Ireki menu nagusia

Albert Boadella i Oncins (Bartzelona, 1943ko uztailaren 10a) kataluniar aktore, antzerkigile eta zuzendari bat da. 1961ean sortu zenetik Els Joglars antzerki konpainiako kide da, eta 2012 arte baita haren zuzendaria ere. Espainiar nazionalismoaren aldeko eta kataluniar independentismoaren aurkako joera garbia du.

Albert Boadella
Albert Boadella 2015 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1943ko uztailaren  30a (75 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak antzerki zuzendaria, idazlea, aktorea eta zinema zuzendaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa dramaturgia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Hiritarrak - Hiritargoaren Alderdia
IMDb nm1209316

1980ko hamarkadan "Pujolismoaren" satirak ziren Operació Ubú (1981) eta Ubú President antzezlanak burutu zituen, baina Kataluniako Generalitatearen diru-laguntzak jasotzetik uztearekin bat espainiar nazionalismoarekin lerrokatu eta kataluniar nazionalismoaren aurkako iritziak sistematikoki ematen hasi zen. 2010eko hamarkadan kataluniar independentismoaren aurka eta espainiar unionismoaren alde argi eta garbi azaldu zen, Manifiesto por la lengua común gaztelaniaren aldeko espainiar plataforma nazionalistan ere parte hartu zuen eta Hiritarrak - Hiritargoaren Alderdiaren kide da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albert Boadella Aldatu lotura Wikidatan