Lech Wałęsa (ˈlɛx vaˈwɛ̃sa ahoskatua; Popowo, Gmina Tłuchowo, 1943ko irailaren 29a), Poloniako buruzagi sindikala eta gerora presidentea izan zen.

Lech Wałęsa

(2009)

2. Poloniako presidentea

1990eko abenduaren 22a - 1995eko abenduaren 22a
Wojciech Witold Jaruzelski - Aleksander Kwaśniewski
Bizitza
JaiotzaPopowo (en) Itzuli1943ko irailaren 29a (80 urte)
Herrialdea Polonia
Lehen hizkuntzapoloniera
Familia
Ezkontidea(k)Danuta Wałęsa (en) Itzuli  (1969ko azaroaren 8a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, Argiketaria, sindikalista, Disidentzia, militante politikoa, aktibista eta anti-communist (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSolidarność
Q11756664 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaSolidarity Electoral Action (en) Itzuli

IMDB: nm0907408 Allmovie: p74201
Facebook: lechwalesa Musicbrainz: b31ea845-7be0-41b4-bc8b-d07fd8889902 Discogs: 3319273 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Gdanskeko Lenin ontzioletako elektrikaria zen baina lantegitik kaleratu zuten, 1976. urteko grebetan parte hartu ianagatik. 1980. urtean, sindikatu askeak osatzeko lanetan jardun zuen eta urte horretako abuztuko grebetan greba batzordeko buru izendatu zuen. 1981ean, Solidarność —aurreko urtean sortua zen— sindikatuko lehendakari hautatu zuten. 1981eko abenduan, gerra legea ezarri zenean, atxilo hartu zuten. 1983ko urtarrilean askatu zuten eta urte horretan bertan Bakearen Nobel saria eman zioten. 1986an epai bidean jarri zuten urte horretan egin ziren hauteskundeak salatu izanagatik, baina 1988ko abuztuko greba orokorraren ondoren, gobernuak 1989. urtean hauteskundeak deitzea lortu zuen. Hauteskunde horietan, Solidarność izan zen irabazle. Wałęsak Tadeusz Mazowieckiren lehendakaritzapeko gobernu berriaren erabaki batzuen aurka egin zuen; ondoko urtean, bi buruzagiok elkarren lehian jardun zuten Poloniako lehendakaritza lortzearren. Azkenik, bigarren bozketan, Wałęsa irten zen garaile. Wałęsaren eta Mazowieckiren arteko aurkakotasuna eta Wałęsaren pragmatismoa zirela eta, tirabirak sortu ziren Solidarnośćen barruan eta sindikatuaren eta gobernuaren artean. Bestalde, 1987an Itxaropenerako bidea autobiografia argitaratu zuen Wałęsak.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.