1940
urte
1940. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1937 • 1938 • 1939 • 1940 • 1941 • 1942 • 1943 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1940 MCMXL |
Ab urbe condita | 2693 |
Armeniar egutegia | 1389 ԹՎ ՌՅՁԹ |
Bahá'í egutegia | 96 – 97 |
Bengaliar egutegia | 1347 |
Berber egutegia | 2890 |
Egutegi budista | 2484 |
Myanmarko egutegia | 1302 |
Bizantziar egutegia | 7448 – 7449 |
Koptoen egutegia | 1656 – 1657 |
Etiopiar egutegia | 1932 – 1933 |
Hebrear egutegia | 5700 – 5701 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 1996 – 1997 |
Shaka Samvat | 1862 – 1863 |
Kali Yuga | 5041 – 5042 |
Iraniar egutegia | 1318 – 1319 |
Islamiar egutegia | 1358 – 1359 |
Japoniar egutegia | Shōwa 15 (昭和15年) |
Korear egutegia | 4273 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2483 |
Holozeniar egutegia | 11940 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
GertaerakAldatu
- Maiatzaren 15a - McDonald´s enpresa sortu zuten AEBetan.
- Ekainaren 18a - Charles de Gaulle "Frantziako Indar Askeen" buruak deia egin zuen Frantzia okupatu zuten nazien aurka, jendea "Erresistentzia"ren alde bultzaraziz.
- Ekainaren 21a - Bigarren Mundu Gerra: Frantsesak Alemaniaren aurrean errenditu ziren.
- Urriaren 13a - Londres hiria Alemaniak bonbardatu zuen hamar egunez.
- Urriaren 15a - Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko presidente izana, fusilatu zuten.
- Urriaren 23a - Francisco Francok eta Adolf Hitlerrek Hendaian topo egin zuten.
- Urriaren 28a - Grezia sartu zen Bigarren Mundu Gerran.
- Azaroaren 9a - Joaquín Rodrigoren Concierto de Aranjuez ("Aranjuezeko kontzertua") estreinatu zen.
- Abenduaren 22a - Manchesterrek (Ingalaterra) airezko eraso alemaniarra jasan zuen.
Arte eta kulturaAldatu
- Urriaren 10a - Walt Disneyren "Fantasia" filma estreinatu zuten.
Zientzia eta teknologiaAldatu
KirolakAldatu
- Bigarren Mundu Gerra zela eta, hurrengo ekitaldiak ez ziren ospatu:
- 1940ko Neguko Olinpiar Jokoak, Garmisch-Partenkirchenen (Alemania) ospatu beharrekoak.
- 1940ko Udako Olinpiar Jokoak, Helsinkin (Finlandia) ospatu beharrekoak.
- Eibar Kirol Elkartea sortu zen.
JaiotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 4a - Luc Boltanski, frantziar soziologo eta idazlea.
- Urtarrilaren 4a - Helmut Jahn, alemaniar-estatubatuar arkitektoa (h. 2021).
- Urtarrilaren 4a - Brian Josephson, galestar fisikaria, 1973ko Fisikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 4a - Gao Xingjian, txinatar idazlea, 2000ko Literaturako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 6a - Rafael Mendizabal, donostiar antzerkigile eta negozio-gizona (h. 2009).
- Urtarrilaren 9a - Pierre Combescot, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2017).
- Urtarrilaren 9a - Miguel Ángel Rodríguez Echeverría, Costa Ricako presidente ohia.
- Urtarrilaren 11 - Franco Balmamion, italiar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 12a - José Larrauri, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 12a - Serge Latouche, frantziar ekonomialaria, Desazkundearen ekonomiaren teoriko nagusienetako bat.
- Urtarrilaren 13a - Edmund White, estatubatuar idazlea, maitasun homosexuala jorratzen duena.
- Urtarrilaren 14a - Georgie Dann, frantziar-espainiar abeslaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 14a - Trevor Nunn, britainiar antzerki zuzendaria.
- Urtarrilaren 15a - Luis Racionero, kataluniar idazlea (h. 2020).
- Urtarrilaren 17a - Kipchoge Keino, kenyar atleta ohia.
- Urtarrilaren 17a - Mircea Snegur, lehendabiziko Moldaviako presidentea.
- Urtarrilaren 17a - Tabaré Vázquez, Uruguaiko presidentea (h. 2020).
- Urtarrilaren 18a - José María Argoitia, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 18a - Francesc Betriu, kataluniar zinema eta telebista zuzendaria (h. 2020).
- Urtarrilaren 21a - Jack Nicklaus, estatubatuar golflaria, historiako handienetakoa.
- Urtarrilaren 22a - John Hurt, britainiar aktorea (h. 2017).
- Urtarrilaren 22a - Germán Sánchez Espeso, nafar eleberrigilea.
- Urtarrilaren 23a - Jorge Albistur, euskal arbasodun uruguaiar idazlea, irakaslea eta literatura kritikoa (h. 2019).
- Urtarrilaren 24a - Joachim Gauck, Alemaniako presidente ohia.
- Urtarrilaren 26a - Juan José Izarra, espainiar abokatu eta politikari ohia, Bizkaiko gobernadore zibila.
- Urtarrilaren 27a - Fernando Ansola, euskal herritar futbolaria (h. 1986).
- Urtarrilaren 27a - Bernd Jentzsch, alemaniar idazlea.
- Urtarrilaren 28a - Carlos Slim, mexikar enpresaburu eta ingeniaria.
- Urtarrilaren 30a - Teolinda Gersão, portugaldar eleberrigilea.
- Urtarrilaren 30a - Denis Langlois, frantziar legegizon eta idazlea.
- Urtarrilaren 31 - Paco Sagarzazu, gipuzkoar aktorea.
OtsailaAldatu
- Otsailaren 4a - George A. Romero, estatubatuar zinemagilea (h. 2017).
- Otsailaren 5a - H. R. Giger, suitzar margolaria, eskultorea eta barne diseinatzaile surrealista (h. 2014).
- Otsailaren 6a - Ricardo García Damborenea, euskal herritar politikari eta medikua.
- Otsailaren 7a - Toshihide Maskawa, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria (h. 2021).
