Jose Angel Iribar

Jose Angel Iribar Kortajarena, ezizenez Makatza eta Txopo (Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a), futbolari eta futbol entrenatzaile ohia da, Athletic taldearen historiako jokalari ospetsuenetako bat.

Jose Angel Iribar
Iribar (Athletic).jpg
Bizitza
JaiotzaZarautz1943ko martxoaren 1a (78 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Giallo scuro e Nero (Strisce).png Baskonia Kirol Kluba1961 / 1962240
600px Nouă dungi galben cu negru.png Barakaldo CF1961 / 1962
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Athletic1962 / 19804660
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala1964 / 1976490
Flag of the Basque Country.svg Euskal Herriko futbol selekzioa1979 / 197910
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina
Pisua80 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 51280 Edit the value on Wikidata

BiografiaAldatu

Zarauztarra jaiotzez, Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta hortik jaso zuen bere gazte garaiko ezizena, Makatza. 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia Kirol Kluba futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke, eta irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980. urtera bitarte. Bi kopa irabazi zituen, eta UEFA Kopako txapeldunorde izan zen 1977. urtean.

Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan.[1] Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta Europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen, 1964ko Eurokopa irabaziz.[2]

Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile bihurtu zen. 1983-84ko denboraldian 2. mailako txapeldunordetza lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldearen sailkapenik onena. 1986-87ko denboraldian Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da. Zarraren hiltzetik Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko presidentea da.

1976ko abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurrinarekin atera zen zelaira, eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai.[3] Franco hil ondoren Euskal Herriko bandera jendaurrean erakusten zen lehen aldia zen. Politikoki, 1970eko hamarkadan, ezker abertzalearen alde egin zuen. Herri Batasunaren lehen Mahai Nazionalaren kidea,[4] harrezkero ez du politika munduan parte hartu.

IbilbideaAldatu

FutbolariaAldatu

Kluba[5] Denboraldia[5] Partida(k)[5]
Liga Kopa Europa Guztira
Baskonia KE
(2. maila)
1961/62 - - - -
Total - - - -
Athletic Club
(1. maila)
1962/63 3 3 - 6
1963/64 26 2 - 28
1964/65 28 8 10 46
1965/66 27 9 - 36
1966/67 30 9 2 41
1967/68 25 6 6 37
1968/69 25 7 6 41
1969/70 30 8 2 40
1970/71 30 4 2 36
1971/72 32 6 4 42
1972/73 22 7 - 29
1973/74 30 4 4 38
1974/75 33 6 - 36
1975/76 25 0 - 25
1976/77 30 6 11 46
1977/78 31 2 6 39
1978/79 30 4 2 36
1979/80 9 2 - 39
Guztira 466 93 55 614

EntrenatzaileaAldatu

Kluba[6] Maila[6] Denboraldia[6]
Athletic Clubeko harrobia - 1980-1982
Bilbao Athletic 2. maila 1982-1986
Athletic Club 1. maila 1986-1987
Euskal Herriko futbol selekzioa
(selekzionatzailea)
- 1999-2010

PalmaresaAldatu

Klubeko txapelketakAldatu

Titulua Kluba Urtea
Espainiako Kopa Athletic Club 1969
Espainiako Kopa Athletic Club 1973

Selekzio txapelketakAldatu

Titulua Taldea Urtea
Eurokopa Espainia 1964

Banakako sariakAldatu

Saria Urtea
Zamora Saria 1969/70
Marca Leyenda 2014

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu