1945
urte
1945. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1920(e)koa • 1930(e)koa • 1940(e)koa • 1950(e)koa • 1960(e)koa |
Urteak | 1942 • 1943 • 1944 • 1945 • 1946 • 1947 • 1948 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1945 MCMXLV |
Ab urbe condita | 2698 |
Armeniar egutegia | 1394 ԹՎ ՌՅՂԴ |
Bahá'í egutegia | 101 – 102 |
Bengaliar egutegia | 1352 |
Berber egutegia | 2895 |
Egutegi budista | 2489 |
Myanmarko egutegia | 1307 |
Bizantziar egutegia | 7453 – 7454 |
Koptoen egutegia | 1661 – 1662 |
Etiopiar egutegia | 1937 – 1938 |
Hebrear egutegia | 5705 – 5706 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2001 – 2002 |
Shaka Samvat | 1867 – 1868 |
Kali Yuga | 5046 – 5047 |
Iraniar egutegia | 1323 – 1324 |
Islamiar egutegia | 1364 – 1365 |
Japoniar egutegia | Shōwa 20 (昭和20年) |
Korear egutegia | 4278 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2488 |
Holozeniar egutegia | 11945 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Urtarrilaren 16a – Jesús Carrera Olaskoaga komunista hondarribiarra fusilatu zuten. 1943an atxilotu zuten frankistek, Espainiako Alderdi Komunistako barnealdeko idazkari nagusi zela. Bost hilabetez torturak jasan ostean, heriotzara kondenatu zuten.
- Maiatzaren 8a – Nazien hegazkin bat Kontxako hondartzan lurreratu zen, Donostian. Hegazkinean Léon Degrelle ofizial nazi belgikarra zihoan ihesean.
Mundua
aldatu- Urtarrilaren 17a – Sobietarrek indarrez Varsovia askatu zuten naziengandik.
- Urtarrilaren 27a – Sobietar armada Auschwitz kontzentrazio esparrura iritsi zen.
- Urtarrilaren 30a – Sobietar urpekuntzi batek "Wilhelm Gustloff" itsasontzia urperatu zuen. 9.000 hil baino gehiago izan ziren; gehienak emakumeak, umeak eta zaurituak zirelarik.
- Otsailaren 11a – Robert Iribarne hegazkinlari baionarra hil zen Kaliningrad inguruetan nazien aurka borrokan.
- Otsailaren 13a – Dresden bonbardatu zuten Aliatuek. Bigarren Mundu Gerra osoan Aliatuek egindako bonbardaketarik handiena izan zen.
- Martxoaren 9 – Bigarren Mundu Gerran, indar aliatuek Tokio bonbardatu zuten, hiria kiskali eta 100.000 zibil inguru hil ziren<.
- Martxoaren 12a- Naziek Anne Frank judua hil zuten.
- Maiatzaren 2a – Sobietarrek Berlin hartu zuten eta alemaniarrak Italian errenditu egin ziren.
- Maiatzaren 3a – Britainiarrek nazien biktima zeramatzaten ontziak urperatu zituzten Baltikon. Inguruko ontzi alemaniarrek bandera zuria altxa zuten bitartean, deportatuen ontzietan nazia mantendu zuten. 7.500 deportatu inguru hil ziren Cap Arcona, Athen, Deutschland eta Thielbek itsasontzietan.
- Maiatzaren 8a – Alemaniak errendizioa aurkeztu zuen Bigarren Mundu Gerrari amaiera emanez Europan.
- Abuztuaren 6a – Estatu Batuek (AEB) Japoniako Hiroshima hiria lehergailu atomiko batez birrindu zuten, lehen aldiz mota honetako armak pertsonen aurka erabiliz.
- Abuztuaren 9a – AEBek historian bigarrengoz (eta oraingoz azkenezkoz) arma atomikoak guerra garaian erabili zituzten, Japoniako Nagasaki hiria suntsituz.
- Abuztuaren 15a – Bigarren Mundu Gerra bukatu zen Hirohito enperadore japoniarra errendituz.
- Abuztuaren 17a – Indonesiak independentzia aldarrikatu zuen Herbehereetatik.
- Urriaren 24a – Nazio Batuen Erakundea (NBE) sortu zuten ofizialki.
- Azaroaren 16a – UNESCO nazioarteko erakundea sortu zuten Londresen.
- Azaroaren 20a – Nurembergeko epaiketak hasi zen izen bereko hirian (Alemania), 24 buruzagi nazien aurka Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako hainbat krimen zirela-eta.
- Azaroaren 29a – Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista eratu zuten.
- Abenduaren 4a – Estatu Batuek NBEn sartzea erabaki zuten.]]
- Apirilaren 30a – Hitlerek bere buruaz beste egin zuen.
Arte eta kultura
aldatu- Urtarrilaren 27a – La eterna canción (euskaraz: Betiko abestia), Pablo Sorozabalren musika eta Luis Fernández Sevillaren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Bartzelonako Principal Palacio antzokian.
Zientzia eta teknologia
aldatuKirolak
aldatuJaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Jacky Ickx, belgikar auto-pilotu ohia.
- Urtarrilaren 2a – Slobodan Praljak, Bosnia-Herzegovinako kroaziar gerra-kriminala, politikaria, idazlea eta zinema zuzendaria (h. 2017).
- Urtarrilaren 4a – Jesús Santamaría, nafar kimikaria.
- Urtarrilaren 4a – Richard R. Schrock, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria.
- Urtarrilaren 4a – Felix Zubiaga Atxa, bizkaitar futbolaria (h. 2016).
- Urtarrilaren 6a – Barry John, galestar errugbilaria, inoizko galestar errugbilari hoberenetakoa (h. 2024).
- Urtarrilaren 7a – José María Benavides, gipuzkoar kirolaria, belaren klase askotan aditua, eta idazlea (h. 2024).
- Urtarrilaren 9a – Loren Arkotxa, bizkaitar politikaria, Ondarroako alkatea (h. 2025).
- Urtarrilaren 9a – Ángel Urrutia, bizkaitar arraunlari ohia.
- Urtarrilaren 10a – Francis Marmande, lapurtar musika-kritikari eta jazz musikaria.
- Urtarrilaren 10a – Rod Stewart, ingeles kantautore eta musikaria.
- Urtarrilaren 13a – Joxe Iriarte, Bikila, gipuzkoar politikaria eta euskal idazlea.
- Urtarrilaren 14a – Alice Nkom, Kamerungo lehen abokatu emakume beltza, pertsona homosexualen defentsan lan egiten duena.
- Urtarrilaren 15a – Iñaki Azkune, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- Urtarrilaren 15a – María Antonia Iglesias, espainiar kazetaria, idazlea eta telebista zein irratiko solaskidea (h. 2014).
- Urtarrilaren 16a – Wim Suurbier, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- Urtarrilaren 18a – José Luis Perales, espainiar egile-abeslari, musikagile, musika ekoizle eta idazlea.
- Urtarrilaren 19a – Rod Canion, estatubatuar ingeniaria, Compaq Computer enpresaren sortzailea.
- Urtarrilaren 20a – Gianni Amelio, italiar zinemagilea.
- Urtarrilaren 20a – Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat (h. 2020).
- Urtarrilaren 22a – Mikel Garmendia, gipuzkoar aktorea (h. 2005).
- Urtarrilaren 22a – Caridad Zazo Cardeña, espainiar geologoa, Kuaternarioko itsas mailaren aldaketetan espezializatua.
- Urtarrilaren 24a – John Garamendi, euskaldun jatorriko estatubatuar politikaria, Kaliforniako gobernadoreorde ohia.
- Urtarrilaren 24a – Silvia Lemus, galiziar-mexikar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urtarrilaren 26a – John Henry Coates, australiar matematikaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 26a – Barbara Kruger, estatubatuar artista kontzeptuala.
- Urtarrilaren 26a – Jacqueline du Pré, britainiar biolontxelo-jotzailea (h. 1987).
- Urtarrilaren 26a – Jeremy Rifkin, estatubatuar soziologo, ekonomista, idazle eta aholkularia.
- Urtarrilaren 27a – Jules Ajodhia, surinamdar politikaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 28a – Robert Wyatt, ingeles musikari ohia.
- Urtarrilaren 29a – Ibrahim Boubacar Keïta, Maliko presidentea (h. 2022).
- Urtarrilaren 29a – Tom Selleck, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 30a – Elisabeth Haarr, norvegiar ehungintzako artista (h. 2025).
- Urtarrilaren 30a – Cristina Rota, argentinar-espainiar aktore, ekoizle eta arte dramatikoko irakaslea.
- Urtarrilaren 31 – Joseph Kosuth, estatubatuar artista, arte kontzeptualaren sortzaile eta teorialarietako bat.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 2a – Hugo Fernández, uruguaiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2022).
- Otsailaren 4a – Marisa Mediavilla Herreros, espainiar liburuzaina, dokumentalista eta feminista, emakumeen historian espezializatua.
- Otsailaren 5a – Luis Javier Arrieta, gipuzkoar margolaria.
- Otsailaren 6a – Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (h. 1981).
- Otsailaren 7a – Gerald Davies, galestar errugbilari ohia.
- Otsailaren 7a – Julio María Elías Montoya, espainiar frantzizkotarra.
- Otsailaren 8a – Kinza Clodumar, Nauruko presidentea (h. 2021).
- Otsailaren 9a – Mia Farrow, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 9a – Yoshinori Ohsumi, japoniar biologoa, 2016ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Otsailaren 11 – Michael Scott, Apple Computerreko bigarren zuzendari exekutiboa.
- Otsailaren 12a – Maud Adams, suediar aktore eta modeloa.
- Otsailaren 12a – Andrés Mendieta, bizkaitar futbolari ohia.
- Otsailaren 13a – Marian Dawkins, britainiar biologo eta irakaslea.
- Otsailaren 14a – Jon Adam II.a Liechtensteingoa, Liechtensteingo Printzerriko printzea eta estatu-burua.
- Otsailaren 15a – Gloria Agirre, Txikita de Aizarna, gipuzkoar erraketista.
- Otsailaren 15a – Silvia Casale, European Committee for the Prevention of Torture (CPT, Torturaren aurkako Europako komitea) elkarteko presidentea.
- Otsailaren 16a – Jeremy Bulloch, ingeles aktorea (h. 2020).
- Otsailaren 17a – Brenda Fricker, irlandar antzerki, telebista eta zinemako aktorea.
- Otsailaren 17a – Andres Iñigo, nafar filologoa eta idazlea.
- Otsailaren 20a – Randa Haines, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Otsailaren 20a – George Smoot, estatubatuar astrofisikari eta kosmologoa, 2006ko Fisikako Nobel Saria.
- Otsailaren 22a – Juan Ramón Gebara, arabar politikaria.
- Otsailaren 22a – Arantza Idiazabal Gorrotxategi, gipuzkoar irakaslea eta euskaltzain urgazlea.
- Otsailaren 23a – Jose Luis Gorrotxategi, gipuzkoar bertsolaria.
- Otsailaren 23a – Svetlana Gerasimenko, sovietar eta tajistaniar astronomoa (h. 2025).
- Otsailaren 24a – Barry Bostwick, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 26a - Tina Sainz, espainiar aktorea.
- Otsailaren 28a – Aleksei Jekimov, errusiar fisikaria, 2023ko Kimikako Nobel Saria.
- Otsailaren 28a – Linda Preiss Rothschild, estatubatuar matematikaria.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a - Dirk Benedict, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 1a – Fidel Uriarte, euskal herritar futbolaria (h. 2016).
- Martxoaren 1a – Wilfried Van Moer, belgikar futbolaria (h. 2021).
- Martxoaren 3a – Carmen Hermosín, espainiar politikari sozialista eta feminista.
- Martxoaren 3a – George Miller, australiar zinemako ekoizle, zuzendari eta gidoilaria.
- Martxoaren 5a – Selina Hastings, britainiar kazetaria, idazlea eta biografoa.
- Martxoaren 7a – Gerta Keller, estatubatuar paleontologoa.
- Martxoaren 7a – Arthur Lee, estatubatuar abeslaria, Love taldeko kidea (h. 2006).
- Martxoaren 8a – Anselm Kiefer, alemaniar margolaria.
- Martxoaren 10a – Antón Borja, euskal ingeniari, ekonomialari eta unibertsitateko irakaslea (h. 2015).
- Martxoaren 10a – Víctor Joy Way, Peruko lehen ministro ohia.
- Martxoaren 14a – Florencio Solchaga, nafar telebista aurkezle ohia eta errestauradorea.
- Martxoaren 18a – Eric Woolfson, eskoziar musikari eta abeslaria, The Alans Parsons Project taldearen sortzaileetakoa (h. 2009).
- Martxoaren 19a – José Luis Galdámez, nafar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 21a – José Casas García, espainiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 23a – Franco Battiato, italiar kantugilea eta abeslaria (h. 2021).
- Martxoaren 23a – Eric De Vlaeminck, flandriar txirrindularia, Munduko Ziklo-Krosseko txapelketa gehien irabazi dituena (h. 2015).
- Martxoaren 23a – David Milch, estatubatuar telebistako-zuzendari eta -idazlea.
- Martxoaren 24a – Curtis Hanson, estatubatuar film zuzendaria (h. 2016).
- Martxoaren 28a – Rodrigo Duterte, Filipinetako presidentea.
- Martxoaren 28a – Pierre Michon, frantziar idazlea.
- Martxoaren 30a – Eric Clapton, ingeles rock eta blues gitarra-jotzaile eta abeslaria.
- Martxoaren 31 – Edwin Catmull, estatubatuar zientzialari informatikoa, Pixar-en sortzaileetako bat.
Apirila
aldatu- Apirilaren 1a – John Barbata, estatubatuar bateria-jotzailea (h. 2024).
- Apirilaren 2a – Linda Hunt, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Apirilaren 3a – Catherine Spaak, Frantzian jaiotako belgikar-italiar aktorea (h. 2022).
- Apirilaren 4a – Daniel Cohn-Bendit, frantziar alemaniar ikasleen buru eta politikaria.
- Apirilaren 5a - Adelina Jiménez Jiménez, irakasle nazional titulua oposizio bidez lortu zuen ijito etniako lehen emakumea.
- Apirilaren 6a – Celestino Aós, nafar psikologo eta teologoa, kardinal eta Txileko Santiagoko artzapezpikua.
- Apirilaren 6a – Muriel Casals, kataluniar ekonomialari, unibertsitate irakasle eta politikaria (h. 2016).
- Apirilaren 6a – Lentxu Rubial, bizkaitar politikaria (h. 2013).
- Apirilaren 6a – Ruth Heilmann, groenlandiar irakasle eta politikaria.