- Otsailaren 9a - J.M.Coetzee, hegoafrikar idazlea, 2003ko Literaturako Nobel Saria.
- Otsailaren 10a - José Antonio Almandoz, el peque, gipuzkoar arraunlari ohia.
- Otsailaren 10a - Mutsuhiko Nomura, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 12a - Robert Saladrigas, kataluniar kazetari, kritikari eta idazlea (h. 2018).
- Otsailaren 16a - Roberto Innocenti, italiar ilustratzailea.
- Otsailaren 17a - Vicente Fernández, Chente, mexikar abeslari eta aktorea (h. 2021).
- Otsailaren 17a - Willy Holdorf, alemaniar atleta (h. 2020).
- Otsailaren 19a - Saparmurat Nijazov, Turkmenistango diktadorea (h. 2006).
- Otsailaren 19a - Smokey Robinson, estatubatuar musikaria eta abeslaria, rockaren historiako musika-jotzaile eta musikagile nagusietakoa.
- Otsailaren 20a - Anke Ehrhardt, sexu eta genero garapeneko alemaniar ikerlaria.
- Otsailaren 20a - Jimmy Greaves, ingeles futbolari eta telebista aurkezlea (h. 2021).
- Otsailaren 21a - Bruno Bolchi, italiar futbolaria eta futbol entrenatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 21a - John Lewis, estatubatuar ekintzaile eta politikaria, Eskubide zibil eta politikoen aldeko buruzagia (h. 2020).
- Otsailaren 23a - Peter Fonda, estatubatuar aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (h. 2019).
- Otsailaren 24a - Denis Law, eskoziar futbolari ohia.
- Otsailaren 25a - Thue Christiansen, groenlandiar irakasle, artista bisuala eta politikaria, Groenlandiako banderaren diseinatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 25a - Jesus Lopez Cobos, espainiar orkestra zuzendaria (h. 2018).
- Otsailaren 26a - Azzedine Alaïa, tunisiar jatorriko frantziar jostuna (h. 2017).
- Otsailaren 28a - Mario Andretti, 1 Formulako eta beste lehiaketa batzuetako italiar-estatubatuar pilotu ohia.
MartxoaAldatu
- Martxoaren 2a - Elena Asins, espainiar artista, idazlea eta arte-kritikoa (h. 2015).
- Martxoaren 2a - Juan Luis Galiardo, espainiar aktorea (h. 2012).
- Martxoaren 2a - Lothar de Maizière, Alemaniako Errepublika Demokratiko ohiko lehen ministroa.
- Martxoaren 2a - Billy McNeill, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- Martxoaren 6a - Miguel Jose Asurmendi, euskal apezpikua, Gasteizko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (h. 2016).
- Martxoaren 6a - Francisco Borda Garde, UPNko nafar politikaria.
- Martxoaren 6a - Javier María Hernández Arsuaga, gipuzkoar txistularia eta musikagilea.
- Martxoaren 7a - Rudi Dutschke, alemaniar soziologo eta ekintzaile ezkertiarra (h. 1979).
- Martxoaren 7a - Hannah Wilke, estatubatuar margolari, eskultore, argazkilari, bideoartista, performancelaria eta irakaslea (h. 1993).
- Martxoaren 8a - Jaime Valdivielso, arabar enpresaburu eta politikaria (h. 2016).
- Martxoaren 9a - Raúl Juliá, puertorricar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 1994).
- Martxoaren 10a - Lorenzo Aillapán, poeta, aktore, zinema-ekoizle, antropologo, maputxe hizkuntzaren irakasle eta artisau maputxea.
- Martxoaren 10a - Chuck Norris, estatubatuar aktorea eta borroka-artista.
- Martxoaren 11 - Alberto Cortez, panpatar abeslari, kantautore eta idazlea (h. 2019).
- Martxoaren 12a - Al Jarreau, estatubatuar jazz, soul, rhythm and blues eta pop abeslaria (h. 2017).
- Martxoaren 12a - Ramón Mendiburu, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 13a - Jacqueline Sassard, frantziar aktorea.
- Martxoaren 13a - Candi Staton, estatubatuar gospel, soul eta disko musikako kantautorea.
- Martxoaren 14a - Masahiro Hamazaki, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 15a - Vladas Česiūnas, piraguismoan lehiatu zen sobietar eta lituaniar kirolaria (h. 2023).
- Martxoaren 16a - Claus Offe, joera marxistako alemaniar soziologoa.
- Martxoaren 17a - Luis Baraiazarra, bizkaitar maisua, karmeldarra, euskal filologian lizentziatua eta euskaltzain urgazlea.
- Martxoaren 21a - Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria (h. 2010).
- Martxoaren 22a - Haing S. Ngor, kanbodiar-estatubatuar medikua eta aktorea (h. 1996).
- Martxoaren 24a - Luis Maria Etxeberria, euskal herritar futbolaria (h. 2016).
- Martxoaren 25a - Joaquim Galera, espainiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 26a - James Caan, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- Martxoaren 26a - Nancy Pelosi, estatubatuar politikaria.
- Martxoaren 28a - José Luis Azkona, nafar apaiza, Marajóko apezpikua.
- Martxoaren 28a - Russell Banks, estatubatuar eleberrigilea (h. 2023).
- Martxoaren 29a - Astrud Gilberto, brasildar abeslaria (h. 2023).
- Martxoaren 29a - Ignazio Otsoa Oltzako Sanz, Iñaki Desormais, nafar poeta (h. 2015).
- Martxoaren 30a - Pedro Shimose, boliviar idazle, kazetari eta irakaslea.
ApirilaAldatu
- Apirilaren 1a - Luis Alberto Agiriano, arabar politikaria (h. 2019).
- Apirilaren 1a - Wangari Maathai, kikuyu etniako keniar ekintzaile ekologista eta feminista, 2004ko Bakearen Nobel Saria (h. 2011).
- Apirilaren 3a - Jose Antonio Etxebarrieta, euskal abokatua eta ETAren buruzagia (h. 1973).
- Apirilaren 4a - Juan Maria Uribezubia, bizkaitar txirrindularia (h. 2018).
- Apirilaren 6a - Homero Aridjis, mexikar poeta, nobelagile, ingurugiroaren aldeko ekintzaile eta diplomatikoa.
