Apirilaren 13
data
Apirilaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirugarren eguna da, 104garrena bisurteetan. 262 egun falta dira urtea amaitzeko.
Gertaerak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1863 - Madril-Hendaia burdinbidea Olaztira iritsi zen.
- 1980 - ETAk Eugenio Lazaro Valle militarra hil zuen Gasteizen.
- 2002 - Bilboko metroaren bigarren linea inauguratu zen Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean.
- 2011 - Espainiako espetxeetan 30 urte eta 10 hilabete eman ostean Jose Mari Sagardui, Gatza kalera atera zen.
- 2011 - Bertie Ahern Irlandako Errepublikako Lehen Ministro ohiak Gipuzkoako Foru Aldundian Ostiral Santuko Hitzarmenari buruzko hitzaldia eman zuen.
- 2014 - Nafarroako Etxarri-Aranatz udalerrian Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketa burutu zen.
Mundua aldatu
- 1919 - Amritsarreko sarraskia
- 1937 - Francok Irlandar Brigada faxista desegin zuen. Brigada arazo handiak sortzen ari zen.
- 2011 - Japoniako Agentzia Nuklearrak martxoaren 11ko tsunamiak eragindako Fukushimako zentral nuklearrean istripua Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalako balio maximora igo zuen.
- 2017 - AEBetako Armadak Afganistango Estatu Islamikoaren kobazulo eta lurrazpiko tunelen aurka Bonba Guztien Ama delakoa jaurti zuen, 10 tonako lehergailu ez nuklear erraldoia.
Arte eta kultura aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1997ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Xabier Silveirak bere lehen txapela jantzi zuen.
- 2003 - Apirilaren 4an Maulen hasitako 13. Korrikari amaiera eman zitzaion Iruñean.
Mundua aldatu
Zientzia eta teknologia aldatu
Euskal Herria aldatu
Mundua aldatu
Kirolak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1913 - Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 31-8 irabaziz Parisko SCUF-en aurka.
- 2019 - Euskal Herriko Itzuliaren 59. edizioan Ion Izagirre gipuzkoar txirrindularia izan zen garaile.
Mundua aldatu
- 1914ko Bost Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak bigarren aldiz jarraian eskuratu zuen Slam nagusia. Lehen Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren aurretik jokaturiko azken txapelketa izan zen.
Jaiotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1524 - Diego Lizarrakoa, nafar elizgizon frantziskotar, teologo eta idazle aszetikoa (h. 1578).
- 1607 - Nikolas Henrike Borboikoa, Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (h. 1611).
- 1813 - Eusebio Maria Azkue, euskal idazlea (h. 1873).
- 1875 - Joxe Mari Lopetegi, gipuzkoar bertsolaria eta politikari errepublikanoa (h. 1942).
- 1879 - Hermenegildo Itza, Frai Hermenegildo de la Asunción, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1902 - Jesus Aranbarri, bizkaitar musikagilea (h. 1960).
- 1914 - Hermenegildo Elices, bizkaitar futbolaria (h. 1964).
- 1924 - Primitiba Lekuona Berasategi, oiartzuar botikari, euskalzale eta herritar nabarmena (h. 2011).
- 1928 -
- Ximun Haran, lapurtar pilotari, farmazialari eta politikaria (h. 2013).
- Jose Ignacio Telletxea, gipuzkoar idazle, historialari, teologo, apaiza eta euskaltzaina (h. 2008).
- 1929 - Joxe Agirre, Oranda, azpeitiar bertsolaria (h. 2012).
- 1942 - Ricardo Blázquez, espainiar artzapezpikua, Bilboko apezpiku ohia, Ávilan.
- 1944 - Pedro Mari Zabalza, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1946 - Edorta Kortadi, gipuzkoar arte irakasle, idazle eta kritikaria.
- 1947 - Pepe Rei, Euskal Herrian bizi izan zen galiziar kazetari eta idazlea, Ourensen (h. 2021).
- 1948 -
- Peio Azketa, nafar margolaria.
- Kristina Mardaras, bizkaitar bertsolaria.
- 1956 - José Joaquín Martínez Sieso, PP alderdiko espainiar politikaria, Kantabriako presidente ohia.
- 1958 -
- Joseba Sarrionandia, bizkaitar idazlea.
- Pablo Sastre, euskal idazlea, Madrilen.
- 1961 - Jon Salaberri, HIES gaixoa eta gaixotasunaren kontrako ekintzaile ezaguna Euskal Herrian (h. 1995).
- 1964 - Miguel Colino, bizkaitar baxu-jotzailea.
- 1966 - Jon Sarasua, gipuzkoar bertsolari, idazle eta irakaslea.
