Ronnie Spector
Veronica Yvette Spector (New York, 1943ko abuztuaren 10a - Danbury, Connecticut, 2022ko urtarrilaren 12a) estatubatuar abeslaria izan zen; Ronnie Spector izenaz ezagunagoa, eta ezkondu aurretik Veronica Bennett edo Ronnie Bennett esan ohi zitzaiona. The Ronettes taldeko partaide eta ahots nagusia izan zen (talde izena bere izen Veronica/Ronnie horretatik dator).
Ronnie Spector | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Veronica Yvette Bennett |
Jaiotza | New York, 1943ko abuztuaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Danbury, 2022ko urtarrilaren 12a (78 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Phil Spector (1968 - 1972) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | George Washington Educational Campus (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | The Ronettes |
Genero artistikoa | Doo-wopa pop musika rhythm and bluesa soula |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Colpix Records (en) Philles Records Columbia Records Apple Records (en) |
ronniespector.com | |
Biografia
aldatuAma afroamerikar / txerokia zuen eta aita irlandarra-amerikarra, eta . Estelle Bennett ahizpa nagusiarekin eta Nedra Talley lehengusinarekin, Spanish Harlem beraien auzoan abesteari oso gaztetandik ekin zioten. "The Darling Sisters" izenarekin aritu ziren lehenbizi baina 1963ko martxoan Phil Spectorren Philles Records-era joan ziren eta "The Ronettes" izena hartu zuten[1].
Urte gutxi batzuetan arrakasta handiak lortu zituzten, hala nola " Be My Baby ", " Baby, I Love You ", eta " Walking in the Rain " daude. 1964an taldeak bere estudioko album bakarra kaleratu zuen, Presenting the Fabulous Ronettes Featuring Veronica.
Ronnie ezkondu egin Phil Spectorrekin, baina gizona senar abusatzaile bat zen; latzak igaro zituen Ronniek urte batzuez, eta taldea ere desegin zen. Ronnie Spectorrek bere amaren laguntzarekin ihes egin behar izan zuen senarraren etxetik[2]. Harrezkero, dibortzioa lortu zuen, baina ezkontzako izenari eutsiz jarraitu zuen, bakarkako karrera musikala eginez.
Iruditegia
aldatu-
Ronnie Spector 1966.
-
Ronnie Spector 2000.
-
Ronnie Spector 2010.
-
Ronnie Spector 2014.
-
Ronnie Spector 2015.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Spector, Ronnie. (2004). Be my baby : how I survived mascara, miniskirts, and madness, or my life as a fabulous Ronette. New American Library ISBN 0-451-41153-6. PMC 55520372. (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
- ↑ (Ingelesez) «Ronnie Spector interview: 'The more Phil tried to destroy me, the stronger I got'» The Telegraph (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).