinrich Böll, alemaniar idazlea, 1972ko Literaturako Nobel Saria (j. 1917).
- Uztailaren 16a – Robert Siohan, frantziar musikagilea (j. 1894).
- Uztailaren 17a – Susanne Langer, estatubatuar filosofo, idazle eta hezitzailea (j. 1895).
- Uztailaren 20a – Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria (j. 1906).
- Uztailaren 21a – Alvah Bessie, estatubatuar eleberrigilea, kazetaria eta gidoilaria (j. 1904).
- Uztailaren 25a – Hamlet Gonashvili, Georgiako ahotsa, georgiar abeslaria eta irakaslea (j. 1928).
- Uztailaren 27a – Michel Audiard, frantziar idazlea, antzerkigilea eta zinemagilea (j. 1920).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 6a – Forbes Burnham, Guyanako presidentea (j. 1923).
- Abuztuaren 8a – Louise Brooks, estatubatuar flapper, aktore eta dantzaria (j. 1906).
- Abuztuaren 12a – Manfred Winkelhock, alemaniar 1 Formulako gidaria (j. 1951).
- Abuztuaren 14a – Gale Sondergaard, estatubatuar aktorea (j. 1899).
- Abuztuaren 15a – Lester Cole, estatubatuar zinema-gidoilaria (j. 1904).
- Abuztuaren 24a – Paul Creston, estatubatuar musikagilea (j. 1906).
- Abuztuaren 25a – Samantha Smith, estatubatuar neska, bakearen aldeko aktibista eta aktore gisa jardun zuena (j. 1972).
- Abuztuaren 28a – Ruth Gordon, estatubatuar aktore eta idazlea (j. 1896).
- Abuztuaren 30a - Tatiana Proskouriakoff, estatubatuar epigrafista, arkeologoa eta etnologoa, maien zibilizazioan espezializatua (j. 1909).
- Abuztuaren 31 – Frank Macfarlane Burnet, australiar birologoa immunologian egindako ekarpenagatik ezaguna, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Saunders Lewis, galestar poeta, antzerkigile, historialari, literatura kritikari eta politikaria (j. 1893).
- Irailaren 6a – Rodney Robert Porter, britainiar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1917).
- Irailaren 8a – John Franklin Enders, estatubatuar biokimikaria, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1897).
- Irailaren 8a – Ana Mendieta, kubatar-estatubatuar performance-artista feminista (j. 1948).
- Irailaren 9a – Paul John Flory, estatubatuar kimikaria, 1974ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- Irailaren 10a – Ernst Öpik, estoniar astronomoa (j. 1893).
- Irailaren 10a – Jock Stein, eskoziar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1922).
- Irailaren 14a – John Holt, estatubatuar idazle eta hezitzailea (j. 1923).
- Irailaren 19a – Italo Calvino, italiar idazlea (j. 1923).
- Irailaren 19a – Eugenio Vegas, gipuzkoar politikari eta legelaria (j. 1907).
- Irailaren 20a – Taizo Kawamoto, japoniar futbolaria (j. 1914).
- Irailaren 28a – André Kertész, hungariar argazkilaria (j. 1894).
- Irailaren 30a – Herbert Bayer, austriar pintore eta arkitektoa (j. 1900).
- Irailaren 30a – Charles Francis Richter, estatubatuar geofisikaria, Richter eskalaren sortzailea (j. 1900).
- Irailaren 30a – Rodrigo de Santiago, euskal herritar musikagilea (j. 1907).
- Irailaren 30a – Simone Signoret, frantziar antzezlea (j. 1921).
Urria
aldatu- Urriaren 1a – E. B. White, estatubatuar idazlea (j. 1899).
- Urriaren 2a – Rock Hudson, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- Urriaren 4a – Domingo Unanue, euskal arkitektoa (j. 1901).
- Urriaren 5a – Harald Cramér, suediar matematikari eta estatistikaria (j. 1893).
- Urriaren 8a – Riccardo Bacchelli, italiar idazlea (j. 1891).
- Urriaren 10a – Yul Brynner, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Urriaren 10a – Orson Welles, estatubatuar film eta antzerki zuzendaria, aktorea eta ekoizlea, historiako zuzendari hoberenetakoa (j. 1915).
- Urriaren 14a – Pál Teleki, hungariar futbolaria (j. 1906).
- Urriaren 21a – Pedro Ipiña, Morenito de Sestao, bizkaitar toreatzailea (j. 1903).
- Urriaren 22a – Viorica Ursuleac, errumaniar opera kantaria (j. 1894).
- Urriaren 24a – László Bíró, hungariar-argentinar kazetari eta asmatzailea, bolalumaren asmatzailea (j. 1899).