- Apirilaren 6a - Pedro Armendáriz Jr., mexikar aktorea (h. 2011).
- Apirilaren 6a - Andrés Pajares, espainiar umorista eta aktorea.
- Apirilaren 8a - John Havlicek, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2019).
- Apirilaren 11 - Hasan Muratović, Bosnia eta Herzegovinako lehen ministroa (h. 2020).
- Apirilaren 12a - Herbie Hancock, estatubatuar jazz musikaria.
- Apirilaren 13a - Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (h. 2016).
- Apirilaren 13a - Jean-Marie Gustave Le Clézio, frantziar idazlea, 2008ko Literaturako Nobel Saria.
- Apirilaren 13a - Max Mosley, ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia (h. 2021).
- Apirilaren 14a - Julie Christie, britainiar aktorea.
- Apirilaren 14a - Maria Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzesa ezkontidea (h. 2021).
- Apirilaren 16a - Margarita II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregina.
- Apirilaren 17a - Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (h. 2018).
- Apirilaren 17a - Anja Silja, alemaniar sopranoa.
- Apirilaren 18a - Alain Desrosières, frantziar estatiskaria, ospetsua estatistikaren historian eta soziologian egindako ikerketengatik (h. 2013).
- Apirilaren 18a - Ira von Fürstenberg, italiar socialite eta antzezlea.
- Apirilaren 18a - Joseph Leonard Goldstein, estatubatuar sendagile eta genetista, 1985eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Apirilaren 18a - Fermin Iraolagoitia, bizkaitar idazlea.
- Apirilaren 18a - Vladimir Vassiliev, errusiar dantzaria eta koreografoa.
- Apirilaren 20a - Pilar Miró, espainiar zinema zuzendaria (h. 1997).
- Apirilaren 20a - Miquel Roca, kataluniar abokatu eta politikaria, Espainiako 1978ko konstituzioaren zazpi aitetako bat.
- Apirilaren 21a - Francesc Buscató, kataluniar saskibaloi jokalaria, inoizko jokalari kataluniarrik hoberenetarikoa.
- Apirilaren 24a - Sue Grafton, eleberri poliziakoen estatubatuar idazlea (h. 2017).
- Apirilaren 25a - Al Pacino, italiar jatorriko estatubatuar aktorea, bere belaunaldiko onenetarikotzat joa.
- Apirilaren 26a - Margaret Cruikshank, estatubatuar idazle feminista lesbiana eta akademikoa.
- Apirilaren 27a - Pepe Mediavilla, kataluniar bikoizketa aktore eta zuzendaria (h. 2018).
- Apirilaren 29a - Peter Diamond, estatubatuar ekonomialaria, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria.
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 1a - Brigitte Varangot, lapurtar golf-jokalari amateurra (h. 2007).
- Maiatzaren 2a - Manuel Esquivel, Belizeko lehen ministroa (h. 2022).
- Maiatzaren 4a - José Luis Astigarraga, gipuzkoar pasiotar apaiz eta gotzaina (h. 2017).
- Maiatzaren 4a - Ronnie Bond, ingeles bateria-jotzailea, The Troggs taldeko kidea (h. 1992).
- Maiatzaren 4a - Julian Lajos, esku huskako nafar pilotaria (h. 2013).
- Maiatzaren 5a - Lance Henriksen, estatubatuar aktore eta ahots bikoiztailea.
- Maiatzaren 5a - Felix Ormazabal, euskal abokatu eta politikaria (h. 2022).
- Maiatzaren 7a - Angela Carter, ingeles kazetari eta eleberrigilea (h. 1992).
- Maiatzaren 8a - Javier Garcia Egotxeaga, gipuzkoar politikari eta enpresaburua (h. 2002).
- Maiatzaren 8a - Ricky Nelson, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea (h. 1985).
- Maiatzaren 9a - James L. Brooks, judu jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- Maiatzaren 13a - Bruce Chatwin, ingeles bidaia-idazle, eleberrigile eta kazetaria (h. 1989).
- Maiatzaren 14a - Peggy Moffitt, estatubatuar modelo eta aktore ohia.
- Maiatzaren 15a - Roger Ailes, estatubatuar telebista exekutiboa (h. 2017).
- Maiatzaren 15a - Proinsias De Rossa, irlandar politikari ezkertiarra.
- Maiatzaren 15a - Jackie Shane, estatubatuar soul eta rhythm and blues abeslaria. (h. 2019).
- Maiatzaren 17a - Miguel Bonasso, argentinar idazle, kazetari eta politikaria.
- Maiatzaren 19a - Jan Janssen, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 23a - Cora Sadosky, argentinar matematikaria (h. 2010).
- Maiatzaren 23a - Mari Jose Urruzola, gipuzkoar pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea (h. 2006).
- Maiatzaren 24a - Moudud Ahmed, Bangladeshko lehen ministroa (h. 2021).
- Maiatzaren 24a - Joseph Brodsky, errusiar-estatubatuar poeta, 1987ko Literaturako Nobel Saria (h. 1996).
- Maiatzaren 26a - Levon Helm, estatubatuar musikari eta aktorea, The Band taldeko kidea (h. 2012).
- Maiatzaren 27a - Gotzon Aulestia, bizkaitar musikagilea, organista eta abesbatza zuzendaria (h. 2003).
- Maiatzaren 27a - Mariano Haro, espainiar atleta ohia.
- Maiatzaren 28a - Hiroshi Katayama, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 29a - Taihō Kōki, japoniar sumolaria, gerra osteko sumolaririk garrantzitsuena kontsideratua (h. 2013).
- Maiatzaren 30a - Koldo Gorostiaga, Bizkaian jaio eta Lapurdin bizi den unibertsitate irakasle eta ezker abertzaleko kidea.
- Maiatzaren 31 - Alfonso Guerra, espainiar politikaria.
EkainaAldatu
- Ekainaren 1a - René Auberjonois, estatubatuar aktorea (h. 2019).
- Ekainaren 1a - Bernard Housset, baxenafar apaiza, Montaubango eta Arroxelako apezpikua.
- Ekainaren 1a - Kip Thorne, estatubatuar fisikari teorikoa, 2017ko Fisikako Nobel Saria.
