1943
urte
1943. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1940 • 1941 • 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1943 MCMXLIII |
Ab urbe condita | 2696 |
Armeniar egutegia | 1392 ԹՎ ՌՅՂԲ |
Bahá'í egutegia | 99 – 100 |
Bengaliar egutegia | 1350 |
Berber egutegia | 2893 |
Egutegi budista | 2487 |
Myanmarko egutegia | 1305 |
Bizantziar egutegia | 7451 – 7452 |
Koptoen egutegia | 1659 – 1660 |
Etiopiar egutegia | 1935 – 1936 |
Hebrear egutegia | 5703 – 5704 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1999 – 2000 |
Shaka Samvat | 1865 – 1866 |
Kali Yuga | 5044 – 5045 |
Iraniar egutegia | 1321 – 1322 |
Islamiar egutegia | 1361 – 1363 |
Japoniar egutegia | Shōwa 18 (昭和18年) |
Korear egutegia | 4276 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2486 |
Holozeniar egutegia | 11943 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Irailaren 9a - Alexander Patch estatubatuar jeneralak Guadalcanalgo kanpaina amaitu zela aldarrikatu zuen.
- Uztailaren 24a - 791 bonbaketari britainiarrek Hanburgo bonbardatu zuten Gomorra operazioa hasiz.
- Azaroaren 22a - Libanok independentzia lortu zuen Frantziatik.
Arte eta kulturaAldatu
- Apirilaren 24a - Don Manolito, Pablo Sorozabalen musika eta Luis Fernández eta Anselmo C. Carreñoren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Victoria antzokian.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
- Martxoaren 21a - Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen taldearen aurka.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 1a - Mohamed Mahmoud Ould Louly, Mauritaniako estatuburua (h. 2019).
- Urtarrilaren 1a - Jesús Manzaneque, espainiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 1a - Richard Sennett, estatubatuar soziologo eta historialaria.
- Urtarrilaren 1a - Montserrat Soliva Torrentó, kataluniar zientzialaria, Zientzia kimikoetan doktorea eta unibertsitateko irakaslea (h. 2019).
- Urtarrilaren 2a - Janet Akyüz Mattei, turkiar-estatubatuar astronomoa (h. 2004).
- Urtarrilaren 4a - Jesús Torbado, espainiar kazetari eta idazlea (h. 2018).
- Urtarrilaren 5a - Ernest Maragall, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- Urtarrilaren 6a - Osvaldo Soriano, argentinar idazle eta kazetaria (h. 1997).
- Urtarrilaren 7a - Sadako Sasaki, Hiroshimako neska gaztea, bakearen aldeko mugimenduetan erreferente ezaguna (h. 1955).
- Urtarrilaren 9a - Scott Walker, britainiar kantautorea (h. 2019).
- Urtarrilaren 10a - Jose Manuel Agirre Eizagirre, Endañeta, gipuzkoar harri-jasotzaile ohia.
- Urtarrilaren 10a - Jim Croce, estatubatuar rock eta folk abeslari eta egile abeslaria (h. 1973).
- Urtarrilaren 10a - Carmen Giménez Martín, espainiar arte-eraberritzailea.
- Urtarrilaren 11 - Eduardo Mendoza, espainiar idazlea.
- Urtarrilaren 12a Joseba Arzak, "Pela", gipuzkoar futbolaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 13a - Juan Jose Pujana, EAJeko bizkaitar politikaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 14a - Mariss Jansons, letoniar orkestra-zuzendaria (h. 2019).
- Urtarrilaren 14a - Miguel Ángel Ladero, espainiar historialaria.
- Urtarrilaren 14a - Shannon Lucid, estatubatuar astronauta eta biokimikaria.
- Urtarrilaren 14a - José Luis Rodríguez González, El Puma, venezuelar abeslari eta aktorea.
- Urtarrilaren 14a - Ralph M. Steinman, kanadar immunologoa eta biologia zelularreko ikertzailea, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- Urtarrilaren 17a - Elsa López, ekuatoreginear-espainiar idazlea, poesian espezializatua.
- Urtarrilaren 19a - Janis Joplin, estatubatuar rock and roll eta blues abeslaria, rockaren historian izartzat hartzen den lehenengo emakumea (h. 1970).
- Urtarrilaren 20a - Armando Guebuza, Mozambikeko presidente ohia.
- Urtarrilaren 21a - Arantzazu Ametzaga, nafar idazlea, bibliotekaria eta feminista.
- Urtarrilaren 21a - Kenzo Yokoyama, japoniar futbolaria.
- Urtarrilaren 23a - Miguel Ángel Revilla, Kantabriako presidentea.
- Urtarrilaren 24a - Patxi Astibia, nafar aizkolari ohia.
- Urtarrilaren 24a - Sharon Tate, estatubatuar aktore eta modeloa (h. 1969).
- Urtarrilaren 25a - Manuel Delgado Villegas, el Arropiero, Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa (h. 1998).
- Urtarrilaren 25a - Tobe Hooper, estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea (h. 2017).
- Urtarrilaren 28a - Xabier Morrás, nafar margolaria.
- Urtarrilaren 30a - Marta Minujín, argentinar artista plastikoa.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 1a - Erramun Martikorena, nafar artzaina eta euskal abeslaria.
- Otsailaren 4a - Wanda Rutkiewicz, poloniar alpinista, inoizko emakume alpinistarik onenetarikoa (h. 1992).
- Otsailaren 4a - Ken Thompson, estatubatuar informatika aintzindaria, Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat.
- Otsailaren 5a - Nolan Bushnell, estatubatuar negoziogile eta ingeniari elektrikoa, Atari, Inc. enpresaren sortzailea,
- Otsailaren 5a - Michael Mann, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoilaria.
- Otsailaren 8a - Valerie Thomas, estatubatuar matematikari, fisikari eta informatikari eta datu-analista.
- Otsailaren 9a - Joe Pesci, estatubatuar aktore, umorista eta musikaria.
- Otsailaren 9a - Jesus Riaño, gipuzkoar kirol-kazetaria (h. 2021).
- Otsailaren 9a - Joseph E. Stiglitz, estatubatuar ekonomialari eta idazlea, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Otsailaren 11 - Joselito, espainiar abeslari eta aktore ohia.
- Otsailaren 13a - Pedro Luis Uriarte, bizkaitar enpresa zuzendaria.
- Otsailaren 14a - Iñaki Azkuna, EAJko politikaria eta Bilboko alkatea (h. 2014).
- Otsailaren 19a - Timothy Hunt, ingeles biokimikaria, 2001eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Otsailaren 20a - Aleksandr Pavlovitx Aleksandrov, sobietar kosmonauta ohia.
- Otsailaren 20a - Antonio Inoki, japoniar bortokalaria eta sustatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 20a - Mike Leigh, ingeles zinema-, antzerki- eta telebista-zuzendaria.
- Otsailaren 22a - Eduard Limonov, errusiar idazlea eta politikaria (h. 2020).
- Otsailaren 22a - Horst Köhler, Alemaniako presidente ohia.
- Otsailaren 24a - Pablo Milanés, kubatar musikagilea, abeslaria, kantautorea, gitarrajolea eta pianojolea (h. 2022).
- Otsailaren 25a - George Harrison, ingeles gitarrajolea, The Beatles taldeko kidea (h. 2001).
- Otsailaren 25a - Txema Vitoria, Txiribiton, euskal pailazoa eta matematika irakaslea.
- Otsailaren 26a - Bob Hite, estatubatuar abeslaria, Canned Heat taldeko abeslaria (h. 1981).
- Otsailaren 27a - Morten Lauridsen, daniar jatorriko estatubatuar musikagilea.
- Otsailaren 27a - Sheila Rowbotham, britaniar historialari feminista sozialista.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Jose Angel Iribar, Txopo, Athleticen historiako futbolari ospetsuenetako bat eta Euskal futbol selekzioaren entrenatzailea.
- Martxoaren 2a - Peter Straub, estatubatuar idazlea (h. 2022).
- Martxoaren 3a - Gianni Motta, italiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 5a - Lucio Battisti, italiar musikari eta abeslaria (h. 1998).
- Martxoaren 7a - Bob Avakian, estatubatuar politikaria, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Komunista Iraultzaileko presidentea.
- Martxoaren 7a - Carolyn Carlson, estatubatuar koreografo eta dantzaria.
- Martxoaren 7a - Elisa Serna, espainiar kantautorea, protesta abestiak egiten zituena (h. 2018).
- Martxoaren 8a - Valerio Massimo Manfredi, italiar idazlea.
- Martxoaren 8a – Lynn Redgrave, ingeles aktorea (h. 2010).
- Martxoaren 9a - Bobby Fischer, estatubatuar-islandiar xake jokalaria (h. 2008).
- Martxoaren 11 - Raymond Delisle, frantziar txirrindularia (h. 2013).
- Martxoaren 12a - Ratko Mladić, Bosniako Gerran Bosniako Serbiar Errepublikako Armadako Estatu Goreneko Buruzagia.
- Martxoaren 13a - Marina Subirats, kataluniar soziologoa, zuzendari publikoa, politikaria eta filosofoa.
- Martxoaren 13a - André Téchiné, frantziar zinema zuzendaria.
- Martxoaren 14a - José Antonio Figueroa, espainiar saskibaloi entrenatzaile ohia, Bilboko taldeetan hainbat aldiz aritutakoa.
- Martxoaren 15a - Rafael Bartolozzi, nafar eskultore eta margolaria (h. 2009).
- Martxoaren 15a - David Cronenberg, kanadar zinemagilea.
- Martxoaren 16a - Maruja Torres, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Martxoaren 17a - Bakili Muluzi, Malawiko presidente ohia.
- Martxoaren 17a - Dionisio Urreisti, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 19a - Mario Molina, mexikar-estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (h. 2020).
- Martxoaren 19a - Mario Monti, Italiako lehen ministro ohia.
- Martxoaren 23a - Winston Groom, estatubatuar idazlea (h. 2020).
- Martxoaren 23a - Sharon Presley, estatubatuar liberal libertarioa, anarko-kapitalista, feminista indibidualista, idazlea, ekintzailea eta psikologiako irakaslea (h. 2022).
- Martxoaren 23a - María Teresa Sagarna, arabar irakasle eta politikaria.
- Martxoaren 23a - Nils-Aslak Valkeapää, laponiar idazle eta musikaria, nazioarteko sami artista ospetsuenetarikoa (h. 2001).
- Martxoaren 24a - Pedro Erquicia, gipuzkoar kazetaria (h. 2018).
- Martxoaren 25a - Pavel Lednyov, sobietar atleta (h. 2010).
- Martxoaren 26a - Bob Woodward, estatubatuar ikerketa-kazetaria.
- Martxoaren 27a - Károly Morvay, hungariar filologo eta unibertsitate irakaslea, euskarari buruzko zenbait lan idatzi dituena.
- Martxoaren 28a - Conchata Ferrell, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Martxoaren 29a - Paola Binetti, italiar medikua, pedagogo eta politikaria.
- Martxoaren 29a - Eric Idle, ingeles umorista, aktorea, zinema zuzendaria, gidoigilea eta musikagilea, Monty Python taldeko kidea.
- Martxoaren 29a - John Major, Erresuma Batuko lehen ministro ohia.
- Martxoaren 29a - Vangelis, musika elektronikoko greziar konposatzailea (h. 2022).
- Martxoaren 30a - Ken Forssi, estatubatuar musikaria, Love taldeko kidea (h. 1998).
- Martxoaren 30a - Alfonso Ungría, espainiar zinema zuzendaria.
- Martxoaren 31 - Roy Andersson, suediar zinema zuzendaria.
- Martxoaren 31 - Christopher Walken, estatubatuar aktorea.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Mario Botta, suitzar arkitektoa.
- Apirilaren 1a - Dafydd Wigley, galestar politikaria, Plaid Cymru alderdiko buruzagi ohia.
- Apirilaren 2a - Itziar Aizpurua, ezker abertzaleko gipuzkoar politikaria.
- Apirilaren 2a - Teresa Jordá Vitó, kataluniar akuarela margolaria.
- Apirilaren 3a - Kaxildo Alkorta, gipuzkoar itzultzailea, idazlea eta Mendebalde Kultura Alkartearen lehendakaria (h. 2021).
- Apirilaren 3a - Patxi Gorriti, gipuzkoar futbolari ohia.
- Apirilaren 3a - Richard Manuel, kanadar musikaria, The Band taldeko piano-jotzailea eta abeslari nagusia (h. 1986).
- Apirilaren 3a - Julian Zubeldia, gipuzkoar idazle eta politikaria, Lizartzako alkatea.
- Apirilaren 4a - Isabel-Clara Simó, kataluniar idazle, filosofo, irakasle eta kazetaria (h. 2020).
- Apirilaren 4a - Emiliano Fernández de Pinedo, bizkaitar historialaria.
- Apirilaren 5a - Julio César Santoyo, espainiar filologoa, ingelesaren espezialista eta itzulpen ikasketetan aditua, Arabako historiaren inguruko ikerketa ugari argitaratu dituena.
- Apirilaren 5a - Jean-Louis Tauran, frantziar kardinala (h. 2018).
- Apirilaren 7a - Joaquim Agostinho, portugaldar txirrindularia, portugalgo hoberenetakoa (h. 1984).
- Apirilaren 8a - Luis Fernando Orozco, kolonbiar aktorea (h. 2020).
- Apirilaren 15a - Robert Lefkowitz, estatubatuar kimikaria, 2012ko Kimikako Nobel Saria.
- Apirilaren 18a - Tadao Onishi, japoniar futbolaria (h. 2006).
- Apirilaren 19a - José Legrá, kubatar-espainiar boxeolari ohia.
- Apirilaren 20a - John Eliot Gardiner, britainiar orkestra-zuzendaria.
- Apirilaren 22a - Louise Glück, estatubatuar poeta eta saiakeragilea, 2020ko Literaturako Nobel Saria.
- Apirilaren 22a - Gonzalo Mariátegui, perutar idazle eta margolaria.
- Apirilaren 23a - Carmen Cervera, espainiar-suitzar modelo eta aktore ohi eta filantropoa, bere bildumagile jardueragatik ezaguna.
- Apirilaren 23a - Iñaki Sáez, euskal herritar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Apirilaren 24a - Jean-Michel Ezponda, lapurtar errugbilari ohia.
- Apirilaren 24a - Andres Gandarias, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- Apirilaren 24a - David Morrell, kanadar idazlea, John Rambo pertsonaia sortzeagatik ezaguna.
- Apirilaren 26a - Peter Zumthor, suitzar arkitektoa.
- Apirilaren 28a - Jacques Dutronc, frantziar rock abeslari, kantautore, gitarrajole, konposatzaile eta aktorea.
- Apirilaren 30a - Frederick Chiluba, Zambiako presidentea (h. 2011).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 2a - Angel Alkalde, bizkaitar politikari ohia.
- Maiatzaren 2a - Teruo Nimura, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 3a - Bittor Arana, bizkaitar aktibista (h. 2004).
- Maiatzaren 3a - Maryse Wolinski, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2021).
- Maiatzaren 4a - Mari Carmen y sus muñecos, espainiar sabesliztun, umorista eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 5a - Michael Palin, ingeles aktore, umorista eta idazlea, Monty Python taldeko kidea.
- Maiatzaren 5a - Ánxeles Penas, galiziar poeta eta artista bisuala.
- Maiatzaren 5a - Raphael, espainiar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 6a - Andreas Baader, Armada Gorriaren Frakzioa alemaniar talde armatuaren lehenengo liderra (h. 1977).
- Maiatzaren 7a - Peter Carey, australiar eleberrigilea eta ipuin-idazlea.
- Maiatzaren 8a - Patricia Barker, britainiar eleberrigilea.
- Maiatzaren 9a - Moisés Hassan, nikaraguar gerrillari eta politikaria.
- Maiatzaren 9a - Manuel Pérez Martínez, Cura Pérez, espainiar apaiza eta Kolonbiako ELN gerrillako buruzagia (h. 1998).
- Maiatzaren 13a - Francisco Erize, argentinar naturalista eta kontserbazionista (h. 2021).
- Maiatzaren 14a - Jack Bruce, eskoziar musikari eta baxu-jotzailea (h. 2014).
- Maiatzaren 14a - Ólafur Ragnar Grímsson, Islandiako 5. presidentea.
- Maiatzaren 14a - José Manuel Ibar Aspiazu, Urtain, gipuzkoar boxeolaria (h. 1992).
- Maiatzaren 15a - Nicole Péry, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistako kidea.
- Maiatzaren 16a - Marcelino Bergara, Bergara I.a, nafar pilotaria (h. 2010).
- Maiatzaren 17a - Sirajuddin Perliskoa, Perlisko raja eta Malaysiako erregea.
- Maiatzaren 18a - Luis María Otiñano, arabar futbolaria (h. 1997).
- Maiatzaren 19a - Marisol Ayuso, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 20a - Al Bano, italiar eta albaniar abeslaria eta aktorea.
- Maiatzaren 20a - Imata Kabua, Marshall Uharteetako presidentea (h. 2019).
- Maiatzaren 21a - Hilton Valentine, ingeles gitarra-jotzailea, The Animals taldeko kidea (h. 2021).
- Maiatzaren 21a - Antton Valverde, gipuzkoar musikagile eta abeslaria.
- Maiatzaren 22a - Henriette Aire, baxenafar idazlea.
- Maiatzaren 22a - Betty Williams, Ipar Irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria (h. 2020).
- Maiatzaren 26a - Julio Villar, donostiar bidaiari, mendizale eta idazlea.
- Maiatzaren 27a - Cilla Black, ingeles abeslari, aurkezle, telebistako aktore, artista eta hedabideetako pertsonaia (h. 2015).
- Maiatzaren 28a - Cecil Thiré, brasildar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2020).
- Maiatzaren 29a - Ion Ciubuc, Moldaviako lehen ministroa (h. 2018).
- Maiatzaren 30a - Narcís Serra, kataluniar politikari eta ekonomista, Bartzelonako alkate ohia eta Espainiako presidenteorde ohia.
EkainaAldatu
- Ekainaren 2a - Pello Zabala, gipuzkoar fraide frantziskotarra, euskal idazlea, irratiko aurkezlea, musikazalea eta meteorologoa (h. 2022).
- Ekainaren 6a - Felipe Igiñiz, gipuzkoar argazkilaria.
- Ekainaren 6a - Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria (h. 2005).
- Ekainaren 11 - Annabella Incontrera, italiar aktorea.
- Ekainaren 12a - Félix Ibarrondo Ugarte, gipuzkoar musikagilea.
- Ekainaren 13a - Malcolm McDowell, ingeles aktorea.
- Ekainaren 15a - Johnny Hallyday, frantziar abeslaria, 1960ko hamarkadako Frantziako rock 'n'roll musikaren izar nagusia (h. 2017).
- Ekainaren 15a - Xaviera Hollander, prostituta, madame, sexu negozioetan enpresaria, idazlea, antzerki ekoizlea eta ostalaritza arloko enpresaria, sexu askatasunaren ikonoa .
- Ekainaren 15a - Poul Nyrup Rasmussen, Danimarkako lehen ministroa.
- Ekainaren 16a - Georges Labazée, frantziar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria (h. 2022).
- Ekainaren 17a - Chantal Mouffe, belgikar filosofo eta politologoa.
- Ekainaren 18a - Raffaella Carrà, italiar abeslaria, dantzaria, aktorea eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- Ekainaren 20a - Andy Etchebarren, euskal jatorriko estatubatuar beisbol jokalaria (h. 2019).
- Ekainaren 20a - Luis Porcar, valentziar bikoizketa aktorea.