- Apirilaren 7a – Joël Robuchon, frantziar sukaldaria, Gault Millau Gidak 1989an "Mendeko sukaldari" izendatua (h. 2018).
- Apirilaren 7a – Sevil Üstekin, turkiar aktorea (h. 2024).
- Apirilaren 14a – Ritchie Blackmore, ingeles gitarrajolea, Deep Purple taldeko gitarrajolea.
- Apirilaren 15a – Liam O'Flynn, irlandar musikaria, irlandako gaita (Uilleann pipes) jolea (h. 2018).
- Apirilaren 15a – Riken Yamamoto, japoniar arkitektoa.
- Apirilaren 18a – Iñaki Zubeldia, gipuzkoar idazlea.
- Apirilaren 19a – Eugenia del Pino, ekuadortar zientzilaria, garapenaren biologian aditua.
- Apirilaren 20a – Jimmy Winston, ingeles musikari eta aktorea, Small Faces taldeko kidea (h. 2020).
- Apirilaren 22a – Isabel Ruiz Ruiz, guatemalar artista bisuala (h. 2019).
- Apirilaren 22a – Demetrio Stratos, greko-italiar lirista, multi-instrumentalista, musika ikertzailea, eta italiar rock talde progresiboko abeslaria (h. 1979).
- Apirilaren 24a – Larry Tesler, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria (h. 2020).
- Apirilaren 25a – Esther Orozco, mexikar kimikari, mikrobiologo eta parasitologoa.
- Apirilaren 25a – Jean Purdy, britainiar erizaina eta enbriologoa, ugalkortasunaren tratamenduan aitzindaria (h. 1985).
- Apirilaren 25a – Björn Ulvaeus, suediar musikaria, ABBAren taldekide ohia.
- Apirilaren 26a – Jorge Serrano Elías, Guatemalako presidente ohia.
- Apirilaren 27a – August Wilson, estatubatuar antzerkigilea (h. 2005).
- Apirilaren 29a – Tammi Terrell, estatubatuar abeslaria, Marvin Gaye abeslariarekin duetoan abesteagatik ezaguna (h. 1970).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Goldy McJohn, kanadar teklatu jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (h. 2017).
- Maiatzaren 3a – Jeffrey C. Hall, estatubatuar genetikalari eta kronobiologoa, 2017ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Maiatzaren 3a – Roberto Verino, espainiar diseinatzailea eta moda-enpresaburua.
- Maiatzaren 5a – César Alierta, espainiar enpresaburua (h. 2024).
- Maiatzaren 6a – Juan Mari Areitio, bizkaitar bertsolari ohia.
- Maiatzaren 6a – Xosé Lluis García Arias, asturiar filologo eta idazlea, Asturiasko Hizkuntzaren Akademiako presidentea.
- Maiatzaren 6a – Bob Seger, estatubatuar egile abeslari, gitarrista eta pianista.
- Maiatzaren 7a – Christy Moore, irlandar musikari, kantautore eta abeslaria.
- Maiatzaren 8a – Jean-Louis Azarete, lapurtar errugbilaria (h. 2020).
- Maiatzaren 9a – Jupp Heynckes, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Maiatzaren 12a – Alan Ball, ingeles futbolaria (h. 2007).
- Maiatzaren 12a – Claudia Gravy, kongoar jatorriko espainiar antzezlea.
- Maiatzaren 12a – Ian McLagan, ingeles teklatu-jotzailea, Small Faces eta Faces taldeetako kidea (h. 2014).
- Maiatzaren 14a – Yochanan Vollach, israeldar futbolaria.
- Maiatzaren 17a – Jorge Maria Ribero-Meneses, espainiar filologo eta idazlea (h. 2025).
- Maiatzaren 19a – Huda Akil, siriar neurozientzialaria.
- Maiatzaren 19a – Pete Townshend, ingeles rock musikako gitarra-jotzailea, abeslari eta abesti-idazlea, The Who taldeko kidea.
- Maiatzaren 20a – Alejo Vidal-Quadras, kataluniar politikari eta fisikaria.
- Maiatzaren 20a – Anton Zeilinger, austriar fisikari kuantikoa, 2022ko Fisikako Nobel Saria.
- Maiatzaren 21a – Carmen Castillo, txiletar-frantziar zinemagilea.
- Maiatzaren 21a – Carme Valls, kataluniar politikari eta medikua.
- Maiatzaren 22a – Anne Caufriez, belgikar etnomusikologoa (h. 2024).
- Maiatzaren 24a – Priscilla Presley, estatubatuar aktore eta enpresaburua.
- Maiatzaren 25a – Hersha Parady, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Maiatzaren 28a – John Fogerty, estatubatuar musikari eta abeslaria.
- Maiatzaren 29a – Gary Brooker, ingeles musikari, abeslari eta piano-jotzailea, Procol Harum taldeko sortzailea (h. 2022).
- Maiatzaren 29a – Manuel Duarte, portugaldar futbolaria (h. 2022).
- Maiatzaren 31 – Henri Emmanuelli, frantziar politikari ezkertiarra, Alderdi Sozialistaren partaide historikoa (h. 2017).
- Maiatzaren 31 – Rainer Werner Fassbinder, alemaniar idazlea eta antzerki- eta zinema-zuzendaria (h. 1982).
- Maiatzaren 31 – Helen Fisher, estatubatuar antropologoa eta biologoa (h. 2024).
- Maiatzaren 31 – Laurent Gbagbo, Boli Kostako presidente ohia.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Frederica von Stade, estatubatuar mezzosopranoa.
- Ekainaren 2a – Francisco Hernando, Paco el Pocero, espainiar enpresaburua, urbanizazio erraldoien eraikuntzagatik ezaguna (h. 2020).
- Ekainaren 3a – Hale Irwin, estatubatuar golflaria.
- Ekainaren 5a – Rosa Serrano i Llàcer, valentzierazko dazlea, itzultzailea eta editorea.
- Ekainaren 6a- Gérard Cholley, frantziar errugbilari ohia.
- Ekainaren 7a – Wolfgang Schüssel, Austriako kantzelerra.
- Ekainaren 8a – Maria Jesus Agirre, arabar politikaria (h. 2016).
- Ekainaren 9a – Jesús María Castillo, Txitxia, gipuzkoar futbolaria (h. 2022).
- Ekainaren 9a – Faina Melnyk, sobietar disko-jaurtitzailea (h. 2016).
- Ekainaren 9a – Luis Ocaña, espainiar txirrindularia, historiako txirrindulari onenetako bat (h. 1994).
- Ekainaren 14a – Jörg Immendorff, alemaniar margolari eta eskultorea (h. 2007).
- Ekainaren 15a – Amos Sawyer, Liberiako bitarteko presidentea (h. 2022).
- Ekainaren 16a – Jose Juan Castillo, bizkaitar sukaldaria (h. 2021).
- Ekainaren 17a – Rosa María Calaf, kataluniar kazetaria.
- Ekainaren 17a – Ken Livingstone, Londresko alkate ohia.
- Ekainaren 17a – Eddy Merckx, belgikar txirrindularia, aditu askorentzat historiako txirrindularirik onena.
- Ekainaren 19a – Radovan Karadžić, lehendabiziko Bosniako Serbiar Errepublikako presidentea.
- Ekainaren 19a – André Lefevere, belgikar itzulpen teorialaria (h. 1996).
- Ekainaren 19a – Aung San Suu Kyi, birmaniar politikaria, kontzientzia presoen eta erresistentzia zibil baketsuaren sinboloa eta 1991ko Bakearen Nobel Saria.
