Manuel Gutiérrez Estévez

Artikulu hau antropologoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».

Manuel Gutiérrez Estévez (Madril, 1943) espainiar antropologoa da. Latinoamerikako herri indiarretan espezializatua. Politika-zientzietako ikasketak egin zituen Madrilgo Unibertsitatean, eta handik Ameriketako antropologia ikertzera igaro zen. Irakasle izan zen eta bere diziplinaren lehen berritzaileetako bat, Espainiako Gerra Zibilak (1936-1939) utzitako hutsunearen ondoren. 1970eko hamarraldian Ameriketako indiarrei buruzko ikerketak egiten hasi zen (kitxuak, kitxeak, maia-yucantadarrak), mitologia eta indiarren xamanismoa aztertzeaz gainera. Erakunde eta antolakunde indiar batzuk sortu zituen Espainian: Survival International España eta Aula Bartolomé de Las Casas, besteak beste.

Manuel Gutiérrez Estévez
katedradun

Bizitza
JaiotzaMadril, 1943 (80/81 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea

Erreferentziak aldatu