Alexandre Millerand
Alexandre Millerand (Paris, 1859ko otsailaren 10a - Versailles, 1943ko apirilaren 7a) frantses politikaria izan zen. Alderdi Sozialistatik egotzi zuten, eta eskuin aldera jo zuen; Gerra ministro izan zen (1912-13, 1914-15), eta Errepublikako lehendakari 1920tik 24a arte. Kargua utzi behar izan zuen ezkerreko taldeen presioen ondorioz.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandre Millerand |