Anna Keichline

arkitektoa eta asmatzailea

Anna Wagner Keichline (Bellefonte, Pensylvania, AEB,1889ko maiatzaren 24a1943ko otsailaren 5a) estatubatuar arkitekto eta asmatzailea izan zen. Pensilvanian arkitekto gisa erregistratutako lehen emakumea izateagatik eta besteak beste, «K brick»-a asmatzeagatik da ezaguna.[1]

Anna Keichline

Bizitza
JaiotzaBellefonte (Pennsylvania)1889ko maiatzaren 24a
Heriotza1943ko otsailaren 5a (53 urte)
Hezkuntza
HeziketaCornell University College of Architecture, Art, and Planning (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta asmatzailea

Find a Grave: 111800677 Edit the value on Wikidata
'Brick' museoa Budapest, Anna Keichlin izan zen 'K Brick'-en asmatzailea

Biografia aldatu

Hamalau urterekin sari bat irabazi zuen berak diseinatu eta eraikitako haritz-mahai batengatik. 1906an graduatu zen Bellefonte High School-en, eta Ingeniaritza Mekanikoa ikasi zuen Pennsylvania State Collegen. Urtebete geroago Cornell Unibertsitatean sartu zen arkitektura ikasteko. 1911n, Cornellen arkitektura titulua lortu zuen bosgarren emakumea izan zen.[1]

Ibilbidea aldatu

1912an patentatu zuen lehen diseinua: pika bat xukadera tolesgarri batekin konbinatzea. Urte berean egin zuen Milesburgeko ikastetxe baten proiektu arkitektonikoa. 1915ean, Aldi Eagle & Nittany Valley Eliza Presbiterianoa diseinatu zuen Pensylvaniako Mill Hallen. Lau urte geroago, garajearen eta Cadillac apartamentuen proiektuak egin zituen Bellefonten eta G. Biblia etxean. 1919an, Pensilvaniako Estatuak arkitektura-azterketa batzuk egin zituen lanbidearen jarduna arautzeko, eta 1920an, Anna izan zen azterketa horiek gainditu zituen lehen emakumea.[2]

1924an, sukalde baten eraikuntza-xehetasunak patentatu zituen, eta han erabiltzaileen ordenari, garbitasunari eta segurtasunari eusten laguntzen zuten elementuak sartu zituen: mostradore inklinatuak, beirazko ateak zituzten armairuak, etab. 1925ean, arkitektoak Plaza Antzokia diseinatu zuen Bellefonten. 1927an, The Juniata Landa-kluba diseinatu zuen, eta haurren jarduerak helduen bizitzan integratzearekin lotutako beste asmakizun bat patentatu zuen: biombo eramangarri eta tolesgarria, edozein horma edo txoko jolas-eremu bihurtzen duena. [2]

Urte berean, 1927an, eraikuntza-material berri baten patentea lortu zuen, «K-brick» izenekoa: buztinezko ohiko adreilua baino merkeagoa eta arinagoa, eta propietate termiko, akustiko eta ignifugo handiagoak dituena. 1929an eta 1931n bi asmakizun berri patentatu zituen: ohe tolesgarri bat eta aire konprimituko zirkulazio-sistema bat ur berorako eta berokuntzarako. 1931 eta 1940 bitartean, egoitza eta apartamentu ugari diseinatu zituen, osasun-arazoak izaten hasi eta 1943ko otsailean hil zen arte.[2]

1913an, Anna Wagner Keichline Bellefonteko sufragisten martxaren buru izan zen. Lehen Mundu Gerran, 1918an, bere burua eskaini zuen, eta Washington DC-ko Inteligentzia Dibisio Militarreko agente berezi gisa onartu zuten, gerra amaitu arte, txostenak ikertzeko eta prestatzeko.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu