Julio-César Santoyo (Astudillo, 1943ko apirilaren 5a) filologoa, ingelesaren espezialista, itzulpen ikasketen aditu espainiarra. Arabako historiaren inguruko ikerketa ugari argitaratu du.

Julio César Santoyo
errektore

Bizitza
JaiotzaAstudillo1943ko apirilaren 5a (80 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Zaragozako Unibertsitatea
Londresko Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea, scholar of English (en) Itzuli eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Leongo Unibertsitatea

Biografia aldatu

Bere ikasketak Deustuko Unibertsitatean eta Zaragozako Unibertsitatean egin zituen; azken honetan doktoreago ikasketak burutu zituen. Londresko Unibertsitatean urte bete egon zen eta, ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean 1979tik 1981ra Arabako Unibertsitate Kolejioaren zuzendariordea izan zen. 1981an, katedratikoa izendatuta, Leongo Unibertsitatean lan egin zuen.[1] Azken honetan, 1990etik 2000 urte arte, errektore kargua bete zuen. Egun bertako irakasle emeritua da.

Ikerketak aldatu

Santoyoren lan ezagunenak ikerketa anglosaxoi esparrukoak izan dira; baita ere itzulpen ikasketen gainean. Garrantzi handia izan dute Ingalaterrako klasiko desberdinen itzulpenak izan dira, besteak beste, Christopher Marlowenak, Oscar Wilderenak, J. R. R. Tolkienak... Arabako historiarekin lotutako lan interesgarriak plazaratu ditu. Antso Jakituna Fundazioarekin kolaboratu zuen ere bai.[2]

Obra aldatu

Santoyok argitalpen asko egin ditu baina hemen bakarrik Euskal Herriarekin lotuta daudenak jasoko ditugu:

Lan bibliografikoak aldatu

  • Bibliografía de la traducción : en español, catalán, gallego y vasco.Leóngo Unibertsitatea, 1996, 564 or. ISBN:8477195560.

Saiakerak aldatu

  • Un ejemplar desconocido del Quaderno de leyes y ordenanzas con que se gobierna esta M.N. y M.L. provincia de Álava.... Gasteiz: Caja de Ahorros Municipal, 1978. ISBN:8450029376.
  • Atentado en Amberes: la conspiración de vitorianos y bilbaínos contra el estatuto de Guillermo de Orange, 1582. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, 1982, 126 or. ISBN:8450081009.
  • La imprenta en Álava: historia, obras, documentos. Gasteiz: Antso Jakituna Fundazioa, 1995, ISBN:8460529010.
  • La legión británica en Vitoria. Gasteiz: Caja de Ahorros Municipal, 1972, 156 or.
  • Irlandeses y vascos. Evolución histórica de una leyenda. Durango: Leopoldo Zugaza, 1979, 109 or. ISBN:8474060389.
  • Sir Pedro de Gamboa, handanzas, desventuras y muerte de un capitán vasco en Inglaterra (1545- 1550). Gasteiz: Caja de Ahorros Municipal, 1974, 173 or.
  • Viajeros por Álava (siglo XV á XVIII). Gasteiz: Caja de Ahorros Municipal, 1972, 312 or.

Bildumak aldatu

  • De crónicas y tiempos británicos: historia de una expedición militar inglesa en Guipúzcoa (junio-octubre de 1512). Donostia: Doctor Camino Taldea, 1974, 77 or. ISBN:8450010772
  • El Dr. Escoriaza en Inglaterra y otros ensayos británicos. Gasteiz: Antso Jakituna Fundazioa, 1973, 146 or.
  • Ediciones inglesas de las obras de Fray Diego de Estella. Iruñea: Nafarroako Foru Aldundia, Vianako Printzea Erakundea, 1974, 18 or.

Itzulpenak aldatu

  • Diego Cuelvis: Dos alemanes en Vasconia. Mayo de 1599. Hitzaurrea, moldaketa eta glosario Julio-César Santoyorena. Jatorrizko testuaren egilea Diego Cuelvis ikasle alemana zen. Gasteiz: Caja de Ahorros Municipal de la Ciudad de Vitoria, 1972, 93 or. Liburu hau XVI. mendekoa den Thesoro Choragraphico de las Espannas orri batzuen moldaketa eta itzulpena da, Hego Euskal Herriari buruzko orrialdeenak, alegia: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa. Guztira, argazkien bidez, 42 orri jaso zituen. Testuekin batera marrazkiak ere bildu zituen. Jatorrizko lana Londresko British Museumen dago jasota.
  • Henry Wilkinson: Apuntes paisajístas y musicales de las provincias vascas. Gasteiz: Caja de Ahorros Municipal, 1976, 83 or. ISBN:8471730219.
  • Pielle, Guillaume: Canto heroico a la retirada de los ingleses y expulsión de los españoles de Navarra. Galeria Artiza, 1974, 85 or. ISBN:8440073437.
  • Jean Froissart: El Príncipe Negro en Álava, 1973. ISBN:8450061644.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu