Otsailaren 25
data
Otsailaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamaseiren eguna da. 309 egun falta dira urtea amaitzeko, 310 egun bisurteetan.
GertaerakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1119 - Tuterako errenditze agiria. Ordura arte musulmana zen hiria, Nafarroako erregearen eskutan geratu zen.
- 1984 - Frankotiratzaile batek Eugenio Gutiérrez Salazar "Tigre" ETAkidea hil zuen Idauze-Mendin.
- 2005 - Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004ean ihartu baitzen.
MunduaAldatu
- 1570 - Pio V.a aita santuak Elisabet I.a eskomikatu zuen.
- 1921 - SESBek Georgia okupatu zuen.
- 1932 - Adolf Hitler hiritar alemaniar bihurtu zen, naturalizazio bidez.
- 1945 - Turkiak gerra deklaratu zion Alemaniari, Bigarren Mundu Gerraren baitan.
- 1947 - Prusiako estatua desegin zen.
- 1948 - Txekoslovakiako gobernua Txekoslovakiako Alderdi Komunistaren menpe gelditu zen.
- 1954 - Gamal Abdel Nasser Egiptoko buruzagi bihurtu zen.
- 1956 - SESBeko buruzagi Nikita Khrustxevek Iosif Stalinen pertsonarekiko gurtza kritikatu zuen, eta desestalinizazioa abiarazi zuen.
- 1983 - Balear Uharteetako autonomia estatutua indarrean sartu zen.
- 2011 - Irlandako Errepublikako hauteskunde orokorretan, Enda Kennyk gidatutako Fine Gael alderdiak gorakada nabarmena egin zuen, eta gobernuko Fianna Fáil alderdiak, aldiz, inoizko porrotik handiena izan zuen.
- 2012 - Iñaki Urdangarinen aurkako epaiketa hasi zen Mallorcan.
Arte eta kulturaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
- 1965 - Lord Jim filma estreinatu zen, Richard Brooksek zuzendu eta Peter O'Toole, James Mason, Curd Jürgens eta Eli Wallach aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2004 - The Passion of the Christ ("Kristoren Pasioa") filma estreinatu zen, Mel Gibsonek zuzendu eta Jim Caviezel, Monica Bellucci eta Maia Morgenstern aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologiaAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
KirolakAldatu
Euskal HerriaAldatu
MunduaAldatu
JaiotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1732 - Frantzisko Xabier Agirre, Montehermosoko IV. markesa, arabar aitoren seme eta itsastarra (h. 1763).
- 1883 - François Duhourcau, lapurtar frantsesezko idazle eta historialaria (h. 1951).
- 1884 - Juan Zuloaga, gipuzkoar zeramikaria (h. 1968).
- 1896 - Pablo Arozena, nafar kaputxino, misiolari eta euskal idazlea (h. 1964).
- 1902 - André Lafond, lapurtar errugbilaria (h. 1988).
- 1912 - Ángel Elizalde, nafar abokatu karlista (h. 1939).
- 1918 - Migel Gallastegi, esku huskako gipuzkoar pilotaria (h. 2019).
- 1943 - Txema Vitoria, Txiribiton, euskal pailazoa eta matematika irakaslea.
- 1948 - Roberto Lertxundi, gipuzkoar politikaria, mediku eta mediku eta ETAko kide ohia.
- 1953 - Koldo Martinez, nafar medikua eta Geroa Bai alderdiko politikaria.
- 1970 - Koldo Azpitarte, bizkaitar mediku eta komiki-kritikaria.
- 1975 - Ander Janín, nafar aktorea.
- 1977 - Josetxo Romero, nafar futbolaria.
- 1980 - Mikel Ayllon, arabar idazlea.
- 1983 - Maitane Urbieta, Euskadi Irratiko gipuzkoar kirol-kazetaria.
- 1984 - Oskar Martin, gipuzkoar futbolaria.
- 1986 - Kike Sola, nafar futbolaria.
- 1990 - Pello Bilbao, bizkaitar txirrindularia.
- 1991 - Onintza Aduriz, gipuzkoar saskibaloi-jokalaria.
- 1993 - Arene Altonaga, bizkaitar futbolaria.
- 2000 - Amaia Aldai, bizkaitar pilotaria eta futbolaria.
MunduaAldatu
- 1304 - Ibn Battuta, Marokoko idazle eta bidaiaria, Erdi Aroan zehar esplorazio handiak egin zituena (h. 1368/69).
