Urruña
Urruña Lapurdiko hego-mendebaldeko udalerri bat da, kostaldekoa, Lapurdi Itsasegian kokaturikoa. Irun-Biriatu eta Bordele arteko A-63 autobidearen alboan dago.
Urruña | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() Urruña eta Jondoni Bixintxo elizaren ikuspegia. | ||
| ||
![]() | ||
Kokapena | ||
Herrialdea | ![]() | |
Lurraldea | ![]() | |
Administrazioa | ||
Estatua | ![]() | |
Eskualdea | ![]() | |
Departamendua | ![]() | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Hendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra | |
Izen ofiziala | ![]() | |
Auzapeza | Philippe Aramendi (EHBai) | |
Posta kodea | 64122 | |
INSEE kodea | 64545 | |
Herritarra | urruñar | |
Geografia | ||
Azalera | 50,57 km² | |
Garaiera | 0-880 metro | |
Distantzia | 27 km (Baionatik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 10.432 (2018: ![]() | |
Dentsitatea | 184,22 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 24,88 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 48,93 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 74,5 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 4,08 (2011) | |
Langabezia[1] | % 6,72 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 9,65 (2010) | |
Erabilera | % 0,53 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.urrugne.com |
GeografiaAldatu
Ingurune naturalaAldatu
Hainbat erreka igarotzen dira udalerriko lurretatik: Untxin, kostaldeko errekastoa, Donibane Lohizuneko badian itsasoratzen dena (baita horren ibaiadarra den Arola erreka, azken hau udalerriko lurretan bertan Andureta errekak elikatzen duelarik); Bidasoa eta Urdazuriren ibaiadarra den Ibardin erreka, azken horren ibaiadarra den Intzola errekarekin batera. Halaber, Mentaberri erreka Haizabia esparru eta hotel aldamenean itsasoratzen da, Euskal Erlaitzean.
Udalerriko lurren mugan dago kokaturik Ibardingo lepoa (317 m). Bestalde, iparraldeko lursailetan Euskal erlaitza deritzon kostaldea dago.
Udalerri mugakideakAldatu
- Ziburu ipar-ekialdean
- Hendaia ipar-mendebaldean
- Azkaine hego-ekialdean
- Biriatu hego-mendebaldean
- Behobia, Irun (Gipuzkoa) hego-ekialdean
- Bera (Nafarroa Garaia) hegoaldean
SarbideakAldatu
Urruña, Ziburu eta Hendaia arteko 10. bide nazionalak, Bordele muga arteko A-63 autopistak (Urruñak 2. irteera du) eta Irun eta Paris lotzen dituen trenbideak zeharkatzen dute.
Etxeak eta auzoakAldatu
|
HistoriaAldatu
Bidasoa eta Urdazuri ibaien artean zegoen parrokia bakarra izan zen Urruña, eta Urtubiako jaunak denbora eta espiritu-jurisdikzioa zuen bertan. Ziburuk 1555. urtean lortu zuen autonomia erlijiosoa eta Hendaiak 1598an.
Urtubiako etxea bizkonderri bihurtu zen 1654an. Haren jabetzen artean, Urruña, Donibane Lohizune, Pausu, Zokoa eta Ziburuko hainbat mahasti, baso, lur, errota eta etxeak zeuden.
Independentzia erlijiosoa lortu ostean, zenbait herri Urruñatik banatzen joan ziren: 1574an Ziburu banatu zen, 1603an Biriatu eta 1654an Hendaia.
1790. urtean, Frantziako Iraultzaren ondorioz ezarritako paisaia administratibo berrian, Urruña, bere burua, Hendaia eta Biriatu barneratzen zituen kantonamendu baten burua izan zen, Uztaritzeko barrutiaren menekoa.
Napoleondar Gerretako monumentu izendaturiko lau gotorleku daude (Emigranteena[2], Baioneta[3], Bortuste[4] eta Luis XIV.a[5]), horietariko bat (Luis XIV.a) udalerriak Biriaturekin duen mugan.
DemografiaAldatu
XIX. mendearen hasieratik XX. mendearen azkenera 2.000 eta 4.000 biztanleren tartean egon zen Urruña, batzuetan gorago eta besteetan beherago. 1960ko harmarkadatik aurrera, ordea, gorokada esanguratsua izan zuen, eta XXI. mendearen bigarren hamarkadarako ia 10.000 biztanleren mailara iritsi zen.