- 1967 - Patxi Juaristi, bizkaitar soziologoa.
- 1972 - Garikoitz Azkue, gipuzkoar arraunlaria.
- 1981 - Laida Lertxundi, bizkaitar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea.
- 1988 - Mikel Iribas, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 - Gorka Laborda, nafar futbolaria.
Mundua aldatu
- 1229 - Luis II.a, Bavariako dukea (h. 1294).
- 1350 - Margarita III.a Flandriakoa, Flandriako kondesa (h. 1405).
- 1506 - Pierre Favre, santu, jesulagun eta teologo eta Jesusen Lagundiaren sortzaileetako bat (h. 1546).
- 1519 - Katalina Medici, italiar noblea, Frantziako erregina ezkontidea (h. 1589).
- 1546 - Elisabet Valoiskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1568).
- 1570 - Guy Fawkes, ingeles azpikaria eta militarra (h. 1606).
- 1732 - Frederick North, Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1792).
- 1743 - Thomas Jefferson, Ameriketako Estatu Batuetako 3. presidentea (h. 1826).
- 1747 - Luis Filipe II.a Orleanskoa, Frantziako printzea (h. 1793).
- 1769 - Thomas Lawrence, ingeles margolaria (h. 1830).
- 1808 - Antonio Meucci, italiar asmatzaile eta zientzialaria, telefonoaren asmatzailea (h. 1889).
- 1825 - Francisco Linares Alcántara, Venezuelako presidentea (h. 1878).
- 1828 - Josephine Butler, Viktoriar Aroko feminista eta gizarte-erreformista britainiarra (h. 1906).
- 1837 - Joséphine Marchais, frantziar jornalaria, Parisko Komunan parte hartu zuena (h. 1874).
- 1851 - William Judge, irlandar abokatua, Elkarte Teosofikoaren hiru sortzaile nagusietako bat (h. 1896).
- 1860 - James Ensor, belgikar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (h. 1949).
- 1866 - Butch Cassidy, estatubatuar banku eta ganadu lapurra (h. 1908).
- 1869 - Vida Goldstein, australiar sufragista eta gizarte-erreformista (h. 1949).
- 1871 - Alexander Forbes Irvine Forbes, hegoafrikar astronomoa (h. 1959).
- 1876 - Pilar Montaner Maturana, espainiar margolaria (h. 1961).
- 1883 - Alexander Vasilievitx Alexandrov, sobietar musikagilea, Alexandrov Taldearen sortzailea (h. 1946).
- 1885 -
- Pieter Sjoerds Gerbrandy, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1961).
- Marie Heurtin, jaiotzez emakume gor-itsua, Marie Germain mojaren egunerokoetan agertzen delako ezaguna (h. 1921).
- György Lukács, hungariar filosofo eta literatura-kritikari marxista (h. 1971).
- 1887 - Pastora Imperio, espainiar "bailaora gitana", folklore flamenkoaren irudirik adierazgarrienetako bat (h. 1979).
- 1889 -
- Frederick Kempster, ingeles erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,37 metro garai izatera heldu zen gizasemea (h. 1918).
- María Sorolla, espainiar margolaria (h. 1956).
- 1891 - Nella Larsen, Harlemgo Pizkundeko estatubatuar eleberrigilea (h. 1964).
- 1892 - Robert Watson-Watt, eskoziar fisikaria (h. 1973).
- 1894 - Arthur Fadden, Australiako 13. lehen ministroa (h. 1973).
- 1895 - Roxana Stinchfield Ferris, estatubatuar botanikaria, landare biltzailea, taxonomoa eta idazlea (h. 1978).
- 1899 - Alfred Schütz, austriar soziologo eta gizarte zientzien filosofoa (h. 1959).
- 1901 - Jacques Lacan, frantziar psikiatra (h. 1981).
- 1902 - Marguerite Henry, estatubatuar idazlea (h. 1997).
- 1904 - Yves Congar, frantziar elizgizona, ekumenismoaren bultzatzailea (h. 1995).
- 1906 -
- Samuel Beckett, irlandar idazle, kritikari eta olerkaria, 1969ko Literaturako Nobel Saria (h. 1989).
- Gabriel Ramanantsoa, Madagaskargo 2. presidentea (h. 1979).
- 1909 - Eudora Welty, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1910 - Aníbal Sánchez Reulet, argentinar filosofoa (h. 1997).
- 1914 - Orhan Veli Kanik, turkiar olerkaria, XX. mendeko Turkiako olerkaritzaren berritzaile garrantzizkoenetako bat (h. 1950).
