Jesus Riaño
Jesus Riaño Diego (Pasaia, 1943ko otsailaren 9a - Iruñea, 2021eko abenduaren 10a) gipuzkoar kirol-kazetaria izan zen.[1]
Jesus Riaño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pasai Antxo, 1943ko otsailaren 9a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2021eko abenduaren 10a (78 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Bizitza
aldatuJesus Riaño Diego Pasai Antxon jaio zen 1943ko otsailaren 9an. Haurra zelarik hil zitzaion ama, eta Iruñera joan zen bizitzera, Maria izebaren etxera. Medikuntza ikasten hasi bazen ere, laster ohartu zen kazetaritza zela bere bokazioa. 1964an hasi zen lanean Diario de Navarra egunkarian, eta bertan jarraitu zuen 2008an erretiratu zen arte. Marca eta Norte Deportivo agerkarien kolaboratzailea ere izan zen. Kirolari buruzko informazioa landu zuen beti, futbola eta txirrindularitza batez ere.[1][2]
Erretiroa hartu ondoren, Navarrasport hedabide digitala sortu eta burubelarri aritu zen Nafarroako kirol jardueren berri ematen. Osasunaren jarraitzaile amorratua, bi aldiz jaso zuen talde gorritxoaren urrezko domina.[1][3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Jesús Riaño kazetari pasaitarra hil da, mende erdi baino gehiago Osasunaren berri eman ostean. Naiz, 2021eko abenduak 11, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
- ↑ Guinea, Luis. El osasunismo llora a Jesús Riaño. Diario de Navarra, 2021eko abenduak 12, diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).
- ↑ IPR. Fallece Jesús Riaño, periodista que informó durante más de 50 años sobre deporte navarro y Osasuna. Diario de Noticias, 2021eko abenduak 11, noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-15).