1977
urte
1977. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1974 • 1975 • 1976 • 1977 • 1978 • 1979 • 1980 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1977 MCMLXXVII |
Ab urbe condita | 2730 |
Armeniar egutegia | 1426 ԹՎ ՌՆԻԶ |
Bahá'í egutegia | 133 – 134 |
Bengaliar egutegia | 1384 |
Berber egutegia | 2927 |
Egutegi budista | 2521 |
Myanmarko egutegia | 1339 |
Bizantziar egutegia | 7485 – 7486 |
Koptoen egutegia | 1693 – 1694 |
Etiopiar egutegia | 1969 – 1970 |
Hebrear egutegia | 5737 – 5738 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2033 – 2034 |
Shaka Samvat | 1899 – 1900 |
Kali Yuga | 5078 – 5079 |
Iraniar egutegia | 1355 – 1356 |
Islamiar egutegia | 1397 – 1398 |
Japoniar egutegia | Shōwa 52 (昭和52年) |
Korear egutegia | 4310 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2520 |
Unix denbora | 220924800 – 252460799 |
Holozeniar egutegia | 11977 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- Urtarrilaren 11 - ETAk Felix Ayuso Pinel poliziako inspektorea hil zuen Madrilen.
- Urtarrilaren 19 - Ikurrina berriro legeztatu zuten Espainiako legedian, eta Euskal Autonomi Erkidegoko bandera ofizialtzat hartu zen.
- Otsailaren 1a - Polizia Armatuak Luis Santamaría herritarra hil zuen tiroz Iruñean.
- Martxoaren 8 - Guardia Zibilak Nicolas Mendizabal eta Sebastian Goikoetxea ETAko kideak hil zituen.
- Martxoaren 13a - ETAk Constantino Gomez Barcia guardia zibila hil zuen Arrasaten.
- Apirilaren 28a - ETAk Guardia Zibileko sarjentu Antonio Galan Aceituno hil zuen Tolosan.
- Maiatzaren 13a - Amnistiaren aldeko astean istilu ugari gertatu zen Euskal Herrian. Luis Santamaria, Gregorio Maritxalar eta Jose Luis Cano errenteriarrak eta Juan Erviti iruindarra erail zituen poliziak.
- Maiatzaren 18a - ETAk Manuel Orceda de la Cruz polizia hil zuen Donostian.
- Ekainaren 12a - Pertsona bat hil zen Armintzan, uholdeen eraginez.
- Ekainaren 13a - ETA politiko-militarreko kide Josu Basañez Jauregi hil zen Barakaldon, polizia baten autoari jartzen ari zitzaion bonba lehertu baitzitzaion.
- Ekainaren 22a - ETAk Javier De Ibarra y Berge enpresaburua bahitu eta hilik agertu zen Barazarko mendatean.
- Ekainaren 27a - ETAk Valentin Godoy Cerezo polizia hil zuen Gasteizen.
- Uztailaren 14a - Bilbon 200.000 pertsona kalera atera ziren Lemoizko zentral nuklearraren aurkako manifestazioan. “Euskadin gerraosteaz geroztik egindako manifestaziorik handiena” izan zen.
- Urriaren 5: Alianza Apostólica Anticomunistak bonba bat jarri zuen Punto y Hora de Euskal Herria aldizkariaren Iruñeko egoitzan. Kalte material handiak eragin zituen.
- Urriaren 8a - ETAk Augusto Unceta-Barrenechea Bizkaiko ahaldun nagusia eta bi guardia zibil hil zituen.
- Urriaren 30a - Lehen aldiz omendu ziren publikoki 1936an Hernaniko hilerrian frankistek fusilatutako herritarrak, 300 pertsona inguru. Ordura arte isilpean egiten ziren omenaldiak.
- Azaroaren 2a - ETAk Udaltzaingoko sarjentu Jose Díaz Fernández hil zuen Irunen.
- Azaroaren 26a - ETAk Joaquin Imaz Martínez militarra hil zuen Iruñean.
- Abenduaren 16a - ETAk Irungo Udaleko zinegotzi Julio Martínez Ezquerro hil zuen.
Mundua aldatu
- Urtarrilaren 24a - Madrilgo Atocha kalean 5 abokatu laboralista hil zituzten eskuin muturreko kideek.
- Martxoaren 27a - Los Rodeosko istripuan 583 lagun hil ziren.
- Ekainaren 15a - Francoren diktaduraren osteko lehen hauteskunde demokratikoak egin ziren.
- Irailaren 10a - Hamida Djandoubi hiltzailea gillotinatu zuten Frantzian, horrela exekutatutako azkena, heriotza zigorra 1981ean ezeztu baitzuten.
- Urriaren 14a - Espainiako Amnistia Legea onartu zen. Horrela, odolezko deliturik ez zuten presoak kalean utzi zituzten.
- Azaroaren 12a - Gaueko lehen manifestazio feminista egin zuten "Reclaim the Night" lelopean, Leeds]]en, Ingalaterran. Aurretik, emakumeek gizonen aldetik jasandako erasoen aurrean, Poliziak emakumeei gauez ez irteteko gomendatu izan zien.
Artea eta kultura aldatu
- Larrabetzun Kukubiltxo antzerki taldea sortu zen.
- Irailaren 29a - Egin egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zen.
Zientzia eta teknologia aldatu
Kirolak aldatu
- Martxoaren 19a - 1977ko Bost Nazioen Txapelketan Frantziak partida guztiak irabazita txapelketaz gain haren bigarren Slam Nagusia eskuratu zuen. Jokaturiko lau partidatan Frantziak ez zuen entsegu bakar bat jaso.
- Maiatzaren 15a - Freddy Maertens belgiarra Espainiako Itzuliaren irabazlea izan zen.
- Maiatzaren 18a - Juventusek irabazi zuen UEFA Kopako finala, Athletic txapeldunordearen aurka.
- Maiatzaren 25a - Liverpool Football Club izan zen Europako Kopan irabazlea, Borussia Mönchengladbachen aurka.
- Ekainaren 12a - Michel Pollentier belgiarra Italiako Giroan garaile gelditu zen.
- Uztailaren 24a - Bernard Thévenet frantziarra Frantziako Tourraren txapeldun bilakatu zen.
- Irailaren 11a - Santurtzik bere lehenengo Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Jaiotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 3a - Mayumi Iizuka, japoniar anime aktorea (seiyū).
- Urtarrilaren 4a - Horia Colibășanu, errumaniar alpinista.
- Urtarrilaren 4a - David Millar, maltar-eskoziar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 5a - Oscar Rodriguez Vaz, PSE-EEko arabar politikaria.
- Urtarrilaren 6a - Genevieve O'Reilly, irlandar aktorea.
- Urtarrilaren 7a - Dustin Diamond, estatubatuar aktore, komiko eta zinema zuzendaria (h. 2021).
- Urtarrilaren 7a - Sofi Oksanen, finlandiar idazlea.