Urruñako biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
PolitikaAldatu
Alkatea | Agintaldia | Alderdia |
Bernard de Coral | 1929-1940 | FR |
Bernard de Coral | 1940-1965 | |
Daniel Poulou | 1995-2001 | RPR |
Daniel Poulou | 2001-2002 | RPR |
Léon Marin | 2002-2008 | DVD |
Odile de Coral | 2008-2014 | DVD |
Odile de Coral | 2014-2020 | DVD |
Philippe Aramendi | 2020-2026 | Abertzale |
KulturaAldatu
HizkuntzaAldatu
Urruñan[9] Kostatar hizkeran[10] mintzatzen da, sartaldeko nafar-lapurteran[11].
ToponimiaAldatu
Izen zaharra Urrunaga zen. Hurra ematen dituen zuhaitzaren izena hurritz edo hurrondo izaten da, baina toponimian '(h)urrun' gisa azaldu ohi da. Urrunaren lekua 'urrunaga' da toponimian. Geroago g letra, a letra bat galdu ziren eta n letra buzti egin zen. Horrela heltzen da Urruña oraingo izenera:
Urrun + aga → Urrunaga → Urruna(g)a → Urruna(a) → Urruña
AldizkariakAldatu
Urruña aldizkaria 2021eko maiatzean sortu zuen Urrunaga Elkarteak. Bertan idazten dutenen artean hauek daude: Xerar Urrutia, Ixabel Etxeberria, Joseba Aurkenerena, Joritz Larraza, Odei Barroso, Aimar Karrika, Sustrai Colina, Ttotte Etxebeste. Gehien-gehiena euskaraz. Seihilabetekaria da.
Urruñan Bizi Urtero lau aldiz Herriko Etxeak plazaratzen duena. Hastapenetatik frantses hutsez plazaratzen zuten, baina 2020ko negutik, hau da, 67. zenbakitik goiti, den-dena euskaraz eta frantsesez plazaratzen dute.
Gure Herrian Herritarrak mugimendu abertzalearen aldizkaria, luzaz plazaratu zutena. Osora 53 zenbaki. Azkena 2017ko abenduan plazaratu zuten. Euskarazko eta frantsesezko artikuluak tartekatzen ziren.
ElkarteakAldatu
Xaia ostatua kultura-ekitaldiak eskaintzeko leku erreferentziazkoa da. Urte osoan aritzen da. Arrakastatsuenetako bat, euskal kantuen ikastaroa izaten da. Ehun lagun inguru elkartzen dira urritik ekainera, hamabost egunetik behin, euskal kantuak abesteko.
Neurri txikian baina antzeko ezaugarriak dituen Bilboko Kafe Antzokiarekin konparatu daiteke. Ondarroako Kafe Antzokia, Donostiako Doka ere antzekoak dira, eta gero antzeko beste ekimen batzuk abiatu dira Euskal Herrian zehar.
2000. urtean, orduko tabernako jabeak ostatua utzi zuenean, hutsunea betetzeko, abertzale batzuek dirua jarri zuten, ostatua haien gain hartzeko. 2002an, kooperatiba bat antolatu zuten ostatua kudeatzeko. Geroago, herriko Bakalau elkarteak bere gain hartu zuen Xaian kultur ekitaldiak antolatzeko ardura: kontzertuak, kantu-afariak, bertso-saioak...
Ondasun nabarmenakAldatu
- San Bixintxo eliza: XI. mendean eraikia eta XVI.ean berreraikia Jondoni Bixintxo Xaintesekoari eskainia, ezkila dorrean eguzki-ordularia du atsotitz bat daramana: VULNERANT OMNES, ULTIMA NECAT (Guziek zauritzen, azkenekoak hiltzen, Sarako elizaren berdina baina latinez)
- Urtubiako gaztelua, XIV, XVI eta XVII. mendeetan eraikia
- Ama Sokorrikoaren Kapera: XVIII. mendekoa eta hilarri biribilez inguratua
- Urruñako itsasertzeko bidea
- Urruñako herriko etxea
- Urruñako pilotalekua
- Behobiako zubia: Urruña eta Irun udalerriak elkarlotzen ditu.
- Villa Mendichka: 1911n Henri Godbarge arkitektoak eraikia.
- Baionetako gotorlekua
- Bortusteko gotorlekua
- Luis XIV.aren gotorlekua
- Oihanbeltzeko gotorlekua
- Xaia ostatua, 100 urtez Bidasoa ibaiaren begiralea izan dena.