- Ekainaren 2a - Konstantino II.a Greziakoa, Greziako erregea (h. 2023).
- Ekainaren 6a - Santi Auzmendi, gipuzkoar moda sortzailea eta jostuna (h. 2014).
- Ekainaren 6a - Willie John McBride, iparirlandar errugbilari ohia.
- Ekainaren 7a - Tom Jones, galestar abeslaria.
- Ekainaren 8a - Nancy Sinatra, estatubatuar aktore eta kantaria.
- Ekainaren 10a - Rafael Gurrea, UPNko nafar politikaria (h. 2021).
- Ekainaren 10a - Margarita Pildayn, paraguaitar abeslaria (h. 2012).
- Ekainaren 11a - Juan María Zorriketa, bizkaitar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a - Albert Razin, udmurt ekintzaile publiko eta erlijiosoa (h. 2019).
- Ekainaren 14a - Zubaida Tharwat, egiptoar zinema, telebista eta antzoki aktorea (h. 2016).
- Ekainaren 15a - Marilú Marini, argentinar aktorea.
- Ekainaren 16a - Otacílio Gonçalves, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Ekainaren 16a - César Pérez de Tudela, espainiar alpinista, kazetari eta abokatua.
- Ekainaren 17a - George Akerlof, estatubatuar ekonomialaria, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Ekainaren 17a - Ali Saibou, Nigerko presidentea (h. 2011).
- Ekainaren 18a - Miguel Herrero y Rodríguez de Miñón, espainiar legelaria eta politikaria.
- Ekainaren 20a - Vladimir Korenev, sobietar-errusiar zinema eta antzerki aktore eta irakaslea (h. 2021).
- Ekainaren 20a - Ignacio Milam Tang, Ekuatore Gineako lehen ministro ohia.
- Ekainaren 21a - Michael Ruse, britainiar filosofoa.
- Ekainaren 22a - Abbas Kiarostami, irandar zinema-zuzendari eta gidoigilea (h. 2016).
- Ekainaren 22a - Daniel Quillen, estatubatuar matematikaria (h. 2011).
- Ekainaren 23a - Wilma Rudolph, estatubatuar atleta (h. 1994).
- Ekainaren 23a - Stuart Sutcliffe, britainiar margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea (h. 1962).
- Ekainaren 24a - Vittorio Storaro, italiar zinema argazkilaria.
- Ekainaren 24a - Claude Vasconi, frantziar arkitektoa (h. 2009).
- Ekainaren 25a - Shozo Tsugitani, japoniar futbolaria (h. 1978).
- Ekainaren 25a - Clint Warwick, ingeles musikaria, The Moody Blues taldeko baxu-jotzailea (h. 2004).
- Ekainaren 26a - José Luis Álava, arabar tiratzaile ohia.
- Ekainaren 27a - Jesus Montes, gipuzkoar margolaria.
- Ekainaren 28a - José Sanchis Sinisterra, espainiar antzerkigilea.
- Ekainaren 28a - Muhammad Yunus, bangladeshtar enpresaburu eta ekonomialaria, 2006ko Bakearen Nobel Saria.
- Ekainaren 29a - John Dawes, galestar errugbilari eta entrenatzailea (h. 2021).
- Ekainaren 30a - Victor Erize, bizkaitar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
UztailaAldatu
- Uztailaren 2a - Pello Iguaran, gipuzkoar futbolaria (h. 2015).
- Uztailaren 3a - Jerzy Buzek, Poloniako lehen ministroa eta Europako Parlamentuko lehendakaria.
- Uztailaren 5a - Teresa Eguibar, espainiar eskultorea (h. 2000).
- Uztailaren 5a - Francesco Tonucci, Frato, italiar pentsalari, psikopedagogo eta marrazkilaria.
- Uztailaren 6a - Rex Cawley, estatubatuar atleta (h. 2022).
- Uztailaren 6a - Nursultan Nazarbajev, lehendabiziko Kazakhstango presidentea.
- Uztailaren 6a - Tove Skutnabb-Kangas, finlandiar hizkuntzalari eta pedagogoa (h. 2023).
- Uztailaren 7a - Ringo Starr, ingeles bateria-jolea, The Beatleseko taldekidea izandakoa.
- Uztailaren 10a - Dawie de Villiers, hegoafrikar ministro protestante, errugbilari, diplomazialari eta politikaria (h. 2022).
- Uztailaren 12a - Karlos Otegi, euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea.
- Uztailaren 13a - Patrick Stewart, ingeles aktorea.
- Uztailaren 14a - Félix Ruiz Gabari, Gato, nafar futbolaria (h. 1993).
- Uztailaren 18a - James Brolin, zinema eta telebistako estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 18a - Peter Mutharika, Malawiko presidente ohia.
- Uztailaren 19a - Jose Antonio Rubalkaba, bizkaitar politikari jeltzalea.
- Uztailaren 22a - Alex Trebek, kanadiar-estatubatuar telebista aurkezlea eta aktorea (h. 2020).
- Uztailaren 22a - Vera Tschechowa, alemaniar aktorea eta zinema ekoizlea.
- Uztailaren 26a - Aurelio González, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 27a - Pina Bausch, alemaniar dantzari modernoa, koreografoa, dantza irakaslea eta ballet zuzendaria (h. 2009).
- Uztailaren 28a - Hérard Abraham, Haitiko presidentea (h. 2022).
- Uztailaren 30a - Clive Sinclair, britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua, ZX Spectrum ordenagailuaren sortzailea (h. 2021).
- Uztailaren 31 - Fleur Jaeggy, italierazko suitzar idazlea.
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 1a - Totó La Momposina, kolonbiar musika folklorikoko abeslaria.
- Abuztuaren 3a - Martin Sheen, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 4a - Monica Oliphant, ingeles-australiar zientzialari ikertzailea, eguzki-energian aditua.
- Abuztuaren 5a - Suzana de Moraes, brasildar aktore, zinemagile eta zuzendaria (h. 2015).
- Abuztuaren 7a - Jean-Luc Dehaene, Belgikako lehen ministroa (h. 2014).