- Urriaren 25a – Jose Maria Basabe, bizkaitar apaiz, biologo eta antropologoa (j. 1914).
- Urriaren 26a – Emilio Guinea, bizkaitar botanikari eta irakaslea (j. 1907).
- Urriaren 27a – Bernard Wolfe, zientzia-fikziozko estatubatuar idazlea (j. 1915).
- Urriaren 28a – Angel Zubieta, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1918).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 4a – Jose Maria Oriol, bizkaitar politikari frankista, enpresaburua eta finantzaria eta Bilboko alkatea (j. 1905).
- Azaroaren 7a – Friedrich Traugott Wahlen, Suitzako Konfederazioko presidentea (j. 1899).
- Azaroaren 8a – Lili Bleeker, holandar enpresaburua eta fisikaria, instrumentu optikoen diseinu eta fabrikazioengatik ezaguna (j. 1897).
- Azaroaren 8a – Nicolas Frantz, luxenburgotar txirrindularia (j. 1899).
- Azaroaren 8a – José María Ibarbia, gipuzkoar organo-jotzaile eta koru-zuzendaria (j. 1928).
- Azaroaren 9a – Helen Rose, arropa eta filmetako jantzien estatubatuar diseinatzailea (j. 1904).
- Azaroaren 10a – Benita Ganuza, Elena Ódena, gipuzkoar politikari komunista (j. 1930).
- Azaroaren 14a – Wellington Koo, txinatar diplomatikoa, herrialdearen ordezkaria 1919ko Parisko Bake Biltzarrean (j. 1888).
- Azaroaren 15a – Meret Oppenheim, alemaniar artista (j. 1913).
- Azaroaren 16a – Omayra Sánchez, Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioaren ondorioz hiru egunez bere etxeko lokatz eta hondarren artean harrapatuta egon ondoren hil zen 13 urteko neska kolonbiarra (j. 1972).
- Azaroaren 24a – René Barjavel, frantziar idazlea, zientzia fikzioaren maisutzat hartua (j. 1911).
- Azaroaren 25a – Elsa Morante, italiar idazlea (j. 1918).
- Azaroaren 27a – Fernand Braudel, frantziar historialaria (j. 1902).
- Azaroaren 27a – Francis Daguerre, lapurtar errugbilaria (j. 1908).
Abendua
aldatu- Abenduaren 2a – Philip Larkin, ingeles olerkari, eleberrigile, liburuzain eta jazz-kritikaria (j. 1922).
- Abenduaren 7a – Robert Graves, ingeles idazlea (j. 1895).
- Abenduaren 10a – Mariano Royo Ximenez, euskal herritar margolaria (j. 1949).
- Abenduaren 12a – Anne Baxter, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Abenduaren 12a – Ian Stewart, eskoziar musikaria eta teklatu jotzailea, The Rolling Stones taldearen sortzaileetakoa (j. 1938).
- Abenduaren 13a – Antonio Tovar, espainiar filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria (j. 1911).
- Abenduaren 15a – Seewoosagur Ramgoolam, Maurizioko lehen ministro eta gobernadore orokorra (j. 1900).
- Abenduaren 24a – Ferhat Abbas, Aljeriar Errepublikako behin-behineko gobernuaren lehen presidentea (j. 1899).
- Abenduaren 25a – Eugenio Beitia, bizkaitar apaiz katolikoa (j. 1902).
- Abenduaren 26a – Pepito Iantzi, nafar abeslari eta akordeoi-jotzailea (j. 1917).
- Abenduaren 27an hilik aurkitua – Dian Fossey, estatubatuar zoologoa, gorilei buruz egindako ikerketengatik ezaguna (j. 1932).
- Abenduaren 28a – Renato Castellani, italiar zinemagilea (j. 1913).
- Abenduaren 31 – Ricky Nelson, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea (j. 1940).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Jose Abad Azpilikueta, nafar-madrildar margolaria (j. 1930).
- José Luis Iturralde, gipuzkoar musikagilea (j. 1908).
- Juan Bautista Oreja, Oreja III.a, nafar esku pilotaria (j. 1944).
- Mikel Zabaltza Garate, Guardia Zibilak atxilotu eta haien eskuetan argitu gabeko zirkunstantzietan hildako orbaizetar gaztea (j. 1952).
- Pedro Basaldua, bizkaitar idazle eta politikaria (j. 1906).
- Fisika: Klaus von Klitzing
- Kimika: Herbert A. Hauptman eta Jerome Karle
- Literatura: Claude Simon
- Medikuntza: Michael S. Brown eta Joseph L. Goldstein
- Ekonomia: Franco Modigliani
- Bakea: Guda Nuklearra Prebenitzearen aldeko Nazioarteko Medikuak (IPPNW)
Kanpo estekak
aldatu