- 1915 - Stephan Hermlin, alemaniar idazlea (h. 1997).
- 1920 - Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 2017).
- 1921 - Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza, suitzar industrialari eta arte bildumagilea (h. 2002).
- 1922 - Julius Nyerere, lehendabiziko Tanzaniako presidentea (h. 1999).
- 1923 - Fernando Lázaro Carreter, espainiar hizkuntzalaria (h. 2004).
- 1924 - Stanley Donen, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta koreografoa (h. 2019).
- 1928 - José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea (h. 1999).
- 1931 - Michel Deville, frantziar zinemagilea (h. 2023).
- 1932 - Orlando Letelier, txiletar politikari, ekonomialari eta enbaxadorea (h. 1976).
- 1937 - Edward Fox, ingeles aktorea.
- 1939 -
- Seamus Heaney, irlandar olerkaria eta saiakeragilea, 1995eko Literaturako Nobel Saria (h. 2013).
- Paul Sorvino, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1940 -
- Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (h. 2016).
- Jean-Marie Gustave Le Clézio, frantziar idazlea, 2008ko Literaturako Nobel Saria.
- Max Mosley, ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia (h. 2021).
- 1941 - Michael Stuart Brown, estatubatuar sendagile eta ikertzailea, 1985eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1944 - Brian Pendleton, ingeles gitarra-jotzailea, Pretty Things taldeko kide sortzailea (h. 2001).
- 1946 - Al Green, estatubatuar kantaria, soul musikaren ahots berezienetako bat.
- 1948 - Drago Jančar, esloveniar idazlea.
- 1949 - Christopher Hitchens, ingeles-estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2011).
- 1950 -
- José Luis Pérez de Arteaga, espainiar irrati esataria, musika kritikaria eta musikologoa (h. 2017).
- Ron Perlman, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea eta bikoiztailea.
- 1959 - Isabel Expósito Morales, kanariar idazlea.
- 1951 - Júlio César Leal, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1960 - Rudi Völler, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1962 -
- Maria Baranda, mexikar poeta, narratzailea eta itzultzailea.
- Edivaldo Martins Fonseca, brasildar futbolaria (h. 1993).
- 1963 - Gari Kasparov, errusiar xake jokalaria, idazlea eta politikaria.
- 1964 -
- Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (h. 2022).
- Eusebio Sacristán, espaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Dokka Umarov, txetxeniar gerrillari islamista (h. 2013).
- 1968 -
- Jeanne Balibar, frantziar abeslari eta antzezlea.
- Margrethe Vestager, daniar politikaria.
- 1970 - Szilveszter Csollány, hungariar gimnasta (h. 2022).
- 1971 -
- Juan Carlos Domínguez, espainiar txirrindulari ohia.
- Veljko Mršić, kroaziar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 - Ruben Östlund, suediar zinema zuzendaria.
- 1975 - Frank Blanco, espainiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- 1977 - Ángel Vicioso, espainiar txirrindulari ohia.
- 1978 - Carles Puyol, kataluniar futbolaria.
- 1980 - Kelli Giddish, estatubatuar aktorea.
- 1983 -
- Claudio Bravo, txiletar futbolaria.
- Schalk Burger, hegoafrikar errugbi jokalaria.
- Nicole Cooke, galestar txirrindulari ohia.
- 1984 -
- Paulete Furacão, LGBTQIA+ brasildar ekintzailea.
- Andrea Nunes Brións, galiziar idazlea.
- 1985 - Carmen Carrera, estatubatuar modelo, telebistako pertsonaia, artista burlesko eta aktorea.
- 1988 - Rita Maestre, espainiar politikaria eta ekintzailea, Más País alderdi politikoko bozeramailea.
- 1992 - George North, britainiar errugbi jokalaria.
- 1996 - Laura Escanes, kataluniar modeloa, poeta eta influencerra.
- 1998 - Álvaro Fernández Llorente, errioxar futbolaria.
- 2000 - Khea, argentinar abeslaria.
Heriotzak aldatu
Euskal Herria aldatu
- 1897 - Augusto Etxekopar, baxenafar apaiza, Bearnon (j. 1830).
- 1902 - Felipa Zurikaldai, bizkaitar filantropoa (j. 1849).
- 1919 - Juan Bautista Elustiza, gipuzkoar apaiz , organista eta musikologoa, Sevillan (j. 1885).
- 1928 - Luis Iruarrizaga, bizkaitar musikagilea (j. 1891).
- 1965 - Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa, Santiagon (j. 1890).
- 1976 - Esteban Arrizabalo, Deva, gipuzkoar futbolaria (j. 1910).
- 1987 - Amadeo Marco, nafar politikari karlista (j. 1900).
- 2008 - Elias Amezaga, bizkaitar idazlea (j. 1921).
- 2013 - Bienvenido Zilbeti Urkia, 109 urte eta 22 egun bizi izandako nafarra (j. 1904).
- 2016 - José Arregui Gil, nafar legelari eta politikaria (j. 1921).
- 2018 - Felipe Rius, nafar idazle eta kazetaria (j. 1961).
Mundua aldatu
- 862 - Donald I.a Eskoziakoa, Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako bigarren erregea (j. c. 812)
- 1592 - Bartolomeo Ammannati, italiar arkitekto eta eskultore manierista (j. 1511).
- 1695 - Jean de La Fontaine frantziar alegilari, poeta, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1621).
- 1794 - Nicolas Chamfort, frantziar idazlea (j. 1741).
- 1865 - Achille Valenciennes, frantziar zoologoa (j. 1794).
- 1882 - Bruno Bauer, alemaniar filosofoa (j. 1809).
- 1904 - Vasilii Veresxagin, errusiar margolaria, errusiar gerra-margolari ospetsuena (j. 1842).
- 1909 - Whitley Stokes, irlandar abokatu eta zelta hizkuntzen ikerlaria (j. 1830).
- 1910 - Mary Anne Atwood, ingeles idazle esoterikoa eta alkimista (j. 1817).
- 1915 - Robert Hertz, frantziar antropologoa (j. 1881).
- 1918 - Lavr Kornilov, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (j. 1870).
- 1935 - François Simiand, frantziar soziologoa, historialaria eta ekonomista, frantziar soziologia eskolaren sortzailetakoa (j. 1873).
- 1938 - Hontz Gris, ingeles kontserbazionista, ehiztaria eta idazlea (j. 1888).
- 1941 - Annie Jump Cannon, estatubatuar astronomoa (j. 1863).
- 1943 - Oskar Schlemmer, alemaniar margolari, eskultore, diseinatzaile eta koreografoa (j. 1888).
- 1944 -
- Cécile Chaminade, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1857).
- Paul Hazard, frantziar letragizon, historialari eta saiakera idazlea (j. 1878).
- 1945 - Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (j. 1874).
- 1956 -
- Emil Nolde, alemaniar margolari eta grabatzailea (j. 1867).
- Blanca de los Ríos, espainiar idazlea eta literatura kritikaria (j. 1859).
- 1966 -
- Carlo Carrà, italiar margolaria (j. 1881).
- Georges Duhamel, frantziar idazlea (j. 1844).
- 1973 - Dudley Shelton Senanayake, Sri Lankako lehen ministroa (j. 1911).
- 1975 - François Tombalbaye, lehendabiziko Txadeko presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1918).
- 1983 - Mercè Rodoreda, kataluniar idazlea (j. 1909).
- 1987 - Herbert Blumer, estatubatuar soziologoa (j. 1900).
- 2000 -
- Giorgio Bassani, italiar idazlea (j. 1916).
- Frenchy Bordagaray, euskal jatorridun estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1910).
- 2006 - Muriel Spark, ingelesezko eskoziar idazlea (j. 1918).
- 2008 - John Archibald Wheeler, estatubatuar fisikaria (j. 1911).
- 2014 - Emma Castelnuovo, italiar matematikaria eta pedagogoa (j. 1913).
- 2015 -
- Eduardo Galeano, uruguaiar kazetari eta idazlea (j. 1940).
- Günter Grass, alemaniar idazlea, 1999ko Literaturako Nobel saria (j. 1927).
- 2018 - Miloš Forman, txekiar film zuzendaria (j. 1932).
- 2019 -
- Francisca Aguirre, espainiar idazlea eta poeta (j. 1930).
- Neus Català, katalandar ekintzaile antifaxista (j. 1915).
- Paul Greengard, estatubatuar neurozientzialaria, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 2020 -
- Landelino Lavilla, kataluniar legelaria eta politikaria (j. 1934).
- Sarah Maldoror, frantziar gidoigile eta zuzendaria (j. 1929).
- Ann Sullivan, estatubatuar animatzailea (j. 1929).
- 2022 - Michel Bouquet, frantziar antzezlea (j. 1925).
- 2023 -
- Marta Agudo, espainiar poeta eta literatur kritikaria (j. 1971).
- Mary Quant, britainiar moda-diseinatzailea, minigonaren asmatzailea (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak aldatu
- Sehaska egutegiko izendegia: Abarne/Abar/Erramu, Kimetz, Otume eta Xuhurt.