- Urtarrilaren 7a - Harkaitz Zubiri, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 8a - Amber Benson, estatubatuar aktore, abeslari, gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendaria.
- Urtarrilaren 10a - Rafael Clavero, espainiar futbolaria.
- Urtarrilaren 10a - Michelle O'Neill, iparirlandar politikaria, Sinn Fein alderdiaren Ipar Irlandako burua.
- Urtarrilaren 11 - Anni Friesinger-Postma, alemaniar izotz gaineko abiadurako patinatzailea.
- Urtarrilaren 12a - Oier Zearra, bizkaitar pilotari ohia.
- Urtarrilaren 13a - Orlando Bloom, ingeles aktorea.
- Urtarrilaren 15a - Giorgia Meloni, italiar kazetaria eta politikaria.
- Urtarrilaren 16a - Iban Malo, gipuzkoar aktorea.
- Urtarrilaren 19a - Mireya Etxaluze, euskal astrofisikaria.
- Urtarrilaren 19a - Nicole, txiletar abeslaria eta aktorea.
- Urtarrilaren 19a - Jorinde Voigt, alemaniar artista garaikidea eta irakaslea.
- Urtarrilaren 20a - Unai Bergara, bizkaitar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 20a - Iratxe Retolaza Gutierrez, gipuzkoar literatura kritikaria.
- Urtarrilaren 20a - Ilian Stoyanov, bulgariar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 22a - Rachael Grinham, australiar squash-jokalaria.
- Urtarrilaren 22a - Hidetoshi Nakata, japoniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 25a - Marta Rovira, kataluniar politikari eta abokatua.
- Urtarrilaren 26a - Luján Argüelles, espainiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- Urtarrilaren 26a - Ēriks Ešenvalds, letoniar musikagilea.
- Urtarrilaren 29a - Sorkun, euskal abeslaria eta musikaria.
- Urtarrilaren 31 - Kerry Washington, estatubatuar aktorea.
Otsaila aldatu
- Otsailaren 1a - Roberto Cámara, bizkaitar kazetaria.
- Otsailaren 2a - Bibiana Aído, PSOEko espainiar politikaria.
- Otsailaren 2a - Gotzon Enbil, gipuzkoar zestapuntalari ohia.
- Otsailaren 2a - Shakira, pop-rock kolonbiar abeslari eta konpositorea.
- Otsailaren 4a - Andrés Gertrúdix, espainiar aktorea.
- Otsailaren 5a - Iker Pou, arabar eskalatzailea.
- Otsailaren 6a - Andrei Kolesnikov, errusiar jenerala (h. 2022).
- Otsailaren 7a - Tsuneyasu Miyamoto, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 7a - Mariusz Pudzianowski, bost aldiz Munduko Gizonik Indartsuena tituluaren irabazlea.
- Otsailaren 8a - Daniel Sanabria, paraguaiar futbolari ohia.
- Otsailaren 14a - Cadel Evans, australiar txirrindularia.
- Otsailaren 17a - Leire Olaberria, gipuzkoar txirrindulari ohia, pistan aditua.
- Otsailaren 17a - Aitor Silloniz, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 18a - László Nemes, hungariar idazle eta zinegilea.
- Otsailaren 19a - Dani Martín, espainiar abeslari eta aktorea.
- Otsailaren 20a - Maria Van Kerkhove, estatubatuar epidemiologoa, gaixotasun infekziosoetan aditua.
- Otsailaren 21a - Aitor Blanco, arabar futbolaria.
- Otsailaren 21a - Imanol Epelde Pagola, gipuzkoar euskara irakaslea, idazlea, blogari, musikagile eta youtuberra.
- Otsailaren 21a - Jonathan Safran Foer, estatubatuar eleberrigilea.
- Otsailaren 24a - Floyd Mayweather, Jr., estatubatuar boxeolaria, XXI. mendeko boxeolari onenetakotzat hartua.
- Otsailaren 25a - Josetxo Romero, nafar futbolaria.
- Otsailaren 26a - James Wan, australiar zinema zuzendari, zinema ekoizle eta komiki gidoilaria.
- Otsailaren 26a - Shane Williams, galestar errugbi jokalari ohia.
Martxoa aldatu
- Martxoaren 1a - Esther Cañadas, espainiar modelo eta aktorea.
- Martxoaren 1a - Jon Urzelai, gipuzkoar futbolaria.
- Martxoaren 2a - Chris Martin, ingeles kantautore, abeslari eta musika ekoizlea, Coldplay taldeko abeslaria.
- Martxoaren 6a - Kelchie Arizmendi, mexikar telenobela-aktorea.
- Martxoaren 7a - Ronan O'Gara, irlandar errugbilaria.
- Martxoaren 8a - Aitzol Iriondo, gipuzkoar aktibista.
- Martxoaren 10a - Shannon Miller, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- Martxoaren 14a - Julene Guarrotxena, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 14a - Naoki Matsuda, japoniar futbolaria (h. 2011).
- Martxoaren 16a - Luis Alegre Zahonero, espainiar filosofo eta politikaria.
- Martxoaren 16a - Mónica Cruz, espainiar dantzari eta aktorea.
- Martxoaren 17a - Erlea Maneros, bizkaitar artista.
- Martxoaren 17a - Xabier Zandio, nafar txirrindularia.
- Martxoaren 22a - Owusu Benson, ghanar futbolari ohia.
- Martxoaren 24a - Joseba Agirre Oliden, gipuzkoar futbolari ohia.
- Martxoaren 24a - Jessica Chastain, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 27a - Daniel Rodríguez Pérez, Txiki, gipuzkoar futbolari ohia.
Apirila aldatu
- Apirilaren 1a - Gábor Boczkó, ezpata modalitateko hungariar eskrimalaria.
- Apirilaren 1a - Jesmyn Ward, estatubatuar idazlea, National Book Award saria bi aldiz irabazi duen lehenbiziko emakumea.
- Apirilaren 1a - Haimar Zubeldia, gipuzkoar txirrindularia.
- Apirilaren 2a - Michael Fassbender, irlandar-alemaniar aktorea.
- Apirilaren 3a - Alen Avdić, bosniar futbolari ohia.
- Apirilaren 4a - Itziar Gurrutxaga, gipuzkoar futbolaria.
- Apirilaren 4a - Énia Lipanga, mozambiketar poeta, aktibista eta kultur asaldatzailea.
- Apirilaren 4a - José Luis Maluenda, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 6a - Nacho Vigalondo, espainiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Apirilaren 7a - Jenni Haukio, Finlandiako Lehen Dama.
- Apirilaren 9a - Igor Estankona, bizkaitar idazlea.
- Apirilaren 10a - Sebastian Bea, estatubatuar arraunlari ohia.
- Apirilaren 10a - Nina Xevtxuk, transnistriar politikari ohia.
- Apirilaren 11 - Alain Goikoetxea, bizkaitar skater profesionala.
- Apirilaren 12a - Gemma Mengual, kataluniar igerilari sinkronizatua.