- Abuztuaren 8a - Just Jaeckin, frantziar zinema zuzendaria (h. 2022).
- Abuztuaren 8a - Dennis Tito, estatubatuar enpresaburu aberatsa, lehenengo espazio-turista izateagatik ezaguna.
- Abuztuaren 9a - Mercedes Alonso, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 12a - Tony Allen, nigeriar musikaria (h. 2020).
- Abuztuaren 14a - Arístides Royo, Panamako presidente ohia.
- Abuztuaren 15a - Dora Barrancos, argentinar ikertzaile, soziologo, historialari, hezitzaile eta feminista.
- Abuztuaren 15a - José Antonio Momeñe, euskal txirrindularia (h. 2010).
- Abuztuaren 16a - Bruce Beresford, australiar zinema zuzendaria.
- Abuztuaren 18a - Jesús Quintero, kazetaria, zuzendaria eta Espainiako irrati eta telebistako programen aurkezlea (h. 2022).
- Abuztuaren 19a - José Luis Balbín, espainiar kazetaria (h. 2022).
- Abuztuaren 22a - Yambo Ouologuem, maliar idazlea (h. 2017).
- Abuztuaren 23a - Carmen de la Maza, gipuzkoar antzezlea (h. 2022).
- Abuztuaren 23a - Thomas A. Steitz, estatubatuar kimikaria, 2009ko Kimikako Nobel Saria (h. 2018).
- Abuztuaren 24a - Colita, kataluniar argazkilaria.
- Abuztuaren 25a - Édouard Michelin, frantziar industriala, bere anaiarekin batera Michelin konpainiaren sortzailea (j. 1859).
- Abuztuaren 25a - Joseph Van Dam, belgikar baritonoa.
- Abuztuaren 26a - Michel Micombero, Burundiko presidentea (h. 1983).
- Abuztuaren 28a - Roger Pingeon, frantziar txirrindularia (h. 2017).
- Abuztuaren 29a - Valentín Uriona, euskal txirrindularia (h. 1967).
- Abuztuaren 31 - Alain Calmat, frantziar patinatzaile artistiko ohia eta politikaria.
IrailaAldatu
- Irailaren 1a - Annie Ernaux, frantziar idazlea.
- Irailaren 2a - Régis Debray, frantziar idazlea eta saiakeragilea.
- Irailaren 2a - Alejandro Rojas-Marcos, andaluziar politikaria, Sevillako alkate ohia.
- Irailaren 3a - Eduardo Galeano, uruguaiar kazetari eta idazlea (h. 2015).
- Irailaren 3a - Brian Lochore, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2019).
- Irailaren 4a - Jesus Maria Etxezarreta, Izazpi, gipuzkoar idazlea.
- Irailaren 5a - Raquel Welch, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Irailaren 7a - Dario Argento, italiar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlea.
- Irailaren 7a - Abdurrahman Wahid, Indonesiako 4. presidentea (h. 2009).
- Irailaren 10a - Cecilia Bartolomé, espainiar zinema-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea.
- Irailaren 10a - Alessandro Minuto-Rizzo, italiar diplomazialaria, NATOren behin-behineko Idazkari orokorra.
- Irailaren 10a - Celina Pereira, caboverdetar abeslaria, idazlea, istorioen kontalaria eta hezitzailea (h. 2020).
- Irailaren 10a - Luis Alberto Salazar-Simpson, espainiar enpresaburu eta abokatua, Bizkaiko gobernadore zibila.
- Irailaren 11 - Brian De Palma, estatubatuar zinema-zuzendari eta gidoigilea.
- Irailaren 12a - José Antonio Gaiarre, nafar nekazari eta politikaria.
- Irailaren 13a - Óscar Arias, Costa Ricako presidente ohia eta 1987ko Bakearen Nobel Saria.
- Irailaren 13a - Plácido Bilbao, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- Irailaren 15a - Tomas Hernández Mendizabal, gipuzkoar margolari, eskultore eta kartelgilea (h. 2021).
- Irailaren 16a - José María Arrate, Athletic Clubeko presidente ohia.
- Irailaren 18a - Frankie Avalon, estatubatuar pop abeslaria, bere garaian nerabeen idoloa.
- Irailaren 20a - Tarō Asō, Japoniako lehen ministroa.
- Irailaren 20a - Burhanuddin Rabbani, Afganistango presidentea (h. 2011).
- Irailaren 22a - Anna Karina, daniar jatorriko frantziar zinema aktore eta zuzendaria, idazle eta abeslaria (h. 2019).
- Irailaren 22a - Teresa Mendizabal, arabar zientzialari eta fisikaria.
- Irailaren 23a - José Luis García Saiz, bizkaitar futbolaria (h. 2018).
- Irailaren 23a - Alberto Miralles, espainiar idazle, antzerki egile, egokitzaile eta zuzendaria (h. 2004).
- Irailaren 23a - Michel Temer, Brasilgo presidentea.
- Irailaren 27a - Pilar Cabot, katalan idazlea (h. 2017).
- Irailaren 27a - Pilar Rodríguez, nafar aktorea.
- Irailaren 30a - Manana Avazashvili, georgiar-gasteiztar piano-jotzailea eta musika-pegagogoa.
- Irailaren 30a - Harry Jerome, kanadar atleta (h. 1982).
UrriaAldatu
- Urriaren 1a - Richard Corben, estatubatuar komikigilea (h. 2020).
- Urriaren 1a - Angel Zelaieta, bizkaitar idazlea eta irakaslea.
- Urriaren 2a - Angel Ruiz Erentxun, nafar politikari eta abokatua.
- Urriaren 2a - Andrés Salcedo, kolonbiar esataria, berriemailea, idazlea, musikagilea, aurkezlea eta kirol-kazetaria (h. 2022).
- Urriaren 3a - Mike Troy, estatubatuar igerilaria (h. 2019).
- Urriaren 5a - Milena Dravić, serbiar aktorea (h. 2018).
- Urriaren 9a - John Lennon, The Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea (h. 1980).
- Urriaren 12a - Teresa Icaza, panamar artista plastikoa (h. 2010).
- Urriaren 14a - Cliff Richard, ingeles rock and roll abeslaria, musikaria, ekoizlea eta filantropoa.
