Narcís Serra
Narcís Serra i Serra (Bartzelona, 1943ko maiatzaren 30a) politikari eta ekonomista katalana da. Bartzelonako alkatea, Espainiako defentsa ministroa eta Gobernuko presidenteordea izan da, bata bestearen segidan. PSC alderdi sozialistako kide da. Ekonomia zientzietan doktorea da.
Biografia
aldatuLege eta hirigintza aholkularitzako bulego bat sortu zuen Miquel Roca i Junyentekin, eta katedra eskuratu zuen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1974. urtean hasi zuen karrera politikoa, Convergència Socialista de Catalunya alderdian sartu zenean (1976az gero Partit dels Socialistes de Catalunya). 1977an Kataluniako Generalitat edo gobernua berriro indarrean jarri zenean Lurralde Politikako eta Herrilanetako sailburu izendatu zuten eta handik bi urtera, 1979an, Bartzelonako alkate hautatu zuten.
Espainiako lehenengo agintaldi sozialistaren garaian Defentsa ministro izan zen (1982) eta 1991n gobernuko lehendakariorde kargua eskuratu zuen. 1995ean bertan behera utzi zuen kargu hura, CESID Espainiako inteligentzia zerbitzuek espainiar politikari zenbaiti egindako espioitzarekin ados ez zegoela eta.
Diputatu sozialista izan zen 1989, 1993, 1996 eta 2000 urteetako legealdietan.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Kataluniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Narcís Serra |