- Apirilaren 13a - Ángel Vicioso, espainiar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 14a - Gorka Arrizabalaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Apirilaren 14a - Sarah Michelle Gellar, estatubatuar aktore, ekoizle eta bikoiztailea.
- Apirilaren 15a - Asier Peña, nafar izotz patinatzaile ohia.
- Apirilaren 16a - Akon, senegaldar-estatubatuar abeslaria, musikagilea, disko-ekoizlea eta enpresaburua.
- Apirilaren 16a - Fredrik Ljungberg, suediar futbolari ohia.
- Apirilaren 16a - Alek Wek, Dinka etniako hegosudandar top modela.
- Apirilaren 17a - Ixone Sádaba, bizkaitar argazkilaria.
- Apirilaren 19a - Yolanda Castaño, galiziar poeta eta literatura kritikaria.
- Apirilaren 19a - Danijay, italodance motako musika elektronikoa egiten duen DJa.
- Apirilaren 19a - Nerea Otxoa de Aspuru, arabar errugbilari ohia.
- Apirilaren 20a - Iñaki Isasi, arabar txirrindularia.
- Apirilaren 22a - Eneko Acero, bizkaitar surflaria.
- Apirilaren 23a - John Cena, estatubatuar aktore, abeslari eta borrokalari profesionala.
- Apirilaren 24a - Nicolas Cazalé, frantziar aktorea eta modeloa.
- Apirilaren 24a - Javier Lombraña, bizkaitar futbolari ohia.
- Apirilaren 24a - Rebecca Mader, ingeles modelo eta aktorea.
- Apirilaren 25a - Manolo Cardona, kolonbiar aktorea.
- Apirilaren 25a - Mikel Goñi, Goñi II.a, nafar pilotaria.
- Apirilaren 26a - Samantha Cristoforetti, italiar astronauta, Europako Espazio Agentziaren hirugarren eta Italiako lehen emakumezko astronauta.
- Apirilaren 26a - Roxana Saberi, estatubatuar kazetaria.
- Apirilaren 28a - Rôni, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 28a - Trần Thị Nga, giza eskubideen defendatzaile vietnamdarra.
- Apirilaren 29a - Rocío Carrasco, espainiar telebista aurkezlea eta telebista-tertuliakidea.
- Apirilaren 30a - Robert Conley, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 1a - Johan Jüngling, suediar squash jokalari ohia.
- Maiatzaren 2a - Bogdan Dumitrache, errumaniar aktorea.
- Maiatzaren 3a - Hiro Mashima, japoniar mangaka.
- Maiatzaren 3a - Maryam Mirzakhani, irandar matematikaria (h. 2017).
- Maiatzaren 4a - Noriko Baba, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 5a - Virginie Efira, belgikar aktore eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 6a - Urko Aristi, gipuzkoar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 6a - Nozomi Hiroyama, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 7a - Eider Rubio, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 7a - Lara Siscar, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
- Maiatzaren 9a - Iñigo Landaluze, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 10a - Hugo Silva, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 11 - Iker Alvarez, gipuzkoar futbolaria.
- Maiatzaren 11 - Pablo García, uruguaiar futbolaria.
- Maiatzaren 11 - Marcos Paulo Alves, brasildar futbolari ohia.
- Maiatzaren 13a - Pablo Agüero, argentinar zine zuzendaria eta gidoilaria.
- Maiatzaren 14a - Javier Lara, bizkaitar toreatzailea.
- Maiatzaren 15a - Irati Jimenez, euskal idazlea.
- Maiatzaren 16a - Tessa Ganserer, alemaniar politikaria, Alemaniako historiako lehen legebiltzarkide transgeneroa.
- Maiatzaren 16a - Iñaki Otxandorena, nafar pilotaria.
- Maiatzaren 17a - Iker Galartza, gipukoar aktorea eta gidoigilea.
- Maiatzaren 17a - Pablo Prigioni, argentinar-italiar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 18a - Eider Rodriguez, gipuzkoar idazlea.
- Maiatzaren 19a - Manuel Almunia, nafar futbol atezain ohia.
- Maiatzaren 19a - Jon Ander Garcia Alberro, gipuzkoar sortzailea.
- Maiatzaren 19a - Ibon Gaztañazpi, gipuzkoar arraunlari ohia, kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Maiatzaren 19a - Natalia Oreiro, uruguaitar abeslaria, aktorea eta moda-diseinatzailea.
- Maiatzaren 20a - Aitor Arregi Galdos, gipuzkoar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea.
- Maiatzaren 20a - Oihane Otaegi, gipuzkoar curling-jokalaria.
- Maiatzaren 20a - Xabier San Martin, gipuzkoar teklatu-jotzaile eta musikagilea, La Oreja de Van Gogh taldeko kidea.
- Maiatzaren 21a - Iker Gabarain, gipuzkoar futbolari ohia.
- Maiatzaren 23a - Tomoyuki Hirase, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 23a - Sergio Mur, espainiar aktorea.
- Maiatzaren 23a - Dorleta Urretabizkaia, gipuzkoar aktore eta eleberrigilea.
- Maiatzaren 25a - Edurne Azuara, euskal aktorea.
- Maiatzaren 25a - Mikel Biain, gipuzkoar politikaria.
- Maiatzaren 25a - Natalia Rojo Solana, arabar politikaria.
- Maiatzaren 26a - Franck Dolosor, lapurtar kazetaria.
- Maiatzaren 26a - Raina Telgemeier, estatubatuar komikigilea.
- Maiatzaren 27a - Atsushi Yanagisawa, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 29a - Masaharu Nishi, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 31 - Eric Christian Olsen, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 31 - Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarra-jotzailea.
Ekaina aldatu
- Ekainaren 1a - Vicki Richter, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Ekainaren 3a - Beatriz Montañez, espainiar kazetaria, gidoilaria, telebista aurkezlea eta aktorea.
- Ekainaren 6a - Maider Yabar, gipuzkoar trapezista eta aktorea.
- Ekainaren 9a - Ibon Pérez Arrieta, gipuzkoar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a - Kiyomitsu Kobari, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a - Ana Tijoux, franko-txiletar rap-abeslaria eta abestigilea.
- Ekainaren 13a - Tamim al-Barghouti, egiptoar-palestinar poeta eta idazlea.
- Ekainaren 13a - Yoseba Peña, bizkaitar idazlea.
- Ekainaren 16a - Iker Martinez de Lizardui, euskal herritar kirolaria, Xabi Fernandezekin batera belako 49er Klaseko txapeldun olinpikoa.
- Ekainaren 18a - Kaja Kallas, Estoniako lehen ministroa, lehenbiziko emakumezkoa kargu honetan.
- Ekainaren 19a - Iker Sastre, bizkaitar mahai-tenislari paralinpikoa.
- Ekainaren 21a - Michael Gomez, irlandar boxeolaria.
- Ekainaren 22a - Eduardo Conget, nafar futbolari ohia.
- Ekainaren 22a - Frédéric Weis, frantziar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 23a - Hayden Foxe, australiar futbolari ohia.