- Urriaren 15a - Peter C. Doherty, australiar zientzialaria, 1996ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Urriaren 15a - José Ramón Goienetxe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urriaren 18a - Jacques Higelin, frantziar musikagilea eta abeslaria (h. 2018).
- Urriaren 18a - Gyözö Kulcsár, hungariar eskrimalaria (h. 2018).
- Urriaren 18a - Juan Antonio Letamendia, gipuzkoar idazlea (h. 2019).
- Urriaren 19a - Michael Gambon, irlandar jatorriko ingeles aktorea.
- Urriaren 20a - Robert Pinsky, estatubatuar olerkari, kritikari eta itzultzailea.
- Urriaren 20a - Juan Antonio Urbeltz, nafar folklorista eta kulturgizona.
- Urriaren 23a - Pelé, brasildar futbolaria, historiako garrantzitsuenetarikoa (h. 2022).
- Urriaren 25a - Apolo Nsibambi, Ugandako lehen ministroa (h. 2019).
- Urriaren 27a - John Gotti, estatubatuar gangsterra, New Yorkeko Gambino familiaren buruzagia (h. 2002).
- Urriaren 27a - José Luis Pérez, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 28a - Danièle Sallenave, frantziar idazle eta itzultzailea.
AzaroaAldatu
- Azaroaren 4a - Carlos Etxeberria, nafar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 5a - Imanol Irigoien, gipuzkoar idazlea eta margolaria.
- Azaroaren 5a - Elke Sommer, alemaniar aktorea.
- Azaroaren 6a - Clara Janés, kataluniar idazlea.
- Azaroaren 7a - Antonio Skármeta, txiletar idazlea.
- Azaroaren 8a - Charles T. Kowal, estatubatuar astronomoa (h. 2011).
- Azaroaren 13a - Saul Kripke, estatubatuar tradizio analitikoko filosofo eta logikoa (h. 2022).
- Azaroaren 15a - Guy Poulou, lapurtar dentista, Ziburuko auzapeza (h. 2021).
- Azaroaren 17a - Luke Kelly, irlandar eta folk musikaria, The Dubliners taldearen sortzaileetako bat (h. 1984).
- Azaroaren 18a - Qabus Bin Said, Omango sultana (h. 2020).
- Azaroaren 19a - Jose Ramon Agiriano, arabar sukaldaria.
- Azaroaren 20a - Arieh Warshel, israeldar biokimikari eta biofisikaria, 2013ko Kimikako Nobel Saria.
- Azaroaren 21a - Natalia Makarova, errusiar-estatubatuar ballet dantzaria.
- Azaroaren 22a - Terry Gilliam, ingeles zinema zuzendari, gidoilaria, aktorea eta marrazki bizidunen egilea eta Monty Python taldeko kidea.
- Azaroaren 22a - Andrzej Żuławski, poloniar zinema zuzendaria (h. 2016).
- Azaroaren 23a - Gösta Pettersson, suediar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 25a - Karl Offmann, Maurizioko presidentea (h. 2022).
- Azaroaren 26a - Enrico Bombieri, italiar matematikaria.
- Azaroaren 27a - Bruce Lee, borroka arteetako maisua, aktorea, filosofoa, zinemagilea eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea (h. 1973).
- Azaroaren 28a - Idoia Estornes, gipuzkoar idazlea eta historialaria.
- Azaroaren 28a - Javier Sádaba, bizkaitar filosofoa eta gaztelaniazko idazlea.
- Azaroaren 29a - Seán Cannon, irlandar musikaria, The Dubliners taldeko kidea.
- Azaroaren 29a - Denny Doherty, kanadar musikari, abeslari eta aktorea, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 2007).
- Azaroaren 29a - José Antonio González Salazar, arabar etnografoa eta apaiza.
AbenduaAldatu
- Abenduaren 1a - Mário da Graça Machungo, Mozambikeko lehen ministroa (h. 2020).
- Abenduaren 1a - Richard Pryor, estatubatuar aktore, idazle eta MCa (h. 2005).
- Abenduaren 2a - Raimon, katalunierazko abeslaria, Nova Canço mugimendukoa.
- Abenduaren 2a - Gregorio San Miguel, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 3a - Javier Etxebarria, bizkaitar futbolaria (h. 2016).
- Abenduaren 11 - Carole Pateman, britainiar teorialari feminista eta politikoa.
- Abenduaren 11 - Fríða Á. Sigurðardóttir, islandierazko idazlea (h. 2010).
- Abenduaren 12a - José María Errandonea, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 18a - Lei Feng, Askapenerako Herri Armadako soldadua eta Txinako komunismoan pertsonaia legendarioa (h. 1962).
- Abenduaren 21a - Frank Zappa, estatubatuar kantari, musikagile eta gitarra-jotzailea (h. 1993).
- Abenduaren 23a - Mamnoon Hussain, Pakistango presidentea (h. 2021).
- Abenduaren 24a - Jan Stráský, azken Txekoslovakiako lehen ministroa (h. 2019).
- Abenduaren 26a - Teruki Miyamoto, japoniar futbolaria (h. 2000).
- Abenduaren 26a - Edward C. Prescott, estubatuar ekonomialari eta unibertsitate irakaslea, 2004ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2022).
- Abenduaren 28a - Yori Bertin, euskal antzezle ohia.
- Abenduaren 28a - Peter Michael Neumann, britainiar matematikaria (h. 2020).
- Abenduaren 29a - Brigitte Kronauer, alemaniar idazlea (h. 2019).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Alfonso Carlos Saiz Valdivielso, bizkaitar legelari eta kazetaria.
- Andres Osa, Sakona, gipuzkoar kirol kazetaria.
- Angel Olarte Lasa, gipuzkoar politikaria.
- Daniel Redondo, bizkaitar ilustratzailea.
- Diego Carcedo, espainiar kazetaria.
- Fernando Tapia, Tapia I.a, euskal herritar pilotaria (h. 2007).
- Ildefonso Olaberria, gipuzkoar idazle eta itzultzailea, frantziskotarra (h. 2018).
- Iñaki Aldekoa Azarloza, Aralar alderdiko bizkaitar politikaria (h. 2021).