- Ekainaren 20a – Hassan Abshir Farah, Somaliako lehen ministroa (h. 2020).
- Ekainaren 20a – Anne Murray, kanadar abeslaria.
- Ekainaren 21a – Adam Zagajewski, poloniar olerkaria (h. 2021).
- Ekainaren 22a – Pere Gimferrer, kataluniar poeta, idazlea, kritiko literarioa eta itzultzailea, Kataluniako literaturaren egile nagusietariko bat.
- Ekainaren 23a – John Garang, sudandar politikari eta militarra, Hego Sudanen independentziaren alde borrokatu zena (h. 2005).
- Ekainaren 28a – Ken Buchanan, eskoziar boxeolaria (h. 2023).
- Ekainaren 29a – Chandrika Kumaratunga, Sri Lankako presidente ohia, kargu horretara iritsi zen lehen emakumea.
- Ekainaren 30a – Sean Scully, irlandar margolaria.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Jane Cederqvist, suediar igerilaria (h. 2023).
- Uztailaren 1a – Deborah Harry, estatubatuar abeslari eta artista, Blondie taldearen bokalista.
- Uztailaren 2a – José Luis Corcuera, bizkaitar politikari ohia.
- Uztailaren 2a – Juan María Duñabeitia, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 3a – Miguel Zestau, Zestau I.a, nafar pilotari ohia.
- Uztailaren 4a – Fernando Argenta, espainiar kazetaria, musikaria, eta irrati eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- Uztailaren 4a – Jesús Antonio Lerma Nolasco, mexikar apezpiku katolikoa (h. 2025).
- Uztailaren 4a – Eizo Yuguchi, japoniar futbolaria (h. 2003).
- Uztailaren 5a – François Bourgeon, frantziar komikigilea.
- Uztailaren 7a – Manuel Chaves, espainiar politikaria, Andaluziako Juntako presidente ohia.
- Uztailaren 7a – Moncef Marzouki, Tunisiako presidente ohia.
- Uztailaren 7a – Kontxu Odriozola, gipuzkoar aktorea (h. 2016).
- Uztailaren 10a – Jandira Martini, brasildar aktore, antzerkigile, zuzendari eta ekoizlea (h. 2024).
- Uztailaren 10a – Virginia Wade, ingeles tenislari ohia.
- Uztailaren 11 – Junji Kawano, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 12a – Fikre Selassie Wogderess, Etiopiako lehen ministroa (h. 2020).
- Uztailaren 13a – Xabier Mendiguren Bereziartu, gipuzkoar idazle eta itzultzailea (h. 2023).
- Uztailaren 15a – Teo Uriarte, Andaluzian jaiotako euskal politikaria.
- Uztailaren 17a – István Juhász, hungariar futbolaria (h. 2024).
- Uztailaren 18a – Ugo Ferrante, italiar futbolaria (h. 2004).
- Uztailaren 18a – Paul Ginsborg, ingeles historialari eta teorialari politikoa, italiar nazionalizatua (h. 2022).
- Uztailaren 20a – Kim Carnes, estatubatuar musikari eta egile abeslaria.
- Uztailaren 22a – Adele Goldberg, estatubatuar enpresaburu eta informatikaria.
- Uztailaren 24a – Martin Etxeberria Zuloaga, euskal idazle eta pentsalaria (h. 2017).
- Uztailaren 25a – Ventura Pons, kataluniar zinema zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea eta antzerki zuzendaria (h. 2024).
- Uztailaren 26a – Helen Mirren, ingeles aktorea.
- Uztailaren 26a – Panagiotis Pikrammenos, Greziako lehen ministroa.
- Uztailaren 29a – Felipe Barandiaran, gipuzkoar aktorea eta bikoiztailea.
- Uztailaren 29a – Kwassi Klutse, Togoko lehen ministroa (h. 2024).
- Uztailaren 30a – Patrick Modiano, frantziar idazlea, 2014ko Literaturako Nobel Saria.
- Uztailaren 31 – Germano Almeida, caboverdetar idazlea.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Douglas Osheroff, estatubatuar fisikaria, 1996ko Fisikako Nobel Saria.
- Abuztuaren 2a – Joanna Cassidy, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 5a – Ariane Lopez-Huici, lapurtar argazkilaria.
- Abuztuaren 7a – Caroline Cellier, frantziar aktorea (h. 2020).
- Abuztuaren 10a – Carlos Caballero, arabar politikari eta ingeniaria.
- Abuztuaren 12a – Jean Nouvel, frantziar arkitektoa.
- Abuztuaren 14a – Ingeborg Breines, norvegiar bake hezitzailea.
- Abuztuaren 14a – Steve Martin, estatubatuar antzezlea eta gidoigilea.
- Abuztuaren 14a – Faustin Twagiramungu, Ruandako lehen ministroa (h. 2023).
- Abuztuaren 14a – Wim Wenders, alemaniar zinemagilea eta argazkilaria.
- Abuztuaren 15a – Alain Juppé, Frantziako Lehen Ministro ohia eta Bordeleko alkatea.
- Abuztuaren 18a – Pierre Camou, lapurtar errugbilaria eta bankaria, Frantziako Errugbi Federazioaren presidentea (h. 2018).
- Abuztuaren 19a – Ian Gillan, ingeles musikaria, Deep Purple taldeko abeslaria.
- Abuztuaren 20a – Rappel, espainiar moda diseinatzaile, enpresaria eta telebistako pertsonalitatea, iragarle gaitasunak dituela dioena.
- Abuztuaren 21a – Jose Luis Uribezubia, Katarrilla, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 23a – Itcho Ito, Nagasakiko alkatea eta Bakearen Aldeko Hiriak elkartearen presidenteordea (h. 2007).
- Abuztuaren 23a – José Luis Lema, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 23a – Rita Pavone, italiar abeslaria eta aktorea.
- Abuztuaren 24a – Ken Hensley, ingeles musikari, abeslari, abesti egile eta ekoizlea, Uriah Heep taldeko kidea (h. 2020).
- Abuztuaren 26a – Javier Tusell, kataluniar historialari eta politikaria (h. 2005).
- Abuztuaren 29a – Wyomia Tyus, estatubatuar atleta ohia, abiadurako probetan aditua.
- Abuztuaren 31 – Sérgio Godinho, portugaldar abeslaria.
- Abuztuaren 31 – Van Morrison, irlandar abeslaria, bere belaunaldiko musikari eraginkorrenetakoa.
- Abuztuaren 31 – Itzhak Perlman, israeldar biolin-jotzailea, XX. mendearen bigarren erdiko munduko onenetakotzat joa.
Iraila
aldatu- Irailaren 2a – Luis Mari Bengoa, bizkaitar kazetari, politikari eta herri kirolen sustatzailea.
- Irailaren 3a – Rosa Soroa, gipuzkoar erraketista.
- Irailaren 5a – Al Stewart, eskoziar egile abeslari eta folk-rock musikaria.
- Irailaren 7a – Kimmo Koskenniemi, finlandiar irakaslea, fonologia eta morfologia konputazionaletan erabiltzen den Bi Mailako Ereduaren asmatzailea.
- Irailaren 8a – Ron "Pigpen" McKernan, estatubatuar musikari eta abeslaria, Grateful Dead taldearen sortzaileetakoa (h. 1973).
- Irailaren 9a – Doug Ingle, estatubatuar abeslari eta musikaria, Iron Butterfly, taldeko sortzailea (h. 2024).
