Jocelyn Bell Burnell

Susan Jocelyn Bell Burnell Dama, DBE, FRS, FRAS (Belfast, Ipar Irlanda, 1943ko uztailaren 15a - ), Ipar Irlandako astrofisikaria, bere tesiaren tutorearekin batera, Antony Hewish, lehenengoz pulsar baten radio seinalea aurkitu zuen

Susan Jocelyn Bell Burnell (Lurgan, 1943ko uztailaren 15a), Susan Jocelyn Bell izenaz jaioa eta Jocelyn Bell Burnell bezala ezaguna dena, Erresuma Batuko astrofisikari bat da, Ipar Irlandakoa, zehazki. Graduondoko ikasketak burutzen ari zela, pulsarren lehenengo detekzioa egin zuen, 1967an.[1][2] Pulsarrek igorritako seinaleen azterketa oso erabilgarria da kosmologian. [3]Erresuma Batuko zientzialari garrantzitsuenetako bat kontsideratzen da, sari ugari jaso dituena, bere lana XX. mendeko aurkikuntza esanguratsuenetako bat izanik. Izatez, pulsarren aurkikuntzak Fisikako Nobel Saria eskuratu zuen 1974. urtean, baina Bell ez zen sarituetako bat izan.

Jocelyn Bell Burnell

(2023)
Ahotsa
Edinburgoko Errege-elkarteako behin behineko presidente

2022 - 2022
Anne Glover - John M. Ball (en) Itzuli
University of Dundee (en) Itzuli kantziler

2018ko otsailaren 20a -
Narendra Patel, Baron Patel (en) Itzuli
President of the Royal Society of Edinburgh (en) Itzuli

2014ko apirila - 2018ko apirila - Anne Glover

Royal Astronomical Societyko presidentea

2002 - 2004
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSusan Jocelyn Bell Burnell
JaiotzaLurgan eta Belfast1943ko uztailaren 15a (81 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
BizilekuaArmagh
Familia
Ezkontidea(k)Martin Burnell (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaThe Mount School (York) (en) Itzuli
(1954 -
Glasgowko Unibertsitatea
(1960(e)ko hamarkada - 1965)
Murray Edwards College (en) Itzuli
(1965 - 1969) Doktoretza
Tesi zuzendariaAnthony Hewish
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, astrofisikaria eta fisikaria
Enplegatzailea(k)The Open University (en) Itzuli
Londresko University College
Southamptongo Unibertsitatea
Batheko Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Royal Astronomical Society
Nazioarteko Astronomia Elkartea
American Astronomical Society
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Society

physics.ox.ac.uk…
Musicbrainz: 4a5843cc-e58d-4e9b-8f65-1acc0ad41fbd Edit the value on Wikidata
Jocelyn Bell,1967ko ekaina.

Bost autore zituen pulsarren aurkikuntza argitaratzen zuen artikuluak. Bell ageri zen arren, bere tesi zuzendaria zen lehengoa, Antony Hewish, eta honek jaso zuen 1974ko Fisikako Nobel saria, Martin Rylerekin batera. Zientzialari ugarik kritikatu zuten Bell saritua ez izatea, Fred Hoyle astrofisikariak, esaterako. Suediako Zientzien Errege Akademiak 1974an Fisikako Nobel Saria Ryleri eta Hewishi eman zien, bi horiek erradioastrofisikan egindako aurkikuntzak aipatuz. Rylek irekidura sintesirako tekniketan egindako lana eta Hewishek pulsarrak aurkitu izana azpimarratzen ziren.

Bellen lanari dagokionez, 2002 eta 2004 bitartean Royal Astronomical Societyko presidentea eta 2008tik 2010era, Erresuma Batuko Fisikako Instituko presidentea izan zen. Gero, 2011n, Marshall Stoneham bere ondorengoaren heriotza zela eta, bitarteko presidente izendatu zuten.

