Ireki menu nagusia
Latinoamerika, berdez.

Latinoamerika[1] frantsesa, portugesa eta gaztelania hitz egiten den Amerikako herrialdeen multzoa da, hau da, antzina Frantzia, Portugal eta Espainiaren kolonia izandakoena. Herrialde horien guztiek antzekotasun handiak dituzte, latinetiko hizkuntza, erlijioa, legedi oinarria eta abar, Espainiaren menpe egon ziren estatuen artean batez ere. Quebec aldean frantsesa hitz egiten bada ere, gehienek ez dute Latinoamerikaren barnean sartzen. Izan ere, Quebeceko historia, kultura, ekonomia eta Britainiar moldeko erakunde politikoak Kanadako gainerakoari oso estu lotuta daude.[2]

Lurralde hartako biztanleak latinoamerikarrak dira.

Banaketa politikoaAldatu

HistoriaAldatu

 
Latinoamerikako herrialdeek independentzia lortutako urteak.
Sakontzeko, irakurri: «Latinoamerikako historia»
  • 1438an Inka Inperioa ezarri zuten izen bereko etniakoek gaur egungo Ekuadorretik Txileraino kostalde pazifikoan, kolonaurreko Amerikako inperio zabalena izan zena.
  • 1959an Kubako Iraultza amaitu zen, Fulgencio Batista boteretik kenduta Fidel Castrok nagusiki gidatutako prozesuan. Kuba Latinoamerika osoko gerrillen base izan zen, eta bere gudarosteak Afrikan ere (Angolan eta Etiopian) esku hartu zuen. Bost urte lehenago, AEBek lehen esku hartze esanguratsua egin zuen zonaldean, komunismoaren aurka Guatemalako kontra-iraultzaileak lagunduz.
  • 1991an Mercosur merkataritza arloko erakundea osatu zuten Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik.

EkonomiaAldatu

Estatua Nazio Errenta Osoa Per capita errenta BPG per capita BPG Berdintasun eza[3] Giza Garapen Indizea
USD milioiak USD USD USD milioiak Gini indizea
  Argentina 173.020 4.470 13.920 558.755 52,8 0,863
  Bolivia 9.271 1.010 2.740 26.225 60,1 0,692
  Brasil 644.133 3.460 8.230 1.576.728 58 0,792
  Costa Rica 19.867 4.590 9.680 43.207 49,9 0,841
  Dominikar Errepublika 21.080 2.370 7.150 67.410 51,7 0,751
  Ekuador 34.759 2.630 4.070 56.509 43,7 0,765
  El Salvador 16.832 2.450 5.120 36.478 52,4 0,729
  Guatemala 30.259 2.400 4.410 56.295 55,1 0,673
  Haiti 3.876 450 1.840 15.657 59,2 0,482
  Honduras 8.586 1.190 2.900 20.091 53,8 0,683
  Kolonbia 104.520 2.290 7.420 354.265 58,6 0,790
  Kuba[4] - - - - - 0,826
  Mexiko 753.394 7.310 10.030 1.052.443 49,5 0,821
  Nikaragua 4.968 910 3.650 20.189 43,1 0,.698
  Panama 14.951 4.630 7.310 25.478 56,4 0,809
  Paraguai 7.854 1.180 4.970 30.547 57,8 0,757
  Peru 73.045 2.610 5.830 174.144 54,6 0,767
  Txile 95.584 5.870 14.470 205.884 57,1 0,859
  Uruguai 15.096 4.360 9.810 35.185 44,9 0,851
  Venezuela 127,799 4,810 6,440 173,583 44,1 0,784

KulturaAldatu

Latinoamerikako hizkuntzakAldatu

 
Hizkuntza erromantze mintzatuenen banaketa gaur egun: gaztelania (berdea), frantsesa (urdina), portugesa (laranja), italiera (horia) eta errumaniera (gorria).

Latinoamerikako hizkuntza ofizialak erromantze hizkuntzak dira (bakarrak ez badira ere), hots, gaztelania, portugesa eta frantsesa. Hala ere, lurraldeotan askoz ere hizkuntza gehiago mintzatzen dira, onartuak izan edo ez. Haietako batzuk ondokoak dira:

ErreferentziakAldatu

  1. Euskaltzaindia (2012-05-25) 170. araua: Amerikako toponimia.
  2. Leslie Bethell (argitaratzailea) (1984): The Cambridge History of Latin America, 1. liburukia, XIV. orrialdea. Cambridge University Press. ISBN 0-521-23223-6.
  3. "Gini">Human Development Report Programme 2006 335. orr. United Nations
  4. Munduko Bankuak ez du Kubari buruzko daturik ematen. CIA Factbook-ren arabera, berriz, Kubaren BPG estimatua 40.060 milioi USDkoa eta per capita BPGa 3.500 USDkoa da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Latinoamerika