- Irailaren 10a – José Feliciano, puertorricar gitarrista eta abeslaria.
- Irailaren 10a – Kaviyoor Ponnamma, indiar aktorea (h. 2024).
- Irailaren 11 – Franz Beckenbauer, Kaiserra, alemaniar futbolaren historiako jokalaririk onentzat hartua (h. 2024).
- Irailaren 11 – Lidia Catalano, argentinar aktorea (h. 2025).
- Irailaren 12a – Richard Thaler, estatubatuar ekonomialaria, 2017ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Irailaren 14a – Bernard Tissier de Mallerais, Frantziako apezpiku katoliko tradizionalista, San Pio X.aren Apaiz Anaitasuneko kidea (h. 2024).
- Irailaren 15a – Carmen Maura, espainiar antzezlea.
- Irailaren 15a – Jessye Norman, estatubatuar sopranoa (h. 2019).
- Irailaren 15a – Hans-Gert Pöttering, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- Irailaren 17a – Luis Aranberri, Amatiño, gipuzkoar kazetari, politikari eta idazlea.
- Irailaren 18a – John McAfee, anglo-estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, McAfee enpresaren sortzailea (h. 2021).
- Irailaren 18a – Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (h. 2002).
- Irailaren 18a – Vicente Ripa, nafar politikari eta irakaslea.
- Irailaren 19a – Kate Adie, britainiar kazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 22a – Jesús María Zubiarraín Argiñano, gipuzkoar futbol atezaina (h. 1993).
- Irailaren 24a – Juan Pablo Fusi, gipuzkoar historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua.
- Irailaren 25a – Frans Janssens, belgikar futbolaria (h. 2024).
- Irailaren 26a – Gal Costa, brasildar abeslaria (h. 2022).
- Irailaren 26a – Javier Igiñiz Etxeberria, nafar ingeniari, ekonomilari eta politikaria.
- Irailaren 26a – Bryan Ferry, ingeles abeslari eta egile abeslaria.
- Irailaren 28a – Marielle Goitschel, frantziar eskiatzaile ohia.
- Irailaren 28a – Fusako Shigenobu, japoniar iraultzaile eta militante komunista.
- Irailaren 30a – Gastón Ciarlo, uruguaitar abeslari, gitarrista eta konpositorea (h. 2021).
- Irailaren 30a – José Manuel Fuente, espainiar txirrindularia (h. 1996).
- Irailaren 30a – Juan Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 30a – Ehud Olmert, Israelgo lehen ministro ohia.
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Jose Ignazio Orbegozo, Arria II.a, gipuzkoar aizkolaria, gizon probalaria, txingalaria, arpanlaria eta segalaria.
- Urriaren 2a – Don McLean, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria.
- Urriaren 3a – Viktor Saneiev, georgiar atleta, jauzi hirukoitzean aditua (h. 2022).
- Urriaren 6a – Jesus Mari Zabarte, Garratz, gipuzkoar ETAkidea.
- Urriaren 9a – Deborah Dultzin Kessler, mexikar astrofisika-ikertzailea.
- Urriaren 12a – Lluis el Sifoner, valentziar musikari, filologo, idazle eta musika kritikaria.
- Urriaren 13a – Christophe, frantziar abeslaria (h. 2020).
- Urriaren 13a – Dési Bouterse, Surinamgo diktadore eta presidentea (h. 2024).
- Urriaren 14a – Vicky Hernández, kolonbiar aktorea eta irakaslea.
- Urriaren 16a – Arantxa Lete Bergaretxe, gipuzkoar irakaslea, herri eragile feminista eta abertzalea (h. 2025).
- Urriaren 17a – Graça Machel, mozambiketar politikaria, emakumeen eta umeen eskubideen nazioarteko defendatzailea.
- Urriaren 18a – Huell Howser, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2013).
- Urriaren 19a – Angus Deaton, eskoziar ekonomialaria, 2015eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Urriaren 19a – Divine, Amerikako Estatu Batuetako aktore, LGTB ikonoa eta karaktere aldakorreko abeslaria (h. 1988).
- Urriaren 19a – John Lithgow, estatubatuar aktore, musikari, olerkari eta abeslaria.
- Urriaren 20a – Amparo Rubiales, espainiar irakaslea eta PSOEko politikaria.
- Urriaren 21a – Nikita Mikhalkov, errusiar zinemagilea.
- Urriaren 25a – Félix González Gorostizaga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Urriaren 26a – Joseba Iñurrategi, gipuzkoar pilotaria eta pilotaren sustatzailea Eskoriatzan (h. 2017).
- Urriaren 27a – Lula da Silva, Brasilgo presidentea.
- Urriaren 28a – Gadzhi Gadzhiyev, errusiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Urriaren 30a – Verinha Darcy, brasildar aktorea (h. 1979).
- Urriaren 30a – Xabier Larena, bizkaitar politikari ohi eta irakaslea.
- Urriaren 31 – José Miguel Espinosa, bizkaitar igerilaria (h. 2024).
- Urriaren 31 – Pedro Tabar, UPNko nafar politikaria.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 3a – Fuad Muzurović, bosniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Azaroaren 3a – Gerd Müller, alemaniar futbolaria, historiako goleatzaile onenetakoa (h. 2021).
- Azaroaren 5a – Mikel Martinez de Murgia, bizkaitar ETAkidea (h. 1972).
- Azaroaren 5a – Nikolai Tanaiev, Kirgizistango lehen ministroa (h. 2020).
- Azaroaren 10a – Terence Davies, ingeles aktore, zinema zuzendari, gidoilari eta eleberrigilea (h. 2023).
- Azaroaren 11 – Daniel Ortega, Nikaraguako presidentea.
- Azaroaren 12a – Neil Young, kanadar musikaria, bere belaunaldiko garrantzitsuenetakoa eta emankorrenetakoa.
- Azaroaren 14a – Anne Brenon, frantziar historialari, idazle eta ondarearen kontserbatzailea.
- Azaroaren 15a – Anni-Frid Lyngstad, suediar pop eta jazz abeslaria, ABBAko taldekidea.
- Azaroaren 15a – Neofito Bulgariakoa, Bulgariako Eliza Ortodoxoko patriarka (h. 2024).
- Azaroaren 16a – Rufino Iraola, gipuzkoar idazle, kazetari eta bertsozalea (h. 2019).
- Azaroaren 17a – Roland Joffé, britainiar zinema-zuzendaria.
- Azaroaren 17a – Joan Martí i Castell, kataluniar soziolinguista eta hizkuntzalaria.
- Azaroaren 17a – Victor Urrutia, nafar soziologoa (h. 2017).
- Azaroaren 17a – Laura Zambrano Padilla, camarada René, perutar hezitzaile eta iraultzailea, Sendero Luminosoko kidea.
- Azaroaren 18a – Wilma Mankiller, amerindiar ekintzailea (h. 2010).
- Azaroaren 18a – Mahinda Rajapaksa, Sri Lankako presidente ohia.
- Azaroaren 19a – Christie Hennessy, irlandar abeslari eta egile abeslaria (h. 2007).
- Azaroaren 20a – Rachid Mimouni, aljeriar eleberrigilea (h. 1995).
- Azaroaren 21a – Carmen Avendaño, Galizian droga-trafikoaren aurkako borrokan nabarmendu den emakumea.
- Azaroaren 21a – Goldie Hawn, estatubatuar aktorea.