2018an Oinarrizko Fisikako Breakthrough Sari Berezia jaso zuen. 2,3 milioi librako saria eman zioten, eta osorik donatzea erabaki zuen. Fundazio bat sortu zuen fiisikako ikerkuntzan lan egin nahi zuten emakumeei, minoriei eta ikasle errefuxatuei laguntzeko helburuarekin. Erresuma Batuko Fisikako institutuak kudeatzen du. [4][5][6][7]

2021ean, Copley Domina eman zioten, sari hau jaso zuen bigarren emakumea izanik. [8]

Gainera, 2022an, Honoris causa doktore izendapena eman zion Euskal Herriko Unibertsitateak.[9]

Haurtzaroa eta heziketa

aldatu

Lurgan herrian jaio zen, Ipar Irlandan, 1943an. Bertan bizi zen bere gurasoekin eta hiru anai-arrebekin. Bere gusaroak, M. Allison eta G. Philip Bell ziren.[10][11][12] Senideen artean, zaharrena zen, eta neba bat eta bi ahizpa zituen.[13] Bere aita arkitektoa zen, eta Armagheko Planetarioa diseinatzen lagundu zuen.[14] Jocelyn planetarioa bisitatzera joan ohi zen, eta bertako langileek animatu zuten astronomian lan egitera.[15] Bere aitak astronomiaren inguruko liburu asko zituen, eta Jocelyni asko gustatzen zitzaion liburu horiek irakurtzea.

Lurganeko Eskolako Prestakuntza Departamentuan ikasi zuen, 1948 eta 1956 artean.[11] Garai artan, mutilek ikaskuntza teknikoak egin zitzaketen arren, neskek ez zuten zientzia ikasteko aukerarik, sukaldatzen eta josten irakasten zieten horren ordez. Gurasoen kexak zirela eta, eskolako politika aldatu zen, eta Jocelyn Bell Burnellek zientzia ikastea lortu zuen.[16][17]

Eleven-plus azterketa suspenditu zuen, eta, ondorioz, bere gurasoek Mount School Quaker nesken eskolara eraman zuten, Yorken (Ingalaterra).[10] Bertan, bigarren hezkuntzako ikasketak egin zituen, 1961ean bukatu zituenak,[15] eta bere fisikako irakasleak txundituta utzi zuela aipatu izan du. Honako hau esan zuen:

«Ez dituzu datu guztiak buruz ikasi behar; funtsezkoak diren gutxi batzuk soilik, eta … orduan haiek aplikatu ditzakezu, erabiliz eta garatuz… Irakasle ona izan zen, eta fisika, errealitatean zeinen erraza den erakutsi zidan».[18]

Ondoren, Glasgowko unibertsitatean ikasi zuen, 1965ean lizentziatu zen arte, Natur Zientzia Filosofikoan (fisika), ohorezko matrikularekin. Gero, Cambridge unibertsitateko New Hall eskolan doktoratu zen, 1969an. Bertan, Anthony Hewishekin batera, kuasarren inguruan lan egin zuen, garai hartan aurkitu berriak zirenak, planeten arteko dizdira matrizeak aztertuz.[10]

BBC Four kateko hiru ataleko Beautiful Minds dokumentalaren lehengo atala, Jacqui Farnhamek zuzendua,  Bellen ingurukoa izan zen.[19]

Karrera profesionala eta ikerketak

aldatu

1967ko azaroaren 28an, Cambridgeko unibertsitatean graduondoko ikasle bezala lanean ari zela, anomalia bat detektatu zuen, izarrek igorritako seinaleen grafikoetan. Abuztuan detektatu zen seinale hori, baina grafikoak banan-banan eskuz aztertu behar zirenez, hiru hilabete beranduago topatu zuen anomalia.[20] Seinale horrek pultsuak igortzen zituela ikusi zuen, eta guztiz ziklikoak zirela, pultsu bat igorriz segundu bat eta heren pasatzen zen aldi bakoitzean.

Garai hartan, seinale horren iturria “Little Green Man 1” gisa izendatu zuten (LGM-1), eta, gerora, PSR B1919+21 izen ofiziala eman zitzaion. Urte batzuk beranduago, errotazio azkarreko neutroi-izar bat bezala identifikatu zuten. BBC kateko Horizon telesaioan dokumentatu zen hori gero.[21] 2020an, Harvarden emandako hitzaldi batean, garai hartako elkarrizketetan sortutako arazoak adierazi zituen. Kontatu zuen nola Hewishi astrofisikaren inguruko galderak egiten zizkioten, eta berari, aldiz, galdera pertsonalak: zenbat mutil-lagun izan zituen, zer koloretako ilea zuen… Gainera, alkandorako botoiren bat askatzeko ere eskatu zioten argazkiak ateratzeko orduan. Daily Telegraph saioko erreportari batek "pulsating radio source" gisa izendatu ordez, pulsar izena erabili zuen.[22]

1968 eta 1973 bitartean, Southampton Unibertsitatean lan egin zuen. Gero, 1974tik 1982ra, Londresko Unibertsitatean. Jarraian, Edinburgheko Errege Behatokian aritu zen, 1982tik 1991ra. Horrez gain, 1973 eta 1987 bitartean, tutore, kontsultari, azterlari eta hizlari lanak egin zituen Open Unibertsitatean.[23] 1986an, James Clerk Maxwell Teleskopioko proiektu baten zuzendari bihurtu zen, Mauna Kean, Hawaiin, 1991ra arte. [24][25] Fisikako irakaslea izan zen 1991tik 2001era, Open Unibertsitatean. Horrez gain, irakasle bisitaria izan zen Estatu Batuetako Princeton Unibertsitatean eta Zientzien Dekano Bath Unibertsitatean 2001etik 2004ra.[26] 2002 eta 2004 artean, Royal Astronomical Societyko presidentea izan zen.

2007an astrofisikako irakasle bisitaria izan zen Oxford Unibertsitatean, Mansfield Collegeko kidea izanik.[27] 2008tik 2010era, Erresuma Batuko Fisikako Institutuko presidentea ere izan zen.[28] 2018ko otsailean, Dundee Unibertsitateko Kantzelario izandatu zuten. Urte berean, Parkes bisitatu zuen, Hegoaldeko Gales Berrian, Australian. Bertan, Jonh Boltonen hitzaldi nagusia zuzendu zuen Central West Astronomical Socyetyko AstroFest ekitaldian.[29][30]

Horrez gain, 2018an, Oinarrizko Fisikako Breakthrough Saria eskuratu zuen pulsarren aurkikuntzarengatik, 2,3 milioi librako saria eskuratuz.[31] Sari hau, beste asko ez bezala, ez dago aurkikuntza berrietara mugatuta.[32] Diru guztia donatu zuen.[33][5]

Bestalde, 2022ko uztailean, Ulster Bankuak 50 librako bilete berriak egin zituen eta zientzialari desberdinen irudiak jarri zizkion: Jocelyn zen haietako bat.[34] Hauke izan ziren bere hitzak: “Oso pozik nago beste emakume batzuk zientzian lan egitera bultzatu izanagatik, eta Iparraldeko Irlandarentzat oso garrantzitsua dela iruitzen zait. Gorantza doan sektore bat da. Karrera zientifiko bat egiten duten emakumeek hazkunde jarraitu hau bultzatuko dute.”[12]

Nobel Sariarekin gatazka

aldatu

Bellek ez zuen 1974ko Fisikako Nobel Saria jaso. Interplanetary Scintillation Array eraikitzen

 
Bellek, pulsarren existentzia frogatzeko erabilitako grafikoa, Cambridge Unibertsitateko liburutegian ikusgai dena.

lagundu zuen bi urtez, eta bera izan zen anomaliaz ohartu zen lehenengoa, batzuetan 96 oin (29 m) datu-orri berrikusiz gauero.[35] Geroago, Bellek esan zuen Hewishen eszeptizismoaren aurrean, anomaliaren berri ematean, askotan errepikatu behar zuela behatutakoa, izan ere, hark, hasieran, interferentziengatik eta gizakiak egindako ekintzengatik izan zioen. Hewishek eta Rylek egindako bileretara askotan ez zen gonbidatua izaten Jocelyn Bell Burnell.[36][37]