- Ekainaren 21a - Salomé, kataluniar abeslaria.
- Ekainaren 22a - John Michael Kosterlitz, britainiar estatubatuar fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria.
- Ekainaren 22a - Gordon Matta-Clark, estatubatuar artista eta arkitektoa (h. 1978).
- Ekainaren 23a - Vinton Cerf, estatubatuar programatzailea eta Interneten aitzindaria.
- Ekainaren 23a - James Levine, estatubatuar orkestra-zuzendari eta piano-jotzailea (h. 2021).
- Ekainaren 25a - Paloma Miranda de Lage, donostiar historiagilea eta ikerlaria (h. 1999).
- Ekainaren 25a - Carly Simon, estatubatuar kantautorea.
- Ekainaren 27a - Harm Ottenbros, herbeheretar txirrindularia, Munduko txapelduna (h. 2022).
- Ekainaren 27a - Ángel Parra, txiletar kantautore eta musikaria (h. 2017).
- Ekainaren 28a - Klaus von Klitzing, alemaniar fisikaria, 1985eko Fisikako Nobel Saria.
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Ramón Trecet, gipuzkoar kazetari, irrati esatari eta telebistako aukezlea.
- Uztailaren 4a - John Pendry, britainiar fisikari teorikoa.
- Uztailaren 4a - Alan Wilson, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria, Canned Heat taldeko kidea (h. 1970).
- Uztailaren 5a - Robbie Robertson, kanadar musikaria.
- Uztailaren 7a - Toto Cutugno, italiar pop egile abeslaria eta musikaria.
- Uztailaren 8a - Ri Chun-hee, iparkorear telebista aurkezlea.
- Uztailaren 10a - Arthur Ashe, estatubatuar tenislaria (h. 1993).
- Uztailaren 10a - Albert Boadella, kataluniar aktore, antzerkigile eta zuzendaria.
- Uztailaren 10a - Jean-Louis Ugartemendia, lapurtar errugbilaria (h. 2020).
- Uztailaren 11 - Pedro Carrasco, espainiar boxeolaria (h. 2001).
- Uztailaren 11 - Howard Gardner, estatubatuar psikologoa, adimen anizkunaren teoriaren sortzaile nagusia.
- Uztailaren 12a - Maite Idirin, euskal abeslaria.
- Uztailaren 12a - Christine McVie, ingeles abeslari eta musikagilea, Fleetwood Mac taldeko kidea (h. 2022).
- Uztailaren 12a - Paul Silas, estatubatuar saskibaloi jokalari eta entrenatzailea (h. 2022).
- Uztailaren 14a - Amelio Mendijur, euskal herritar txirrindularia (h. 1965).
- Uztailaren 15a - Jocelyn Bell Burnell, iparirlandar astrofisikaria, Antony Hewishekin batera lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuena.
- Uztailaren 16a - Reinaldo Arenas, kubatar nobelagile, poeta eta antzerki idazlea (h. 1990).
- Uztailaren 17a - Bernard Duprat, lapurtar errugbilaria ohia.
- Uztailaren 18a - Fernando Casado, Casado, euskal herritar pilotaria (h. 2003).
- Uztailaren 19a - Thomas J. Sargent, estatubatuar ekonomialaria, makroekonomia eta ekonometrian aditua, 2011ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Uztailaren 22a - Xabier Egaña, bizkaitar margolaria.
- Uztailaren 23a - Hugo Arana, argentinar aktore eta umorista (h. 2020).
- Uztailaren 23a - Tony Joe White, estatubatuar musikari eta abeslaria (h. 2018).
- Uztailaren 24a - Juan Ignacio Retegi, Retegi I.a, nafar pilotari ohia, buruz buruko lehen mailako Txapelketa irabazitako lehen pilotari nafarra.
- Uztailaren 26a - Mick Jagger, ingeles abeslaria, The Rolling Stones taldeko abeslari eta kantagilea.
- Uztailaren 28a - Daniel Poulou, UMPko lapurtar politikaria, Urruñako auzapez ohia.
- Uztailaren 28a - Richard Wright, ingeles musikari, abeslari eta teklatu-jotzailea, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (h. 2008).
- Uztailaren 29a - Martin Ibarbia Maiz, gipuzkoar ekoizlea, kultur sustatzailea eta Kilometroak ekimenaren sortzaileetako bat.
- Uztailaren 30a - Giovanni Goria, Italiako lehen ministroa (h. 1994).
- Uztailaren 31 - Paquita Sauquillo Pérez del Arco, espainiar abokatua eta politikaria.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 3a - Carmelo Amas, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 6a - Alberto Ansola, arabar politikari jeltzalea, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- Abuztuaren 6a - Esteban Muruetagoiena, bizkaitar medikua (h. 1982).
- Abuztuaren 7a - Alain Corneau, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2010).
- Abuztuaren 7a - Valery Nepomnyashchy, errusiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 8a - Esma Redžepova, Mazedoniako erromaniar abeslari eta konpositorea (h. 2016).
- Abuztuaren 9a - Lorenzo Sanz, espainiar enpresaburua, Real Madril klubeko presidentea (h. 2020).
- Abuztuaren 10a - Frances Northcutt, estatubatuar matematikari, NASAko ingeniari eta emakumeen eskubideen aldeko abokatua.
- Abuztuaren 10a - Ronnie Spector, estatubatuar abeslaria, The Ronettes taldeko ahots nagusia (h. 2022).
- Abuztuaren 11 - Pervez Musharraf, Pakistango presidentea (h. 2023).
- Abuztuaren 13a - Ertha Pascal-Trouillot, Haitiko presidentea.
- Abuztuaren 14a - Herman Van Springel, flandriar txirrindularia (h. 2022).
- Abuztuaren 16a - Luis Roldán, nafar politikaria eta goardia zibilaren zuzendaria (h. 2022).
- Abuztuaren 17a - Robert De Niro, estatubatuar aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea.
- Abuztuaren 18a - Norma Pons, argentinar vedette eta aktorea (h. 2014).
- Abuztuaren 18a - Gianni Rivera, italiar futbolari ohia eta politikaria .
- Abuztuaren 18a - Roberto Rosato, italiar futbolaria (h. 2010).
- Abuztuaren 19a - Sid Going, zeelandaberritar errugbilaria.
- Abuztuaren 23a - Aimé Painé, Maputxe eta Tehueltxe jatorriko argentinar abeslaria (h. 1987).
- Abuztuaren 23a - Roberto D'Aubuisson, salvadortar militarra eta politikaria (h. 1992).
- Abuztuaren 23a - Donald Kalpokas, Vanuatuko lehen ministroa (h. 2019).
- Abuztuaren 24a - Dafydd Iwan, galestar folk abeslari eta politikaria.
- Abuztuaren 27a - Luis Rojas-Marcos, espainiar-estatubatuar psikiatra, ikerlaria eta idazlea.
- Abuztuaren 28a - David Soul, estatubatuar-britainiar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 29a - Xosé Estévez, euskal-galiziar historialaria.
- Abuztuaren 29a - Arthur B. McDonald, kanadar astrofisikaria, 2015eko Fisikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 30a - Celestino del Arenal, bizkaitar politologoa.
- Abuztuaren 30a - Robert Crumb, estatubatuar komikigilea, Underground komikiaren sortzaileetako bat.
- Abuztuaren 30a - Jean-Claude Killy, frantziar eskiatzaile ohia.
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Ana Izura, nafar margolaria.
- Irailaren 2a - Aleksandr Kholevo, errusiar matematikaria, informatika kuantikoaren aitzindarietako bat.
- Irailaren 5a - Dolores Prida, kubatar-estatubatuar kazetari eta antzerkigilea (h. 2013).
- Irailaren 6a - Richard J. Roberts, britainiar biokimikaria eta biologo molekularra, 1993ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Irailaren 6a - Roger Waters, ingeles musikaria, Pink Floyd taldearen sortzaileetako bat.
- Irailaren 8a - Beatriz Allende, txiletar mediku eta politikaria (h. 1977).
- Irailaren 8a - Alain Bergala, frantziar zinemagile eta saiakeragilea.
- Irailaren 8a - Negasso Gidada, Etiopiako presidentea (h. 2019).
- Irailaren 12a - Juan de Dios Doval Mateo, Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta politikaria (h. 1980).
- Irailaren 12a - Patxi Ezkiaga, gipuzkoar idazlea eta La Salleko anaia (h. 2018).
- Irailaren 12a - Maite Gonzalez, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- Irailaren 12a - Michael Ondaatje, kanadar eleberrigile eta poeta.
- Irailaren 13a - Luis Eduardo Aute, espainiar kantari, pintore eta zinemagilea (h. 2020).
- Irailaren 13a - Christiane Nord, alemaniar itzultzailea, doktorea Filologian eta Traduktologian katedratiko emeritua.
- Irailaren 15a - Derek Warfield, irlandar abeslari, musikari, kantautore eta historialaria.
- Irailaren 16a - Andrés Vicente Gómez, espainiar zinema-ekoizlea.
- Irailaren 16a - Oskar Lafontaine, alemaniar politikaria.
- Irailaren 18a - Henry Giroux, estatubatuar intelektual eta humanista, pedagogia kritikoaren teoriko nagusienetako bat.
- Irailaren 20a - Sani Abacha, Nigeriako diktadorea (h. 1998).
- Irailaren 21a - Buddy Richard, txiletar abeslaria eta musikagilea.
- Irailaren 22a - Jimmie Heuga, euskal jatorriko estatubatuar eskiatzailea (h. 2010).
- Irailaren 22a - Ionel Valentin Vlad, errumaniar ingeniari eta fisikaria (h. 2017).
- Irailaren 23a - Julio Iglesias, espainiar kantaria.
- Irailaren 24a - Randall Duk Kim, korear arbasodun estatubatuar aktorea.
- Irailaren 24a - Antonio Tabucchi, italiar idazlea eta Portuges hizkuntza eta literatura irakaslea (h. 2012).
- Irailaren 25a - Robert Gates, estatubatuar politikaria.
- Irailaren 29a - Muhammad Khatami, Irango presidentea.
- Irailaren 29a - Jose Antonio Mujika, gipuzkoar idazlea.
- Irailaren 29a - Carlos Pumares, bizkaitar zinema kritikari eta kazetaria.
- Irailaren 29a - Lech Wałęsa, Poloniako presidentea.
- Irailaren 29a - Ivan Zulueta, euskal diseinugile eta zinema zuzendaria (h. 2009).
- Irailaren 30a - Johann Deisenhofer, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
UrriaAldatu
- Urriaren 1a - Jean-Jacques Annaud, frantziar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea.
- Urriaren 2a - Paul Van Himst, belgikar futbol jokalari eta entrenatzaile ohia.
- Urriaren 5a - Steve Miller, estatubatuar abeslari eta gitarra-jotzailea, Steve Miller Bandako liderra.
- Urriaren 6a - Udo Zimmermann, alemaniar musikagile eta orkestra zuzendaria (h. 2021).
- Urriaren 8a - Chevy Chase, estatubatuar umorista eta aktorea.
- Urriaren 9a - Enrique Casas, euskal politikari eta fisikaria (h. 1984).
- Urriaren 11 - Charo Fuentes, nafar kultura-ekintzaile eta poeta.
- Urriaren 15a - Penny Marshall, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorea (h. 2018).
- Urriaren 19a - Adolfo Aristarain, argentinar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Urriaren 20a - Mark Granovetter, estatubatuar soziologoa eta gizarte-sareen soziologiaren ordezkari garrantzitsuenetakoa.
- Urriaren 22a - Catherine Deneuve, frantziar aktorea.
- Urriaren 22a - Urszula Dudziak, poloniar jazz abeslaria.
- Urriaren 23a - Tasio Erkizia, ezker abertzaleko politikaria, irakaslea eta apaiz ohia.
- Urriaren 27a - Michel Ocelot, frantziar zinema zuzendaria, animazio edo marrazki bizidunetako filmetan espezialista.
- Urriaren 28a - Pim Doesburg, herbeheretar futbolaria (h. 2020).
- Urriaren 28a - Charo López, espainiar aktorea.
- Urriaren 29a - Luis Maria Astrain, nafar futbolari ohia.
- Urriaren 29a - Dušan Ivković, serbiar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (h. 2021).
- Urriaren 29a - Norman Hunter, ingeles futbolaria (h. 2020).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 1a - Jacques Attali, frantziar politikaria eta idazlea.
- Azaroaren 4a - Mario Fernández, bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea.
- Azaroaren 5a - Sam Shepard, estatubatuar idazle, antzezle eta zinema-zuzendaria (h. 2017).
- Azaroaren 6a - Alfonso Dubois, bizkaitar ekonomialaria eta EHUko irakaslea.
- Azaroaren 6a - Severo Moto, ekuatoreginear kazetaria eta politikaria.
- Azaroaren 7a - Joni Mitchell, kanadar abeslaria eta musikagilea.
- Azaroaren 7a - Michael Spence, estatubatuar ekonomialaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Azaroaren 8a - Martin Peters, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- Azaroaren 12a - Wallace Shawn, estatubatuar aktore, antzerkigile eta saikeragilea.
- Azaroaren 13a - José María García, espainiar kirol irrati esataria, espainiar irratigintzaren historiaren esatari nabarmenetakoa.
- Azaroaren 13a - Fermin Leizaola, gipuzkoar etnologoa.
- Azaroaren 13a - Clément Mouamba, Kongoko Errepublikako lehen ministroa (h. 2021).
- Azaroaren 14a - Rafael Leonardo Callejas, Hondurasko presidentea (h. 2020).
- Azaroaren 15a - Virginia Trimble, estatubatuar astronomoa, izar eta galaxien egitura eta eboluzioan eta astronomiaren historian espezializatua.
- Azaroaren 17a - Joxe Mari Korta, gipuzkoar enpresaburua eta ADEGIko presidentea (h. 2000).
- Azaroaren 18a - Daniel Rabinovich, argentinar aktore eta umorista, Les Luthiers taldeko kidea (h. 2015).
- Azaroaren 19a - Ildefonso Urizar Azpitarte, bizkaitar futbol arbitro ohia.
- Azaroaren 20a - Antonio Elorza, euskaldun jatorriko espainiar historialaria.
- Azaroaren 21a - Manolo Sanlúcar, flamenko gitarra jotzaile espainiarra (h. 2022).
- Azaroaren 22a - Billie Jean King, estatubatuar tenislari ohia.
- Azaroaren 23a - Denis Sassou-Nguesso, Kongoko Errepublikako presidentea.
- Azaroaren 24a - Takaji Mori, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Azaroaren 24a - Kuniwo Nakamura, Palauko presidentea (h. 2020).
- Azaroaren 26a - Joël Robert, belgikar motoziklista, sei aldiz moto-kros munduko txapelduna (h. 2021).
- Azaroaren 27a - Nicole Brossard, frantziar-kanadar poeta eta eleberrigilea.
- Azaroaren 28a - José Ignacio Askasibar, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 28a - George T. Miller, eskoziar australiar zinema zuzendaria (h. 2023).
- Azaroaren 30a - Terrence Malick, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Azaroaren 30a - Ulay, alemaniar artista (h. 2020).
- Azaroaren 30a - Jorge Zabalza, uruguaitar politikaria (h. 2022).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Finn E. Kydland, norvegiar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Abenduaren 1a - Gregorio Larrañaga, Mañukorta, bizkaitar bertsolaria (h. 2022).
- Abenduaren 3a - Kiyoshi Tomizawa, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 5a - Eva Joly, norvegiar-frantziar instrukzioko epaile eta Europa Ekologia - Berdeak alderdiko politikaria.
- Abenduaren 7a - Txomin Iturbe, ETA erakunde armatuko kide eta buruzagi historikoa (h. 1987).
- Abenduaren 7a - František Veselý, txekiar futbolaria (h. 2009).
- Abenduaren 8a - Jim Morrison, estatubatuar idazle eta poeta eta The Doors taldeko abeslaria (h. 1971).
- Abenduaren 11 - Michel Herjean, bretoi sindikalista eta independentista (h. 2022).
- Abenduaren 11 - John Kerry, estatubatuar politikaria.
- Abenduaren 13a - Arturo Ripstein, mexikar zinemagilea.
- Abenduaren 13a - Felipe Sistiaga, gipuzkoar futbolaria (h. 2023).
- Abenduaren 15a - Txomin Perurena, gipuzkoar txirrindulari ohia eta kirol zuzendaria.
- Abenduaren 16a - Steven Bochco, estatubatuar telebista ekoizlea eta gidoilaria (h. 2018).
- Abenduaren 18a - Keith Richards, Rolling Stones taldeko gitarrista, abeslari eta kantagilea.
- Abenduaren 21a - Masafumi Hara, japoniar futbolaria.
- Abenduaren 21a - Antonio Petit Caro, andaluziar kazetaria.
- Abenduaren 21a - Walter Spanghero, frantziar errugbi jokalari ohia.
- Abenduaren 23a - Silvia Suediakoa, Suediako erregina ezkontidea.
- Abenduaren 24a - Tarja Halonen, Finlandia presidente ohia.
- Abenduaren 25a - Hanna Schygulla, alemaniar aktorea.
- Abenduaren 27a - Joan Manuel Serrat, kataluniar egile abeslaria.
- Abenduaren 29a - Rick Danko, kanadar musikari, baxu-jotzaile, abesti egile eta abeslaria, The Band taldeko kidea (h. 1999).
- Abenduaren 29a - Joxepa Antoni Aranberri Petriarena Xenpelar, gipuzkoar ehulea eta bertsolaria (j. 1865).
- Abenduaren 31 - Yawovi Agboyibo, Togoko lehen ministroa (h. 2020).
- Abenduaren 31 - John Denver, estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzailea (h. 1997).
- Abenduaren 31 - Ben Kingsley, indiar jatorriko britainiar aktorea.
- Abenduaren 31 - Pete Quaife, ingeles musikaria eta artista, The Kinks taldeko sortzaileetakoa (h. 2010).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Allande Agergarai, zuberoar idazlea, sortu dituen pastoralengatik ezaguna.
- Antton Karrera, gipuzkoar politikaria.
- Auxtin Zamora, lapurtar idazlea.
- Carlos Sanz Ramírez, gipuzkoar margolaria (h. 1987).
- Enrique Arias Vega, bizkaitar kazetari eta ekonomialaria.
- Eusebio Rebolé, nafar historialari, abokatu eta ikerlaria.
- Ignacio Latierro, gipuzkoar liburuzain eta politikaria.
- Inaxio Oliveri, gipuzkoar politikari ohia eta Mondragon Unibertsitateko errektore ohia.
- Javier Caño, euskal herritar abokatu eta politikaria (h. 2009).
- Javier Vellés, bizkaitar arkitektoa.
- Jesús María Amilibia, bizkaitar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Jokin Apalategi, gipuzkoar soziologoa eta euskal idazlea.
- Jose Maria Agirre Eskisabel, Txato Agirre, euskal herritar ekonomialaria (h. 2009).
- José María Ryan, Lemoizko zentral nukelarreko eraikuntzen ingeniari burua, ETAk bahitu eta erail zuena (h. 1981).
- Josu Tellabide, gipuzkoar etnologoa.
- Juan Ramón Tapia, Tapia II.a, gipuzkoar pilotaria (h. 2018).
- Luis Beroiz, gaztelaniazko nafar idazlea (h. 2009).
- Luis García Gómez, bizkaitar aktorea.
- Luis Mokoroa, Donostiako Aste Nagusia abiarazten duen kainoikada eragiten duen pertsona.
- Mari Carmen Díaz de Lezana, bizkaitar txirrindularia.
- Martxe Arana, gipuzkoar margolaria.
- Patxika Erramuzpe, baxenafar kantaria eta ekintzailea, ikastolaren alde lan handia egindakoa.
- Txomin Aurrekoetxea, EAJ alderdiko bizkaitar politikaria.
- Rafael Castellano, Euskal Herrian errotutako madrildar idazle eta kazetaria.
- Frank Bergon, euskal jatorriko estatubatuar idazle eta literatura kritikaria.
- Adolfo Celdrán, espainiar kantautore, musikari, poeta eta antzerkigilea.
- Ana María Aguirre, mexikar aktorea.
- Andrés Ortiz-Osés, espainiar filosofoa, Deustuko Unibertsitateko katedraduna (h. 2021).
- Àngels Ribé, kataluniar artista kontzeptuala eta argazlkilaria.
- Edward L. G. Bowell, estatubatuar astronomoa.
- Elena Ferrante, italiar idazlea.
- Elisa Serna, espainiar kantautorea, protesta abestiak egiten zituena.
- José Pardines, galiziar guardia zibila, ETAk hildako lehenengo gizabanakoa (h. 1968).
- Manuel Gutiérrez Estévez, espainiar antropologoa, Latinoamerikako herri indiarretan espezializatua.
- Marika Moreski, frantziar idazlea, BDSM eta literatura erotikoan espezialista.
- Rafael Ninyoles, valentziar soziolinguista, Katalan Herrietako soziolinguistikaren gurasoa.
- William Kelly, estatubatuar artista, humanista eta giza eskubideen defendatzailea.
- Manuel Longares, espainiar idazlea.
- Rita O'Hare, irlandar politikari errepublikarra, Sinn Féin alderdiko idazkari nagusia (h. 2023).
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 5a - George Washington Carver, estatubatuar naturalista eta kimikaria.
- Urtarrilaren 6a - Alice May Douglas, estatubatuar idazle, poeta eta argitaratzailea (j. 1865).
- Urtarrilaren 7a - Nikola Tesla, serbiar-estatubatuar fisikari, matematikari, asmatzaile eta ingeniari elektrikoa (j. 1856).
- Urtarrilaren 9a - Jelizaveta Andrejević, jugoslaviar eta serbiar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (j. 1923).
- Urtarrilaren 13a - Sophie Taeuber-Arp, suitzar artista, margolari, eskultore, diseinatzaile, arkitekto eta dantzaria (j. 1889).
- Urtarrilaren 17 - Jane Avril, Moulin-Rouge kabareteko dantzaria, Toulouse-Lautrec margolariaren lan askoren protagonista (j. 1868).
- Urtarrilaren 20a - Akira Matsunaga, japoniar futbolaria (j. 1914).
- Urtarrilaren 29a - Henriette Caillaux, Joseph Caillaux politikari frantsesaren emaztea eta arte historialaria (j. 1874).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 2a - Felix Urabaien, nafar idazle eta kazetaria (j. 1883).
- Otsailaren 5a - Anna Keichline, estatubatuar arkitekto eta asmatzailea (j. 1889).
- Otsailaren 8a - Lepa Radić, serbiar jatorriko jugoslaviar partisanoa (j. 1925).
- Otsailaren 9a - Alice Archenhold, alemaniar astronomoa (j. 1874).
- Otsailaren 14a - David Hilbert, alemaniar matematikaria (j. 1862).
- Otsailaren 22a -
- Hans Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kide eta oinarrietako bat, gillotinan (j. 1918).
- Sophie Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kidea, gillotinan (j. 1921).
- Otsailaren 24a - Helene Stöcker, alemaniar bakezalea, feminista eta publizista (j. 1869).
- Otsailaren 27a - Kostis Palamas, greziar poeta (j. 1859).
- Otsailaren 27a - Juan Bizente Zengotita-Bengoa, bizkaitar idazlea (j. 1862).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Alexandre Yersin, frantziar-suitzar bakteriologoa (j. 1863).
- Martxoaren 4a - Nikolai Avksentiev, errusiar eseristen buruetako bat (j. 1878).
- Martxoaren 6a - Marie Politzer, lapurtar militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea (j. 1905).
- Martxoaren 11 - Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta (j. 1857).
- Martxoaren 12 - Gustav Vigeland, norvegiar eskultorea (j. 1869).
- Martxoaren 13a - Stephen Vincent Benét, estatubatuar olerkari eta eleberrigilea (j. 1898).
- Martxoaren 26a - Leonard Darwin, britainiar politikari, militar eta ekonomialaria, eugenesiaren defendatzailea (j. 1850).
- Martxoaren 28a - Sergei Rakhmaninov, errusiar musikagilea eta pianista (j. 1873).
- Martxoaren 31 - Pavel Miliukov, errusiar politikaria, Alderdi Konstituzionalista Demokrataren buruzagia eta ideologo nagusia (j. 1859).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Manuel Gaintza Plazaola, gipuzkoar musikagilea (j. 1885).
- Apirilaren 3a - Conrad Veidt, alemaniar aktorea (j. 1893).
- Apirilaren 7a - Alexandre Millerand, frantziako presidentea (j. 1859).
- Apirilaren 13a - Oskar Schlemmer, alemaniar margolari, eskultore, diseinatzaile eta koreografoa (j. 1888).
- Apirilaren 16a - Carlos Arniches, espainiar kazetari eta komediografoa (j. 1866).
- Apirilaren 18a - Jose Elizondo, euskal idazle eta antzerkigilea (j. 1865).
- Apirilaren 18a - Isoroku Yamamoto, japoniar militarra (j. 1884).
- Apirilaren 25a - Vladimir Nemirovitx-Dantxenko, errusiar idazle eta antzerkigilea (j. 1858).
- Apirilaren 30a - Otto Jespersen, daniar hizkuntzalaria (j. 1860).
- Apirilaren 30a - Beatrice Webb, ingeles soziologo, ekonomilari, sozialista eta gizarte ekintzailea (j. 1858).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Higinia Luz Goñi Aiestaran, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen nafar emakumezkoa, Auschwitzeko kontzentrazio-esparruan (h. 1906).
- Maiatzaren 6a - Luis Alaba, EAJko buruzagi arabar historikoa (j. 1890).
- Maiatzaren 8a - Antonio Vega de Seoane Etxeberria, gipuzkoar enpresaburu eta ingeniaria (j. 1887).
- Maiatzaren 9a - Danielle Casanova, Frantziako militante komunista eta erresistentziako kidea (j. 1909).
- Maiatzaren 14a - Henri La Fontaine, belgikar abokatua, Bakearen Nobel saria 1913an (j. 1854).
