Amerindiar
Amerindiarrak Amerikako jatorrizko biztanleak edo herriak dira, Kristobal Kolon hara iritsi baino lehen lurralde hartan (Alaskatik Patagoniaraino) bizi zirenen ondorengoak. Amerindiar herrien jatorrizko hizkuntzei amerindiar hizkuntzak deritze.

Gaur egun, asko aldatzen da biztanle hauen proportzioa herrialde batetik bestera: Paraguaiko % 98tik (mestizoak barne) AEBetako % 1 edo 2raino.
Inuitak AEBetan, Kanadan, Groenlandian eta Errusian kokatzen dira, eta egoera geografiko oso berezia dutenez, ez dira Amerindiarrak bakarrik bezala sailkatzen. Adibidez, Quebecen honela deitzen zaie: 10 nazio indigenak eta nazio inuita.[1]
HistoriaAldatu
Orain arteko teoriarik zabalduenaren arabera, jatorrizko herri hauek Asiatik iritsi ziren gaur egungo Alaskara Beringeko itsasartea zeharkatuz, orain dela 9.000-50.000 urte. Garai hartan, antza, igarobidea izoztuta topatu zuten eta horri esker pasatu ahal izan ziren.
HerriakAldatu
Ipar AmerikaAldatu
- Algonkin herriak
- Apatxeak
- Arapahoak
- Creekak
- Crowak
- Hopiak
- Huroiak
- Irokesak
- Kiowak
- Komantxeak
- Lakotak
- Lenapeak edo delawareak
- Meskaleroak
- Metisak
- Mohawk
- Mohikanoak
- Navajoak
- Nez perceak
- Pawneeak
- Puebloak
- Seminolak
- Shawneeak
- Siuxak
- Txeieneak
- Txerokiak
- Txirikahuak
- Uteak
- Xoxoneak
Erdialdeko Amerika eta Hego AmerikaAldatu
- Aimarak
- Alakalufeak edo kawesqarrak
- Aztekak
- Diagitak
- Fueginoak
- Guaraniak
- Garifunak
- Inkak
- Jaganak
- Jibaroak
- Kaltxakiak
- Ketxuak
- Maiak
- Maputxeak
- Mexikak
- Miskitoak
- Mistekak
- Muiskak edo txibtxak
- Nahuak
- Olmekak
- Onak edo selknamak
- Pehuentxeak
- Pueltxeak
- Rapanuiak
- Shuarrak
- Tehueltxeak (lehen, Patagoiak)
- Tepanekak
- Toltekak
- Tupiak
- Txarruak
- Txitximekak
- Txonoak
- Tzotzilak
- Zapotekak
KulturaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- ↑ (Frantsesez) Secrétariat aux affaires autochtones