David Cronenberg
David Cronenberg (Toronto, Kanada, 1943ko martxoaren 15a -) kanadar zinemagilea da.[1]
John Carpenter eta Wes Cravenekin batera beldurrezko zinema garaikidean "C Hirukoitza" izendapenaz ezagutzen den genero horretako hiru zuzendari nabarmenen multzoa osatzen du.[2]
Biografia
aldatuZientzia- eta literatura-ikasketak egin zituen. 1960ko hamarraldiaren amaieran, underground zinema aurkitu zuenean, zenbait film labur egin zituen[3]. Bere lehenengo film luzeak pornografia-filmetan espezializatuta zeuden etxeek finantzatu zituzten. Shivers[4] (1975) lanean sexu bidezko bortxakeria-izurri batek hainbat hildako eragiten ditu etxe moderno batean. Rabid[5] (1976) lanak berretsi egiten du kutsadura, metamorfosi fisikoak eta gizakien senen gainbeherak Cronenbergengan sortzen duten lilura. The Brood[6] (1979) filmean, ama batek bi gnomo krudel erditzen ditu; psikiatriaren aurkikuntzetan oinarrituta, film horrek izura hurbiltzen du ikuslea. Ildo horretatik egin zituen Scanners[7] (1980) eta The Dead Zone[8] (1984).
Irudiaren boterea da David Cronenbergen arduretako bat. Hala, irudia, manipulatuta edo asmatuta, gorputz bat da, magnetoskopio bizi bilakatzen den heroia (Videodrome[9], 1992), edo amodioa gizon batekin egiten duen gizona eta emakume batekin ari dela uste duena[10] (M. Butterfly[11], 1992). Baina irudiaren aurreramendu fantasmagoriko horiekin batera, irudiaren bilaketa gero eta sofistikatuagoa egiten du, efektu berezi ia ikusezinetara iritsi arte[12] (Dead Ringers[13], 1988). The Naked Lunch (1991) abangoardiako filma izan zen. The Fly[14] (1988) filmean batu egiten ditu haragi bizia eta materia bizigabea.
Cronenbergek zinema fantastikoaren legeak berritu ditu, eta baita mugak gainditu ere.
Filmografia
aldatu- Transfer (1966) (Film laburra)
- From the Drain (1967) (Film laburra)
- Stereo (1969)
- Secret Weapons (1970)
- Crimes of the Future (1970)
- Tourettes 1971)
- The Victim (1975)
- The Lie Chair
- Shivers (1975)
- The Italian Machine (1976)
- Rabid (1977)
- Fast Company (1979)
- The Brood (1979)
- Scanners (1981)
- Videodrome (1983)
- The Dead Zone (1983)
- The Fly (1986)
- Inseparables (1988)
- El almuerzo desnudo (1991)
- Nightbreed (1990, aktore gisa)
- M. Butterfly (1993)
- Todo por un sueño (1995, aktore gisa)
- Crash (1996)
- Resurrection (1997, aktore gisa)
- Last Night (1998, aktore gisa)
- eXistenZ (1999)
- Camera (2000) (Film laburra)
- Jason X (2001, aktore gisa)
- Spider (2002)
- Una historia de violencia (2005)
- Ekialdeko promesak (2007)
- A Dangerous Method (2011)
- Cosmopolis (2012)
- Maps to the Stars (2014)
- Crimes of the Future (2022)
Erreferentziak
aldatu- ↑ Browning, Mark. (2007). David Cronenberg : author or film-maker?. Intellect Books ISBN 1-84150-982-5. PMC 567898094. (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ (Ingelesez) «Grandes Maestros: Las 3 C del Terror Parte 1» Cinescopia 2011-11-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ [https://web.archive.org/web/20090222043459/https://movies.nytimes.com/person/86249/David-Cronenberg/biography «David Cronenberg - Trailer - Showtimes - Cast - Movies & TV - NYTimes.com»] web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ Cronenberg, David. (1975-10-10). Shivers. Cinépix Film Properties (CFP), DAL Productions, Canadian Film Development Corporation (CFDC) (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ Cronenberg, David. (1977-04-08). Rabid. Dunning/Link/Reitman Productions, Cinépix Film Properties (CFP), Cinema Entertainment Enterprises (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ Cronenberg, David. (1979-05-25). The Brood. Canadian Film Development Corporation (CFDC), Elgin International Films, Mutual Productions (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ Cronenberg, David. (1981-01-14). Scanners. Canadian Film Development Corporation (CFDC), Filmplan International, Montreal Trust Company of Canada (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ Cronenberg, David. (1983-10-21). The Dead Zone. Dino De Laurentiis Company, Lorimar Film Entertainment (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Benítez, Sergio. (2015-07-04). «Ciencia-ficción: 'Videodrome', de David Cronenberg» Espinof (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Caviaro, Juan Luis. (2011-10-28). «David Cronenberg: 'M. Butterfly', la terrible ilusión del amor» Espinof (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) M. Butterfly (1993). (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Caviaro, Juan Luis. (2011-08-24). «David Cronenberg: 'Inseparables', una mente y dos cuerpos» Espinof (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ Cronenberg, David. (1988-09-23). Dead Ringers. Morgan Creek Entertainment, Téléfilm Canada, Mantle Clinic II (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- ↑ Cronenberg, David. (1986-08-15). The Fly. SLM Production Group, Brooksfilms (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.