- Maiatzaren 23a - Piotr Nilus, errusiar idazle eta margolari inpresionista (j. 1869).
- Maiatzaren 27a - Gordon Coates, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1878).
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - Leslie Howard, ingeles aktore, zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1893).
- Ekainaren 13a - Kočo Racin, mazedoniar poeta iraultzailea (j. 1908).
- Ekainaren 15a - José Gil Fortoul, Venezuelako presidentea (j. 1861).
- Ekainaren 25a - Loreto Prado, espainiar aktorea (j. 1863).
- Ekainaren 26a - Karl Landsteiner, austriar-estatubatuar medikua, 1930eko Medikuntzako Nobel saria (j. 1868).
UztailaAldatu
- Uztailaren 4a - Wladislaw Sikorski, poloniar politikari eta militarra (j. 1881).
- Uztailaren 6a - Margarita Tutulani, Bigarren Mundu Gerran italiar okupazioaren aurka borrokatu zen albaniar ekintzaile komunista, exekutatua (j. 1925).
- Uztailaren 8a - Jean Moulin, Frantziako erresistentziako buruzagia (j. 1899).
- Uztailaren 18a - Jean Alavoine, frantziar txirrindularia (j. 1888).
- Uztailaren 19a - Giuseppe Terragni, italiar arkitektoa (j. 1904).
- Uztailaren 29a - María Gay, kataluniar mezzosopranoa (j. 1876).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 4a - Julio Lazurtegi, euskal herritar metalurgia eta meatzaritza arloetako enpresaburua (j. 1859).
- Abuztuaren 9a - Chaïm Soutine, lituaniar margolaria (j. 1893).
- Abuztuaren 21a - Henrik Pontoppidan, idazle danimarkarra eta 1917ko Literaturako Nobel Saria (j. 1857).
- Abuztuaren 22a - Tōson Shimazaki, japoniar idazlea (j. 1872).
- Abuztuaren 24a - Simone Weil, frantziar idazlea eta filosofoa (j. 1909).
- Abuztuaren 25a - Johan Petter Johansson, suediar asmatzailea eta industria gizona, giltza zabalgarri modernoaren asmatzailea (j. 1853).
- Abuztuaren 28a - Boris III.a Bulgariakoa, Bulgariako erregea (j. 1894).
IrailaAldatu
- Irailaren 2a - Marsden Hartley, estatubatuar margolaria (j. 1877).
- Irailaren 8a - Julius Fučík, txekiar kazetaria (j. 1903).
- Irailaren 8a - Vera Radosavljević, serbiar eta jugoslaviar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (j. 1922).
- Irailaren 8a - Ricardo Zarikiei Ezenarro, nafar pediatra eta entomologoa (j. 1870).
- Irailaren 11 - Oswald Teichmüller, alemaniar matematikaria (j. 1913).
- Irailaren 16a - Eulalia Abaitua, bizkaitar argazkilaria (j. 1853).
- Irailaren 28a - Juan José Maiztegi, bizkaitar apaiza (j. 1878).
UrriaAldatu
- Urriaren 2a - Luis Maria Unamuno, bizkaitar agustindar fraide eta botanikaria, onddotan aditua (j. 1873).
- Urriaren 7a - Radclyffe Hall, ingeles olerkari eta idazlea (j. 1880).
- Urriaren 9a - Pieter Zeeman, holandar fisikaria, 1902ko Fisikako Nobel Saria (j. 1865).
- Urriaren 14a - Saul Gutmanovitx Txernikhovski, israeldar olerkaria eta itzultzailea (j. 1875).
- Urriaren 19a - Camille Claudel, frantziar eskulturgilea (j. 1864).
- Urriaren 31 - Max Reinhardt, austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea (j. 1873).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 3a - Tončka Čeč Olga, jugoslaviar-esloveniar sindikalista eta partisano komunista (j. 1898).
- Azaroaren 12a - Henri-Jean Guillaume Martin, frantziar margolaria (j. 1860).
- Azaroaren 13a - Maurice Denis, frantziar margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazlea (j. 1870).
- Azaroaren 18a - Felix Bilbao Ugarriza, bizkaitar apaiz katolikoa, Tortosako apezpikua (j. 1873).
- Azaroaren 26a - Winnaretta Singer, estatubatuar musika-mezenasa eta eta Singer Corporation enpresaren oinordekoa (j. 1865).
- Azaroaren 29a - Francisco Cotarelo, arabar pianista eta musikagilea (j. 1884).
- Azaroaren 30a - Etty Hillesum, herbehereetar idazle judua, Auschwitz-Birkenaun exekutatua (j. 1914).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Julienne Mathieu, Frantziako film mutuetako lehen aktoreetako bat (j. 1874).
- Abenduaren 1a - Damrong Rajanubhab, Thailandiako printzea (j. 1862).
- Abenduaren 2a - Nordahl Grieg, norvegiar idazle eta kazetaria (j. 1902).
- Abenduaren 4a - Juan Estefanía, bizkaitar enpresaburua, Atlético de Madrideko eta Recreativo de Huelvako presidentea izandakoa (j. 1884).
- Abenduaren 7a - Ruth Belville, Greenwicheko Denboraren Emakumea, Londreseko negozio-emakumea (j. 1854).
- Abenduaren 9a - Peider Lansel, suitzar poeta eta politikaria (j. 1863).
- Abenduaren 10a - Edmund Vansteenberghe, Baionako apezpikua (j. 1881).
- Abenduaren 15a - Fats Waller, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea (j. 1904).
- Abenduaren 17a - Eva Kotchever, poloniar feminista, emakumeen tabernak gobernatu zituena Chicagon, New Yorken eta Parisen (j. 1891).
- Abenduaren 19a - Herminio Madinabeitia, arabar idazlea, katedraduna eta kazetaria, Gasteizko alkatea (j. 1867).
- Abenduaren 20a - Enrike Zubiri, Manezaundi, euskal idazle eta margolari nafarra (j. 1867).
- Abenduaren 22a - Helen Beatrix Potter, britainiar idazlea (j. 1866).
- Abenduaren 29a - Carme Karr i Alfonsetti, kataluniar kazetari, idazle, musikologo eta publizista feminista eta bakezalea (j. 1865).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Otsaila - Valentín Castellanos, Lekeitioko zapatagiletxo, euskal herritar pilotaria (j. 1889).
- Felix Zubizarreta, bizkaitar futbolaria (j. 1894).
- Francisco Urkola, gipuzkoar arkitektoa (j. 1873).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Otto Stern
- Kimika: George de Hevesy
- Literatura: eman gabe
- Medikuntza: Carl Peter Henrik Dam, Edward Adelbert Doisy
- Bakea: eman gabe