- Ekainaren 24a - Amir Talai, estatubatuar aktore eta umorista.
- Ekainaren 26a - Quincy Lewis, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Ekainaren 26a - Maider Mendizabal, gipuzkoar pilotaria, eskola kirol teknikaria eta entrenatzailea.
- Ekainaren 27a - Raúl González, espainiar futbolaria.
Uztaila aldatu
- Uztailaren 1a - Verónica Sánchez, espainiar aktorea.
- Uztailaren 1a - Liv Tyler, estatubatuar aktorea.
- Uztailaren 1a - Luz Valdivieso, txiletar aktorea.
- Uztailaren 2a - Maider Unda, arabar borroka libreko kirolaria.
- Uztailaren 4a - Iola Leal Riesco, galiziar ingurumen- eta gizarte-ekintzailea.
- Uztailaren 5a - Jorge García Castaño, espainiar politikaria.
- Uztailaren 5a - Arantzazu Martínez, arabar margolaria.
- Uztailaren 5a - Cristina Pardo, nafar kazetaria.
- Uztailaren 6a - Audrey Fleurot, frantziar aktorea.
- Uztailaren 9a - Vitali Gerasimov, Errusiako Lurreko Indarren maior jenerala.
- Uztailaren 9a - Daniel Larretxea, lapurtar errugbilari ohia.
- Uztailaren 10a - Martín Astudillo, argentinar futbolari ohia.
- Uztailaren 10a - Chiwetel Ejiofor, ingeles aktorea eta zinemagilea.
- Uztailaren 13a - Ander González, gipuzkoar sukaldaria eta telebista aurkezlea.
- Uztailaren 13a - Borja Kobeaga, gipuzkoar gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Uztailaren 13a - Kari Wahlgren, estatubatuar ahots-aktorea.
- Uztailaren 14a - Viktoria Suediakoa, Suediako printzesa oinordea.
- Uztailaren 18a - Lupe del Río, bizkaitar aktorea.
- Uztailaren 19a - Matt Carthy, irlandar politikaria.
- Uztailaren 20a - Alessandro Santos, Alex, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 22a - Xabier Orbegozo, Arria V.a, gipuzkoar aizkolaria.
- Uztailaren 23a - Silvia Colloca, italiar aktorea, blogaria, sukaldaritza liburuen idazlea eta telebistako sukaldaritza saioen aurkezlea.
- Uztailaren 23a - Julia de León, espainiar astronomo eta zientifikoa, asteroideen konposizio mineralogikoan espezializatua.
- Uztailaren 24a - Yago Lamela, espainiar atletismo jauzilaria (h. 2014).
- Uztailaren 24a - Aitor Pérez Arrieta, gipuzkoar txirrindularia.
- Uztailaren 27a - Izaskun Rekalde, bizkaitar ekonomialaria, irakaslea, ikertzailea eta euskaltzalea (h. 2023).
- Uztailaren 27a - Jonathan Rhys Meyers, irlandar aktorea.
- Uztailaren 28a - Emanuel Ginobili, argentinar saskibaloi jokalaria.
- Uztailaren 28a - Aleksandar Živković, serbiar futbolari ohia.
- Uztailaren 29a - Idoia Beratarbide, gipuzkoar artista eta ilustratzailea.
- Uztailaren 30a - Gia Darling, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Uztailaren 31 - Alex Tello, gipuzkoar aktorea.
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 1a - Gorka de Carlos, nafar futbolari ohia.
- Abuztuaren 2a - Edward Furlong, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 3a - Óscar Pereiro, galiziar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 5a - Raúl Roa, espainiar doma klasikoko zaldizkoa eta ekitazio irakaslea.
- Abuztuaren 7a - Paula Echevarría, espainiar aktorea.
- Abuztuaren 10a - Luciana Aymar, argentinar belar-hockey jokalari ohia, historiako hoberenetakoa.
- Abuztuaren 11 - Venson Hamilton, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- Abuztuaren 12a - Iva Majoli, kroaziar tenislari ohia.
- Abuztuaren 17a - Bibiana Candia, galiziar idazle eta kazetaria.
- Abuztuaren 17a - Chipo Chung, tanzaniar-zimbabwear aktore eta aktibista.
- Abuztuaren 17a - Thierry Henry, frantziar futbolari ohia.
- Abuztuaren 17a - May el-Toukhy, egiptoar jatorriko daniar zine zuzendari eta gidoigilea.
- Abuztuaren 17a - Tarja Turunen, finlandiar abeslaria.
- Abuztuaren 18a - Bakartxo Ruiz, nafar politikari eta irakaslea.
- Abuztuaren 19a - Sara Martins, portugaldar aktorea.
- Abuztuaren 19a - Iban Mayo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 19a - Iker Urbina, arabar abokatua eta politikaria.
- Abuztuaren 22a - JP Auclair, Quebectar akrobazia eskiatzailea (h. 2014).
- Abuztuaren 22a - Andoni Eguskiza, bizkaitar pilotari ohia.
- Abuztuaren 23a - Luis Rubiales, espainiar futbolari ohi eta kirol-buruzagia.
- Abuztuaren 24a - Robert Enke, alemaniar futbol atezaina (h. 2009).
- Abuztuaren 25a - Óscar García Lago, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 27a - Amaia Agirre, gipuzkoar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta bertso-transkribatzailea.
- Abuztuaren 27a - Deco, brasildar-portugaldar futbolari ohia.
- Abuztuaren 28a - Christelle Cornil, belgikar aktorea.
- Abuztuaren 28a - Javier Eseverri, nafar areto futbol-jokalaria.
- Abuztuaren 28a - María del Mar García Puig, kataluniar politikari eta filologoa.
- Abuztuaren 28a - Shinji Jojo, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 29a - Kei Mikuriya, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 30a - Nalini Krishan, fijiar-australiar aktorea.
- Abuztuaren 31 - Jeff Hardy, World Wrestling Entertainmenteko (WWE) estatubatuar borrokalari profesionala.
- Abuztuaren 31 - Xabier Otermin, gipuzkoar futbolaria.
Iraila aldatu
- Irailaren 3a - Stephen Laybutt, australiar futbolari ohia.
- Irailaren 4a - Lucie Silvas, ingeles egile-abeslaria.
- Irailaren 5a - Joseba Etxeberria, Athleticeko gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Irailaren 6a - Katalin Novák, Hungariako presidentea.
- Irailaren 9a - Iker Fernández, gipuzkoar snowboardlaria.
- Irailaren 9a - Gina Gogean, errumaniar gimnasta artistikoa, bederatzi aldiz munduko txapelduna hainbat probatan.
- Irailaren 10a - Bernardo Romeo, argentinar futbolaria.
- Irailaren 11 - Katia Reimberg , brasildar-gipuzkoar Giza Eskubideen aldeko ekintzailea eta feminista.
- Irailaren 12a - Mohamed El Yaagoubi, marokoar futbolaria.
- Irailaren 12a - Sebastian Gonzalez, lapurtar pilotari ohia.