Argazki galeriaAldatu
Lehen Mundu Gerran hildakoen omenezko monumentua
Hiri senidetuakAldatu
Urruñar ospetsuakAldatu
- Joanes Urtubiakoa (1358?-1381?) Luis Beaumont-ekoaren agindupeko Nafar Konpainiakoa, Albaniaren konkistan eta Greziako hainbat gerlatan ibilia.
- Maria Urtubiakoa (1446-1505) Urtubia leinuaren Lapurdiko andre noblea izan zen.
- Maitea Montrealgoa, Urtubiako Anderea XVI. mendea. Espioia. Euskarazko gutunak igortzen zituen.
- Ander Urtubiakoa (1707-1767) Zazpi Urteko Gerran parte hartu zuen
- Martin Barrandegi (1721-1780?) Itsasgizona, baleazalea eta kortsarioa.
- Jean Lekueder (1724-1788?) Itsasgizona, ontzi kapitaina, baleazalea eta kortsarioa.
- Jean Albarado (1743-1819) Itsasgizon eta kortsario ospetsua, itsas ministroa izendatu zutena.
- Graxiana Zuhibar, Maritxu Ithurbide eta Agustina Irigoiti 1750ean, herriko plazan, elkarretaratze batean, soldaduek tiroz hilak.
- Miketto Argaiñarats (1764-1834) Itsasgizona, ontzi kapitaina, merkataria, baleazalea eta kortsarioa.
- Martin Goihetxe (1791-1859), alegiagile, idazle eta olerkaria
- Martin Gilbeau (1839-1912), mediku eta euskal idazlea.
- Jean P. Larre Xiki, pilotaria.
- Martin Haltzuet ''Ttipi Urruñarra'' (XIX. mendea), bertsolaria.[12]
- Leon Dongaitz (1886-1979), pilotaria.
- Paulin Bascou (1889-1944) errugbilaria.
- Jean Fourcade (1895–1973), idazlea eta kronista.
- Bixente Izkierdo (1895-1967), ditxolari handia.
- Hélène Elizaga (1896-1981) margolaria.
- Frantxa Usandizaga Bigarren Mundu Gerran, Kometa Sarean ibilia. Alemaniarrek hila. Bidegainberri etxekoa.
- Bernard de Coral (1900-1987), auzapeza.
- Patrick Ezkurra (1970-2015) pilotaria, Ezkurra I.a deitua.
- Paul Lafourcade (1909-1985), errugbilaria.
- Pierre Andiazabal (1923-2020), itzultzailea, apaiza, euskaltzain urgazlea eta ohorezkoa.
- Manuel Sein Xanpun (1928-2002), bertsolaria.
- Beñat Albizu (1930 - ), idazlea.
- Daniela Albizu (1936-2015), idazlea eta euskal kulturaren bultzatzailea.
- Daniel Poulou (1943 - ), Urruñako auzapeza.
- Jean-Louis Azarete (1945-), errugbilaria.
- Mari Koxe Basurko (1947-), idazlea.
- Jean Louis Eizmendi Errexil IIa (1948-), bertsolaria.
- Joseba Aurkenerena (1956-), idazlea.
- Inma Gomila (1957-2003), euskaltzalea.
- Beñat Elizondo (1958-), musikaria eta soinujole herrikoia.
- Xerar Urrutia (1959-), idazlea eta kantu-egilea.
- Ixabel Etxeberria (1960-), ikerlaria eta idazlea.
- Ttotte Etxebeste (1962-), euskal militantea eta idazlea.
- Odile de Coral (1962), Urruñako alkatea eta politikaria.
- Xano Haltzuet (1970-), kantaria eta musikaria.
- Paskal Ezkurra (1981–), esku huskako pilotaria.
- Sustrai Colina (1982–), bertsolaria.
- Odei Barroso (1988–), bertsolaria.
- Irati Alcantarilla (2001), futbolari eta bertsolaria.
ErreferentziakAldatu
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Emigranteena gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Baioneta gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Bortuste gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ (Frantsesez) Frantziako Kultura Ministerioa, Mérimée datu-basea - Luis XIV.a gotorlekuari buruzko oharra
- ↑ «Telletxea, Leon - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Eskolara joateko ohiturak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Urruña - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Kostatarra - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ «Sartaldekoa (NL) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- ↑ Ttipi armiarman
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |
- Urruñako Udalaren webgunea (Frantsesez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
- Joseba Aurkenerena: Urruñako itsasgizon, arrantzale eta kortsarioak. [1]