Kilometroak

Gipuzkoako ikastolek euskararen alde urtero antolatzen duten jaia

Kilometroak, Gipuzkoako ikastolen jaia da. Urtero ospatzen da 1977az geroztik. Milaka eta milaka euskalzale biltzen dira urriko lehen igandean antolaketak prestatutako ibilbidea egin eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.

Kilometroak
Kilometroak lehen jaialdia, Beasain, 1977.
Tokia Gipuzkoa, Euskal Herria
AntolatzaileaOspatzen den lekuko ikastola
Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
MotaIbilbide txangoa
EsanahiaEuskararazko hezkuntzaren aldekoa
Hasiera1977, Beasain-Lazkao
Data
DataUrriko lehen hamabostaldia
BetetzeaUrtero
Webguneahttps://www.kilometroak.eus/

Edizio guztiak

aldatu

Eskualdeka

aldatu
  • Donostialdea: 8 edizio (Donostian 3, Andoainen 2, Hernanin 1, Usurbilen 1 eta Zubietan 1).
  • Debagoiena: 7 edizio (Bergaran 3, Oñatin 2, Arrasaten 1 eta Leintzen 1).
  • Oarsoaldea: 6 edizio (Errenterian 2, Oiartzunen 2, Lezon 1 eta Pasaia-Lezon 1).
  • Goierri: 5 edizio (Beasainen, Ordizian, Lazkaon, Beasain-Lazkaon eta Ordizia-Beasain-Lazkaon, bana)
  • Tolosaldea: 4 edizio (Tolosan 2, Iruran 1 eta Tolosaldean 1).
  • Urola Garaia: 3 edizio (Zumarraga-Urretxu-Legazpin, Zumarraga-Urretxun eta Legazpin, bana).
  • Urola Erdia: 3 edizio (Azpeitian).
  • Urola Kosta: 3 edizio (Zarautzen, Orion eta Orio-Zarautzen, bana).
  • Debabarrena: 2 edizio (Elgoibarren eta Deban, bana).
  • Bidasoaldea: 1 edizio (Irunen).

(2017 arte 41 edizio kontuan hartuta).

Kanpo estekak

aldatu