- Izaskun Etxetxipia, gipuzkoar mediku hematologoa (h. 2020).
- Javier Etxepare, Toloñoko mendilerroan 200dik gora iturri boluntarioki paratu dituen pertsonaia.
- Jesus Munarritz, gaztelaniazko gipuzkoar idazlea.
- Jon Urrujulegi, gipuzkoar idazlea.
- Jose Javier Uranga, gipuzkoar arkitektoa.
- José Luis Egea, gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Kontxita Beitia, Donostiako ikastolak sortu zituen mugimenduan andereño aitzindarietako bat.
- Margaret Harrison, ingeles artista eta feminista.
- Marimi Ugalde, Irurako alkatea.
- Mikel Ugalde, euskal idazle eta irakaslea.
- Pierre Mestrot, lapurtar idazlea.
- Pilare Baraiazarra, bizkaitar euskara-irakasle eta ertainetako irakasle ohia.
- Jesús Arpal, Zaragozan jaiotako euskal irakaslea.
- Álvaro Villa Galvis, kolonbiar ingeniaria, Imageneering delakoaren munduko handietako bat.
- Cristino Seriche Bioko, Ekuatore Gineako Errepublikako lehen ministro ohia.
- Fatema Mernissi, marokoar idazle eta soziologoa (h. 2015).
- Rafael Aracil, valentziar historialaria.
- Santos Juliá, galiziar historialari eta soziologoa (h. 2019).
- Toshiko Higuchi, japoniar aktorea (h. 1979).
- Ansumane Mané, Ginea-Bissauko estatuburua (h. 2000).
HeriotzakAldatu
UrtarrilaAldatu
- Urtarrilaren 11 - Teodoro Dublang, arabar margolaria (j. 1874).
- Urtarrilaren 25a - Célestin Bouglé, frantziar filosofo eta soziologoa (j. 1870).
- Urtarrilaren 27a - Isaac Babel, errusiar idazlea (j. 1894).
- Urtarrilaren 27a - Gorgonio Renteria, politikari jeltzalea eta euskal idazlea (j. 1868).
- Urtarrilaren 28a - Jan Battitt Millox, lapurtar bertsolaria (j. 1870).
OtsailaAldatu
- Otsailaren 2a - Vsevolod Meyerhold, errusiar eta sobietar antzerkiko zuzendari, aktore eta ekoizlea (j. 1874).
- Otsailaren 4a - Nikolai Jezhov, errusiar polizia sekretu sobietarreko ofiziala (j. 1895).
- Otsailaren 11 - John Buchan (Tweedsmuireko 1. baroia), eskoziar eleberrigile, historialari eta politikaria (j. 1875).
- Otsailaren 11 - Ellen Day Hale, estatubatuar margolari eta inprimatzaile inpresionista (j. 1855).
- Otsailaren 19a - Antonia Torre Yela, Hamalaugarren arrosa, Gazteria Sozialista Bateratuetako (JSU) langilea, fusilatua (h. 1940).
- Otsailaren 24a - Teodoro Iradier, arabar militarra (j. 1869).
- Otsailaren 24a - Ascensión Nicol, nafar domingotar moja, Perun misiolari zela Arrosarioko Domingotar Misiolari Ahizpak ordena sortu zuena (j. 1868).
- Otsailaren 24a - Ricardo Zabaltza, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1898).
- Otsailaren 26a - Jose Galo Zudaire, gipuzkoar organo-jotzaile, konposatzaile, zuzendari eta musika irakaslea (j. 1865).
- Otsailaren 27a - Peter Behrens, alemaniar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1868).
MartxoaAldatu
- Martxoaren 1a - Dolores García-Negrete Ruiz Zarco, espainiar politikaria (j. 1886).
- Martxoaren 1a - A. H. Tammsaare, estoniar idazlea (j. 1878).
- Martxoaren 5a - Toyoji Takahashi, japoniar futbolaria (j. 1913).
- Martxoaren 10a - Mikhail Bulgakov, sobietar eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1891).
- Martxoaren 16a - Selma Lagerlöf, suediar idazlea, Literaturako Nobel Sariduna 1909an (j. 1858).
- Martxoaren 26a - Spiridon Louis, greziar urketari eta korrikalaria, lehenengo Olinpiar Joko modernoen maratoiaren irabazlea (j. 1873).
- Martxoaren 27a - Michael Joseph Savage, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1872).
- Martxoaren 28a - Jose Maria Salaberria, Euskal Herrian bizi izandako espainiar idazlea, erregenerazionismokoa (j. 1873).
- Martxoaren 29a - Alexander Obolensky, anglo-errusiar printze, militar eta errugbi jokalaria (j. 1916).
ApirilaAldatu
- Apirilaren 6a - Andrés Isasi, bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa (j. 1890).
- Apirilaren 16a - Abdelhamid Ben Badis, aljeriar erreformismo musulmanaren lider esanguratsuenetako bat (j. 1889).
- Apirilaren 21a - Margaret Fountaine, britainiar entomologoa (j. 1862).
- Apirilaren 26a - Carl Bosch, alemaniar kimikari eta ingeniaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (j. 1876).
- Apirilaren 29a - Diego Mazkiaran, Fortuna, bizkaitar toreatzailea (j. 1895).
MaiatzaAldatu
- Maiatzaren 2a - Ernest Joyce, Britainiar Errege Itsas Armadako marinel eta esploratzaile polarra (j. c. 1875).
- Maiatzaren 14a - Emma Goldman, lituaniar anarko-komunista eta feminista (j. 1869).
- Maiatzaren 20a - Verner von Heidenstam, suediar idazlea, Nobel Sariduna 1916an (j. 1859).
- Maiatzaren 23a - Paul Nizan, frantziar filosofo eta saiakeragilea (j. 1905).
- Maiatzaren 28a - Frederiko Karlos Hessekoa, alemaniar printzea, Finlandiako erregea (j. 1868).
EkainaAldatu
- Ekainaren 5a - Domingo Hergueta, burgostar historialaria, Errioxa Garaian eta Burgosko probintzian aditua (j. 1856).
- Ekainaren 10a - Marcus Garvey, jamaikar politikari eta kazetaria, panafrikanismoaren buruzagietako bat (j. 1887).
- Ekainaren 12a - William Lashly, Robert Falcon Scott-en Antartikarako bi espedizioetan parte hartu zuen Royal Navyeko marinel ingelesa.
- Ekainaren 17a - Arthur Harden, kimikari ingelesa, 1929an Kimikako Nobel Saria (j. 1865).
- Ekainaren 20a - Jehan Alain, frantziar konpositore eta organista (j. 1911).
- Ekainaren 21a - Smedley Butler, AEBko armadako militarra 33 urtez eta ondoren ekintzaile bakezalea (j. 1881).
- Ekainaren 21a - Édouard Vuillard, frantziar margolaria (j. 1868).
- Ekainaren 22a - Vladimir Köppen, jatorri errusiarreko alemaniar geografoa eta meteorologoa (j. 1846).
- Ekainaren 24a - Joseph Meister, amorruaren txertoa lehenengoz hartu zuen gizakia eta infekzio horri arrakastaz aurre egin zion lehena (j. 1876).
- Ekainaren 28a - Italo Balbo, italiar politikari faxista eta mariskala (j. 1896).
- Ekainaren 29a - Paul Klee, Suitzan jaiotako alemaniar margolaria (j. 1879).
- Ekainaren 29a - Nikolai Sukhanov, errusiar kazetari, ekonomilari, historiagile eta militante mentxebikea (j. 1882).
UztailaAldatu
- Uztailaren 1a - Ben Turpin, estatubatuar antzezlea (j. 1869).
- Uztailaren 3a - Detlof von Winterfeldt, alemaniar jeneral eta agregatu militarra, Compiègneko Armistizioaren sinatzailetako bat izateagatik ezaguna (j. 1867).
- Uztailaren 6a - Juan Pascual Esteban, gaztelaniazko nafar idazlea (j. 1846).
- Uztailaren 17a - Juan Tomás Gandarias, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1870).
- Uztailaren 25a - Albert Demangeon, frantziar geografoa (j. 1872).
AbuztuaAldatu
- Abuztuaren 5a - Manuel Antonio Leunda, gipuzkoar bertsolaria (j. 1846).
- Abuztuaren 21a - Leon Trotski, jatorri judutarreko errusiar-ukrainar iraultzaile komunista, Mexikon eraila (j. 1879).
- Abuztuaren 22a - Isidro Gomá, kataluniar apaiza (j. 1869).
- Abuztuaren 24a - Julia Lazaro, nafar miliziakidea, fusilatua (j. 1916).
- Abuztuaren 30a - Francisco Durrio, bilbotar eskultore eta zeramikagilea (j. 1868).
- Abuztuaren 30a - Joseph John Thomson, ingeles kimikaria (j. 1856).
- Abuztuaren 31 - Raymond Smith Dugan, estatubatuar astronomoa (j. 1878).
IrailaAldatu
- Irailaren 5a - Charles de Broqueville, Belgikako lehen minnistroa (j. 1860).
- Irailaren 7a - José Félix Estigarribia, Paraguaiko presidente eta diktadorea (j. 1888).
- Irailaren 26a - Walter Benjamin, alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa (j. 1892).
- Irailaren 26a - William Henry Davies, ingelesez idatzi zuen galestar poeta (j. 1871).
- Irailaren 27a - Julián Besteiro, Espainiako buruzagi sozialista (j. 1870).
- Irailaren 27a - Julius Wagner-Jauregg, austriar medikua (j. 1857).
UrriaAldatu
- Urriaren 5a - Silvestre Revueltas, mexikar biolinista eta musikagilea (j. 1899).
- Urriaren 11 - Vito Volterra, italiar matematikaria eta fisikaria (j. 1860).
- Urriaren 15a - Lluis Companys, Kataluniako Generalitateko 123. Presidentea (j. 1882).
- Urriaren 20a - Erik Gunnar Asplund, arkitekto neoklasizista eta moderno suediarra (j. 1885).
- Urriaren 24a - Pierre Weiss, frantziar fisikaria (j. 1865).
- Urriaren 29a - Phan Bội Châu, Vietnamgo idazle eta politikaria (j. 1867).
AzaroaAldatu
- Azaroaren 3a - Manuel Azaña, espainiar politikari eta idazlea, Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (j. 1880).
- Azaroaren 6a - Joseph Vrindts, valonieraz idatzi zuen belgikar akademikoa eta idazlea (j. 1855).
- Azaroaren 9a - Neville Chamberlain, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1869).
- Azaroaren 9a - Julián Zugazagoitia, euskal abokatu eta politikaria (j. 1899).
- Azaroaren 10a - Aurelio Arteta, bilbotar margolaria, Euskal Herriko margolaritzak eman dituen artistarik garrantzizkoenetakoa (j. 1879).
- Azaroaren 24a - Saionji Kinmochi, Japoniako lehen ministroa (j. 1849).
- Azaroaren 27a - Nicolae Iorga, Errumaniako lehen ministroa (j. 1871).
AbenduaAldatu
- Abenduaren 6a - Aloisia Veit, Adolf Hitlerren senidea eta pertsona desgaituen suntsiketaren biktima (j. 1891).
- Abenduaren 17a - Alicia Boole Stott, anglo-irlandar matematikaria (j. 1860).
- Abenduaren 19a - Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea (j. 1873).
- Abenduaren 21a - Francis Scott Fitzgerald, irlandar-estatubatuar eleberrigilea (j. 1896).
- Abenduaren 22a - Nathanael West, estatubatuar idazle eta gidoigilea (j. 1903).
- Abenduaren 27a - Ramón Madariaga, bizkaitar politikaria (j. 1868).
Egun ezezaguna edo zehaztugabeaAldatu
- Urtarrila - Angel Zabala Ozamiz Kondaño, EAJko politikaria (j. 1866).
- Maiatza - Theodor Linschmann, alemaniar apaiz protestantea eta euskal hizkuntzalaria (j. 1850).
- Louis Ligetx, zuberoar koblakari eta idazlea (j. 1901).
Nobel saridunak:Aldatu
- Fisika: Saririk ez.
- Kimika: Saririk ez.
- Literatura: Saririk ez.
- Medikuntza: Saririk ez.
- Bakea: Saririk ez.