Edmund Vansteenberghe

Edmund Vansteenberghe (Winnezeele, Iparraldea, 1881eko apirilaren 26a - Baiona, 1943ko abenduaren 10a) Frantziako apezpikua izan zen, Baionako apezpikua izandakoa.

Edmund Vansteenberghe
Baionako apezpikua

1939ko urriaren 6a -
Henri-Jean Houbaut - Léon Terrier
Elizbarrutia: Baionako elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaWinnezeele1881eko apirilaren 26a
HeriotzaBaiona1943ko abenduaren 10a (62 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia aldatu

1939ko abenduaren 10an Baionako apezpiku bihurtu zen eta hantxe egon zen 4 urte geroago hil arte.

1940ko ekainean, alemanek Baionako elizbarrutia okupatu zuten eta eremu debekatuan sartu, Atlantikoko itsasbazterrean baitzegoen.

1942ko irailaren 20an, Vansteenberghek protesta bat argitaratu zuen Elizbarrutiko aldizkariko lehen orrian, juduen deportazioaren aurka[1], Frantziako beste apezpiku batzuen antzera. Okupazio-agintariek Elizbarrutiko aldizkaria (Bulletin diocésain) debekatu zuten, apezpikua zaintzapean jarri eta hainbat nardakeria eta debeku ezarri zizkioten.Kolaboarzaioaren aldeko prentsaren jomuga bilakatu zen. Haren bikario nagusia, Daguzan, Dachaura deportatu zuten. Baina Vansteenberghek ez zuen etsi eta, 1943ko martxoan, apezpikua pulpitura igo zen okupatzaileek frantziar gizon gazteei inposatu lan behartuen zerbitzua salatzeko.

Edmund Vansteenberghe bat-batean hil zen, meza ematera zihoala, 19433ko abenduaren 10eko goizean, 62 urte zituela.

Egungo Baionako elizbarrutiaren egoitza haren izena duen enparantzan dago.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) BPSGM. (2018-02-05). «Mgr Edmond Vansteenberghe, évêque de Bayonne (1939-1943). Opposition à la persécution anti-juif.» BPSGM (Noiz kontsultatua: 2023-08-21).

Kanpo estekak aldatu



Aurrekoa
Henri-Jean Houbaut
Baionako apezpikua
19391944
Ondorengoa
Léon-Albert Terrier