Pulsarren aurkikuntzaren berri ematen zuen artikuluak bost egile zituen. Bellen tesi-zuzendaria, Antony Hewish, egileetan lehena izan zen, Bell bigarrena.[38][39] Hewishi Nobel saria eman zioten, Martin Ryle astronomoarekin batera. Garai hartan, Sir Fred Hoyle astronomoak Bell ez barne hartzea kritikatu zuen.[40][41] 1977an, Bell Burnellek hau esan zuen: "Uste dut Nobel Sarien garrantzia murriztuko litzatekeela ikasleei emango balitzaizkie, salbuespenezko kasuetan izan ezik, eta ez dut uste hau horietako bat denik".[42] Suediako Zientzien Errege Akademiak, saria iragartzen zuen prentsa oharrean, Ryle eta Hewish aipatu zituen radio-astrofisikan egindako lan aitzindariagatik, bereziki Rylek apertura-sintesi teknikan egindako lana eta Hewishek pultsarren aurkikuntzan izan zuen influentzia erabakigarria.[43]

Feryal Özel Arizonako Unibertsitateko astrofisikariak honela ezaugarritu zituen Bell Burnellen ekarpenak:

Behaketa egiteko erabili zuen tresneria eraikitzen lagundu zuen. Bera izan zen konturatu zena. Berak argudiatu zuen benetako seinalea zela. Graduondoko ikasle batek bere proiektua aurrera ateratzen duenean, zaila da horri garrantzia kentzea.

Ondorengo urteetan, Bell Burnellek hau argudiatu zuen: "Graduondoko ikasle eta emakume izateak,

 
Karramarroaren Nebularen irudi konposatua, izpi optikoak eta x-izpiak behatuz, sinkrotoi erradiazioa erakusten duena inguruan duen pulsarren haizezko nebulan, eremu magnetikoek eta pulsarraren partikulek bultzatua.

aldi berean, Nobel sari bat jasotzeari zegokionez, nire maila zapuzten zuen". Erabakiak gaurdaino dirau eztabaidagai.[37]

Bizitza pertsonala eta ez akademikoa

aldatu

Bell Burnell Burnell etxeko zaindaria da Cambridgeko Gramatika Eskolan, Ballymenan. Emakumeen estatusa eta kopurua hobetzeko kanpaina egin izan du postu profesional eta akademikoetan, fisika eta astronomia arloetan.[44][45]

Adiskideen Erlijiozko Elkarteko jarduerak eta sinismenak

aldatu
 
Burnell American Astronomical Society (AAS) topaketan izan zen Pasadenan (Kalifornia), 1987ko urtarrilaren 5ean.

Bere eskola-garaietatik aurrera, Adiskideen Erlijiozko Elkarteko kide aktiboa izan da, eta idazkari gisa jardun zuen Britain Yearly Meeting bilkuretan, 1995, 1996 eta 1997an. Bell Burnellek Adiskideen Munduko Batzordearen Batzorde Exekutibo Zentraleko idazkari gisa jardun zuen, 2008tik 2012ra. Swarthmore hitzaldi bat eman zuen, Broken for Life izenburupean[46], Aberdeenen 1989ko abuztuaren 1ean egindako urteko bileran, eta hizlari izan zen US Friends General Gathering Biltzarrean, 2000n. Bere historia eta sinesmen erlijiosoez hitz egin zuen Joan Bakewellek 2006an egindako elkarrizketa batean.[47]

Bell Burnellek Adiskideen Erlijioko Elkarteko Bake eta Lekuko Sozialen Lekukotasunen Batzordean lan egin zuen, "Engaging with the Quaker Testimonies: a Toolkit"[48] sortzeko 2007ko otsailean. 2013an, James Backhouse hitzaldi bat eman zuen, ondoren "A Quaker Astronomer Reflects: Can a Scientist Also Be Religious?" izenburuko liburuan argitaratu zena. Bertan, Burnellek gogoeta egiten du ezagutza kosmologikoa Bibliarekin edo Estatu Kristauekin erlaziona daitekeenari buruz.

