Ireki menu nagusia

Elson Bakili Muluzi (Machinga, 1943ko martxoaren 17a) malawiar politikaria eta enpresa-gizona da. Malawiko Errepublikako presidentea izan zen 19942004 bitartean.

Bakili Muluzi
Muluzi.png
Malawiko presidente

1994-05-21 - 2004-05-24
Hastings Banda - Bingu wa Mutharika
Bizitza
Jaiotza Machinga District Itzuli1943ko martxoaren  17a (76 urte)
Herrialdea  Malawi
Familia
Ezkontidea(k) Annie Chidzira Muluzi Itzuli  1999-03-15)
Patricia Shanil Muluzi Itzuli  (1988 -
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Boston College Itzuli
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta enpresaburua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama
Alderdi politikoa United Democratic Front Itzuli

BizitzaAldatu

Yao etniako kidea da (etnia musulmana). Lehen eta bigarren mailako ikasketak Malawin egin zituen, eta ondoren Europara joan zen. Han Hezkuntza Teknikoa lizentziaduna egin zen, Danimarkako Thirsted Technical Collegen. Ondoren Britainia Handiko Huddersfieldeko unibertsitatean ikasi zuen. Europatik bere herrialdera itzuli zenean, Nasawako Unibertsitate teknikoko erretore izendatu zuten, eta 1973an Malawiko Biltzarreko Alderdiko diputatu hautatu zuten. Alderdi horixe zen baimena zuen alderdi bakarra, eta Hastings Banda lehendakaria zuen buru. Bandaren laguntzaile izan zen Muluzi; alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta Gazteria eta Kirolak ministerioko ministro orde. Ondoren Hezkuntza, Garraioak eta Komunikabideetako ministro izan zen.

1982an Banda presidenteak dirua bereganatu zuelako salaketapean alderdiko idazkaritzatik kendu zuen. Politika utzi ondoren, nekazaritzan eta esportazioetan aritu zen. 1992an Fronte Demokratiko Batua alderdia sortu zuen Muluzik; alderdi hura izan zen alderdi aniztasunaren alde gogorren egin zuena. Bizi arteko presidentearen irudia deuseztatu ondoren, eta lehendakaritzarako hauteskundeak deitu ondoren, Muluzik eta bere alderdiak garaipena lortu zuen. Koalizio-gobernu bat hitzartu zuen beste alderdiekin eta sindikatuekin. Aginpidera iritsi orduko (1994) amnistia eman zien preso politiko guztiei, eta heriotza-zigorra zutenen zigorraldia aldatu zuen. 2004. urtera arte izan zen Malawiko lehendakari.

ErreferentziakAldatu