Valentín Castellanos

Valentín Castellanos Ziarreta (Lekeitio, 1889 - Madril, 1943ko otsaila), pilota munduan Lekeitioko zapatagiletxo bezala ezaguna, euskal herritar pilotaria izan zen[1].

Lekeitioko zapatagiletxo
Izen osoa: Valentín Castellanos Ziarreta
Jaiotza data: 1889
Jaioterria: Lekeitio ( Bizkaia)
Heriotza data: 1943ko otsaila
Heriotza herria: Madril ( Espainia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Ez
Postua:
Debutatze data: 1906
Debutatze pilotalekua: Markinako pilotalekua

Aita Francisco Javier Castellanos zuen, pilotari amateurra eta Lekeitioko zapatagilea zena[2], eta berarengandik hartu zuen bere ezizena. 17 urte zituela, Markinan Martinez Markinakoaren aurka debutatu zuen. Galdu arren, itxura ona eman zuen. Bere ibilbidearen hasieran Eibarko lantegi batean lan egin zuen 1912an profesional bilakatu arte.

1910eko hamarkadan eta 1920ko hamarkadaren hasieran pilotaren izar nagusienetariko bat izan zen[3] 1925ean erretiratu arte.

Bere bizitzaren azken urteetan gorriak ikusi zituen eta artekari moduan aritu zen Madrilgo pilotaleku batean. 1943ko otsailean hil zen bertan[4]

Lekeition egun badago bere izena daraman pilotaleku bat.

Erreferentziak aldatu


  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.