Ireki menu nagusia

Henry Giroux

Entsegugilea. Pedagogia kritikoaren aitzindaria

Henry A. Giroux (Providence, Rhode Island, 1943ko irailaren 18a) AEBko intelektual eta humanista da. Pedagogia kritikoa delakoaren teoriko nagusienetako bat, Paulo Freirerekin batera. Eskola sistemak, pedagogia sistemak eta gizarte hainbat konturen gainean entsegu asko idatzi ditu. Pedagogia kontuetan egile aipatuenetako bat izan da azken hamarkadetan.

Henry Giroux
Bizitza
Jaiotza Providence1943ko irailaren 18a (76 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Carnegie Mellon Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak irakaslea eta kazetaria
Enplegatzailea(k) McMaster University Itzuli
Bostongo Unibertsitatea
Pennsylvania State University Itzuli
Miami University Itzuli
www.henryagiroux.com/

Bere obretan Marx, Paulo Freire eta Zygmunt Bauman bezalako egileen ekarpenak batzen saiatu izan da. Demokrazia erradikala delakoaren aldekoa agertu izan da eta oso kritiko neoliberalismo, militarismo, inperialismo, erlijio fundamentalismoarekin.

60 liburu, 200 liburu-atal eta 400 artikulu baino gehiagoetan egile[1] bakar edo egile nagusi bezala agertu izan da. Kultura kontu orokorrei buruz baina batez ere pedagogia kontuei buruz aritu izan da.

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) (htm) Henry A. Giroux: Publications, . Noiz kontsultatua: 2018-04-03.

Ikus, baitaAldatu