- Azaroaren 23a – Adela Ibabe, ikastolako andereñoa, ezkongabe haurdun zela legez kanpoko abortu ebakuntza baten ondorioz hil zena (h. 1973).
- Azaroaren 27a – Arcadi Oliveres, kataluniar ekonomista eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista (h. 2021).
- Azaroaren 29a – Martha Cerda, mexikar idazlea.
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Bette Midler, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- Abenduaren 4a – Roberta Bondar, Kanadako lehen emakume astronauta eta espaziora bidaiatu duen lehen neurologoa.
- Abenduaren 5a – Moshe Katsav, Israelgo presidente ohia.
- Abenduaren 7a – Francisco Javier Ederra, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- Abenduaren 7a – Mohamed Osman Jawari, Somaliako bitarteko presidentea (h. 2024).
- Abenduaren 8a – John Banville, Benjamin Black, irlandar idazlea, drama egokitzailea eta gidoilaria.
- Abenduaren 8a – Juan Miguel Gutiérrez, gipuzkoar ikertzailea eta zineman aditua, dokumentalgintzan espezializatua (h. 2019).
- Abenduaren 17a – Joan Castejón, espainiar marrazkilari, margolari, eskultore eta grabatzailea.
- Abenduaren 17a – Jacqueline Wilson, ingeles idazlea.
- Abenduaren 18a – Ignacio Salas, bizkaitar kazetaria (h. 2016).
- Abenduaren 20a – Pedro Burillo López, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektore ohia.
- Abenduaren 20a – Pepe Camiñas, euskal herritar margolari surrealista.
- Abenduaren 23a – Mercedes Ateca, espainiar txirrindularia (h. 2021).
- Abenduaren 23a – Adli Mansur, Egiptoko presidentea.
- Abenduaren 24a – Lemmy Kilmister, ingeles rock musikaria, Motörhead taldeko abeslaria eta burua (h. 2015).
- Abenduaren 25a – Juan Manuel Egiagarai, bizkaitar politikari eta ekonomialaria.
- Abenduaren 25a – Noel Redding, ingeles rock musikaria, The Jimmy Hendrix Experience taldeko baxu-jotzailea (h. 2003).
- Abenduaren 28a – Birendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (h. 2001).
- Abenduaren 30a – Davy Jones, ingeles aktore eta musikaria, The Monkees taldeko kidea (h. 2012).
- Abenduaren 31 – Connie Willis, estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Agustin Errotabehere, baxenafar idazlea.
- Angel Bados, nafar eskultore eta arte irakaslea.
- Ángela López Jiménez, nafar soziologoa eta feminista (h. 2007).
- Antton Zubikarai, bizkaitar musikaria, musika kritikaria eta itzultzailea, eta Athleticen ereserkiaren letraren egilea (h. 2015).
- Anton Mendizabal, gipuzkoar eskultorea eta artisaua.
- Aurelio Arteta Aísa, EHUko Filosofia Moraleko katedraduna.
- Baleren Bakaikoa, gipuzkoar ekonomialaria eta irakaslea, EHUn katedraduna eta Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendari ohia.
- Francisco Javier Fernández Casas, bizkaitar botanikaria.
- Gabriel Inbuluzketa, nafar kazetaria.
- Iñaki Izagirre, gipuzkoar sukaldaria.
- Isabel Orbe, euskal politikari eta psikiatra (h. 1995).
- Jesús Felipe Armendaritz, bizkaitar politikari eta sindikalista (h. 2012).
- Jose Ignacio Alvarez Usabiaga, gipuzkoar meteorologo eta Igeldoko behatokiko zuzendaria (h. 2005).
- Juan Antonio Frade Villar, K-Toño semea, bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria (h. 2018).
- Karmen Maura Amuniategi, Gipuzkoan errotutako madrildar margolaria.
- Mari Carmen Gallastegi, gipuzkoar ekonomialaria, ekonomian doktorea AEBetako eta Brown Unibertsitatean Ekonomia Analisian katedraduna EHUn.
- Merche Goñi, nafar margolari eta eskultorea (h. 2019).
- Mertxe Oliden, gipuzkoar abeslaria.
- Miguel Berzosa, gipuzkoar komikigile eta ilustratzailea.
- Miguel Ángel Ziganda, nafar diseinatzailea.
- Moises Enbeita, bizkaitar bertsolari eta bertso epailea.
- Montserrat Garate, gipuzkoar ekonomialaria eta historialaria.
- Patxi Apalategi, euskal itzultzailea.
- Paula Martel, gipuzkoar aktore ohia.
- Tomas Ibarra, Kokotxea, Zubietako inauterietako joaldun ohia.
- Xabier Madina, euskal abeslari eta musikaria (h. 2016).
- Manu Sagastume, nafar musikaria eta musika ikerlaria (h. 2024).
- Borja Domecq Solís, espainiar enpresaburu eta zezen suhar haztegien jabea (h. 2020).
- Emilio Martínez-Lázaro, espainiar zinema zuzendaria.
- Xavier Rodríguez Baixeras, galiziar olerkaria.
- Zdeňka Vávrová, txekiar astronomoa.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 3a – Ferdynand Antoni Ossendowski, poloniar idazle, esploratzaile, unibertsitateko irakasle eta politikari antikomunista (j. 1876).
- Urtarrilaren 6a – Edith Frank, judu alemaniar errefuxiatua, Otto Franken emaztea eta Margot Frank eta Anne Franken ama (j. 1900).
- Urtarrilaren 6a – Josefa Llanes Escoda, lider zibiko eta gizarte langilea, emakumeen sufragioaren defendatzaile eta Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako heroina (j. 1898).
- Urtarrilaren 6a – Vladimir Vernadski, errusiar mineralogo eta geokimikalaria (j. 1863).
- Urtarrilaren 9a – Jüri Uluots, Estoniako lehen ministroa (j. 1890).
- Urtarrilaren 11 – Ada Negri, italiar idazlea (j. 1870).
- Urtarrilaren 16a – Jesús Carrera, gipuzkoar buruzagi politiko, sindikalista eta gudaria (j. 1911).
- Urtarrilaren 17an desagertua – Raoul Wallenberg, suediar arkitekto, negozio-gizon, diplomazialari eta humanista (j. 1912).
- Urtarrilaren 19a – Juan Ezenarro Mendia, euskal olerkaria (j. 1890).
- Urtarrilaren 22a - Else Lasker-Schüler, alemaniar idazlea, poeta, marrazkilaria eta ilustratzailea (j. 1869).
- Urtarrilaren 24a – Leandro Nagore, Unión Patrióticako nafar politikaria eta Iruñeko alkatea (j. 1877).
- Urtarrilaren 28a – Joseph Putz, frantziar militarra, Bilboko guduan Eusko Gudarosteko 1. dibisioa zuzendu zuena (j. 1895).
- Urtarrilaren 28a – Felipe Sansiñena, nafar presoa, Neuengamme kontzentrazio esparruan naziek eraildako hiru euskaldunetako bat (j. 1904).
- Urtarrilaren 28a – Roza Xanina, Bigarren Mundu Gerrako eliteko sobietar frankotiratzailea (j. 1924).
- Urtarrilaren 30a – Louise Aslanian, franko-armeniar ekintzaile komunista eta antifaxista, idazlea, eleberrigilea, poeta eta Frantziako erresistentziako pertsonaia nabarmena (j. 1904).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Johan Huizinga, herbeheretar filosofo eta historialaria (j. 1872).