- Irailaren 12a - Pia Tjelta, norvegiar aktorea.
- Irailaren 13a - Fiona Apple, estatubatuar kantautore eta pianojolea.
- Irailaren 13a - Edu Roldán, arabar futbolari ohia.
- Irailaren 14a - Eneko Atxa, bizkaitar sukaldaria.
- Irailaren 15a - Chimamanda Ngozi Adichie, nigeriar eleberrigilea.
- Irailaren 15a - Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a, bizkaitar pilotari ohia.
- Irailaren 15a - Tom Hardy, ingeles aktorea.
- Irailaren 17a - Mónica Ergueta, boliviar abeslaria.
- Irailaren 19a - Josef Fares, suediar-libanoar zinema zuzendaria eta jokoen diseinatzailea.
- Irailaren 20a - Fausto Mota, portugaldar jatorriko arabar motozikleta pilotua.
- Irailaren 21a - Audrey Dana, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- Irailaren 21a - Natalia Gavrilița, Moldaviako lehen ministroa.
- Irailaren 21a - Raúl Iznata, Iruñean jaiotako andaluziar futbolari ohia.
- Irailaren 22a - Jon García, bizkaitar taekwondolaria.
- Irailaren 22a - Lara Sajen, argentinar dantzaria, abeslaria eta reality showetako partaidea.
- Irailaren 25a - Joseba Leon, bizkaitar txirrindularia.
- Irailaren 28a - Dani Álvarez, galiziar kazetaria.
- Irailaren 28a - Gorka Gonzalez, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 28a - Maria Urcelay, gipuzkoar aktorea.
Urria aldatu
- Urriaren 3a - David Valdelvira, bizkaitar aktorea eta eszena-zuzendaria.
- Urriaren 4a - Bel Olid, kataluniar irakasle, idazle eta itzultzailea.
- Urriaren 4a - Najat Vallaud-Belkacem, marokoar jatorriko frantziar politikaria.
- Urriaren 5a - Konstantin Zirianov, errusiar futbolari ohia.
- Urriaren 6a - Oier Larraintzar, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urriaren 7a - Felicity Aston, britainiar abenturazalea, Antartika eskian bakarka gurutzatu duen lehen emakumea.
- Urriaren 8a - Alain González Villanueva, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 8a - Reese Hoffa, estatubatuar pisu-jaurtitzailea.
- Urriaren 10a - Irene Lapuerta, nafar politikari eta unibertsitateko irakaslea.
- Urriaren 10a - Maider Olleta, nafar gimnasta erritmiko ohia.
- Urriaren 11 - Laura Gallego García, haur eta gazte literaturako valentziar idazlea.
- Urriaren 12a - Cristie Kerr, estatubatuar golfaria.
- Urriaren 12a - Bode Miller, estatubatuar eskiatzaile alpino ohia.
- Urriaren 12a - Urtzi Urrutikoetxea, bizkaitar idazlea.
- Urriaren 14a - Asier Maeztu, gipuzkoar pistako-txirrindularia.
- Urriaren 15a - Lander Euba, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urriaren 17a - Rakel Rodríguez, andaluziar-bizkaitar dantzari, koreografo, aktorea eta irakaslea.
- Urriaren 18a - Jon Bru, nafar txirrindulari ohia.
- Urriaren 18a - Sonia Gonzalez, euskal idazlea.
- Urriaren 18a - Isidro Nozal, Euskal Herrian jaiotako espainiar txirrindularia.
- Urriaren 19a - David Rubín, galiziar marrazkilari eta komikigilea.
- Urriaren 19a - Raúl Tamudo, kataluniar futbolaria.
- Urriaren 21a - Kenji Fukuda, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 22a - Ts Madison, estatubatuar enpresaburu eta LGBTen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Urriaren 26a - Gurutz Aginagalde, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Urriaren 27a - Jiří Jarošík, txekiar futbolaria.
- Urriaren 31 - Chikara Fujimoto, japoniar futbolari ohia.
Azaroa aldatu
- Azaroaren 2a - Hans Weingartner, austriar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- Azaroaren 3a - Aria Giovanni, estatubatuar aktore eta modelo erotiko ohia.
- Azaroaren 5a - Jon Maya, gipuzkoar dantzaria.
- Azaroaren 6a - Oier Aizpurua, gipuzkoar piraguista eta arraunlaria.
- Azaroaren 7a - Paul Buchheit, estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, Gmailen sortzailea.
- Azaroaren 7a - Amaranta Gómez Regalado, mexikar gizarte-antropologo eta ekintzailea.
- Azaroaren 10a - Brittany Murphy, estatubatuar aktorea (h. 2009).
- Azaroaren 14a - Oihana Alkorta, gipuzkoar musikari eta abeslaria (h. 2007).
- Azaroaren 16a - Maggie Gyllenhall, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 16a - Naoko Kawakami, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 19a - Mette Frederiksen, Danimarkako lehen ministroa.
- Azaroaren 20a - Fábio Júnior, brasildar futbolaria.
- Azaroaren 21a - Yoshiteru Yamashita, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 24a - Rafael Bastide, bizkaitar errugbilari ohia.
- Azaroaren 24a - Nahikari Ipiña, bizkaitar zinema ekoizlea.
- Azaroaren 26a - Ivan Basso, italiar txirrindularia.
- Azaroaren 27a - Adam Archuleta, NFLko estatubatuar amerikar-futbolari ohia, euskal jatorriduna.
- Azaroaren 27a - Itziar Atienza, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- Azaroaren 27a - Alyssa Monks, estatubatuar margolaria.
- Azaroaren 29a - Andy Panko, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Azaroaren 30a - Sonsoles Ónega, espainiar kazetaria, telebistako aurkezlea eta idazlea.
Abendua aldatu
- Abenduaren 1a - Perle Bouge, frantziar arraunlari paralinpikoa.
- Abenduaren 3a - Adam Małysz, poloniar eski jauzilari ohia eta rally pilotua, garai guztietako eski jauzilaririk onenetakoa.
- Abenduaren 3a - Patxi Ugarte, nafar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 7a - Luke Donald, australiar golfaria.
- Abenduaren 8a - Sébastien Chabal, frantziar errugbi jokalari ohia.
- Abenduaren 9a - Itxaso González, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 9a - Ana Pastor, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Abenduaren 10a - Esteban Gaubeka, bizkaitar palaria.
- Abenduaren 12a - Hiromi Kojima, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 15a - Rachel Mandelbaum, estatubatuar astrofisika-irakaslea.
- Abenduaren 15a - Lohitzune Txarola, lapurtar abokatua eta politikaria, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Mahaiaren presidente ohia.
- Abenduaren 16a - Iñigo Manzisidor, Mantxi, gipuzkoar bertsolaria.
- Abenduaren 17a - Katheryn Winnick, kanadar aktorea eta zinema zuzendaria.
- Abenduaren 19a - Jorge Garbajosa, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Abenduaren 19a - Elisa Toffoli, italiar abeslari eta kantautorea.
- Abenduaren 20a - Oihane Perea, arabar bertsolaria, lau aldiz Arabako Bertsolari Txapelketaren irabazlea.
- Abenduaren 21a - Emmanuel Macron, Frantziako presidentea.
- Abenduaren 21a - Xabier Zaldua, gipuzkoar aizkolaria, Euskal Pentatloi Txapelketa birritan irabazle.
- Abenduaren 24a - Américo, txiletar abeslaria.
- Abenduaren 25a - Xabi Molia, lapurtar idazle, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- Abenduaren 26a - Patricia Urrutia, bizkaitar aktorea.
- Abenduaren 27a - Ángel Ortiz, paraguaitar futbolari ohia.
- Abenduaren 30a - Glory Alozie, nigeriar-espainiar atleta.
- Abenduaren 31 - Patricia Guasp, espainiar politikaria.
- Abenduaren 31 - Marta Hazas, espainiar aktorea.
- Abenduaren 31 - Psy, hegokorear artista.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Ainara Gurrutxaga, gipuzkoar aktorea.
- Aitziber Estanga, gipuzkoar musikaria.
- Aránzazu Calleja, bizkaitar musikoterapeuta eta musikagilea.
- Arkaitz Estiballes, bizkaitar bertsolaria.
- Arkaitz Ugartetxea, bizkaitar bertsolaria.
- Borxa Urberuaga, ENAMeko bizkaitar ekintzailea.
- David Beriain, nafar kazetaria eta dokumentalgilea (h. 2021).
- Elisa Sainz de Murieta, bizkaitar geologo eta politikaria.
- Eneko Fernandez Maritxalar, nafar bertsolaria.
- Ibon Ajuria, bizkaitar bertsolaria.
- Idoia Etxeberria Elortza, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Iker Martinez de Zuazo, gipuzkoar musikaria.
- Iñaki Altolagirre, Matxet, gipuzkoar musikaria.
- Iñaki Echarte, nafar narratzaile eta poeta, Espainiako gay literaturaren idazle ezagunetarikoa.
- Iñigo de la Iglesia, arabar aktorea.
- Ion Ansa, gipuzkoar kazetari, bertsolari eta politologoa.
- Izaskun Arriaran, giza eskubideen aldeko arabar aktibista.
- Jaione Valle, nafar ikerlaria, biomedikuntzan aditua.
- Juanmari Agirreurreta, gipuzkoar filosofo, filologo, irakasle eta itzultzailea.
- Julian Azkarate, estatubatuar-argentinar aktore eta telebista-aurkezlea.
- Maiana Bidegain, lapurtar zinema zuzendaria.
- Manu Ceberio, gipuzkoar arkeologoa eta historiaurrelaria.
- Mattin Artiach, nagusiki zaratarekin eta inprobisazioarekin lan egiten duen euskal artista bizkaitarra.
- Matxalen Legarreta, bizkaitar soziologoa, ikertzailea eta feminista.
- Mikel Zamora, gipuzkoar musikaria.
- Mursego, gipuzkoar folk eta pop abeslaria.
- Pedro Aguilera, gipuzkoar zinegilea.
- Rubén Ontiveros, bizkaitar zinema gidoigile, zuzendari eta komikigilea.
- Shandra Martínez, gipuzkoar artista plastikoa eta ilustrailea.
- Txani Rodríguez, arabar kazetari eta idazlea.
- Txo!?, ikus entzunezko artista garaikide nafarra.
- Unai Fernandez de Betoño, arabar arkitektoa, irakaslea eta politikaria.
- Urtza Alkorta, bizkaitar politikari eta ekintzailea, etakideei laguntza emateagatik zigortua.
- Urtza Garay Ruiz, EHUko irakaslea eta ikerlaria.
- Dani Álvarez, galiziar kazetari, irrati esatari eta telebista aurkezlea.
- Amaia Perez Orozco, espainiar ekonomilaria, doktorea, eta ekintzaile feminista.
- Ana Pontón, BNGko galiziar politikaria.
- Barbara Martin Coppola, telekomunikazioetako-ingeniaria.
- Benet Salellas, kataluniar abokatu eta politikaria.
- Bilal Ag Acherif, Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimenduaren idazkari orokorra.
- Carlos Yushimito, japoniar jatorriko peruar idazlea.
- Coral Herrera, espainiar-costarricar idazle eta komunikatzaile feminista.
- Erika Lust, suediar zinema pornografikoko zuzendari, gidoilari, ekoizle independente eta idazlea, pornografia feministaren aitzindarietako bat.
- Gastón Muñoz, argentinar pilotaria, paletan aditua.
- Kate Craig-Wood, informazio teknologietako britainiar enpresarburua.
- Lucía Lijtmaer, argentinar-kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Marcel Mauri de los Rios, kataluniar historialari, kazetari eta irakaslea, Òmnium Cultural erakundeko bozeramailea.
- Oscar Martin, suitzar programatzaile eta artista experimentala.
- Soledad Antelada Toledano, argentinar-espainiar hackerra, sistema informatikoen ingeniaritzan eta "penetration testingean" aditua.
- Victoria Beltran, estatubatuar aktorea.
- Yolanda Domínguez, espainiar artista bisuala, argazkilaria eta aktibista feminista.
Heriotzak aldatu
Urtarrila aldatu
- Urtarrilaren 9a - Juan Manuel Iglesias Sánchez, Sestaotar gaztea, polizia karga bortitz batetik ihesean zegoelarik bihotz-gutxiegitasunak jota (j. 1961).
- Urtarrilaren 9a - Letizia Quaranta, italiar aktorea (j. 1893).
- Urtarrilaren 10a - Ruth Graves Wakefield, estatubatuar chefa (j. 1903).
- Urtarrilaren 12a - Henri-Georges Clouzot, frantziar zinemagilea eta gidoi-egilea (j. 1907).
- Urtarrilaren 14a - Anthony Eden, Erresuma Batuko lehen ministroa (j. 1897).
- Urtarrilaren 14a - Peter Finch, australiar aktorea (j. 1916).
- Urtarrilaren 14a - Javier Gortazar Manso de Belasko, bizkaitar politikari jeltzalea (j. 1878).
- Urtarrilaren 14a - Anais Nin, frantziar-estatubatuar idazlea (j. 1903).
- Urtarrilaren 18a - María Rosa Oliver, argentinar idazlea, saiogilea, itzultzailea eta ekintzailea (j. 1898).
- Urtarrilaren 18a - Carl Zuckmayer, alemaniar antzerkigileaa (j. 1896).
- Urtarrilaren 19a - Josep Trueta, kataluniar medikua (j. 1897).
Otsaila aldatu
- Otsailaren 5a - Miguel Jimeno de Lahidalga, arabar margolaria (j. 1895).
- Otsailaren 7a - Paulino Gómez Sáiz, PSOEko espainiar politikaria (j. 1889).
- Otsailaren 9a - Sergei Iliuxin, sobietar hegazkinen diseinatzailea (j. 1894).
