Juan Jose Pujana

euskal politikaria

Juan Jose Pujana Artza (Bilbo, Bizkaia, 1943ko urtarrilaren 13a - Elorrio, 2022ko otsailaren 1a) politikaria eta abokatua izan zen, Eusko Legebiltzarreko estreinako lehendakaria. Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) kide bere ibilbide politikoaren hasieran, Eusko Alkartasuna alderdiaren sortzaileetako bat gerora, 1986an. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kidea zen. Grezia klasikoaren zalea zen, eta kultura ingurune hartako zenbait idazlan euskaratu zituen.[1][2]

Juan Jose Pujana

Espainiako senataria

1987ko martxoaren 17a - 1991ko otsailaren 19a

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1987ko urtarrilaren 8a - 1987ko martxoaren 24a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1984ko martxoaren 22a - 1986ko irailaren 21a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak

1. Eusko Legebiltzarreko mahaiburu

1980ko martxoaren 31 - 1987ko urtarrilaren 8a - Jesús M.ª Eguiguren Imaz

Diputatua Eusko Legebiltzarrean

1980ko martxoaren 31 - 1984ko martxoaren 22a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: 1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaBilbo1943ko urtarrilaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaElorrio2022ko otsailaren 1a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, itzultzailea eta abokatua
Lantokia(k)Madril
KidetzaEuskalerriaren Adiskideen Elkartea
Musikene
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Ibilbidea

aldatu

Ekonomia Zuzenbideko lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Gazte-gaztetatik politikan sartuta, Eusko Alderdi Jeltzaleko kide izan zen klandestinitatean, Francoren diktaduraren garaian. Alderdi horren bileretako asko egin ziren Pujanaren bulegoan. Euzkadi Buru Batzarreko idazkari nagusia izan zen.[1]

Eusko Kontseilu Nagusian Lurralde-Antolamendu, Hirigintza eta Ingurumeneko sailburu izan zen 1978tik 1980ra bitartean, Juan Ajuriagerraren ordezko. Euskal Autonomia Erkidegoa sortu berritan, Bizkaitik legebiltzarkide postu baterako hautatu zuten, eta Eusko Legebiltzarreko lehendabiziko mahaiburua izan zen. Kargu horretan jardun zuen Legebiltzarraren lehenengo bi legealdietan, 1980-1986 artean.[1]

Ondoren, 1986an, Eusko Alkartasuneko (EA) kide sortzaileetako bat izan zen. Alderdi horrekin, legealdi batez senataria izan zen Espainiako Senatuan, 1987tik 1991 arte.[2] EAJ eta EA alderdien arteko koalizioa desegin zenean, Pujana Eusko Alkartasunetik irten zen.[1]

Politika utzi eta gero, 2005ean, Musikene-Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko koordinatzaile nagusia izan zen, 2009 arte.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e (Gaztelaniaz) «Muere Juan José Pujana, primer presidente del Parlamento Vasco» Deia (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Fallece Juan José Pujana, primer presidente del Parlamento Vasco» ElDiario.es 2022-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-02-02).

Kanpo estekak

aldatu