- 1607 - Diego de Benavides, espainiar noble eta militarra (h. 1666).
- 1643 - Ahmed II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1695).
- 1670 - Maria Margaretha Kirch, alemaniar astronomoa, bere garaian ezagunenetakoa (h. 1720).
- 1707 - Carlo Goldoni, italiar antzerkigile eta musikagilea (h. 1793).
- 1778 - Jose de San Martin, argentinar militar eta independentista (h. 1850).
- 1790 - Juan Álvarez Mendizabal, espainiar politikaria (h. 1853).
- 1841 - Pierre-Auguste Renoir, frantziar margolari inpresionista (h. 1919).
- 1844 - Leo Fränkel, hungariar irultzailea (h. 1896).
- 1861 - Santiago Rusiñol, kataluniar idazle eta margolaria (h. 1931).
- 1866 - Benedetto Croce, italiar idazle, filosofo, historialari eta politikaria (h. 1952).
- 1873 - Enrico Caruso, italiar tenorra (h. 1921).
- 1875 - Leonardo Rucabado, kantabriar arkitektoa (h. 1918).
- 1881 - Alexei Rikov, errusiar politikaria (h. 1938).
- 1888 - John Foster Dulles, estatubatuar politikaria (h. 1959).
- 1891 - Edward Daly, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat (h. 1916).
- 1896 - Ida Noddack, alemaniar kimikari eta fisikaria, fisio nuklearra aipatu zuen lehen zientzialaria (h. 1978).
- 1901 - Zeppo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea (h. 1979).
- 1917 - Anthony Burgess, ingeles idazle, poeta, dramatzaile, konpositore, hizkuntzalari, itzultzaile eta literatura kritikoa (h. 1993).
- 1922 - Fernando Montero Moliner, Katalan Herrietako filosofoa (h. 1995).
- 1925 - Shehu Shagari, Nigeriako presidentea (h. 2018).
- 1926 - Sergio Fernández Cárdenas, mexikar saiakera-egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea (h. 2020).
- 1927 - Humberto Giannini, txiletar filosofo eta idazlea (h. 2014).
- 1937 -
- Tom Courtenay, britainiar aktorea.
- Severo Sarduy, kubatar idazlea (h. 1993).
- 1938 - Herb Elliott, australiar atleta ohia, distantzia erdiko lasterkaririk onena bere garaian.
- 1939 - Gerald Murnane, australiar idazlea.
- 1940 - Jesus Lopez Cobos, espainiar orkestra zuzendaria (h. 2018).
- 1942 - Karen Grassle, estatubatuar aktorea.
- 1943 - George Harrison, ingeles gitarrajolea, The Beatles taldeko kidea (h. 2001).
- 1944 - Carlos Pachamé, argentinar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1946 -
- José Antonio González Linares, espainiar txirrindulari ohia, 4 aldiz Euskal Herriko Itzuliaren irabazle.
- Franz Xaver Kroetz, alemaniar antzerkigilea.
- 1947 -
- Jorge Donn, argentinar dantzaria (h. 1992).
- Eddie Thomson, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2003).
- 1948 - Friedrich Koncilia, austriar futbolari ohia.
- 1949 - Amin Maalouf, frantsezezko libanoar idazlea.
- 1950 -
- Neil Jordan, irlandar zinema zuzendaria.
- Néstor Kirchner, Argentinako presidentea (h. 2010).
- 1953 - José María Aznar, Espainiako Gobernuko presidente ohia.
- 1957 - Raymond McCreesh, Behin-Behineko IRAko kidea (h. 1981).
- 1958 - Maite Carranza, kataluniar idazle, gidoilari eta irakaslea.
- 1959 - Anxo Quintana, galiziar politikari nazionalista, BNGko buruzagi ohia.
- 1965 - Carrot Top, estatubatuar umorista.
- 1966 - Téa Leoni, estatubatuar aktorea.
- 1968 -
- Sandrine Kiberlain, frantziar aktorea eta abeslaria.
- Oumou Sangaré, maliar wassoulou musika abeslaria.
- 1971 - Sean Astin, estatubatuar aktore, zuzendari, ekoizle, eta ahots bikoiztailea.
- 1973 - Hélène de Fougerolles, frantziar aktorea.
- 1974 -
- Nína Dögg Filippusdóttir, islandiar antzezlea.
- Fani Kolarova, bulgariar aktorea.
- 1975 - Mika'ela Fisher, alemaniar aktore, zinema zuzendari, idazle eta modeloa.
- 1976 - Seiji Honda, japoniar futbolari ohia.
- 1978 - Yuji Nakazawa, japoniar futbolaria.
- 1980 -
- Melcior Comes, katalanezko balear idazlea.
- Rubén Quintana, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Javier Rey, galiziar aktore eta aurkezlea.
- 1982 - Meiko, estatubatuar abeslaria.
- 1984 - Manu del Moral, espainiar futbolaria.
- 1985 - José Macia, Pepe, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1988 - Viktoria Modesta, letoniar-britainiar abeslaria.
- 1990 - Quentin Serron, belgikar saskibaloi jokalaria.
HeriotzakAldatu
Euskal HerriaAldatu
- 1785 - Jean Agerre, lapurtar elizgizona, Larresoroko seminarioaren sortzailea eta burua (j. 1703).
- 1876 - Domingo Egaña, gipuzkoar buruzagi karlista (j. 1815).
- 1911 - Cruz Otxoa de Zabalegi, nafar elizgizona, legegilea eta politikari karlista, Toledon (j. 1840).
- 1918 - Federico Baraibar, arabar idazle, itzultzaile eta arkeologoa (j. 1851).
- 1949 - Juan Telleria, gipuzkoar musikagilea, Madrilen (j. 1895).
- 1951 - Jose Maria Agesta, euskal idazlea eta musikagilea (j. 1874).
- 1967 - René Elizabide, zuberotar enpresaburua, Pataugas oinetakoen sortzailea (j. 1899).
- 1980 - Joseph Urtasun, lapurtar apaiza, Valenceko apezpikua eta Avignongo artzapezpikua (j. 1894).
- 1984 - Simón Lekue, bizkaitar futbolaria, Madrilen (j. 1912).
- 1987 -
- Emilio Gurutzeta, gipuzkoar futbol arbitroa, Fragan (j. 1941).
- Jesús María Viana, euskal abokatu eta politikaria, Madrilen (j. 1942).
- 1991 - Ramon Latasa, nafar aizkolaria, historiako aizkolari hoberenetakoa (j. 1930).
- 2009 - Carlos Clavería, nafar idazlea eta politikaria (j. 1923).
- 2014 - Francisca García Torres, 112 urte eta 165 egun bizi izan zen eta Nafarroan bizi izandako Jaéndarra, Euskal Herrian bizi izan den pertsonarik zaharrena (j. 1901).
- 2016 -
- Iñigo Salbidea, Salbidea, esku huskako gipuzkoar pilotaria (j. 1952).
- Mieltxo Monfort, esatari eta bikoiztailea (j. 1952).
MunduaAldatu
- 806 - San Tarasio, Konstantinoplako patriarka.
- 1017 - Ramon Borrell, Bartzelonako kondea (j. 972).
- 1547 - Vittoria Colonna, italiar poeta (j. 1490).
- 1601 - Robert Devereux, Essexgo bigarren kondea, ingeles noblea (j. 1566).
- 1634 - Albrecht von Wallenstein, Bohemiako militar eta politikaria (j. 1583).
- 1643 - Marco da Gagliano, italiar musikagilea (j. 1582).
- 1682 - Alessandro Stradella, italiar musikagilea eta kantaria (j. 1642).
- 1713 - Frederiko I.a, Prusiako erregea (j. 1657).
- 1715 - Pu Songling, txinatar idazlea (j. 1640).
- 1723 - Sir Christopher Wren, ingeles zientzialari eta arkitektoa (j. 1632).
- 1803 - Pablo Olabide, espainiar politikari eta idazlea (j. 1725).
- 1811 - Mateo de Toro Zambrano, Txileko gobernuko Nazioko Batzarraren lehen presidentea (j. 1727).
- 1831 - Friedrich Maximilian Klinger, alemaniar idazlea (j. 1752).
- 1852 - Thomas Moore, irlandar olerkaria (j. 1779).
- 1853 - Félix Varela, kubatar intelektual eta abertzalea (j. 1788).
- 1854 - Ann Walker, ingeles lurjabea, Anne Listerrrekin ezkondu zena ezagutzen den emakumeren artean izandako lehen ezkontzan (j. 1803).
- 1881 - Melchior Paul von Deschwanden, suitzar margolaria (j. 1811).
- 1887 - Jesse W. Fell, Illinoiseko enpresari eta lur-jabea (j. 1808).
- 1899 - Paul Julius Baron von Reuter, Reuters informazio agentziako sortzailea (j. 1816).
- 1906 - Anton Arenski, errusiar musikagilea, piano-jotzaile eta orkestrako zuzendaria (j. 1861).
- 1911 - Friedrich Spielhagen, alemaniar idazlea (j. 1829).
- 1912 - Gilen IV.a Luxenburgokoa, Luxenburgoko duke-handia (j. 1852).
- 1914 - Sir John Tenniel, ingeles marrazkilaria (j. 1820).
- 1922 -
- Karmni Grima, maltar nekazaria, tradizio katolikoaren arabera, Andre Mariaren agerraldiaren lekukotzat joa (j. 1838).
- Henri Désiré Landru, Gambaiseko Bizarurdin, frantziar serie-hiltzailea (j. 1869).
- Miguel Othon Robledo, mexikar olerkaria (j. 1889).
- 1926 - Joan Alcover, mallorcar poeta, idazle eta politikaria (j. 1854).
- 1945 - Mario de Andrade, brasildar idazlea eta musikologoa (j. 1893).
- 1946 - Elise Konstantin-Hansen, daniar margolari eta zeramikaria (j. 1858).
- 1947 - Friedrich Paschen, alemaniar fisikaria (j. 1865).
- 1950 - George Richards Minot, estatubatuar medikua (j. 1885).
- 1954 - Auguste Perret, Belgikan jaiotako frantziar arkitektoa (h. 1954).
- 1964 - Alexander Archipenko, errusiar eskultore eta artista (j. 1887).
- 1970 - Mark Rothko, estatubatuar margolaria (j. 1903).
- 1971 - Theodor Svedberg, suediar kimikaria, 1926 Kimikako Nobel Saria (j. 1884).
- 1975 - Elijah Muhammad, Islamdarren liderra (j. 1897).
- 1978 - Edith Humphrey, ustez Kimikako doktoretza lortu zuen lehen emakume britainiarra (j. 1875).
- 1983 - Tennessee Williams, estatubatuar antzerkigilea (j. 1911).
- 1991 - Manuel García Pelayo, espainiar epailea, Auzitegi Konstituzionaleko lehen presidentea (j. 1909).
- 1994 - Jersey Joe Walcott, estatubatuar boxeolaria (j. 1914).
- 1995 - Rudolf Hausner, austriar margolaria (j. 1914).
- 1996 - Haing S. Ngor, kanbodiar-estatubatuar medikua eta aktorea (j. 1940).
- 1997 - Andrei Siniavski, errusiar idazlea (j. 1925).
- 1998 - Umberto Mastroianni, italiar eskultorea (j. 1910).
- 1999 - Glenn Theodore Seaborg, estatubatuar kimikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (j. 1912).
- 2001 - Don Bradman, The Don, australiar kriket jokalaria (j. 1908).
- 2003 - Alberto Sordi, italiar aktorea, zine zuzendaria eta gidoigilea (j. 1920).
- 2005 -
- Peter Benenson, ingeles abokatua, Amnistia Internazionalaren sortzailea (j. 1921).
- Norberto Napolitano, Pappo, argentinar rock eta blueseko musikaria (j. 1950).
- Jean Prat, frantziar errugbilaria (j. 1923).
- 2006 -
- Darren McGavin, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Luis Valls, espainiar bankaria (j. 1926).
- 2009 - Philip José Farmer, estatubatuar idazlea (j. 1918).
- 2012 -
- Maurice André, frantziar tronpeta-jotzailea (j. 1933).
- Gloria Alcorta, argentinar idazle eta poeta (j. 1915).
- 2014 - Paco de Lucía, espainiar gitarrajolea, flamenkoko gitarrista handientzat hartua (j. 1947).
- 2017 -
- Shifa Gardi, kazetari eta telebista-aurkezle kurdua, bonba baten eztandaren ondorioz (j. 1986).
- Bill Paxton, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta zuzendaria (j. 1955).
- Pablo Ráez, hezur-muinaren donazioen aldeko espainiar aktibista, 20 urterekin leuzemiaren ondorioz hil zena (j. 1996).
- 2018an bikotekidearekin batera tiroz hilik aurkitua - Ján Kuciak, eslovakiar ikerketa-kazetaria (j. 1990).
- 2018 - William Pinheiro Rodrigues, brasildar futbolaria (j. 1989).
- 2020 -
- Dmitri Jazov, sobietar militar eta politikaria (j. 1924).
- Hosni Mubarak, Egiptoko presidentea (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenakAldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Amara eta Oier.