- Otsailaren 2a – Bogdan Filov, Bulgariako lehen ministroa (j. 1883).
- Otsailaren 2a – Johannes Popitz, nazismoaren aurkako alemaniar erresistentziaren partaidea (j. 1884).
- Otsailaren 5a – Violette Szabo, SOEko britainiar kidea Bigarren Mundu Gerran, espioia eta Frantziako Erresistentziaren alde aritutakoa (j. 1921).
- Otsailaren 9a – Filipe Etxebarria, bizkaitar idazlea eta itzultzailea eta apaiz karmeldarra (j. 1898).
- Otsailaren 12a – Telesforo Arantzadi, gipuzkoar antropologoa (j. 1860).
- Otsailaren 13a – María Y. Orosa, filipinar mediku eta farmazia ikertzailea, elikagaien teknologian espezializatua (j. 1893).
- Otsailaren 21a – Eric Liddell, eskoziar korrikalari, errugbi jokalari eta misiolaria (j. 1902).
- Otsailaren 23a – Aleksei Nikolaievitx Tolstoi, errusiar idazlea (j. 1883).
- Otsailaren 25a – Mario de Andrade, brasildar idazlea eta musikologoa (j. 1893).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 2a – Emily Carr, kanadar artista eta idazlea (j. 1871).
- Martxoaren 6a – Rudolf Karel, txekiar musikagilea (j. 1880).
- Martxoaren 7a – Albrecht Penck, alemaniar geografoa (j. 1858).
- Martxoaren 9a – Margot Frank, Anne Franken ahizpa nagusia, Bergen-Belsen kontzentrazio-esparruan (j. 1926).
- Martxoaren 15a – Pierre Drieu La Rochelle, frantziar idazlea (j. 1893).
- Martxoaren 16a – Maurice Halbwachs, durkheimdar eskolako frantziar soziologoa (j. 1877).
- Martxoaren 17a – Nicolas Viar Eguzkitza, bizkaitar idazle eta politikari abertzalea (j. 1865).
- Martxoaren 18a – Louis Iriart Etxepare, familia euskalduneko Bearnotar politikaria (j. 1859).
- Martxoaren 20a – Martha Cartmell, kanadar misiolari metodista eta irakaslea (j. 1845).
- Martxoaren 22a – Branca de Gonta Colaço, portugaldar idazle eta errezitatzailea (j. 1880).
- Martxoaren 26a – Tadamichi Kuribayashi, japoniar jenerala (j. 1891).
- Martxoaren 26a – David Lloyd George, britainiar politikaria, Erresuma Batuko Lehen Ministroa (j. 1863).
- Martxoaren 28a – Juana Whitney, frantziar-euskal irakaslea eta emakumeen aldeko ekintzailea (j. 1857).
- Martxoaren 29a – Eileen O'Shaughnessy, britainiar poeta eta idazlea, George Orwellen lehen emaztea (j. 1905).
- Martxoaren 31 – Hans Fischer, alemaniar kimikaria, 1930eko Kimikako Nobel Saria (j. 1881).
Apirila
aldatu- Apirilaren 9a – Dietrich Bonhoeffer, alemaniar teologo protestantea (j. 1906).
- Apirilaren 9a – Wilhelm Canaris, alemaniar almirantea (j. 1887).
- Apirilaren 9a – Georg Elser, Suabiako nekazari eta arotza, Adolf Hitler hiltzen saiatzeagatik ezaguna (j. 1903).
- Apirilaren 10a – Anjel Lekuona Beitia, bizkaitar gudaria, Hradisko kontzentrazio-esparruan eraila (j. 1913).
- Apirilaren 11 – Alfons Sala, kataluniar industrialari, abokatu eta politikaria, Kataluniako Mankomunitatearen presidentea (j. 1863).
- Apirilaren 12a – Petrona Eyle, argentinar mediku eta feminista, Argentinako emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendua (j. 1866).
- Apirilaren 12a – Frantxia Haltzuet, nafar emakumea, Comète sarearen laguntzaile nagusietako bat, Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan (j. 1908).
- Apirilaren 12a – Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (j. 1882).
- Apirilaren 13a – Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (j. 1874).
- Apirilaren 18a – Gilen Wiedekoa, Albaniako Printzerriko monarka (j. 1876).
- Apirilaren 21a – Walter Model, Alemaniako landa mariskala izan zen Bigarren Mundu Gerran (j. 1891).
- Apirilaren 22a – Käthe Kollwitz, alemaniar margolaria (j. 1867).
- Apirilaren 26 – John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (j. 1911).
- Apirilaren 27a – Gerhard Bähr, alemaniar jatorriko gipuzkoar euskalaria eta euskaltzain urgazlea (j. 1900).
- Apirilaren 28a -
- Benito Mussolini, Italiako Erresumako lehen ministroa eta Italiako Errepublika Sozialaren ducea, fusilatua (j. 1883).
- Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea, berarekin batera fusilatua (j. 1912).
- Apirilaren 30a -
- Adolf Hitler, Der Führer, alemaniar politiko eta diktadorea, Hirugarren Reicheko kantzelerra (j. 1889).
- Eva Braun, Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emaztea (j. 1912).
- Apirilaren 30a – David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa (j. 1873).
- Josef Čapek, txekiar margolari eta idazlea (j. 1887).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a -
- Joseph Goebbels, alemaniar politiko nazia, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen kristal hautsien gauaren gidaritzat joa (h. 1897).
- Magda Goebbels, Joseph Goebbels Hirugarren Reicheko Propaganda ministroaren emaztea (j. 1911).
- Maiatzaren 1a – René Lalique, frantziar kristal eta bitxien diseinatzailea (j. 1860).
- Maiatzaren 1a - Nina Petrova, sobietar frankotiratzailea, historiako frankotiratzaile arrakastatsuenetakoa (j. 1893).
- Maiatzaren 2an desagertuak:
- Martin Bormann, alemaniar politikari nazia eta Hitlerren idazkaria (j. 1900).
- Constanze Manziarly, Adolf Hitlerentzat sukaldari, nutrizionista eta dietista lanak egin zituen emakumezkoa (j. 1920).
- Maiatzaren 4a – Fedor von Bock, alemaniar Generalfeldmarschalla Bigarren Mundu Gerran (j. 1880).
- Maiatzaren 7a – Klymentyna Popovych-Boiarska, Galitzian jaiotako idazle, poeta eta Ukrainako lehen hezkuntzako irakaslea (j. 1863).
- Maiatzaren 8a – Josef Terboven, alemaniar politikari nazia, Norvegiako Reichskommisarra (j. 1898).
- Maiatzaren 14a – Isis Pogson, britainiar astronomo eta meteorologoa, Royal Astronomical Societyko lehen emakumea (j. 1852).
- Maiatzaren 23a – Heinrich Himmler, alemaniar buruzagi nazia, Schutzstaffeletako (SS) komandantea (j. 1900).
- Maiatzaren 26a – Urania Mella, galiziar politikaria, emakumeen elkartegintzaren aitzindaria (j. 1899).
- Maiatzaren 31 – Odilo Globocnik, austriar gerra-kriminala, holokausto Juduaren egile exekutibo garrantzitsuenetako bat (j. 1904).
- Maiatzaren 31 – Leonid Pasternak, errusiar margolaria (j. 1862).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Walter Frederick Gale, australiar bankari astronomiazalea (j. 1865).
- Ekainaren 4a – Georg Kaiser, alemaniar antzerkigilea (j. 1878).