Ezkontza

aldatu

1968an, bigarren eta hirugarren pultsarraren aurkikuntzaren artean, Bell Martin Burnelli ezkon-hitza eman zion, eta handik gutxira ezkondu ziren; bikotea 1993an dibortziatu zen, 1989an banandu ondoren. 2021ean Bedfordshireko Unibertsitatean emandako online hitzaldi batean, Bell Burnellek astronomi-behatokira konpromiso-eraztun batekin joaten izandako lehen esperientziari buruz hausnartu zuen. Bere eraztunaz harro zegoen, eta, berri onak bere lankideekin partekatu nahi zituen arren, kritikak jaso zituen, izan ere, bere garaian, emakumeek lan egitea lotsagarria zen, iduri baitzuen beren bikotekideak ez zirela gai familia aurrera emateko.

Senarra tokiko gobernuko funtzionarioa zen, eta bere karrerak Britainia Handiko hainbat lekutara eraman zituen. Denbora partzialean lan egin zuen urte askoan, euren semea, Gavin Burnell, hazten ari zen bitartean, Leedseko Unibertsitateko materia kondentsatuaren fisika taldeko kidea dena.[49]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Cosmic Search Vol. 1, No. 1 - Little Green Men, White Dwarfs or Pulsars?» www.bigear.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  2. Hargittai, István. (2003). The road to Stockholm: Nobel Prizes, science, and scientists. Oxford University Press, 240 or. ISBN 978-0-19-860785-4..
  3. Tesh, Sarah. (2017). Look happy dear, you've just made a discovery. Physics World, 31-33 or. ISSN https://www.worldcat.org/es/search?q=n2:0953-8585..
  4. (Ingelesez) Sample, Ian; editor, Ian Sample Science. (2018-09-06). «British astrophysicist overlooked by Nobels wins $3m award for pulsar work» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  5. a b (Ingelesez) «She made the discovery, but a man got the Nobel. A half-century later, she’s won a $3 million prize.» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  6. (Ingelesez) «Fund to boost female and black physicist numbers» BBC News 2019-03-19 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  7. IOP and Professor Dame Jocelyn Bell Burnell launch new fund to encorauge greater diversity in physics. Institute of Physics.
  8. (Ingelesez) «Dame Jocelyn Bell-Burnell: NI scientist awarded Royal Society's highest prize» BBC News 2021-08-24 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  9. Lartzanguren, Edu. «Jocelyn Bell astrofisikaria 'honoris causa' doktore izendatuko du EHUk» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-26).
  10. a b c (Ingelesez) «Bell Burnell, Dame (Susan) Jocelyn, (born 15 July 1943), astronomer; Visiting Professor of Astrophysics, University of Oxford, since 2004; Chancellor, University of Dundee, since 2018» WHO'S WHO & WHO WAS WHO  doi:10.1093/ww/9780199540884.001.0001/ww-9780199540884-e-7157;jsessionid=fa28ae4329796ac83a2da4f612156b28. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  11. a b «Visiting star at college - Lurgan Mail» web.archive.org 2018-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  12. a b (Ingelesez) «Lurgan-born astrophysicist Dame Jocelyn Bell Burnell hopes science-themed £50 note will raise profile of women in the sector» BelfastTelegraph.co.uk ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  13. «AIP Niels Bohr Library» libserv.aip.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  14. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-02-25 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  15. a b Sharon Bertsch McGrayne. (1998). Nobel Prize women in science. Carol Pub. Group ISBN 978-0-8065-2025-4. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  16. (Ingelesez) «Dame Jocelyn Bell-Burnell: No asking, just telling» Society of Physics Students 2016-06-24 (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  17. (Ingelesez) Proudfoot, Ben. (2021-07-27). «Opinion | She Changed Astronomy Forever. He Won the Nobel Prize for It.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  18. «Interview with Jocelyn Bell-Burnell by Kate Marsh Weatherall at NRAO (National Radio Radio Observatory) Socorro, New Mexico» weatheralltech.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  19. (Ingelesez) «BBC Four - Beautiful Minds, Series 1, Jocelyn Bell Burnell» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  20. «Alles over Sterrenkunde» www.allesoversterrenkunde.nl (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  21. (Ingelesez) «BBC Two - Horizon, 1971-1972, Crab Nebula, The discovery of pulsars» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  22. The discovery of pulsars - a graduate student's tale. (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  23. «CWP at physics.UCLA.edu // Jocelyn Bell Burnell» web.archive.org 2007-07-07 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  24. (Ingelesez) Yount, Lisa. (2007). A to Z of Women in Science and Math. Infobase Publishing ISBN 978-1-4381-0795-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  25. Shearer, Benjamin F.; Shearer, Barbara Smith. (1997). Notable women in the physical sciences : a biographical dictionary. Westport, Conn. : Greenwood Press ISBN 978-0-313-29303-0. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  26. «University of Bath - Public Relations - Internal news» web.archive.org 2007-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  27. «News: Queen’s Birthday Honours 2007» web.archive.org 2007-06-30 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  28. «Council» web.archive.org 2011-03-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  29. (Ingelesez) Galovic, Nikki. (2018-07-25). «The pioneer of pulsars pops into Parkes» CSIROscope (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  30. «Dame Jocelyn Bell-Burnell - 2018 AstroFest Keynote Speaker» www.cwas.org.au (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  31. (Ingelesez) Merali, Zeeya. (2018-09-06). «Pulsar discoverer Jocelyn Bell Burnell wins $3-million Breakthrough Prize» Nature 561 (7722): 161–161.  doi:10.1038/d41586-018-06210-w. (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  32. (Ingelesez) «Breakthrough Prize – Special Breakthrough Prize In Fundamental Physics Awarded To Jocelyn Bell Burnell For Discovery Of Pulsars» breakthroughprize.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  33. (Ingelesez) «Bell Burnell: Physics star gives away £2.3m prize» BBC News 2018-09-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  34. (Ingelesez) «Ulster Bank honors marginalized astrophysicist on £50 note» CoinWorld (Noiz kontsultatua: 2023-05-15).
  35. (Ingelesez) «BBC Radio 4 - The Life Scientific, Dame Jocelyn Bell Burnell» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  36. (Ingelesez) «BBC Four - Beautiful Minds, Series 1» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  37. a b (Ingelesez) Proudfoot, Ben. (2021-07-27). «Opinion | She Changed Astronomy Forever. He Won the Nobel Prize for It.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  38. (Ingelesez) Pilkington, J. D. H.; Hewish, A.; Bell, S. J.; Cole, T. W.. (1968-04). «Observations of some further Pulsed Radio Sources» Nature 218 (5137): 126–129.  doi:10.1038/218126a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  39. (Ingelesez) Hewish, A.; Bell, S. J.; Pilkington, J. D. H.; Scott, P. F.; Collins, R. A.. (1968-02). «Observation of a Rapidly Pulsating Radio Source» Nature 217 (5130): 709–713.  doi:10.1038/217709a0. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  40. (Ingelesez) Westly, Erica. «No Nobel for You: Top 10 Nobel Snubs» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  41. (Ingelesez) McKie, Robin. (2010-10-02). «Fred Hoyle: the scientist whose rudeness cost him a Nobel prize» The Observer ISSN 0029-7712. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  42. (Ingelesez) Bell Burnell, S. Jocelyn. (1977-12). «PETIT FOUR» Annals of the New York Academy of Sciences 302 (1 Eighth Texas): 685–689.  doi:10.1111/j.1749-6632.1977.tb37085.x. ISSN 0077-8923. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  43. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Physics 1974» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  44. (Ingelesez) Bell Burnell, S. Jocelyn. (2004-04-23). «So Few Pulsars, So Few Females» Science 304 (5670): 489–489.  doi:10.1126/science.304.5670.489. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  45. (Ingelesez) «Face to Face: science star who went under the radar of Nobel Prize judges» HeraldScotland (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  46. (Ingelesez) Jocelyn, Burnell. (1989). Broken for Life. Swarthmore Lecture. Quaker Home Service ISBN 978-0-85245-222-6..
  47. «BBC - Belief - Jocelyn Bell Burnell» web.archive.org 2010-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  48. (Ingelesez) Engaging with the Quaker Testimonies: A Toolkit. Quaker Books 2007 ISBN 978-0-901689-59-7. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
  49. (Ingelesez) «Dr Gavin Burnell» Condensed Matter Physics Group (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).

Kanpo estekak

aldatu