- Otsailaren 11 - Louis Beel, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1902).
- Otsailaren 12a - Ebenezer Cunningham, ingeles matematikaria (j. 1881).
- Otsailaren 21a - Seán Ó Ríordáin, irlanderaz idatzi zuen irlandar olerkaria (j. 1916).
- Otsailaren 27a - John Dickson Carr, estatubatuar detektibe-eleberrien idazlea (j. 1906).
- Otsailaren 27a - Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1879).
Martxoa aldatu
- Martxoaren 1a - Pietro Francisci, italiar zinemagilea (j. 1906).
- Martxoaren 4a - Lutz Graf Schwerin von Krosigk, Alemaniako kantzilerra (j. 1887).
- Martxoaren 8a - Henry Hull, estatubatuar aktorea (j. 1890).
- Martxoaren 10a - Willem Schermerhorn, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1894).
- Martxoaren 18a - Marien Ngouabi, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1938).
- Martxoaren 25a - Alphonse Massamba-Débat, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1919/21).
- Martxoaren 29a - Eugen Wüster, austriar industrialaria eta terminologoa, terminologia diziplinaren sortzailea (j. 1898).
Apirila aldatu
- Apirilaren 5a - José Arrue, euskal margolaria (j. 1885).
- Apirilaren 5a - Carlos Prío Socarrás, Kubako presidentea (j. 1903).
- Apirilaren 7a - Jim Thompson, estatubatuar eleberri, istorio motz eta gidoi idazlea (j. 1906).
- Apirilaren 8a - Stefania Turkewitx, ukrainar musikagile, piano-jotzaile eta musikologoa (j. 1898).
- Apirilaren 11 - Jacques Prévert, frantziar olerkaria eta zinema-idazlea (j. 1900).
- Apirilaren 21a - Gummo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1892).
- Apirilaren 22a - Edward Van Dijck, belgikar txirrindularia (j. 1918).
- Apirilaren 26a - Mwambutsa IV.a, Burundiko erregea (j. 1912).
Maiatza aldatu
- Maiatzaren 4a - Hans Martin Sutermeister, suitzar idazlea (j. 1907).
- Maiatzaren 5a - Ludwig Erhard, Alemaniako kantzilerra (j. 1897).
- Maiatzaren 7a - Xabier Borboi-Parmakoa, karlisten tronurako hautagaia (j. 1889).
- Maiatzaren 9a - James Jones, estatubatuar idazlea (j. 1921).
- Maiatzaren 10a - Joan Crawford, estatubatuar aktorea (j. 1904).
- Maiatzaren 11 - Carmen Prieto Rouco, galiziar idazle, poeta eta antzerkigilea (j. 1901).
- Maiatzaren 12a - Rafael Gómez, gipuzkoar politikaria, Amnistiaren Aldeko Asteko manifestazio baten poliziak eraila (j. 1903).
- Maiatzaren 16a - Modibo Keïta, Maliko lehen presidentea (j. 1915).
- Maiatzaren 30a - Claire Goll, alemaniar-frantziar kazetaria eta idazlea, Europako abangoardiako munduaren ordezkaria (j. 1890).
Ekaina aldatu
- Ekainaren 2a - Stephen Boyd, iparrirlandar aktorea (j. 1931).
- Ekainaren 3a - Archibald Hill, britainiar fisiologoa, 1922ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1886).
- Ekainaren 3a - Roberto Rossellini, italiar zinema zuzendaria (j. 1906).
- Ekainaren 4a - Marcel Bataillon, frantziar historialaria (j. 1895).
- Ekainaren 12a - Epifanio Fernández, gipuzkoar futbolaria (j. 1919).
- Ekainaren 16a - Wernher von Braun, alemaniar-estatubatuar ingeniaria, suziri diseinatzaile nabarmena (j. 1912).
- Ekainaren 22a - Javier Ybarra, bilbotar enpresaburua, idazlea eta politikaria, ETA politiko-militarrak eraila (j. 1913).
- Ekainaren 29a - María Villar Buceta, kubatar poeta, kazetari eta ekintzailea (j. 1899).
Uztaila aldatu
- Uztailaren 1a - Aurelia Elkoro-Iturbe, Aureli, gipuzkoar erraketista (j. 1912).
- Uztailaren 2a - Vladimir Nabokov, errusiar-esatubatuar idazlea, XX. mendeko idazle berezi eta nagusietako bat (j. 1899).
- Uztailaren 3a - Hugh Le Caine, kanadar fisikaria, musikagilea eta musika tresnen egilea (j. 1914).
- Uztailaren 4a - Michel Olzomendi, Euskal Herrian jaiotako artzapezpikua (j. 1901).
- Uztailaren 5a - Henry Scheffé, estatubatuar estatistikaria (j. 1907).
- Uztailaren 6a - Gabriel Manterola, euskal idazle eta itzultzailea (j. 1890).
- Uztailaren 9a - Alice Paul, estatubatuar ekintzaile feminista (j. 1885).
- Uztailaren 11 - Martín Agüero, bizkaitar toreatzailea (j. 1902).
- Uztailaren 13a - Hermann Kemper, alemaniar ingeniaria, lebitazio magnetikoaren aitzindaria (j. 1892).
- Uztailaren 19a - Ángel María Rousse, bizkaitar futbolaria (j. 1902).
- Uztailaren 21a - Lee Miller, estatubatuar argazkilari eta erreportari grafikoa (j. 1907).
- Uztailaren 26a - María del Villar Berruezo, nafar dantzaria eta idazlea (j. 1888).
- Uztailaren 27a - Javier Ramírez Sinués, aragoiar abokatu eta politikari kontserbadorea, Arabako gobernadore zibila (j. 1898).
- Uztailaren 31 - Giuseppe Castellano, italiar jenerala (j. 1893).
Abuztua aldatu
- Abuztuaren 1a - Francis Gary Powers, estatubatuar hegazkinlari eta espioia, U-2ren istripuaren protagonista (j. 1929).
- Abuztuaren 2a - Miguel María Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria (j. 1908).
- Abuztuaren 3a - Makarios III.a, lehendabiziko Zipreko presidentea (j. 1913).
- Abuztuaren 4a - Edgar Douglas Adrian, britainiar fisiologoa, 1932ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1889).
- Abuztuaren 4a - Ernst Bloch, alemaniar filosofoa (j. 1885).
- Abuztuaren 4a - Antonio Machín, kubatar abeslaria (j. 1903).
- Abuztuaren 8a - Eduard Roschmann, austriar SSko teniente eta komandante nazia (j. 1908).
- Abuztuaren 10a - Guy de Montlaur, lapurtar margolaria (j. 1918).
- Abuztuaren 16a - Elvis Presley, estatubatuar rock abeslaria eta aktorea, historiako musikaririk garrantzitsuenetakotzat hartua (j. 1935).
- Abuztuaren 19a - Groucho Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (j. 1890).
- Abuztuaren 23a - Naum Gabo, errusiar eskultorea (j. 1890).
