Ireki menu nagusia

Carmen Giménez Martín

Carmen Giménez Martín (Casablanca, Maroko, 1943ko urtarrilaren 10a) espainiar arte-eraberritzailea da.

Carmen Giménez Martín
Bizitza
Izen osoa Carmen Giménez Martín
Jaiotza Casablanca1943ko urtarrilaren 10a (76 urte)
Herrialdea  Espainia
Heriotza  (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak eskultorea
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

BiografiaAldatu

Gurasoak errepublikanoak zituen, eta hori dela eta erbestean jaio zen, Marokon. Sorterrian egin zituen lehen ikasketak, baina ondoren Frantziara aldatu zen Zientzia Politikoetako ikasketak egitera. Parisko Unibertsitatean lizentziatu zen eta geroago Artearen Historia ikasi zuen. 1968an Espainiara aldatu zen eta hainbat erakusketa grafiko antolatu zituen, Grupo 15ko zuzendari eta aholkulari artistiko gisa. Ondoren Estatu Batuetan bizi izan zen, 1982. urtea arte. Hainbat erakusketa antolatu zituen; adibidez, Correspondencias entre escultura y arquitectura (Eskulturaren eta arkitekturaren arteko korrespondentziak), Spanish Prints (Espainiar grabatuak), eta nazioartean ospe gehiago eman zion Tendencias en Nueva York (New Yorkeko joerak) izenburuko erakusketa ibiltaria, Frantziako gobernuak hala eskatuta Luxenburgon eta Parisen erakutsi zena; baita beste zenbait hiritan ere. 1983an Espainiako Kultura ministerioan sartu zen eta urte hartan bertan Erakusketen Zentro Nazionaleko zuzendari izendatu zuten. Berrehun erakusketatik gora antolatu zituen Giménezek, arrakasta handiz, eta espainiar artearen zabalkundean lan bikaina egin zuen. Aipatzekoak dira, besteak beste, Edvard Munch; Origen y visión de la Nueva Pintura Alemana (Kieffer, Baselitz, Imendorf...); Picabia; 5 Artistas Españoles-Artist Space en Nueva York; Arte Povera; Escultura Española 1900-1937; Frida Khalo; Juan Gris; Miquel Barceló; Maestros Modernos. Colección Thyssen Bornemisza; Richard Long. 1986an Veneziako Bienalean parte hartu zuen, eta hurrengo urtean Cinq Siècles d'Art Espagnol à Paris erakusketaren arduradun izan zen. Gaur egun, 1989. urteaz geroztik, New Yorken bizi da; hiri hartako Guggenheim Museoko eraberritzaileen taldeko kide da, eta gaurko hispaniar arteko erakusketen arduraduna da. Madrilgo Reina Sofía Museoko eleduna ere bada, beste zenbait karguren artean.[1]

SariakAldatu

Hainbat sari jaso ditu azken urteetan. Besteak beste, Estatu espainolak emandako Arte Ederretako Merituaren urrezko domina, eta 2004 ohorezko domina, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiak emandakoa. Aurrekoez gain, Erakusketa Monografikoaren lehen saria 2005-2006an, eta Erakusketa Historiko onenaren bigarren saria 2006-2007an, Arte Kritikarien Nazioarteko Elkarteak emandakoak.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu