Jokin Apalategi

euskal idazlea

Jokin Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1943 - ) soziologoa eta euskal idazlea da.

Jokin Apalategi

Uztaroko zuzendaria

Bizitza
JaiotzaAtaun, 1943 (79/80 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaAngelu
Familia
Ezkontidea(k)Maite Idirin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, soziologoa, poeta, unibertsitateko irakaslea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jokin-apalategi-begiristain Literaturaren Zubitegia: 141

Ibilbide profesionala aldatu

1977an Parisko Unibertsitatean defenditu zuen doktore-tesian nazionalismoa eta nazio-arazoa Euskal Herrian gaia aztertu zuen. Liburu moduan argitaratuta harrera ona jaso zuen, mila ale saldu ziren frantsesez eta 7.000 espainieraz. Espainierazko bertsioa debekatuta egon zen Hegoaldean eta argitaratzeko arazo asko izan zituen zentsurarekin. Berdin gertatu zen Levi Straussen Arraza eta historia liburuaren euskarazko itzulpenarekin.

Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[1]. Psikologia Sozialeko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Datu biografikoak aldatu

Egun Angelun (Lapurdi) bizi da. Bere emaztea Maite Idirin kantaria da, musikologoa da, eta semea Ur, unibertsitateko irakaslea eta idazlea da.

Idazlea aldatu

Uztaro aldizkariko zuzendaria izan zen 1990ean sortu zenetik, 2017an Gidor Bilbaok ardura hori hartu zuen arte.[2][3] 27 urte horietan argitaratu ziren 100 zenbaki horietan aldizkariak 621 artikulu eta 558 egile bildu zituen. 2011n Latindex zientzia aldizkarien sarean sartzea lortu zuten, euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketa mailan errekonozituz. Aldizkariaren zuzendaritza utzi zuenean Apalategik, erronka moduan, eskatu zuen Unibasq-ek autonomia edo subiranotasuna izan zezan, bertako ikerketen ebaluazioa Euskal Herrian bertan egin ahal izateko, Madrilek nahi duenaren menpe ez egoteko.[1]

Lanak aldatu

Saiakera aldatu

Poesia aldatu

Terminología aldatu

Guztira, Inguma datu-basean 100 baino gehiago dira bere lanak.[4]

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b Larrabe Arnaiz, Ainhoa. ««Espainiak independentzia du ikerketak ebaluatzeko; guk, ez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
  2. «Uztaro aldizkariak 100: euskal produkzio zientifikoaren bilgune 1990tik» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
  3. Jokin Apalategi: “ Gehiagoz inork ezin du esan euskararentzat bete ezinezko alor zientifikoak existitzen direnik” :: Buruxkak Liburutegi digitala. (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).
  4. Jokin Apalategi Begiristain :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
  Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.