- Abuztuaren 31 - Atala Apodaca, mexikar irakasle, feminista eta iraultzailea (j. 1884).
Iraila aldatu
- Irailaren 4a - Adolphe Jauregi, baxenafar errugbilaria (j. 1898).
- Irailaren 4a - Jean Rostand, frantziar biologo eta filosofoa (j. 1894).
- Irailaren 4a - Ernst Friedrich Schumacher, alemaniar jatorrizko ekonomilaria, eragin handiduna 1970eko hamarkadan (j. 1911).
- Irailaren 10a - Hamida Djandoubi, Tunisian jaiotako nekazaria, Frantzian heriotz-zigorra jaso zuen azken pertsona (j. 1949).
- Irailaren 12a - Steve Biko, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzailea, poliziak egindako torturen ondorioz (j. 1946).
- Irailaren 12a - Robert Lowell, estatubatuar olerkaria (j. 1917).
- Irailaren 13a - Leopold Stokowski, ingalaterran jaiotako estatubatuar orkestra-zuzendaria (j. 1882).
- Irailaren 14a - Shogo Kamo, japoniar futbolaria (j. 1915).
- Irailaren 15a - Leah Manning, Espainiako Gerra zibilean ia 4.000 haur Santurtzitik Ingalaterrara eraman zituen britainiar politikaria (j. 1886).
- Irailaren 16a - Marc Bolan, ingeles musikari, abeslari, egile abeslari, musika ekoizle eta olerkaria, glam rockaren aitzindarietako bat (j. 1947).
- Irailaren 16a - Maria Callas, greziar-estatubatuar sopranoa, XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa (j. 1923).
- Irailaren 22a - José María Laka, bizkaitar futbolaria (j. 1898).
Urria aldatu
- Urriaren 5a - Seamus Costello, irlandar errepublikar politikari eta ideologo ezkertiar eta sozialista (j. 1939).
- Urriaren 8a - Augusto Unceta-Barrenechea, bizkaitar enpresaburu eta politikaria (j. 1923).
- Urriaren 10a - Jean Duvieusart, Belgikako lehen ministroa (j. 1900).
- Urriaren 11 - Beatriz Allende, txiletar mediku eta politikaria (j. 1943).
- Urriaren 11 - MacKinlay Kantor, estatubatuar kazetari, eleberrigile eta gidoilaria (j. 1904).
- Urriaren 14a - Bing Crosby, estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1903).
- Urriaren 18a - Andreas Baader, Armada Gorriaren Frakzioa alemaniar talde armatuaren lehenengo liderra (j. 1943).
- Urriaren 20a - Cassie Gaines, estatubatuar abeslaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1948).
- Urriaren 20a - Steve Gaines, estatubatuar musikaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (j. 1949).
- Urriaren 20a - Madalena Jauregiberri, euskal idazlea eta euskaltzalea (j. 1884).
- Urriaren 20a - Marie-Thérèse Walter, frantziar emakumea, Pablo Picassoren maitalea eta modeloa (j. 1909).
- Urriaren 20a - Ronnie Van Zant, estatubatuar abeslari eta musikaria, Lynyrd Skynyrd southern rock taldeko kide sortzailea (j. 1948).
- Urriaren 23a - Julián Olivares, III. Murrietako markesa, gipuzkoar militar eta eskrimalaria, sablean aditua (j. 1895).
- Urriaren 25a - Félix Gouin, Frantziako Estatuburua (j. 1884).
- Urriaren 26a - Manuel Aranegi, arabar ingeniari eta politikaria (j. 1905).
- Urriaren 27a - James Cain, estatubatuar idazlea eta kazetaria (j. 1892).
Azaroa aldatu
- Azaroaren 3a - Armand Lunel, frantziar idazlea eta shuadit edo judu-proventzeraren azken hiztuna (j. 1892).
- Azaroaren 4a - Greta Keller, austriar abeslari eta aktorea (j. 1903).
- Azaroaren 5a - Rene Goscinny, frantziar komigilea, "Asterix" pertsonaiaren sortan testugilea (j. 1926).
- Azaroaren 15a - Georges Philippe Friedmann, frantziar soziologoa (j. 1902).
- Azaroaren 18a - Kurt Schuschnigg, Austriako kantzillerra (j. 1897).
- Azaroaren 28a - Daniel Chalonge, frantziar astronomo eta astrofisikaria (j. 1895).
- Azaroaren 30a - Terence Rattigan, ingeles idazlea (j. 1911).
Abendua aldatu
- Abenduaren 3a - Ferdinand Guillaume, Polidor, lapurtar aktorea (j. 1887).
- Abenduaren 4a - Manuel José García Caparrós, andaluziar langile gaztea, Polizia Armatuak eraila (j. 1960).
- Abenduaren 9a - Clarice Lispector, brasildar idazlea, XX. mendeko brasilgo idazle garrantzitsuenetakoa (j. 1920).
- Abenduaren 12a - Clementine Churchill, Spencer-Churchill baroisa, Winston Churchillen emaztea (j. 1885).
- Abenduaren 13a - Francisco López Sanz, nafar kazetari eta politikari karlista (j. 1896).
- Abenduaren 17a edo 18a - María Ponce, Maiatzeko Plazako - Amak elkartearen sortzaileetako bat, bahitua, torturatua eta eraila (j. 1924).
- Abenduaren 19a - Jacques Tourneur, frantziar zinema zuzendaria (j. 1904).
- Abenduaren 24a - Samael Aun Weor, kolonbiar idazle esoterista, mugimendu neognostiko baten sortzailea (j. 1917).
- Abenduaren 25a - Arturo Acebal Idígoras, argentinar-bizkaitar margolari, eskultore eta zeramikaria (j. 1912).
- Abenduaren 25a - Charles Chaplin, ingeles aktore, zuzendari, gidoigile eta ekoizlea (j. 1889).
- Abenduaren 25a - Maud Worcester Makemson, estatubatuar arkeoastronomoa (j. 1891).
- Abenduaren 26a - Howard Hawks,estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1896).
- Abenduaren 31 - Sabah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1913).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea aldatu
- Maiatza - Antonio Juan Onieva Santamaría, nafar legegizona eta idazlea (j. 1886).
- Javier Garriz, nafar apaiza eta idazlea (j. 1894).
- José Ramón Castro Alaba, nafar sendagilea eta filologoa (j. 1896).
- Luis Antonio de Vega, bilbotar idazlea, arabista, eleberrigile, kazetaria eta gourmeta (j. 1900).
- Tomas Agirre Lekube, bizkaitar futbolaria eta Jose Antonio Agirre lehendakariaren anaia (j. 1912).
Nobel saridunak aldatu
- Fisika: Philip Warren Anderson, Nevill Francis Mott eta John Hasbrouck van Vleck
- Kimika: Ilya Prigogine
- Literatura: Vicente Aleixandre
- Medikuntza: Roger Guillemin, Andrew Schally eta Rosalyn Yalow
- Ekonomia: Bertil Ohlin eta James Meade
- Bakea: Amnistia Internazionala