- Ekainaren 4a – Virginia Ragsdale, estatubatuar irakasle eta matematikaria, kurba aljebraikoetan aditua (j. 1870).
- Ekainaren 8a – Robert Desnos, frantziar olerkaria (j. 1900).
- Ekainaren 8a – Sagrario Vera Gordo, frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen emakumea, Guardia Zibilek tiroz hil eta bere gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarria (j. 1920).
- Ekainaren 18a – Florence Bascom, estatubatuar geologo eta hezitzailea, AEBetan geologia doktoregoa lortu zuen bigarren emakumea (j. 1862).
- Ekainaren 21a – Josef Hora, txekiar olerkaria (j. 1891).
- Ekainaren 24a – José Gutiérrez Solana, espainiar margolaria eta idazlea (j. 1886).
- Ekainaren 24a – Joaquin Larregla, nafar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1865).
- Ekainaren 25a – Jan Piarre Larralde, lapurtar bertsolaria (j. 1886).
- Ekainaren 27a – Emil Hácha, Txekoslovakiako 3. Presidentea (j. 1872).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 5a – John Curtin, Australiako 14. lehen ministroa (j. 1885).
- Uztailaren 9a – Maria Pawlikowska-Jasnorzewska, poloniar poeta eta antzerkigilea (j. 1891).
- Uztailaren 12a- Wolfram von Richthofen, alemaniar mariskala, Gernikako bonbardaketaren arduradun nagusia (j. 1895).
- Uztailaren 19a – Heinrich Wölfflin, suitzar arte-historialaria (j. 1864).
- Uztailaren 20a – Paul Valéry, frantziar olerkaria (j. 1871).
- Uztailaren 25a – Kurt Gerstein, alemaniar militarra (j. 1905).
- Uztailaren 28a – Pedro María Vera y Zuria, mexikar elizgizona (j. 1874).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 2a – Pietro Mascagni, italiar musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1863).
- Abuztuaren 6a – Naoemon Shimizu, japoniar futbolaria.
- Abuztuaren 8a – Jakov Protazanov, errusiar zinema zuzendaria eta gidoilaria (j. 1881).
- Abuztuaren 10a – Robert Goddard, estatubatuar ingeniaria, kohetegintzako aintzindarietako bat (j. 1882).
- Abuztuaren 16a – Pilar Zabala, Iciar II, gipuzkoar erraketista (j. 1926).
- Abuztuaren 18a – Subhas Chandra Bose, Indiako bengalar politikaria (j. 1897).
- Abuztuaren 22a – Ida Henrietta Hyde, estatubatuar fisiologoa (j. 1857).
- Abuztuaren 20a – Katti Anker Møller, norvegiar feminista, eskubide erreproduktiboen haurren eskubideen alde lan egin zuen lehenengoetarikoa (j. 1868).
- Abuztuaren 26a – Franz Werfel, alemanezko austro-txekiar idazlea (j. 1890).
- Abuztuaren 31 – Stefan Banach, poloniar matematikaria (j. 1892).
Iraila
aldatu- Irailaren 15a – André Tardieu, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1876).
- Irailaren 15a – Anton Webern, austriar musikagilea (j. 1883).
- Irailaren 17a – Charles Spearman, britainiar psikologoa (j. 1863).
- Irailaren 18a – Volin, errusiar anarkista (j. 1882).
- Irailaren 24a – La Argentinita, hispanoargentinar dantzari, koreografo, kanzonetista eta flamenko-dantzaria (j. 1898).
- Irailaren 24a – Hans Geiger, alemaniar fisikaria (j. 1882).
- Irailaren 26a – Bela Bartok, hungariar musikagilea (j. 1881).
Urria
aldatu- Urriaren 8a – Felix Salten, austriar idazlea (j. 1869).
- Urriaren 13a – Lucien Simon, frantziar margolaria (j. 1861).
- Urriaren 15a – Pierre Laval, Frantziako lehen ministroa (j. 1883).
- Urriaren 15a – Eoin MacNeill, irlanderaren aldeko ekintzailea, irlandar nazionalizta, historialaria eta Sinn Féin alderdiko politikaria (j. 1867).
- Urriaren 24a – Vidkun Quisling, norvegiar politikari ultraeskuindarra (j. 1887).
- Urriaren 25a – Robert Ley, alemaniar politikari nazia (j. 1890).
- Urriaren 31 – Ignacio Zuloaga, gipuzkoar margolaria (j. 1870).
- Urriaren 31 – Prudencio Melo, espainiar artzapezpikua, Gasteizko apezpikua izandakoa (j. 1860).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 8a – August von Mackensen, alemaniar landa mariskala (j. 1849).
- Azaroaren 11 – Jerome Kern, estatubatuar musikagilea (j. 1885).
- Azaroaren 17a – Manuel Hugué, espainiar idazle eta margolaria (j. 1872).
- Azaroaren 20a – Francis William Aston, ingeles fisikari, kimikari eta unibertsitate irakaslea, 1922ko Kimikako Nobel Saria (j. 1877).
- Azaroaren 21a – Ellen Glasgow, estatubatuar idazlea (j. 1873).
- Azaroaren 21a – Alexander Patch, estatubatuar jenerala (j. 1889).
- Azaroaren 23a – Pete Agerreberri, zuberoar meatzaria, Heriotza ibarrean urrea aurkitu zuen aitzindarietakoa (j. 1874).
- Azaroaren 27a – Josep Maria Sert, kataluniar margolaria (j. 1874).
- Azaroaren 29a - Pedro Garmendia, lapurtar ilustratzailea (j. 1890).
Abendua
aldatu- Abenduaren 4a – Thomas Hunt Morgan, estatubatuar biologoa (j. 1866).
- Abenduaren 9a – Yun Chi-ho, Koreako ekintzaile independentista, kazetari eta politikaria (j. 1864).
- Abenduaren 12a - Ramon Kortazar, gipuzkoar arkitektoa (j. 1867).
- Abenduaren 16a – Giovanni Agnelli, Fiat etxearen sortzailea eta Italiako politikaria (j. 1866).
- Abenduaren 16a – Adrian Aldekoa, euskal marrazkilari, zaharberritzaile eta margolaria, kartelgintzan aditua (j. 1887).
- Abenduaren 16a – Fumimaro Konoe, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1891).
- Abenduaren 21a – George S. Patton, estatubatuar jenerala (j. 1885).
- Abenduaren 22a – Jose Frantzisko Erauskin, Patxi Errota, Erauskin Errotari, gipuzkoar bertsolaria (j. 1874).
- Abenduaren 22a – Otto Neurath, austriar filosofoa (j. 1882).
- Abenduaren 28a – Theodore Dreiser, estatubatuar eleberrigilea (j. 1871).
- Abenduaren 31 – Leonard Adleman, estatubatuar informatikaria, RSA zifratze algoritmoaren sortzaileetako bat.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Martxoa – Anne Frank, alemaniar judua, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela (j. 1929).
- Antonio Lozes, gipuzkoar futbolaria (j. 1905).
- Gabriel Jauregi, arabar idazlea (j. 1895).
- Dzhanmul-Dzhabaiev, Kazakhstango poeta (j. 1846).
- Fisika: Wolfgang Pauli
- Kimika: Artturi Ilmari Virtanen
- Literatura: Gabriela Mistral
- Medikuntza: Sir Alexander Fleming, Ernst Chain, Sir Howard Walter Florey
- Bakea: Cordell Hull
Kanpo estekak
aldatu