Herminio Madinabeitia
Herminio Madinaveitia Cruza, euskaraz Herminio Madinabeitia (Gasteiz, 1867ko apirilaren 25a - Ibidem, 1943ko abenduaren 19a) arabar idazlea, katedraduna eta kazetaria izan zen. Gasteizko alkatea bi aldiz izan zen. La Libertad egunkaria sortu zuen. Ideologikoki liberal moderatua zen.[1][2]
Herminio Madinabeitia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1867ko apirilaren 25a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Gasteiz, 1943ko abenduaren 19a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Santa Isabel hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bigarren mailako irakaskuntza katedraduna eta idazlea |
Kidetza | Q55442336 |
Biografia
aldatuMadinaveitia, gipuzkoar jatorriko industrialarien semea, Gasteizen jaio zen. Lehen ikasketak hiri horretako Irakaskuntza Ertaineko Institutuan egin ondoren, ingeniaritza agronomoa ikastera unibertsitatera joan zen, baina, azkenean, utzi egin zuen Filosofia eta Letrak ikasteko. Ikasketak amaitu ondoren, Literatura irakasle aritu zen Gasteizko Institutuan; bertako zuzendaria ere izango zen.
Arabako hiriburuko hainbat elkartetako kide izan zen, horien artean Gasteizko Ateneo Zientifiko, Literario eta Artistikoan eta bertako lehendakari izatera iritsi zen. Horri esker, Emilia Pardo Bazán, Ramiro Maeztu, Miguel Unamuno edo Benito Pérez Galdós mailako literaturagileak ezagutu ahal izan zituen. Era berean, hiriko alkate izan zen bi alditan (1920-1922 eta 1923ko apirila-iraila); urte horietan ospitalea eraberritu zen, Vaticanok Andre Maria Zuria hiriko partrona gisa aitortu zuen eta Correosen eraikina eraiki zuen. 1931n ez zuen postua berriro betetzeko proposamena onartu.[3]
1943ko abenduaren 19an hil zen bere jaioterrian, Gasteizen. 1944tik, kale batek bere izena darama; lehenago hiriko ohorezko kronista izendatua izan zuten. 1950ean antologia bat plazaratu zen bere oroimenez.[4]
Obra
aldatuBere obrak genero askotako argitalpenak biltzen ditu, saiakerak, eleberriak eta poesia argitaratu baitzituen. Batez ere, Gasteizi buruz asko idatzi zuen. Dena dela, beste motako lanak ere egin zituen, esaterako Kixoteri buruzko lan bat. Hainbat egunkaritan eta kultura arloko aldizkarietan ere kolaboratu zuen. Gasteizen, La Libertad sortu eta zuzendu zuen eta beste batean lagundu zuen Donostian.
Bere liburuen artean hauek azpimarratuko ditugu:
- Cuaresma y Semana Santa (1900)
- Las orejas del Chantre (1901), Alfredo Tabarrekin batera idatzita
- Recuerdo de un Centenario (1905)
- El rincón amado (1914)
- La Coronación de Santa María de Estíbaliz (1922)
- Guía espiritual de mi tierra, Tolosa, (1929)
- Compendio de Historia de la Literatura española (1929)
- De la casta del Cid., eleberria (1930)
- Mañana de Pascua, ipuinak (1930)
- Primavera entre nieve (1933), poesia.
- Irrintzis, Donostia, 1936
Bibliografia
aldatu- Egille Batzuk (1950): I antología alavesa en homenaje a Don Herminio Madinaveitia, Gasteiz: Institución Canciller Ayala.
- Sáenz de Ugarte, José Luis: "Semblanza biográfica y obra literaria de D. Herminio Madinaveitia", Boletín de la Institución Sancho el Sabio, 1971, t. XV, 277 orritik aurrera.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «La Libertad» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
- ↑ «Madinaveitia Cruza, Herminio» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Herminio Madinaveitia y Cruza» Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2024-03-30).
- ↑ https://www.liburubila.euskadi.eus/Record/000001273058?lng=es
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |