Donostiako Aste Nagusia
Donostiako Aste Nagusia Donostian abuztuan ospatzen den jaialdi bat da. Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiak amaitu ondoren hasten da. Donostiako Aste Nagusia amaitu aurretik, Bilboko Aste Nagusia hasten da.
Donostiako Aste Nagusia | |
---|---|
Donostiako Aste Nagusian su artifizialak dira jende gehien biltzen duen ekitaldia. Irudian, su artifizialak Kontxako badiaren gainean. | |
Tokia | Donostia |
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Esanahia | Donostiako udako jaiak |
Hasiera | Abuztuaren 10aren inguruan |
Amaiera | Abuztuaren 17aren inguruan |
Data | |
Webgunea | http://www.donostiakultura.com |
SorreraAldatu
Donostiako Aste Nagusia, Jose Arana eskoriatzarrak sortu zuen XIX. mendearen amaieran. Loterian lortutako diruarekin, enpresaburu bihurtu zen. Zezenketen enpresaburu, hain zuzen ere, zezenketak oso gogoko baitzituen. Horren ondorioz, beranduago Atotxa futbol zelaia egongo zen tokian, zezen plaza bat eraiki zuen. Eta bertan eman zituen zezenketa jaialdiak, Donostiako Aste Nagusiaren sorrera hau delarik, hasieran, "Zezenketa Aste Nagusia" deitzen baitzen. Ondoren, denboran aurrera eginez, egun denera pasa zen Donostiako Aste Nagusia.
Aste Nagusiko ospakizunakAldatu
Aste Nagusian ospatzen diren ospakizunen artean, nabarmenena, su artifizialen lehiaketa da. Zaragoza, Valentzia, Italia eta beste toki askotako enpresa piroteknikoak ia urtero etortzen dira Donostiara, Aste Nagusiko su artifizialen lehiaketan parte hartzera.
Beste ospakizun ezagun batzuk, Saguesen antolatzen diren musika kontzertuak dira.
AbordatzeaAldatu
Donostiako Piratak martxan ipini ziren 2003an, modu alternatiboan bestelako proposamenak helarazteko hiritarrei, batez ere gazte jendeari. Azken urteotan lortu dute Aste Nagusia piztea, gune berriak eskuratzea (Donostiako portuaren aldean "La Flamenka" txosnagunea. Eta ekitaldi nagusi moduan, piraten "Abordatzea" egiten dute kaialdetik Kontxaraino, modu informalean egindako txalupen bidez.