Ireki menu nagusia

The Doors (euskaraz, Ateak) 1965eko uztailean Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko Los Angeles hirian sortu zen rock talde estatubatuarra izan zen. Jefferson Airplane, Grateful Dead, The Beatles edota Pink Floyd taldeekin batera, 1960ko hamarkadako psikodeliaren ordezkari nagusiak bilakatu ziren.

Doorslogo.png
The Doors in Copenhagen 1968.jpg
The Doors taldea 1968an.
Doorslogo.png
Datuak
Jatorria Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles, Kalifornia. Estatu Batuak
Musika mota Rock, rock psikodelikoa, rock azidoa, hard rock, blues rock
Urteak 19651973
Elkartze partzialak: 1978, 1993 eta 2000
Produkzioa
Diskoetxea(k) Elektra
Rhino
Taldekideak
Jim Morrison
Ray Manzarek
John Densmore
Robby Krieger
Lehengo taldekideak
Sariak
Jasotako sariak
Informazio gehigarria
MusicBrainz 9efff43b-3b29-4082-824e-bc82f646f93d
Twitter @TheDoors
www.thedoors.com

Kideak Jim Morrison (ahotsa), Ray Manzarek (teklatua), John Densmore (bateria) eta Robby Krieger (gitarra) izan ziren. Dirudienez, taldeak izena Aldous Huxley idazle ingelesaren The Doors of Perception ("Sumaketaren Ateak") liburutik hartu zuen: "Sumaketaren ateak garbitzen direnean, gizonari gauzak diren bezalaxe agertu zaizkio... infinitoa". 1960ko hamarkadako rock ekitaldi polemikoenetako batzuk ere egin zituzten, gehienbat taldeko abeslaria zen Morrisonen izaera basatia eta aurre ikusiezina, hitz poetiko eta eszenatokian zuen karisma pertsonalaren ondorioz.

Taldearen ibilbidea 1973an amaitu zen; halere, ospea mantendu eta areagotu ere egin da. Estatu Batuetan 32.5 milio bilduma saldu dituzte. Aldiz, mundu osoan zehar 80 eta 100 milioi bilduma artean saldu dituzte. Gaur egun, Ray Manzarek eta Robby Krieger kide sortzaileek beste musikari batzuekin jatorrizko taldearen abestiak bakarrik joz segitzen dute.

IruditegiaAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Doors